KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 359 episodios

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: www.ivoox.com

Autor

KulturSharea

Categoría

Arts

Web del podcast

www.ivoox.com

Último episodio

9 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

2024/06/28 28.06.2024

Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’. Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epaimahaia, eta azaldu dutenaren arabera, narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa egingo zaie

2024/06/21 21.06.2024

Gorka urbizu: “Diskoa desazeleraziorako gonbidapen bat da, artea edo musika arretaz bizitzeko eta sentitzeko”. Lekunberrikoak bere musika unibertsora leiho txiki bat ireki nahi izan du Donostian irekitako erakusketarekin.

June Fernandez 18.06.2024

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran

2024/06/13 13.06.2024

Hika Teatroak ‘35 urte eszenara begira’ dokumentala aurkeztuko du bihar, Donostiako Antzoki Zaharrean. Euskal arte eszenikoaren inguruko hausnarketa bat da, hain zuzen, iraganari, orainari eta etorkizunari erreparatuta egindako gogoeta. Agurtzane Intxaurragak azaldu duenez, “ofizioari buruz belaunaldi ezberdinen iritziak, egonezinak eta, batez ere, kezkak eta ilusioak” partekatzeko saiakera bat.

2024/06/07 07.06.2024

Ekainaren 15an jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Arantzan. Eskolartekoetatik sailkatutako hamaika bertsolari gazte ariko dira Arantzako frontoiko oholtzan. Apirilean hasi eta orain arte egin dira Eskolartekoak Oinak buruan goiburupean.

2024/05/31 31.05.2024

‘Francesco Pasqualeren bosgarren arima’ ipuinez osatutako eleberria aurkeztu du Unai Elorriagak

2024/05/24 24.05.2024

Haurdunaldi subrogatuen inguruko analisi feministak bildu ditu June Fernandezek ‘Aingeruak eta neskameak’ saiakeran. Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan ikusi du argia liburuak.

2024/05/17 17.05.2024

Axut! antzerki konpainiak Lurrez estali izeneko antzezlana estreinatuko du maiatzaren 31n, Izuran. Emanaldi bakoitzean 55 lagunentzako lekua egongo da eta dagoeneko ekainaren 28, 29 eta 30erako sarrerak baino ez dira geratzen. Izena emateko tokiak@axut.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek.

2024/05/10 10.05.2024

Euskara etxeetara eramateko eta familian euskal kultura ezagutarazteko helburua duen mapa ilustratua argitaratu dute. Proiektuaren eramaileek euskara gelatik atera eta hizkuntzaren alde ludiko eta informala eskaini nahi izan diete haurrei, hizkuntzarekiko lotura afektiboa eraikiz.

Urtzi Urkizu: “Pertzepzioa da ETB urrun dagoela herriak dituen nahietatik” 09.05.2024

Lezoko Gurutze Santuaren plazara hurbildu gara oraingoan. Bertan Urtzi Urkizu kazetaria dugu zain. Argitaratu berri duen Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero liburuaren aurkezpen-elkarrizketan parte hartuko du Oihana Iguaranekin. Aurretik, baina, tartetxo bat egin digu liburuaz hitz egiteko.

2024/05/03 03.05.2024

Amaia Apalauzak irabazi du 2024ko (H)ilbeltza beka. Itzultzaile nafarrak Nuria Cadenesen Guillem euskaratu beharko du orain.

2024/04/26 24.04.2024

Xake Produkzioak konpainiak ‘Postdatarik gabeko gutunak’ antzezlana estreinatuko du igandean, Bilbon. Getari Etxegarairen gidaritzapean, Kepa Errasti eta Nerea Ariznabarreta ikusiko ditugu BBK aretoko taula gainean.

2024/04/19 19.04.2024

Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik da. Lanak aurkezteko epea uztailaren 30era arte egongo da zabalik eta oinarriak zinebilera.eus webgunean daude eskuragarri.

2024/04/12 16.04.2024

Errobi taldeak jasoko du aurtengo Donostiako Adarra Saria. Duhaldek eta Ducauk ekainaren 21ean, Musikaren Europako Egunean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko oholtzan jasoko dute Marijose Rekalde eskultoreak egindako sariaren garaikurra eta segidan kontzertua eskainiko dute.

2024/03/22 22.03.2024

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan da. 14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik.

2024/03/15 13.03.2024

Errobi taldea oholtzara igoko da berriro ere, jaio zenetik 50 urte bete direnean. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:00etan.

2024/03/01 29.02.2024

Palestinarren mina Bilboko Alde Zaharreko hainbat erakusleihotan ikusgai egongo da martxoaren 22ra arte. Baztan Arte-Kale Kolektiboak sortu du erakusketa hau Bilboko Alde Zaharreko hainbat saltokirekin. Irudiak kristal hautsiez osatuta daude.

2024/02/23 22.02.2024

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan. Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik.

2024/02/16 16.02.2024

Gasteizko Baratza aretoak Bertako Fest jaialdia antolatu du hilaren 24an eta 25ean. Ikuskizunak Korrika Kulturalaren parte izango dira. Larunbatean Gilkitxarok Identitarteak antzezlana taularatuko du eta igandean Miren Narbaizaren eta Danele Sarriugarteren Popperra, afterra, utopia ikuskizuna ikusteko aukera egongo da.

2024/02/09 09.02.2024

‘Mikel Laboa… izan liteke konstelazio, izan gabe izar…’ erakusketa Bilboko Bizkaia Aretoan paratu dute. Erakusketa Mikel Laboaren bizitza, ahots eta musikari egindako omenaldia da, bere heriotzaren 15. urtemugan.

2024/02/02 02.02.2024

Lautan hiru antzerki-jaialdiak ‘antzerkiaren gorputzari’ erreparatuko dio aurten. Seigarren edizioa otsaileko lau ostegunetan egingo da, eta guztira zortzi ekitaldi eskainiko dira: bost antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu.

2024/01/26 26.01.2024

Haurrentzako albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria abian da. Maiatzaren 10a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 28an jakinaraziko du erabakia.

2024/01/19 19.01.2024

Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du. Lan berria ohiko plataformetan dago jada, Lerkunberrikoak adierazi duenez, “Osorik entzuteko aukera eman nahi izan die zaleei, aurrerapenik gabe. Hamar kantetan maitasun osoa jarri duela dio eta espero du abestiak modu batean ala bestean entzulearekin konektatzea. Eta alderantziz”.

2024/01/12 12.01.2024

‘Bizkarsoro’ euskarazko film luzea gaur estreinatuko dute Euskal Herri osoan. Josu Martinez zinemagileak zuzendutako lehen fikziozko lana da eta 1914tik 1982ra bitartean gertatutako bost istorio erreal kontatzen ditu.

2023/12/22 22.12.2023

Amaia Telleria idazleak ‘Zuhara. Buru-hezurren itsasoan’ eleberria plazaratu du. Aurreko bi eleberrietan agertzen ziren abentura, abiadura eta jakin-mina aurkituko ditu irakurleak Zuhara sailaren hirugarren ale honetan.

Escucha el podcast KulturSharea en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos