Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: bizkaiairratia.eus
Skapare
Ainhoa Llona
Kategori
Poddens webbplats
Senaste avsnittet
28 sep 2026
Var kan du lyssna?
Poddar i appen Replaio Radio Kommer snartPoddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar
Avsnitt
Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko 27.08.2026 0:14
Lekeitioko Zinemazaleak Elkarteak botako dau aurtengo San Antolin jaietako txupinazoa, herritarrek halan erabagita. Bozketan mila boto baino gehiago jaso dira, eta alkarteak urteotan herrian egindako lana eta kulturarekiko konpromisoa autortu gura izan dabe . David Madarieta Zinemazaleak Elkarteko presidenteak azaldu dauenez, gaur egun 827 bazkide inguru daukaz alkarteak. Horrez gain, hainbat bolu...
Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da 26.08.2026 0:08
Bizkaiko Txakolinaren aurtengo mahats-bilketea ohi baino nabarmen lehenago hasi da. Udako tenperatura altu eta iraunkorrek mahatsaren heltzea bizkortu dabe, eta hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da. Arteako Txakoli Ugabeko Ugaitz Iturbek azaldu dauenez, maiatzetik 30 gradutik gorako tenperaturak sarri izan dira, eta gau askotan be 20 gradutik gora mantenidu dira. Aurrerap...
Bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an 26.08.2026 0:11
Artzentalesko Euskeraren Aldeko Egunaren bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an, Arte Bizkarra Kulturgintzak eta Ametzondo Euskera Alkarteak antolatuta . Gorka Belasko talde eragileko kideak azaldu dauenez, igaz Gari musikariak Artzentalesen joteko egindako proposamenetik sortu zan ekimena, eta izandako esperientzia onaren ostean jarraipena emotea erabagi dabe. Belaskok nabarmen...
Komedia 2024an estreinatu zan Londresen 26.08.2026 0:01
Paula Valluerca euskal sortzailea Bilbora itzuliko da HERZ. Desde lo más profundo de la patata ikuskizunagaz, 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean . Komedia 2024an estreinatu zan Londresen, eta hainbat agertokitatik igaro ostean, La Fundición aretoak gaztelaniazko bost emonaldi hartuko dauz abuztuaren 26tik 30era . Kabareta, parodia eta bufoia buztartzen dauz, baina klauna dauka oinarri n...
"Emozinoz hartu genduan albistea" 21.08.2026 0:11
Bilbok badauka biharko hitzordu nagusia buruan: Aste Nagusia hasiko da , eta Marijaia hirira heldu aurretik, bi emakumek izango dabe jaietako lehenengo momentu handiaren ardurea. Onintza Enbeita izango da pregoilaria eta Ainhoa Urrejola txupinerea , eta biak izango dira Arriagako balkoian biharko arratsaldean, jaiari hasierea emongo deutsien pregoia eta txupinazoaren protagonista. Biharko eguna he...
Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan 20.08.2026 0:01
Munduko krisi humanitarioen egoereak okerrera egin dau azken urteetan. Gatazkek gora egin dabe eta gero eta gatxagoa da laguntza behar daben pertsonengana heltzea , Nagore Eskisabel Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Euskadiko arduradunak azaldu dauenez. Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan, eta 250 milioi pertsona inguruk preminazko laguntza humanitarioa eta babesa behar dabe ....
Campos Eliseos Antzokiak Julen Axperen 'Camino al existo' bakarrizketea hartuko dau abuztuaren 25ean 19.08.2026
Athleticen 40 urteko itxaronaldia, bost final galduta, porrotak, frustrazioak eta, azkenean, Kopa altxatzeko poza. Horixe da Julen Axpek bere bakarrizketan umorez eta ironiaz jorratuko dauena. Abuztuaren 25ean Campos Eliseos Antzokira eroango dau ikuskizuna, eta bertan Athleticek arrakastaren bila egindako bidea hartuko dau ardatz, futboletik harago doazen gaiak be tartekatuz. Izan be, Axperen esa...
Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau 18.08.2026
Garagarrilean Loiuko aireportuak 800.000 bidaiariren langa gainditu izanak agerian ixten dau hegazkin bidezko garraioaren hazkundea ez dala eten, Jauzi Ekosozialaren arabera. Talde ekologistak gogor kritikatu dau errekor hori, batez be erregistratutako udarik beroenetako baten gertatu dalako, eta erakunde publikoei eskatu deutsie hegazkinaren erabilerea sustatzeari itxi eta garraio eredu jasangarr...
"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan 18.08.2026
Bilboko Konpartsek eta GUKAk "Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan, j aietan euskeraz egiteko aukerak handitzeko eta Aste Nagusia euskaldunentzako gune eroso eta segurua izateko. Maialen Gago Bilboko Konpartsetako kideak nabarmendu dau azken urteetan hainbat pausu emon dabezala euskerearen presentzia indartzeko. Ekimenak jaietako bederatzi egunetatik harago joan gura dau, mun...
DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez 17.08.2026
DalecandELA Festek bosgarren edizinoa ospatuko dau irailaren 17tik 20ra Getxoko Portu Zaharrean, eta aurten be musikaz, kirolaz eta gastronomiaz beteko da jaialdia. Lau egunetan zehar, askotariko jarduerak eta zuzeneko emonaldiak egongo dira, Duncan Dhu, Still River, Diamond Dogs, Luke Winslow-King, Gonzalo Portugal, La Sonrisa de Julia eta Smile , besteak beste. Horrez gain, The Rock & Kids B...
Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea 14.08.2026
Bizkaiko hiru parke naturaletako parketxeek 20.320 bisitari hartu dabez 2026ko lehen sei hileetan . Gorbeiako Parketxea izan da bisitari gehien jaso dauana, 7.845 pertsona gaz. Ondoren, Urkiolakoa, 6.285 bisitari izan dauz, eta Armañonek 6.190. Bizkaiko Foru Aldunditik adierazo dabenez, natura parkeak bisitatzen dabenei, informazinoa eta arreta emoteaz gain, parketxeak oso garrantzitsuak dira ingu...
Elai Alai areto txikian bisitau daiteke irailaren 4ra arte 13.08.2026
Mendebaldeko Saharako gazteen egunerokotasuna, ametsak eta erresistentzia ezagutzeko aukerea dago egunotan Gernika-Lumon. Gernika Memoriaren lekuko plataformak eta Gernikatik Mundurak Hautsa eta harearen artean zutik: gazteak herri sahararraren eskubideen alde argazki erakusketea ekarri dabe, kultur etxearen laguntzagaz. Horrez gain, erakusketa bultzatzeko, Euskal Herriko Saharar Emakumeen Elkarte...
Aurtengo egitarauak 622 jarduera izango dauz, era guztietako publikoentzako proposamenakaz 12.08.2026
Bilboko Konpartsak dagoeneko murgilduta dagoz 2026ko Aste Nagusiaren prestaketa-lanetan. Konpartsakideak Areatzan batu dira txosnen muntaketeari ekiteko, eta hamar egun izango dabez jai-eremua prest ixteko. Guztira, 27 txosna altzauko dabez aurten, abuztuaren 22an Marijaiaren etorrerea ospatzeko. Muntaketea auzolanean egiten dabe ehundaka konpartsakidek, eta Bilboko Konpartsek nabarmendu dabenez,...
2.600 abonadugaz amaitu dau 2025-2026 denporaldia 11.08.2026
Bilbao Orkestra Sinfonikoak jarduera beteko uda dauka aurretik. 2025-2026 denporaldia balorazino positiboagaz amaitu ostean eta 2.600 abonadugaz, BOSek bere maximo historikoen inguruan itxi dau denporaldia , eta garagarrileko atsedenaldiaren ostean barriro ekin deutso jardunari. Iñigo Alberdi BOSeko zuzendari kudeatzailea k nabarmendu dau gogotsu heldu deutsiela udako hitzorduei. Datozen asteetan,...
Aurten 38 ikaslek hartu dabe parte aurrez aurreko egotaldietan 11.08.2026
Etxepare Euskal Institutuak eta Aurten Bai euskaltegiak antolatutako barnetegiaren bigarren txandan nazinoarteko 22 ikasle batu dira Zornotzan. Europa eta Ameriketako hainbat herrialdetatik etorritako ikasleek ikasturtean zehar euren unibertsidadeetan ikasitako euskerea sendotzeko eta euskal kulturea bertatik bertara ezagutzeko aukerea daukie. Monika Madinabeitia Etxepare Euskal Institutuko Eusker...
50 pertsona baino gehiago geratu dira itxaron-zerrendan 10.08.2026
Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa egingo dabe barriro abuztuaren 14an, Santurtzitik Bilbora. Aurten 350 lagunek hartuko dabe parte zazpi ontzi ofizialetan, igaz baino ontzi bi gehiagok . Ganera, traineru batek Amatxuren irudia lagunduko dau itsasadarrean zehar. Ekimenak gero eta parte-hartze handiagoa dauka. Hirugarren urtez jarraian plaza guztiak agortu dira eta 50 lagun baino gehiago geratu di...
Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe 'Gure Txokoak' egitasmoa 07.08.2026
Euskeraz bizi gura daben herritarren egunerokoa errazteko sortu dabe Gure Txokoak egitasmoa . Mapa interaktibo baten bidez, euskerazko zerbitzua eskaintzen daben tabernak , jatetxeak, dendak, hotelak eta bestelako establezimentuak aurkitu daitekez , erabiltzaileek euren inguruan edo Euskal Herriko beste edozein tokitan euskeraz artatuko dauzan lekuak erraz topau dagiezan. Xumar Altzugarai sortzail...
Teknikariok sindikatuak salatu dau gaur egun sektoreak prekariedade egoerea bizi dauala 05.08.2026
Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek grebea egin dabe gaur Gasteizko jaietan, sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen duina lortzea eskatzeko . Teknikariok sindikatuak deitutako mobilizazinoa ez da bakarra izango; datozen egunetan Donostiako eta Bilboko jaietan be grebak iragarrita dagoz. Ander Sierra Teknikariok sindikatuko kidea k azaldu dauenez, bi urte eta erdi baino gehiag...
Open House Bilbao arkitekturea herritar guztiei hurreratzeko sortu zan 05.08.2026
Bilboko arkitekturea, ondarea eta urigintza herritarrengana hurreratzeko helburua dauka Open House Bilbao. Jaialdiak hamargarren edizinoa ospatuko dau irailaren 28tik urriaren 4ra . Urteurren berezi honetan, bisita gidatuak, tailerrak, berbaldiak eta doako jarduera ugari eskainiko dira , eta aurtengo programazinoak Bilbo eregi daben ofizio, material eta jakintzak izango dauz ardatz. Jaialdian bolu...
Mediumtasunaz gain, doluaren laguntzea, terapia eta bestelako ikastaroak be eskaintzen dauz Izarpe Institutuan 04.08.2026
Donostiako Miramar jauregian egiten dabilzan Esoterismo eta Terapia Naturalen 31. topaketan parte hartzen dabil Mikel Lizarralde medium-a , Izarpe Institutuko sortzaile eta presidentea. Urtero lez, berbaldiak, tailerrak, erakustaldiak eta hainbat diziplinatako profesionalak batzen dira topaketan. Lizarralde mediumtasunaren inguruan dagozan aurreretxiak argitzen saiatu da Bizkaia Irratiko Lau Haize...
Ikuskizuna bi bakarrizketatan oinarritzen da 03.08.2026
Bilboko Aste Nagusiko programazinoan euskeraz izango dan ikuskizun bakarra izango da aurten Z.U.K.U.A. . Maria Cruickshank eta Ugaitz Alegria aktoreek sortu eta antzeztutako proposamena da , eta biak Lau Haizetara saioan izan dira ikuskizunaren sorrereaz eta helburuez berbetan. Azaldu dabenez, umorea izango da ikuslea erakartzeko tresnea, baina baita eguneroko kontraesanen eta gizartearen presinoe...
Fenomenoa segurtasunez behatzeko homologautako eklipse-betaurrekoak erabili behar dira 03.08.2026
Abuztuaren 12an urteetako gertakari astronomikorik berezienetako bat biziko da. Ilargiak Eguzkia erabat estaliko dau, eta Euskal Herritik eguzki-eklipse oso bat ikusteko aukerea egongo da . Naiara Barrado Izagirre Astrofisikan doktorea eta EHUko Planeta Zientzien taldeko ikertzailea k azaldu dauenez, eklipse osoak 18 hilabetean behin jazotzen dira Lurrean, baina kasu gehienetan munduko beste leku...
Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea 03.08.2026
130 gaztek eta ia 650 kilometrok osotu dabe EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa . Hilabetez Euskal Herria oinez zeharkatu ostean, Getxon amaitu da aurtengo ibilbidea. Antolatzaileek nabarmendu dabe helburu nagusia bete dala: gazteen artean euskerazko harreman sareak sortzea eta hizkuntza-ohituretan benetako aldaketak eragitea . Haizea Solagurenbeaskoa EuskarAbenturako komunikazino arduradun...
Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz 30.07.2026
Ondarroako kirolaren historia ez da emoitzetan bakarrik idatzi. Argazkiak, kronikak, kartelak eta urteetan zehar bildutako dokumentuak be funtsezkoak dira herri baten kirol ondarea ez galtzeko . Helburu horregaz urteak daroaz Iñaki Beitia ondarrutarrak Ondarroako kirolaren leihoa egitasmoa ren bidez herriko kirolaren memoria batu, antolatu eta zabaltzen. Kirolagaz lotura estua izan dau betidanik....
Itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka orain 28.07.2026
Urtebete itsasoan emon ostean, etxera itzuli da Jose Pablo Arriaga eskultore markinarra. Lau Teila izeneko arte proiektua amaitu dau, Atlantikoa bakarka zeharkatu eta, ondoren, familiagaz batera Karibeko hainbat ugarte nabegatu ostean . Orain, itsasoan bizi izandako guztia bere sormen lanean islatu eta Euskal Herrian partekatzeko asmoa dauka. Esperientziaren balorazino oso positiboa egin dau Jose...
Liknande poddar
Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden