ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com
Autor
ARGIA
Categoría
Web del podcast
Último episodio
21 de oct. de 2026
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Oroimen Histerikoa Alfer Edition #21: Spain is different 18.07.2023 12:49
Gaurko saioan Espainia dugu hizketagai, are gehiago zehaztuta, zezenketekin batera horren berezi egiten duen gizon iberikoaz arituko gara, 'Manolo' izenez ezagunagoa. Ez dugu pista gehiago emango, ikusi gai honi heltzeko abiapuntua eman digun filmaren lehen minutua, eta gero, entzun saioa.
Oroimen Histerikoa Alfer Edition #22: Motza eta euskalduna 18.07.2023 12:05
Uda giroko azken saio honetan emakume baten asmakizuna ekarri dugu gurera; baina nola ez, bere odolean euskalduntasunaren tanta txiki bat izan lezakeen gizon batek itzala egin dio eta hartaz hizketan amaitu dugu: motzean eta euskaraz, gure udako estiloan.
Oroimen Histerikoa Alfer edition #20: Begilagun ilunak 11.07.2023 9:19
Zu ere uda begilagun ilunekin pasatzen duen horietakoa al zara? Gaupasa egiteko ez da konpainia hoberik, eta hondartzan hankaz gora egoteko ere lagun onak dira; eguzki izpiengandik babestu eta poker aurpegia estali, zer gehiago behar duzu?
Juan Calvo: torturaren frogak 07.07.2023 29:28
1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu d...
Beranduegi 3x20: Ikurrina trapua da Tourrik ez badabil 06.07.2023 1:01:25
Hiru eguneko Tourrak hilabeteetako lata eman digu eta Beranduegin ere lekutxo bat egin nahi izan diogu; horrela gure lanpostuak ere lasterketa honek sortu dituen horien artean zenbatuko dituzte, agian. Baina kirola soilik ez, guraso izateko aholku sorta ere eman digute programako aitatxo ernegatuek: hasi tximino mozkor batekin praktikatzen, eta gero gerokoak.
Egonarria #12: Haziak 05.07.2023 43:33
Ikasturteko azken saioan heldu diogu gairik oinarrizkoenari: haziak. Lurraz, elikaduraz, nekazaritzaz, basoaz, zein arrantzaz aritu gara orain arte, baina orain prozesuaren hasierara joan eta Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu. Esperientziaren atalean, berriz, Elduaingo Allanegi baserriko Eneko Imazek barazkiz beteta saskia ekarri digu.
Oroimen Histerikoa Alfer Edition #19: Oporrak totosean 04.07.2023 9:51
Gure memoriak eta histeriak ere oporrak behar dituzte, ezer egin gabe totosean egoteko, eta horregatik ekin diogu 'Summer Edition' aldiari: udarako saio motz eta freskoak dakarzkigu gaurtik irailera bitarte. Lehena, ordaindutako oporren inguruan.
Egonarria #11: Arrantza 28.06.2023 56:21
"Azkenean zuek ere gogoratu zarete arrantzaz", bota du Leo Belaustegik Egonarriako platora iritsi orduko; eta arraina jateaz bai, baina horren atzean dagoenaz, arrantzaleen lanaz, bizi baldintzez, zein arrantza ereduaz, jendartean zeinen gutxi hitz egiten den azpimarratu eta irakaspen ugari eman ditu mikrofo aurrean jarrita. Esperientziaren atalean, berriz, Itsasuko Antxondoa Etxalder...
Oroimen Histerikoa #18: Karibe Mix 28.06.2023 29:02
Garai bateko euskaldun turistek egin ohi zuten bezala, guk ere itsasontziz bidaiatu dugu Karibera, abentura bila. Zehazki, Jamaikan eta Marigalanten izan gara, eta ohi bezala musikaz lagunduta, ibilaldi kuriosoa atera zaigu.
Egonarria #10: Elikadura sistema 21.06.2023 40:56
Astero lurrari lotutako gai bat jorratzen gabiltza, eta iritsi da elikaduraz hitz egiteko unea. Hala ez uste arren, guztiz planifikatuta dagoelako gure elikadura sistema eta antolaketa hori gure eta lurraren beharretara egokitzea beharrezkoa da Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederrak esan digutenez. Esperientziaren atalean, berriz, baretzegintzan buru belarri ari den Ane Zeberioko...
Oroimen Histerikoa #17: Gizonen auto esplorazioa 20.06.2023 23:00
Autoak eta gizonak historikoki egon al dira horren lotuta? Nolakoa litzateke emakumeen asmakizunik gabeko auto bat? Automobilgintzaz zerbait interesgarria jakin nahi baduzu, hau da zure saioa.
Beranduegi 3x19: Polimaitasun eskizoidea 16.06.2023 1:08:44
Ez dakigula nola, hasi gara jolas librearen (ejem) eta izaera eskizoideen arteko loturaz hizketan, terapiak gora terapiak behera, obsesioak eta beste, eta bukatu dugu polimaitasunaz hizketan, poli kiroldegiez eta poli bizilagunez. Baina inportanteena ez da hori, baizik eta EHZrako bi sarreren irabazleak jakinarazi ditugula. Bergarako gaupaseroak eta irrien lagunak jaso dute saria. Zorionak!
Larrun #03: Monique Wittig, 'emakume' subjekturik gabeko feminismoaren aitzindari 15.06.2023 22:09
Hogei urte betetzen diren honetan Monique Wittig pentsalari feminista hil zela, bizirik dirau oraindik bere teoriak eta sekulako gaurkotasuna dute bere ideiek. Jenofa Berhokoirigoinek maiatzeko Larrun aldizkaria eskaini dio Wittig-i eta Larrun podcastean kontatu dizkigu erreportajean bildu dituenak.
Egonarria #09: Erlezaintza 13.06.2023 46:07
Aste honetako saioan erleen mundu txundigarrira hurbiltzeko aukera izan dugu Egoitz Galartza 'Erbel' Erle Beltz Hazleen Elkarteko kidearen eskutik. Euskal Herrian erlezaintzan lanean ari diren proiektuei, profesionalizazioari, erleen hobekuntza genetikoari eta beste hari mutur askori tira die Galartzak. Esperientziaren atalean, berriz, Biosasun Olio Ekologikoa proiektuko Eusebio Gainzak...
Oroimen Histerikoa #16: Zuria 22 - Beltza 0 13.06.2023 27:51
Kleopatraren inguruko serie batek eta honen azal kolorearen inguruko eztabaidak sortutako polemikak eman digu aitzakia mendebaldeko historian zuritu ditugun pertsonaiez hitz egiteko. Beti bezala, markagailua zurion alde.
Egonarria #08: Ekoizpen ekologikoa 07.06.2023 47:14
Egonarriaren zortzigarren saioan ekoizpen ekologikoari heldu diogu eta horretarako Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartera jo dugu. Aurten bete ditu 30 urte Biolurrek eta ibilbide honen parte izan diren Miriam Arrizabalaga eta Pello Rubio izan dira gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Oiartzungo Urmendi Haur Eskola ezagutu dugu; zehatzago, bertako jantoki proiektua, nekazaritza ekolo...
Oroimen Histerikoa #15: Sylvia Rivera zure ama da 05.06.2023 24:34
Historian aztarna utzi duten emakumeei ez zaie leku askorik egin ohi; are gutxiago, LGTBIQ+ eta arrazakeriaren aurkako mugimenduko kide izan badira. Baina gure oroimen histerikoan badute txoko bat eta horregatik ekarri dugu gurera Sylvia Riveraren bizitza.
Beranduegi 3x18: Eta zuk, zergatik ez duzu EH Bildu bozkatu? 02.06.2023 1:09:23
Hauteskunde osteko Beranduegin Euskal Herriko panorama politikoaren analisi sakona egin dute; batzuk euforiatik eta besteek deserosotasunetik, baina inor ez da isilik geratu. Zenbaiten etxeko trapu zaharrak eta iragan jeltzaleak ere atera dira.
BTN Señorak Edition #03: Oñatiko finala 01.06.2023 1:09:20
Oñatin egin da hirugarren Señora Sariketaren finala eta Maider Arregik jantzi du pamela. Arregirekin batera, oholtzara igo ziren Eli Pagola, Maddi Ane Txoperena, Janire Agirrezabalaga, Iruri Altzerreka eta Eli Zaldua. Behin finala igarota, ARGIAko platoan bildu dira Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Arana eta saioa goitik behera aztertu eta beste zenbait meloi irekitzeko baliatu d...
Egonarria #07: Abeltzaintza 31.05.2023 46:11
Egonarriaren zazpigarren saioan abeltzaintzari heldu diogu eta Xabier Sabalza Errigoitiko Bizkaigane Elkarteko kidea izan da gurean. Hamar pertsonako lan taldeak darama 40 urte dituen proiektu hau: behiak, ardiak, baratza, esnea, gazta... proiektu integrala izatea da euren indargunea. Esperientziaren atalean, berriz, ogia izan da protagonista Errezilgo Irure Txiki Baserriko Edurne Agirreren eskuti...
Oroimen Histerikoa #14: Matxoman hauskorrak 30.05.2023 25:43
Maskulinitate hauskorraz aritu da Nagore Irazustabarrena saio honetan. Hiru objektu hartu eta bidaia historiko bat egitera gonbidatu gaitu: burusoiltasuna, gurpildun maletak eta takoiak. Ez saiatu zentzurik topatzen, entzun eta ulertuko duzue.
Egonarria #06: Sendabelarrak 24.05.2023 37:39
Garbiñe Larrea naturopata eta 'Sendabelarrek Dakitena' liburuaren egilea izan da aste honetako Egonarria saioan; eta osaunaz, sendabelarrez, medikuntza moten arteko integrazioaz, dibulgazio lanaz eta beste hainbat kontuz aritu da. Esperientziaren atalean, berriz, Azkoitiako Arrumarrate baserriko Joey Albert eta Koldo Ormazak Baserriloreak proiektua ekarri digute. Egonarria bideo-podcasta...
Oroimen Histerikoa #13: Leire, give me tonight 23.05.2023 20:53
Irati filma amaitzen den une historikoan hasten da gaurko gure istorioa, eta Euskal Herriko leku esanguratsu batean: Leireko monasterioan. Palomitak janez entzuteko moduko saioa dakar Nagore Irazustabarrenak.
Beranduegi 3x17: Peña Mujika eta beste bizkarroi batzuk 22.05.2023 57:05
Ipar izarrik gabeko saioan, gizonak eta futbola, ezin gehiago eskatu. Aste honetan Axi izan da landa lana egin duena, non eta Reale Arenan, lagunentzat, Anoetan. Gizonezkoen futbol partida bateko gora beherak kontatu eta hauek katuekin lotu ditu Kevinek; hori nola egiten den? Entzun eta jakingo duzue.
Larrun #02: Eskola nola bihurtu espazio psikologiko seguru 19.05.2023 18:09
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka osatu du maiatzeko Larrun aldizkaria Mikel Garcia kazetariak. Irakaskuntzaz, psikopedagogiaz eta psikologiaz asko dakiten hiru emakume bildu ditugu mahaiaren bueltan, eta pista ugari...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos