ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 555 episodios

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com

Autor

ARGIA

Categoría

News

Web del podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Último episodio

19 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Oroimen Histerikoa 2x11: Orlegia eta beste pozoi batzuk 19.03.2024

 Urtaro aldaketa bakoitzean kolore bat hautatzen du Nagore Irazustabarrenak eta udaberri sarrera honetan, nola ez, berdea aukeratu du. Udaberriaren kolorea, ekologismoarena, esperantzarena... eta Islamaren kolorea ere bada berdea eta horri tiraka historiako txoko askotara iritsi gara aste honetan ere. 

BTN 2x08: Xabier Amuriza | Zoriona 18.03.2024

Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belar...

Egonarria 2x10: Baratzetik Plazara | Onintza Enbeita 15.03.2024

 Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik egin dion elkarrizketan, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz, lan antolaketaz, eta ikuspegi kritikoz aztertzen du azoken...

Egonarria 2x09: Emakume baserritarrak 14.03.2024

 Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen d...

Oroimen Histerikoa 2x10: Gizonak asmatu zuen gizona 12.03.2024

 Pasa den astean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren aitzakian, antzinaroko feministez aritu ginen, urtean behin hori egitea tokatzen delako. Baina Martxoak 8 dagoeneko pasa da eta historian benetan garrantzitsuak izan diren pertsonez hitz egin dezakegu berriro: gizonez. 

Menda Bikoitza #08: Landareek sentimenduak dituzte baina aplikazioek ez 11.03.2024

Landareek ere sentimenduak dituzte, urteak dira argiari eta soinuari erantzuten ziotela jakin genuenetik baina orain haratago doaz ikerketak. Lurzorua dastatzeko gai direla diote ikerketek eta kanpo mehatxuen aurrean elkarri mezuak bidaltzeko gai direla ere bai, gero eta zantzu gehiago daude izaki sentiberak direla esateko. Ez dira mugitzen eta ez dute nerbio sistemarik, horregatik pentsatu izan d...

Beranduegi 4x12: Esan, Erne eta Sipe 08.03.2024

Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren...

Oroimen Histerikoa 2x09: Mesopotamiako Bilgune Feminista 05.03.2024

 Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ate joka dugu, eta nola ez, egun honen historiari begira jarri gara Oroimen Histerikoa saioan. Mesopotamiaraino joan behar izan dugu horretarako, orain dela 4.000 urte egun bat ez, aste osoa egin zuten jai emakumeek. 

BTN 2x07: Iholdi Beristain | Idoloak 04.03.2024

Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belar...

Egonarria 2x08: Hiriak nola elikatu? I Audrey Hoc (Biriatuko Proiektua) 28.02.2024

 Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan?  Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak.  Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez ordezkatzeko aukeraz, lur publikoetako hesiak...

Oroimen Histerikoa #2x08: Aita ta ama primuak II 27.02.2024

 Izenburua irakurrita argi dago gaur berriro endogamiaz arituko dela Nagore Irazustabarrena. Baina oraingoan ez gara Euskal Herrian geratuko, Cacereseko Las Hurdes herrira bidaiatuko dugu espazioan, eta denboran, berriz, 1921era. Bertan Alfontso XIII.a erregearekin, Gregorio Marañon medikuarekin eta Miguel Primo de Riverarekin topatuko gara. Animatuko zara gurekin etortzera? 

Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk 26.02.2024

 Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero. Gaurko se...

Beranduegi 4x11: Klaudio Landa ta lau animali gizatiar 23.02.2024

Gorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta azkarrak, alaiak eta tristeak… Pertsonak bezain bes...

Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz 22.02.2024

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari be...

Egonarria 2x07: Traktoreen protesta, hau da koktela I Gotzone Sestorain 21.02.2024

 Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena "koktel" bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, laborantza ereduari buruzko eztabaida ba...

Oroimen Histerikoa 2x07: Gâteau Basque 20.02.2024

 Katuen Nazioarteko egunetako bat da gaur: otsailaren 20a. Nagore Irazustabarrenak ez du katuez hitz egiteko aitzakiarik behar, baina euren eguna izatea arrazoi polita da. Zorionak hemendik katu guztiei. 

BTN 2x06: Danele Sarriugarte | Porrota 19.02.2024

Porrotaz aritu gara aste honetan Danele Sarriugarte idazlearekin. Espero duzun hori ez lortzeak sortzen duen sentsazioa da porrota; ikasbidea ere bai beste askorentzat; badira porrota arrakastatzat dutenak; edo arrakastatik porrota goraipatzen dutenak... Ertz asko ditu gaiak eta denak ukitzen ahalegindu gara saioan. Eta zerbait ahazten bazaigu, hor dago Beatriz Gregoria Egizabal gogorarazteko. ARG...

Egonarria 2x06: Erlategiko burrun-burrunaren barruan I Mikaela Untsain 14.02.2024

 Azkainen izan da Mattin Jauregi aurkezlea, erlezainen artean erreferentea den Mikaela Untsainen etxean.  Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dela azaldu dio. Zein oinarriren gainean lan egiten duen arrazoitu du eta pasarte irrigarri bat ere kontatu dio. 

Egonarria 2x03: klima aldaketa lehen lerrotik: nola bizi dute laborariek? I Lorea Lizarreta (Hazialdeko) 12.02.2024

 Laborariek lehen lerrotik bizi dute klima aldaketa, haren eraginak zuzenean jasaten baitituzte. Zer aldaketa sumatu dituzte Nafarroa hegoaldean eta zer dilema planteatu dizkiete ura eskas izan diren azken urteek? Hazialdeko kooperatibako Lorea Lizarreta langilea elkarrizketatu du Eli Pagolak, eta zerealen sektorea ezagutzeko gakoak eman ditu: mundu mailako burtsan kotizatzen da, bertako ogia egit...

Beranduegi 4x10: Feminismoa, burgesia eta hori dena 09.02.2024

Izar itzuli da Euskal Herrira eta Beranduegira eta 'Erasmus Orgasmusen' inguruan eraiki den mitoa deseraiki digu: 'Erasmus Frakasus' deitzen da hemendik aurrera. Eta orain beste uste bat deseraikitzeari ekingo dio feminsimoa, burgesia eta hori dena aztertuta. Saio honetan polemika gustuko dugunez, ikerketarekin laguntzea erabaki dugu.

Oroimen Histerikoa 2x06: Kupido Tinderren agertu zait 08.02.2024

 San Balentin edo maiteminduen egunaren historia alderantziz kontatuko dugu: gauden unean hasi eta jatorrira joango gara, ohi bezala, abesti erromantikoen erritmora. 

Egonarria 2x05: Laranjak, limoiak...zitriko uztak posible dira Euskal Herrian? I Mirene Begiristain eta Leire Ibarretxe 08.02.2024

 Limoiak, laranjak, Budaren eskuak... Euskal Herrian halakoak lantzeko zer ohitura egon da? Eta zein muga ditugu? Gipuzkoako Getarian Garatemendi proiektua lantzen ari dira Leire Ibarretxe eta Mirene Begiristain Biolurreko kideak, eta garrazki edo zitrikoei buruzko saio bixi-bixi honetan azaldu digute nolakoa den exotikoak zaizkigun fruituen lanketa. 

Oroimen Histerikoa 2x05: Jo ezak berriro, Sam 05.02.2024

 Podcast honi hasiera ematen dion abestiari eta ahotsari buruz da gaurko saioa. Sam Cookeren “What a Wonderful World” da abestia, eta saio honetan egiten dugun edozein akats justifikatzeko jartzen dugu; lehen esaldiak dion bezala: “Ez dakit asko historiaz”, eta hori da hasi baino lehen badaezpada adierazten duguna. 

BTN 2x05: Aiora Zulaika 'Pirritx' | Alter egoa 05.02.2024

Maskara ipinita, mundua beste begi batzuekin ikusi ahal izaten da. Eranzteak trabak eragiten ditu orduan. BTNren bosgarren saio honetan maskara ipintzeaz eta eransteaz hitz egin du Aiora Zulaikak. Bere alter ego Pirritx pailazo ezaguna ere presente egon da bere adierazpenetan.

Larrun #08 | Uraren zikloa: klimaren zoratzearen beste gako hori 01.02.2024

 Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa, zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Hari honi tiraka idatzi du otsaileko Larrun aldizkaria Pello Zubiria kazetariak eta bertako gako nagusiak azaldu dizkigu saio honetan Gorka Peñagarikanok gidatuta. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jar...

Escucha el podcast ARGIA en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos