ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com
Autor
ARGIA
Categoría
Web del podcast
Último episodio
17 de oct. de 2026
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Beranduegi 5x18: Txistegia salgai 23.05.2025 1:05:46
Besteetan ez bezala, txiste txar batekin hasi gara gaur, Txistegiak babestutako saioa baita aste honetakoa. Eta jakin dezazuen, Kike Amonarrizen bedeinkapena ere badugu. Eta barre egiteko gogoa dugunez, instagrameko jendearen erreakzioak aztertu ditugu, eta ondorioa argia da: belarraren atzean ere fatxak agertzen dira edozein sare sozialetan. Saio amaieran jarri dugun kanta: Anestesia - 'Para...
Euskaraz sortuz ezin bizi 21.05.2025 1:17:20
Ziburuko euskal liburu eta diskoen azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atari horretan, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta gehiagotan adierazten den argi-ilunez beteriko egunerokotasunaz gogoetatzeko mahai ingurua antolatu dute ARGIAk eta...
Oroimen Histerikoa 3x31: Pizza eta espinakak ez dira existitzen 20.05.2025 21:47
Bi albiste gastronomikorekin gatoz gaur, eta tamalez, bietako inor ez da notizia ona. Beno, bigarrena nahiko pozgarria izan daiteke ziazerbak gustatzen ez zaizkionarentzat. Horietakoa bazara, entzun saioa.
Galdera Basatiak 1x06: Sentimenduak 18.05.2025 34:50
“Pentsatzen dut, beraz, banaiz? Edo, sentitzen dut, beraz, banaiz? Zerk egiten gaitu? Eduardo Galeanok bihotz-pentsalariak garela esaten zuen… Beraz, nola baldintzatzen du gure aldarteak gure arrazoitzeko era? Zein sentimendu piztuko dira zugan gaurko saioa entzutean? Poza, jakin-mina, haserrea, urduritasuna, lasaitasuna? Horiek guztiak sentimenduak al dira maila berean? Engainatzen ez duen sentim...
Egonarria 3x15: Ezkurra, jaki antikapitalista nola bildu eta prestatu | Asier Bastarrika 15.05.2025 20:34
Gaur egun basoa gutxi baliatzen dugu jakiak eskuratzeko, perretxiko eta gaztaina batzuk biltzeko asko jota. Baina, basoak jaten ere eman izan digu. Ezkurra da honen adibide: gure arbasoek asko jaten zuten, batez ere negua pasatzeko. Euskal Herrian badira ezkurraren kultura berreskuratzen ari direnak eta gai hau lantzeko gonbidatu dugu Asier Bastarrika, Aiako Goiabe baserriko kidea. Goiaben ezkurra...
Oroimen Histerikoa 3x30: Tontoen zerga 13.05.2025 22:27
Ez dira betiko garai onenak, errenta aitorpenaren garaia dela kontuan badugu. Baina denari atera behar zaio alde ona, eta guri zergei buruz hitz egiteko aitzakia eman digu aro honek, noski, historiari begira.
Beranduegi 5x17: Turbante azpian dena da posible 12.05.2025 1:04:33
"Lehen programa politiko bat ginen, orain arlo espiritualean sartu gara", aitortu du Kevinek aste honetan. Bazen garaia egia aitortzeko. Eta behin hau esanda, begiz gaindiko ikusmenak hartu ditu gaurko minutu gehienak. Eta oraingoan entzuteko moduko bolumenean aritu dira. Bergarako besarkada galdu zenutenok, orain ulertuko duzue txistea. Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'F...
Menda Bikoitza 2x14: Landareen burmuinaz eta elorri zuriaz 12.05.2025 29:57
Landareen inteligentziari buruzko eztabaidak hor jarraitzen du, eta podcast honetan gustatzen zaigun gaia denez, berriro ere ekarri egin dugu. Memoria, kontzientzia eta komunikazioa gauzatzeko gaitasuna gizaki eta animaliez gain landareek ere ba ote duten da oraingo ikerketa honen gaia. Burmuinik gabe pentsa ote daitekeen, hori da gaurko eztabaidaren beste ardatzetako bat. Gaurko sendabelarra, ber...
Galdera Basatiak 1x05: Errealitatea 11.05.2025 32:07
“Heldua izatea erralitatera ohitzea da. Harritzeari uztea". Hori da, behintzat, Sofiaren Mundua liburuaren idazleak, Jostein Gaarderrek, esandakoa. Zu orandik ere erralitateak harritzen zaitu, entzule? Penstalari presokratikoak erralitatearen oinarriaren bila aritu ziren: zer da aldaketa guztien atzean irauten duena? Ura, sua, lurra, haizea, zenbakiak, atomoak… Zein helduleku daukagu? Zeren g...
Oroimen Histerikoa 3x29: Tekno-pitoniso eskasak 06.05.2025 22:25
Munduan, beharbada, bost ordenagailurentzako merkatua zegoela esan zuen Thomas J. Watson IBMko presidente ohiak.1956an hil zen bera, eta beraz, ez daki bere aurreikuspena nahiko kaxkarra zenik. Baina guk bai, eta antzeko hanka sartze historikoak ekarri ditugu gaur.
Galdera Basatiak 1x04: Maitasuna 04.05.2025 40:25
Platonek jasotako “Oturuntza” liburu klasikoan, gonbidatuek maitasuna definitzeko diskurtso bana jorratzen dute. Hala dio batek: "Ausart jokatzeko kemena ematen du; maitaleak eta maiteak osaturiko armada gaindiezina litzateke". Beste batek, ordeam honela definitzen du: "Maitasunak muturreko elementuak adiskiditzeko gaitasuna dauka: hotza eta beroa, lehorra eta hezea… aurkakoen harmo...
Egonarria 3x14: Baserrietako erremintak I Aran Sagarzazu 30.04.2025 32:14
Motorrik gabeko lanabesek zer autonomia ematen diguten bizi berri dugu itzalaldiarekin, Euskal Herri Hegoaldean. Aran Sagarzazuk lurra lantzeko Oñatin erabili izan diren eskuzko erreminten bilduma osatua du, baserriz baserri. Lan tresnez hainbat ikuspegitatik aritu da Eli Pagolarekin, noka: izenez, jakintzaz, lanarekiko harremanaz, lan banaketa sexualaz, ateraldiez...
Oroimen Histerikoa 3x28: Hinteligentzia militarra 29.04.2025 26:44
Aktualitatea eta historia hari berean doaz, eta gaur gertatzen ari denak beti garamatza atzera. Azkenaldian aurrekontu militarra handitzen ari dira estatuak eta Europar Batasuna gerra eta hondamendi hotsak aitzakia hartuta. Bada honek, iraganeko proiektu militar bitxi batzuk ekarri dizkigu gogora.
Menda Bikoitza 2x13: Espeziak sendabide eta izeia sendabelar 28.04.2025 33:33
Espezieei buruz aritu gara gaurkoan. Aurreko saioetan ere aipatu izan ditugu, baina gaurkoan ikerketa bat ekarri dugu, datu interesgarri asko dituelako. Kurkuma, kanela eta jengibrea oso ohikoak ditugu gure artean, baina badira espezietzat jotzen diren sendabelarrak ere (ezkaia, oreganoa edo salbia), eta baita hauts egindakoan espezietzat hartzen ditugun barazkiak ere, piperrak kasu. Ikerketak he...
Galdera Basatiak 1x03: Heriotza 27.04.2025 37:03
Ba al da gure bizitza zeharkatzen duen galdera basatiagorik heriotzari buruz egiten ditugunak baino? Nola aldatzen da bizitza galtzearekiko dugun begirada heldutu ahala? Maddi Nazabal filosofo eta irakasleak dio haurrak beldurretik baino, kuriositatetik hurbiltzen direla heriotzara. Beste behin, badugu zer hausnartu eta zer ikasi beraiengandik. Haur filosofiari buruzko podcasta da Galdera Basatia...
Egonarria 3x13: Artaldean sartu gara, artaziak eskuan I Joseba Attard 24.04.2025 31:52
Joseba Attardek aita erdi Malta erdi Ingalaterrakoa du. Ama Elorriokoa. Bera Ingalaterran jaio eta hazi zen. 2007an Elorriora etorri zen emaztearekin eta euskara ikasteari ekin zioten. Egun, Ea-ko Bedarona auzoan bizi dira, Olabe baserrian. Sasoi honetan ardiei ilea mozten dabil Joseba, baserriz baserri joaten dira zerbitzu profesionala ematera. Gaztetxotan hasi zen ardiei ilea mozten, aitari segi...
Galdera Basatiak 1x02: Irudimena eta literatura 13.04.2025 33:48
Galdera Basatiak podcastaren biagrren saioan Malen Etxebeste eta Xabi Salaberria gonbidatu ditugu. Etxebestek haur filosofia saioetan parte hartu zuen umetan, eta orain ere filosofia mundutik hurbil dabil. Salaberria, 1545 argitaletxeko kidea da, eta urteak daramatza tailer hauek antolatu eta gidatzen. Euren esperientzietatik hitz egin dute irudimenaz eta literaturaz Iñigo Martinez Peñarekin. Podc...
Beranduegi 5x16: Debako ume eta ziklistekin, elkarbizitzarik ez 11.04.2025 59:57
Garaiak asko aldatu direla esan ohi dugu, baina aste honetako Beranduegin ohartu gara espazioak bai, baina eskema ez dela hainbeste aldatu: aita-semeak kiroldegian daude, eta ama-alabak liburutegian. Beno, Deban ezik, Euskal Herriko beste leku guztietarako balio du. Saio amaieran jarri dugun kanta: Neubat - 'Felson' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena Proposamene...
Oroimen Histerikoa 3x27: Munduari birra 08.04.2025 31:40
Udaberrian sartuta, uda usaina bazterretan, garagardo zaleon denboraldia hasi da, eta gaurko saioa zuentzako da. Baina podcast serioa da hau, eta mozkortzekotan, historiaz mozkortzen gara gu. Horregatik, iraganean garagardoak eta langile eskubideek izandako harremana ekarri dugu gurera.
Menda Bikoitza 2x12: Aste Santua klabe begetalean eta hirusta gorria 07.04.2025 29:09
Erramua, nardoa, benjui, mirra, sandaloa, garia, isipu-belarra eta halakoak hartu ditugu ahotan gaurko saioaren hasieran. Aste Santuari eta erlijio katolikoari loturikoak denak ere, sinbolismo handikoak, eta gure egunerokoan arruntak direnak, nahiz askotan ez dakigun izenik jartzen ere. Gaurko sendabelarra, berriz, hirusta gorria da. Urte sasoi honetan loratze betean daukaguna. Loretxo gorri ho...
Galdera Basatiak 1x01: Haurtzaroa 06.04.2025 23:46
Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. “Erantzunen bila” aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak gaur abiatu duen podcastean. Lehen kapituluan, haurtzaroa abiapuntu hartu eta podcast seriearen marko orokorra marraztuko du Martinezek: bere buruarekin gogoetatuko du, baina jendearen audio laburre...
Egonarria 3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete 04.04.2025 16:03
Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta fruitu exotiko hauek ere lantzen ditu: mangoa, marakuia, litxia, luloa, ahuakatea... Igor Lete Ispasterko Iparragirre baserr...
Beranduegi 5x15: Bergarako besarkada 2.0 04.04.2025 1:05:50
Saio berezia egin dugu aste honetan, Bergaran, Aupa Etxebeste filma grabatu zen etxean, bi bekadunekin: Miguel Angel Rodriguez eta Garbiñe Larrea. Gaiak beti bezala, asko eta sakon landuak, hortan badakigu. Baina bolumenak ez dira gure fuertea, beraz, barkatu aldez aurretik. Saio amaieran jarri dugun kanta: Ruper Ordorika - 'Egin Kontu' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure...
Oroimen Histerikoa 3x26: Orban I. Nafarroakoa 01.04.2025 25:50
Justiziaz hitz egingo dugu gaurko saioan. Gaur egungo ikuspegitik begiratuta etika edota justizia beraren mugak, eta batez ere, logikarenak gainditzen dituzten adibide batzuk ekarri ditugu.
Oroimen Histerikoa 3x25: Ilargia lapurtuko nuke gauero 25.03.2025 19:28
Aste honetan are urrutiago joango gara eta ilargira bidaiatuko dugu. “Pauso txiki bat da gizon batentzat, baina pauso handi bat gizadiarentzat”, esan zuen Neil Armstrongek Ilargia lehen aldiz zapaltzean. Baina berak pauso txiki hori eman ahal izateko gizon eta emakume askok pauso asko eman behar izan zituzten.
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos