KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 359 episodios

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: www.ivoox.com

Autor

KulturSharea

Categoría

Arts

Web del podcast

www.ivoox.com

Último episodio

9 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

2026/10/09 09.10.2026

Nafarroa Oinez urriaren 18an ospatuko da Zizur Nagusian eta Galarren, Bidean bat gara lelopean. Erentzun eta San Fermin ikastolek antolatuta, musika, ikuskizunak eta adin guztietarako jarduerak izango dira hiru gunetan. Aurtengo edizioan ere, Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

2026/10/02 02.10.2026

Euskal Herriko trantsizio garaiko mugimendu politiko, sozial eta kulturalak aztertu ditu, baita Herri Batasunaren sorreran gurutzatu ziren askotariko eragin ideologikoak ere.

2026/09/25 25.09.2026

Euskal zinemagintzako hainbat ibilbide eta lan aitortu dituzte Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian. Jose Ramon Soroiz, Ana Diez, Aitziber Garmendia, Alauda Ruiz de Azua eta Alberto Gastesi izan dira sarituetako batzuk. Galak aldarrikapenerako tartea ere izan zuen: Itziar Aizpuruk emakume profesionalek euskal zineman duten lekua aldarrikatu zuen, eta euskaraz lanean jarraitzearen gar...

2026/09/18 18.09.2026

Gizontasuna nola eraikitzen den eta gizarteak ezarritako gizon ereduak emakumeei ez ezik gizonei eurei ere nola eragiten dien aztertu du Aritz Galarragak Izan gizona liburuan. Alberdaniak argitaratutako saiakerak autobiografia du abiapuntu, maskulinitate hegemonikoaren eraikuntzari eta hartatik askatzeko aukerei buruz hausnartzeko.

2026/09/11 11.09.2026

Aurtengo Donostiako Zinemaldi Alternatiboa irailaren 17tik 27ra egingo da. Hamar proiekzio eta kontzertu bat eramango ditu hiriko hamar auzotara. Herri mugimenduekin elkarlanean osatutako egitarauak zinema, kritika eta aldarrikapena uztartuko ditu beste behin. Aurtengo edizioak Kaleko Afari Solidarioek pairatzen duten jazarpena jarriko du erdigunean, eta, besteak beste, Kalabaza Tripontzia eta Seg...

2026/09/04 04.09.2026

Karrikan plataformak Karrikan Etorkizuna 2026-2028 deialdia zabaldu du. Ekimena kale-arteetako artista eta konpainia berriei zuzenduta dago. Hautatutako proiektuak 25.000 eurotik gorako laguntza jasoko du sorkuntza, prestakuntza eta hedapena lantzeko, eta 2028ko Umore Azokan estreinatuko da. Euskarazko eta testurik gabeko proposamenek lehentasuna izango dute, eta izena emateko epea urriaren 1era a...

2026/07/30 30.07.2026

Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantzia aztertzen duen liburua argitaratu dute UEUk, UEMArekin, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Coppieters Fundazioarekin elkarlanean. Lanak iazko nazioarteko konferentzian aurkeztutako ikerketak eta gogoetak biltzen ditu, eta euskaraz zein ingelesez eskuragarri dago.

2026/07/17 16.07.2026

Bengok Galdu Gattezen single berria aurkeztu du. Denso ekoizlearen gidaritzapean sortutako abestiak musika urbanoa eta trikitixaren doinuak uztartzen ditu, eta Alaitz eta Maiderrek zein Xabi Solanok parte hartu dute sorkuntzan. Kantu berria plataforma digital guztietan dago entzungai.

2026/07/10 09.07.2026

Irailekoak poesia-jaialdia bigarrenez egingo da Itsasun, irailaren 26an eta 27an. Euskaltzaindiak antolatutako jaialdiak euskal poeten lana gizarteratzea du helburu, eta beste herrialde batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Poesiaz gain, musika eta arte plastikoak ere izango dira egitarauan.

2026/07/03 03.07.2026

Donostiako Antigua auzoan sortutako Ganbara Ostatua taldeak bere bigarren kontzertua eskaini zuen atzo Urgulleko Polboriñean. Hutsune emankor batetik sortutako proiektuak sei musikari biltzen ditu, eta jazza, swinga eta tangoa uztartzen ditu. Taldearen proposamenak musikatik harago doa. Antzerkia eta dantza ere uztartzen ditu, taberna ilun bateko giroan zorigaitzeko pertsona baten bizipenak kontat...

2026/06/26 26.06.2026

Arditik ardira erakusketa paratu dute Errenteriako Agustinak Zentroan. Proiektuak Latxa ardiaren artilea eta artisautza garaikidea ditu ardatz. Hiru emakume sortzaileren elkarlanetik sortutako ekimena da eta artilearen balio kulturala eta ekologikoa aldarrikatzen ditu, argazki erakusketa, brodatu lanak eta land art instalazio baten bidez.

2026/06/19 18.06.2026

Beire talde berriak udazkenean kaleratuko du bere lehen diskoa, eta dagoeneko aurkeztu du lehen aurrerapena, Txikia abestia. Chulería Joder, Belako, Vulcanizadas edo Uger taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute proiektua, eta pop-rock garaikidea, emozioa eta esperimentazioa uztartzen ditu.

2026/06/12 10.06.2026

Nerea Baldak Donostian aurkeztu du Zure arnasa zaintzeko eleberria, Erein argitaletxearen eskutik. Irurtzungo idazleak zaintzaren inguruko hausnarketak eta ama-alaba harremanaren tentsioak jarri ditu erdigunean musikaz eta literaturaz bustitako kontakizun honetan.

2026/06/04 04.06.2026

‘Makusi katea’ eskatu du Aldatu Gidoiak haurrei euskarazko eskaintza bermatzeko. 30.000 sinaduraren babesa duela azpimarratuta, Akdatu Gidoiak ohartarazi du telebista linealetik haurrentzako eskaintza kentzeko arriskuak bere horretan jarraitzen duela.

2026/05/29 29.05.2026

Metrokoadroka kolektiboaren Laster eroriko da antzezlana da AEK-Korrikaren III. Kultur Sorkuntza Bekaren irabazlea. Komedia parte-hartzaile honek euskal kultura, transmisioa eta komunitatearen inguruko hausnarketa proposatuko du, bazkalosteetako kantaldietatik abiatuta. Proiektua 25. Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia izango da, eta ikusleak ere antzezlanaren parte aktibo bihurtzea du helburu.

2026/05/22 21.05.2026

‘Etena’ ez-erakusketa antolatu dute Oiartzunen, kulturaren norabideari buruzko gogoeta sustatzeko

2026/05/15 15.05.2026

Leioako Umore Azokaren barruan, kaleko arteen sektoreko hainbat artista eta konpainiak “Euskara, jalgi hadi plazara!” manifestua aurkeztu dute, euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Artekalek sustatutako ekimenak hiru mezu nagusi zabaldu ditu: euskarazko sorkuntza sustatzea, programazioetan euskarazko ikuskizunei leku gehiago egitea eta publikoari euskaraz sortutako proposamenak babestek...

2026/05/08 08.05.2026

Galdakaoko ikastetxeetako ikasleek Torrezabal Kultur Etxea hartuko dute berriz ere, Sormene jaialdiari esker. Ekimenak gazteen talentua, sormena eta ahalegina balioan jartzea du helburu. Aurten, oroimenari, denboraren joanari eta bizitakotik abiatuta istorio berrien sorkuntzari buruz hausnartuko dute. Jaialdia maiatzaren 19tik 23ra egingo da Torrezabal Kultur Etxean.

2026/04/30 30.04.2026

Nerea Loiolak Maria Reimondezen ‘Basatiak begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik’ saiakera euskaratu du. Liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia.

2026/04/24 23.04.2026

Maiatzaren 16an abiatuko da Señora Sariketaren seigarren edizioa, Baionan. Denera, bi kanporaketa izango dira eta horietako bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira finalerako. Azken hau ekainaren 7an izango da, Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxean.

2026/04/17 17.04.2026

UEMAk ‘Esnatu’ dinamika aurkeztu du, eremu euskaldunenean ere euskarak atzerantz egin ez dezan.

Dantzaren Eguna 14.04.2026

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira prestatu duen audioa

2026/04/10 10.04.2026

Amaia Apaolaza, Lurdes Iriondo eta Tio Pete Estudioaren ibilbidea omenduko dira MIEtik Musikara ekimena. Bigarren edizioa apirilaren 16an izango da Bilboko Azkena Aretoan.

2026/03/27 27.03.2026

Nerea Arrien eta Jon Gerediaga dira aurtengo Kutxa Fundazioa Literatura Sarien irabazleak Bazterreko batzuk eta Kontuz, Ikaro! Lanengatik. Aitortza hauei esker, 15.000 euro jasoko ditu haietako bakoitzak eta Elkar argitaletxeak haien lanak argitaratuko ditu.

2026/03/20 20.03.2026

Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Udalak Jon Garate Ondarreren argazkiekin osatutako Noraezean erakusketa paratu dute Elgoibarko Kultur Etxean.

Escucha el podcast KulturSharea en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos