ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 553 episodios

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com

Autor

ARGIA

Categoría

News

Web del podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Último episodio

17 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Etxerako lanak 1x02: Ikasturtea errepikatzea, drama ala aukera? 19.01.2026

 Ez da oso ohikoa ikasleek ikasturtea errepikatzea, baina hala erabakitzen denean, zeintzuk dira ondorioak? Ebaluatzeko modua, ikerketek diotena, errefortzuak eta familiak ditu hizpide Mikel Garcia Idiakezek. Iritzia ematen izan ditu Pedro José Macho ikuskaria eta Agurtzane Martinez eta Myriam Iralde irakasleak. 

Egonarria 4x05: Arabako urre likidoaren bila I Mikel Izagirre (Erroiz proiektua) 15.01.2026

Duela 2.200-2.500 urte iritsi zen olibondoa Arabara, feniziarren eskutik. Aldiz, oraindik oso ezezaguna da euskal herritar askorentzat. Erromatarrek egin ohi zuten modura, mahastiaren inguruan dute olibondoa landatuta Lantziegoko (Araba) Erroiz proiektuan. Modu tradizionalean olibondoa nola lantzen duten azaldu du Mikel Izagirrek. Ekologikoan zaintzen dute Arroniz barietateko olibadia eta kalitate...

Menda Bikoitza 3x08: Emakume zientzialariak bai, guruak ez! 15.01.2026

Rosa Tristanek Mujeres con Ciencia webgunean idatzitako artikulu bat landu dugu gaurkoan. Asima Chatterjee kimikari indiarraz aritu gara. Emakume honek balio handiko lana egin zuen sendabelarren eta botiken arloan eta interesgarria iruditu zaigu bere bizitza gure podcastera ekartzea. Ayurveda medikuntza tradizionalean erabiliak diren sendabelarrak ikertzen hasi zen eta haietatik eratorritako botik...

Oroimen Histerikoa 4x13: Besarkatu astelehenak 13.01.2026

2026ko urtarrilaren 19an Blue monday ospatzen da, astelehen goibela edo tristea moduan itzultzen dena. Urteko egunik tristeena omen da urtarrileko hirugarren astelehena, eta horren jatorri historikoa bilatzeko gogoa piztu zaio Nagore Irazustabarrenari. Arazoa da ez duela jatorri historikorik, baina hala ere saioa bete egin behar. 

Etxerako lanak 1x01: Etxerako lanak, zertarako? 12.01.2026

Zenbat eta zein etxerako lan bidaltzen dituzte irakasleek? Zertan dira lagungarri eta zertan ez? Ba al dute zentzurik? Eztabaida klasiko batekin hasi du saila Mikel Garcia Idiakezek. Oraingo honetan, Lurdes Imaz guraso elkarteko koordinatzailea eta Iñaki Larrea irakaslea izan ditu bidelagun.

Menda Bikoitza 3x07: Sendabelarrak eta botikak, ze parea! 29.12.2025

Sendabelarren eta botiken arteko elkarreraginak izango ditugu hizpide. "Emaidazu zerbait naturala, botika asko hartzen dut eta" bezalako esaldiak askotan entzuten ditugu, eta pentsamolde horren okerraz aritu gara. Rosario Cáceres Fernández-Bolaños farmazilariak idatzitako artikulua ekarri dugu. Bertan botika “kimikoen” eta alternatiba “naturalen” arteko talkaz ari da; Idorreria, liserike...

Oroimen Histerikoa 4x12: Kristo aurreko Jesukristo 23.12.2025

 Abenduaren 25ean 2026 urte beteko dira Nazareteko Jesus Betleemeko estalpe batean jaio zela. Edo, behintzat, horixe da urtero munduan 2.000.000 pertsonak ospatzen dutena, edo duguna. Beraz, garaiak hala eskatuta, eguberriei errpaso historiko bat egin die aste honetan Nagore Irazustabarrenak.  

Beranduegi 6x08: Patata sozialak eta turbantedun emakumeak 18.12.2025

Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna stand-en atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez betetako saioaz, nongoa den ez dakigun oteizaren omenez. Saio amaieran jarri dugun kanta: Jitipi jatapa - 'Haurrock' E! Gogoratu. Telegram kanala ere ba...

Oroimen Histerikoa 4x11: Ford Fiesta kapitalista 16.12.2025

Berriki Zohran Mamdani New Yorkeko alkate aukeratu dute, eta haren aurkako kanpainan trumpzaleek demonizatu eta ezkerrak idealizatu egin du. Eta lore eta kritika horien artean batek deitu du Nagore Irazustabarrenaren arreta: “Mamdanirekin New Yorki gertatuko zaio Detroiti gertatu zaiona”. Eta zer gertatu zaio Detroiti? 

Menda Bikoitza 3x06: Udazken laranja: liburu bat eta kurkuma 15.12.2025

Diario rural. Apuntes de una naturalista. Otoño-invierno liburua (Susan Fenimore Cooper, Pepitas de calabaza argitaletxea) ekarri dugu gaurkoan, tarteka sendabelarrekin, landareekin zein naturarekin lotutako irakurketak gomendatzea pentsatu baitugu. Udazkenerako irakurketa egokia iruditu zaigu. Batetik gure garaitik eta bizi moldetik urrun dagoen testu bat delako, eta bere erritmo pausatuak badu g...

Egonarria 4x04: Leitzako eta Araitz-Beteluko eskola jantokiak I Arantxa Iparragirre 11.12.2025

Nafarroan eskola jantokien dekretua aldatu da eta atea zabaldu dio tokian kudeatu ahal izateari. Leitza eta Araitz-Beteluko kasua ezagutu dugu, Arantxa Iparragirre guraso elkarteko kidearen eskutik. Zerbitzua euren gain hartzeak zer aukera ekarri dizkien azaldu du, nola sustatzen duen tokiko ekonomia eta elikadura osasuntsua, kudeaketa nola antolatzen duten... Nafarroako beste ikastetxeek ere badu...

Oroimen Histerikoa 4x10: 30 kiloko best-sellerra 09.12.2025

Aurreko saioan santuei buruz hitz egin genuen. Eta argitu genuen, lehen zibersantua kanonizatu duten arren, oraindik online mirariak ez dituztela homologatu. Iraganean, ordea, eliza katolikoa bizkorrago ibili izan da teknologia berriak baliatzen; eta inprenta Europara iritsi zenean, eliza lehen lerroan zegoen asmakizunaren onurak ustiatzeko. 

Beranduegi 6x07: We laket Urduñako mojak 04.12.2025

Euskararen eguna baino zenbat egun lehenago hilko zara zu? Mikel Laboa bi egun lehenago hil zela deskubritu dugu. Eta abeslari ezagunez hizketan hasita, hipotesi bat horra: Bulegoko abeslariak ezkutatu zuen Irulegiko eskua; zeren egun bakar batean kanta bat egitea nahiko susmagarria iruditu zaigu. Beranduegiren atal kulturala amaitu ostean, gazteek alkoholik edaten ez duten etorkizun hurbilaean he...

Oroimen Histerikoa 4x09: Santua eta zikina 02.12.2025

Aita Santuak lehen santu milleniala, lehen zibersantua, kanonizatu du berriki: Carlo Acutis gazte italiarra leuzemiak jota hil zen 2006an eta 2025eko irialren 7an izendatu zuten santu internet bidez jainkoaren hitza zabaltzeagatik egin zen ezagun. ezaguna zen gaztea. Beraz, santu izateko aukerak zabaltzen ari direla ikusita, santu izateko ikastaro trinko bat eskainiko digu nagore Irazustabarrenak....

Menda Bikoitza 4x05: Genomarik handiena, garoarena 01.12.2025

Munduan genomarik handiena duena landare bat da, garo bat, hain zuzen ere, eta asko dauka esateko. Berriro ere landare batek txunditu gaitu eta txiki utzi du gizakiaren genoma. Pazifikoan hazten da eta bere genoma sekuentziatu ondoren etorri da sorpresa. Espezieen bizi irauteari eta egokitzeko gaitasunari buruzko informazioa ematen digu. Genomaren tamainaz ere aritu gara, hau da, zertarako sortzen...

Egonarria 4x03: Baserritarren Bilgunea, sortu berri den sindikatua I Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga 27.11.2025

Baserritarren Bilguneak eredu agroekologikoan ari diren laborarien ahotsa izan nahi du, oraingoz Gipuzkoan kokatua, eta txikitik antolatua. Lan baldintzak eta bizitza duinak lortzeko borrokatuko du, baserrien iraupena bermatzeko. Elikadura burujabetza du oinarri eta kaletarrek ere lekua izatea aurreikusi dute. Bertako kide diren Lur Pagoaga eta Nerea Arrizabalaga elkarrizketatu ditu Eli Pagolak.

Oroimen Histerikoa 4x08: Ai Kattalin, Kattalin! 25.11.2025

Azken saioan Elisabet I.a Ingalaterrako erreginaz aritu ginen: erregina birjinaz. Eta aste honetan putaren txanda da: Katalina II.a Errusiakoa. Haren bizitzaren nondik norakoak azaldu dizkigu Nagore Irazustabarrenak, ohi bezala, musikaz lagunduta. 

Beranduegi 6x06: Euscoach gudariak gara 21.11.2025

Gida espiritual, edo euscoach, edo laguntzaile-bideratzaile hasiberriez aritu ginen aurreko saioan. Lider beterano bati buruz hitz egin dugu, berriro, hamaikagarrenez, oraingoan: Jon Maia handiaz, Euskal Herriaren itsasotasunaz eta belaontzi gogorrenentzat ere biziki arriskutsuak diren izotz-mendiez. Izotz-mendiak bezalakoak omen gara guztiok, jokabide batzuk azaleratzen ditugu, baina urpean ezkut...

Oroimen Histerikoa 4x07: Erregina, sasikumea eta birjina 18.11.2025

Aro monarkiko batean sartzera doa Oroimen Histerikoa podcasta. Datozen bi saioetan monarkiari buruz ondo hitz egingo dugu. Zehazki, monarkiaren kide batzuei buruz: emakumeak. Edo agian, ondo hitz egin esatea gehiegi da; ez dugu ohi bezain gaizki hitz egingo. 

Menda Bikoitza 3x04: Udazkeneko erorierarentzat bost sendabelar 17.11.2025

Sandra Diaz biologo argentinarraren ekarpen interesgarriekin hasi gara gaurkoan. Bide horretatik, etorkizunaz, gure zein landareen etorkizunaz, biodibertsitateari buruz eta kontsumokeriak eta ingurumen arazoek hartu duten larritasun mailaz ariko gara. Izan ere, berak ematen dituen datuak beldurtzekoak dira: munduko begetazioaren %40 arriskuan dago. Bake Nobel sariduna da Diaz, eta zientzian gehien...

Egonarria 4x02: Lurramatik saio berezia 13.11.2025

Zuzeneko emanaldia egin dugu azaroaren 8an Lurramatik, Kanalduderekin elkarlanean. Laborantza herrikoiaren besta giroa eta puntako elkarrizketatuak ekarri dizkigute Mattin Jauregik eta Eli Pagolak: Sor markez Panpi Olaizola (Ezpeletako biperra) eta Ximun Bergougnan (Irulegiko arnoa) Lurramaz Delia Delanne eta Julene Etcheverry Pacheco (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) Erreleboaz Kleina Sallaberr...

Oroimen Histerikoa 4x06: Laki gudari, Björk lehendakari 11.11.2025

Urteurren bat hartuko dugu aitzakia gaurko saioan: 50 urte dira Islandiako emakumeen grebatik, eta honek, herrialdeaz hitz egiteko aukera eman digu. Islandiak, halako uharte txikiak, eta hain gutxi populatuak, munduan nolako eragina daukan aztertuko dugu.

Beranduegi 6x05: Ez ezkerra, ez eskuina: Coach 05.11.2025

Zer da ezkerra? Zer da eskuina? Zer da feminista? Zer da matxista? Non dago muga? Zein da Stalin?... Ez dira galdera soilak, Asier Arteaga gure gida espiritualak eman dizkigun irizpideak dira, eta guk fin jarraituko dugu gure coach-a. Errabia ematen badizu, zure arazoa da. Guk hautatu dugu gure bidea. Eta entzule, zuentzat abisu bat dugu: zenbat eta gehiago kexatzen zareten Urnieta eta Legazpireki...

Oroimen Histerikoa 4x05: Ez zeonk potrorik 04.11.2025

Azken saioan Batis izeneko komandante batez hitz egin zigun Nagore Irazustabarrenak. Enukoa zen Batis, hau da, barrabilak moztu zizkioten nerabetan. Gaiak gehiagorako ematen duela eta, gaur kastrazioaz hitz egingo dugu, eta horrek, Heaven's Gate sektaren historiara ekarriko gaitu. 

Egonarria 4x01: Txondorra artea ere bada I Joseba Goienola eta Txetxu Collado 03.11.2025

Txondor plaza prestatzetik ikatza atera bitarteko pausoak ikusgai ditugu Egonarria saio honetan. Udalbiltzaren Geuretik sortuak bekari esker, Colladok Txondor plaza antzezlana sortu du Berriatuako egonaldian eta txondorra egin dute aurten. Ikazkintzari buruzko ezagutza bildu dute: "Nafarroan oraindik ere ikatza egiten duten jendea badago". Lehen aldiz txondorra egiten nola moldatu diren...

Escucha el podcast ARGIA en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos