ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 554 episodios

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: argiapodcast.buzzsprout.com

Autor

ARGIA

Categoría

News

Web del podcast

argiapodcast.buzzsprout.com

Último episodio

18 de oct. de 2026

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android casi 10 M de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Alfer Edition #2x25: Barrabilak ez izozteko 02.07.2024

Iritsi da alferkeriarako garaia, eta iaz bezala, aurten ere uztailean udako gaiei lotutako saio motz eta freskoak egingo ditugu. Eta nola ez, itsasoan hasiko da gure uda, baina neoprenozko trajea jantzita. 

Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak? 28.06.2024

 Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun La...

Oroimen Histerikoa 2x24: Uda azzurroa da 25.06.2024

 Udan sartu gara, eta aurten urtaro bakoitza kolore batekin lotu dugunez, udari ere kolore bat jarriko diogu. Gorria, kolore beroa, urtaro hotzenarekin lotu genuen, Negu Gorriak aitzakia hartuta. Ba udarako kolore hotz bat aukeratu dugu: urdina. 

BTN 2x15: Elena Uriz | Luxua 24.06.2024

Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua? Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabilt...

Beranduegi 4x19: Falozentrismo jatorra 21.06.2024

Hemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu.

Egonarria 2x23: Azoken egoera I Aitziber Plazaola (Ereindajan) eta Jon Ruiz de Egino (Eskubaratz) 19.06.2024

 Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten aldaketez... Bestalde, lehen sektoreko errelebo falt...

Oroimen Histerikoa 2x23: LGBTuring... 18.06.2024

 Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta: Alan Turing. 

Egonarria 2x22: Eskolako jantokietan bertako jaki osasuntsuak noizko? I Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela 12.06.2024

 Elikadura burujabetza helburu duen bidaian, zaila da gure pleteretara iristen den elikagaiaren jatorria zein den jakitea. Gaurkoan, eskoletako jantokietako elikadura eredua daukagu hizketagai, jantokiak badira eta leku interesgarriak elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzeko. Horretarako, Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela gonbidau ditugu gurera, Gure Platera Gure Aukera proiektuko kideak. 

Oroimen Histerikoa 2x22: Esklabo bolondresak behar ditugu 11.06.2024

Burbuilak mota askotakoak izan daitezke: errealitatek ihes egiteko horietakoak, gaseosarenak, edo ekonomikoak. Aste honetan azken horietan geratu gara, eta burbuila espekulatiboez eta tulipanez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Zer zerikusi du batak bestearekin? Entzun saioa eta ulertuko duzue. 

BTN 2x14: Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri | Erakusleihoak 10.06.2024

Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri dituzten bi liburuez ere: 'Etxe bat norberarena&a...

Egonarria 2x21: Manuelarekin arrantzan I Manuela Jauregi 07.06.2024

 Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak nabari dituela, errelebo faltaz eta arrantzako lan ezberdinez. 

Beranduegi 4x18: Loreak mendian, marikoiak elizan 07.06.2024

Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan 'marikoikeria' gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriotzara: ze edukiontzitara bota behar gaitu...

Oroimen Histerikoa 2x21: Palestinakoa, ze fuertea, ez? 04.06.2024

 Egunen batean historia izango da gaur aktualitate dena, eta palestinarren historian, beste behin, urte gogorra izango da 2024a. Baina azken 75 urteak izan dira gogorrak herri honentzat. Gehiegikeria honi iskin egin ezinda, Israel Gazan egiten ari den genozidioari begira jarri gara gaur, eta hiru hitz oinarri hartuta Palestinaren historiari errepaso labur bat egin diogu: Nakba, Rafah eta Kufiya. 

Egonarria 2x20: Zer egosten da Europan? I Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) 29.05.2024

Egonarria saioan askotan atera da laborantza ereduen arteko talka, laborantza industriala dela goiko erakundeetatik bultzatzen dena eta aldiz, agroekologia dela Euskal Herriko laborari txiki askok eusten dutena eta etorkizun modura ikusten dutena. Saio bat Europari eskaintzea pentsatu dugu, bertan zer egosten den ulertzeko. Gaurkoan, Iker Elosegi gonbidatu dugu Egonarria saiora, Euskal Herriko Lab...

Oroimen Histerikoa 2x20: Alhambrako Goenkale 28.05.2024

 Uda gertu dago eta bidaiatzeko gogoa sartu zaigu. Horregatik bidaia birtual bat egitea proposatu nahi dizuegu; Granadako Alhambratik hasi eta ea nora garamatzan historiak.  

BTN 2x13: Ane Berriotxoa | Estetika 27.05.2024

Galdera potoloekin gatoz aste honetan: zer da estetika? Nola pertzibitu dezakegu estetika ikusmena ez den gainerako zentzumenekin? Edertasuna existitzen al da objektiboki? Zer da ederra guretzat? Galdera filosofiko asko eta gonbidatu ezin hobea gure artean denei erantzuten ahalegintzeko: Ane Berriotxoa, bideoklipen munduan buru belarri dabilen argazkilari eta zinegile zornotzarra. Zentzumenei bide...

Larrun #12: Euskara eta kulturartekotasuna: gurasoen parte-hartzea errazten 24.05.2024

Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta jatorri atzerritarrekoak, aurrez aurre begiratzen...

Egonarria 2x19: Ibaietako egoera, arrainak, ekosistemak | Arturo Elosegi 23.05.2024

 Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna, Ibaien Ekologia taldeko kidea eta Unibertsitateko irakaslea, Arturo Elosegi gonbidatu dugu gurera, ibaien egoerari buruz...

Oroimen Histerikoa 2x19: Etxe Zuriaren beltza 21.05.2024

 Eusko Jaurlaritzako zortzigarren lehendakaria aukeratu berri dugu eta gure lehendakarien zerrenda ere luzatzen ari da. Batzuk gustura egongo dira hauteka hauekin, eta beste batzuk ez horrenbeste. Baiina horiei esan nahi diegu, okerrago ere izan zitekeela, eta horretarako, AEBetako presidenteen zerrendari begiratzea besterik ez dago. 

Beranduegi 4x17: Nire kebaba defendatuko dut 17.05.2024

Izarren faltan, Torner bueltatu zaigu aste honetan, erabat aldatuta eta ia ez dugu ezagutu ere egin. Hilabete hauetako meditazioaren ondoren hiru inflexio puntutan laburtu du azkenaldiko egoera politikoa: Pradales, Kataluniakoa eta Sarasua. Guk bat gehitu diogu gai ordenari: Eurovision eta Israelen parte hartzea. Saio amaieran jarri dugun kanta: J Martina - 'Paktua' E! Gogoratu. Telegram...

Egonarria 2x18: Kubako lehen sektorea, ezinbestean agroekologikoa I Amets Ladislao 15.05.2024

 Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezinbestean bere elikadura sistema osoa agroekologia...

Oroimen Histerikoa 2x18: Israel 42 - Euskal Herria 0 14.05.2024

Joan den larunbatean, maiatzaren 11n, ospatu dute Eurovision abesti lehiaketaren 68. edizioa. Isarelek 42. aldiz parte hartzeko aukera izan du aurten, eta Euskal Herriak, ohiko legez, ez du parte hartzerik izan. Baina inoiz parte hartu ez arren, era batera edo bestera presentzia izan du abesti leihaketan eta gaur hori errepasatu dugu. 

BTN 2x12: Hipogrifa | Sexilioa 13.05.2024

Sexilioaz hitz egitea erabaki dugu aste honetako saioan. LGTBI kolektiboko pertsonek euren herrietatik hiri handiagoetara, askatasun eta tolerantzia bila egiten duten mugimenduari deitzen zaio sexilioa, Pikara Magazine hedabidearen arabera. Baina beste gaiekin bezala, ertz asko topatu dizkiogu honi ere; pertsona adina bizipen eta sexilio daudelako, norabide guztietan. Kasu honetan, Gasteiztik Bart...

Egonarria 2x17: Amillubi proiektutik: taupaka hasi da lurra I Ane Aranburu eta Miryan Imaz 08.05.2024

Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen ari diren proiektu kolektiboa ezagutzen. Ane Aranburu eta Miryan Imazek azaldu dute proiektua zertan den eta herritarrek nola egin dezaketen beraien diru ekarpena www.amillubi.eus webgunean.

Oroimen Histerikoa 2x17: Ez gutxietsi alde ilunaren boterea 07.05.2024

 Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok! 

Escucha el podcast ARGIA en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos