ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com
Autor
ARGIA
Categoría
Web del podcast
Último episodio
21 de oct. de 2026
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Zerk lotzen ditu Mary Wollstonecraft eta Frankestein? 14.09.2022 18:30
Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa i...
AEBetan nork lortu zuen boto eskubidea lehenago, emakumeek ala esklabuek? 14.09.2022 17:52
Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa i...
Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik? 14.09.2022 16:48
Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa i...
Nork esan zuen "gerrari gerra" esaldia? 14.09.2022 25:04
Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa i...
PODKAST 2x34 | Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko 22.07.2022 33:16
Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru txiroetan. Mendebaldeari estualdi gogorra iragartzen zaionean, hemen ere heldu ote da baratze txiki pri...
Beranduegi 2x20: Panterako gazteekin fueta jaten 21.07.2022 1:30:54
Bagoaz. Irailera arte ez gaituzue berriro mikroetan izango. Ez horregatik. Pilula berezia grabatu dugu ordea, ordu eta erdi tai gabe hizketan, ilargitik Irisarriraino, EHZren eta oro har Iparraldearen erradiografia zorrotza egiteko. Garesti, gutxi eta txarra. Arrazoi zuten zuritoen tamainaz kexu ziren entzule hegoaldetarrek. Eskerrak Niko Etxart sasoiko dagoen, gauzak dagokien tokian jartzeko, nah...
"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean" 14.07.2022 41:26
Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure...
PODKAST 2x33 | Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua? 11.07.2022 30:42
Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan go...
PODKAST 2x32 | Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei 06.07.2022 18:47
Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrar...
Beranduegi 2x19: Lerro, dildo eta pfff 30.06.2022 1:04:34
Lerro, Dildo eta Pfff. Ez, ez dira uda honetan txozna-giro sanoa alaituko duten hiru pailazo, baizik eta gazte, ez hain gazte eta neo-gazte mugimendu, kolektibo, koordinadora edo dena delakoak. Mikroetan ordezkari bana biltzea da gure helburua, baina bitartean gure ahotan jarri ditugu haien asmo, ideia, erronka, amets eta enpatiak, edonork ulertzeko moduan ehoturik –hiztegi iraultzailean libre dag...
PODCAST 2x31 | Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko 24.06.2022 27:59
Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka jende geratu da beharrezko terapiak eskuratu ezinik. Herritarrak elkarri lagunduz saiatzen dira moldatzen, baina asko geratzen dira ba...
PODCAST 2x30 | Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan 21.06.2022 31:35
Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina zabaldu egin da, nahiz eta aspalditik egon formulatuta mundu guztia elikatzeko alternatibak. Ukrainakoak azken kolpea eman dio mundutar guztiak asetze...
Beranduegi 2x18: Berangoko abertxaletak 16.06.2022 1:01:06
Kontzertu punki bateko lehenbiziko lerroetatik geure borondatez erbesteratuak, Berangoko abertxaletak ezagutzera joan gara, “in crescendo” joan den egitarau anitz baten abaroan. Betaurreko borobildun intelektualak eraman gaitu Kevinek antolatutako auzo-lanera, zeinak bazuen ezkutuko plan makiabeliko bat. Berak-edo, bera “laguntzera” erreserba ardoa besapean hartuta joan zen aktibistak. Epikuro fil...
PODCAST 2x29 | Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak 07.06.2022 23:03
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan ba...
PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko? 03.06.2022 27:37
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodi...
PODCAST 2x27 | Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék 27.05.2022 26:39
Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko aktibitate eta tratu finantzarioei esker osaturikoa du. 5.700 milioi euroren truke saldu berri du Bollo...
Beranduegi 2x17: Lasai, zu ere tio buenoa zara 26.05.2022 1:05:40
Joan zarete inoiz orakulu batengana? Ba Kevin bai eta hemendik aurrera trapuzko panpina bat besarkatuta egingo du lo, ea goizean Donostiako Tio Bueno bilakatuta esnatzen den. Baina hori gertatu artean, hunkigarrismoa edo dildoa, hori da gure zalantza existentziala.
PODCAST 2x26 | Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera 13.05.2022 40:32
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra. Pello Zubiriak zinemaldiko film esangur...
Beranduegi 2x16: Gure gainetik izarrak bakarrik! 12.05.2022 1:05:32
Saio hau Beranduegiren etapa berri baten hasiera da. Izar berri bat dugu gurean. Lan elkarrizketa gainditu du eta gelditzera dator. Txantxikuen koloninazio prozesuan beste urrats bat izan da kontratazio hau eta bere ahotsa ez da berria Beranduegin, baina ez dugu pista gehiago emango. Entzun eta jakingo duzue. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin ba...
PODCAST 2x25 | Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak 09.05.2022 35:10
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n,...
PODCAST 2x24 | “Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...? 02.05.2022 34:13
Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu...
Beranduegi 2x15: Nor kopiatuko dugu orain? 28.04.2022 59:58
Hiletak, agurrak, kontzak… Hutsune handi batek sortzen duen kaosetik egin dugu gaurko saioa. Nola hitz egin heriotzaz umoretik? Argiako progre-jator-feministok ere ez dugu asmatzen horretan… Eta emaitza moduan, hemen duzue Ogrotariko hiztegiarekin egindako entsalada epel bat, entzun eta gozatu, ahal baduzue!
PODCAST 2x23 | Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, suntsiketa masibozko beste arma berri hori 11.04.2022 33:26
“Ukrainako gerrak lurrikara oso gogor baten gisan bere uhinekin astindu du munduko ekonomia, bereziki herrialde txiroena”, laburbildu du Nazioarteko Diru Funtsaren buru Kristalina Georgievak : “Errusia eta Ukrainari eragin die baina baita planetako gainerako 7.000 milioi jendeei”. Alabaina, kanpaina militarrak eragindako kalte ekonomikoek baino are ondorio sakonagoak eragin ditzakete Mendebaldeak...
Beranduegi 2x14: Lleidako beste rapero hori 31.03.2022 1:04:11
Euskal Herriko parranda bat bost minutuan: Daddy Yankeerekin hasi, gero Su ta Gar, Daddy Yankee berriro eta Barricadarekin amaitu. Hauxe da gure herria. Eta gu Lleidako beste rapero horri buruz hizketan. Analisi musikal sakona egin dugu gaurkoan ere. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentza...
PODCAST 22x22 | Korsikaren burujabetza falta lehen lerrora 30.03.2022 25:44
Zendu da Yvan Colonna korsikar independentista martxoaren 2an, beste preso baten partetik jasotako jipoiaren ondorioz. Presoaren heriotzak kalera atera arazi ditu korsikarrak, eta frantziako gobernuaren ardura galdegiteaz gain, konpondu gabeko arazo politikoa Parisen agendan kokatzea lortu dute. Haserrea eta pena nagusi dira irlan, eta Jenofa Berhokoirigoinekin bertara begira jarri gara, azken...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos