Kontrako Eztarrixe
Zakel Zaltuk
Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio honetan
Author
Kontrako Eztarrixe
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 13, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
69. Zakel Zaltue: Mirande eta Krutwig 13.12.2024 1:37:02
Artzetik, Mirande de Krutwigera Udazkeneko azken egunetan elkartu gara potzo giroan. Prolegomenotan Joxean Artze haundia gogoan izan dugu eta Loiola Irrati mitikoa ere nostalgiaz aipatu dugu. Gero 60.hamarkadako joera baten "influentzer" izan ziren Krutwig eta Jon Mirande aurkeztu nahi izan dizkigu Ekaitzek. Biak hala biak berezi, bihar hala biak polemiko. Amaieran, txistor eta talo kontuekin San...
68. Zakel Zaltue: Arantzazun 23.10.2024 1:19:18
Geu akordatu ez ginen arren, Jorge Oteizak bizi balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel potzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezhoiko orduan elkartu gara eta ezhoiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu. Gaurkoan, kultur apostolutzat jo ditzazkegun Oteiza, Txillida edo Basterretxea eta "Ez dok amairu" mugimenduko Lourdes Iriondo, Lete, Ben...
67. Zakel Zaltue: Goiko kalin 02.10.2024 1:44:38
Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura. Prolegomenoek AEBtan biran jarri gaituzte eta gero Errioxako herrien festagiroak ezagutu ditugu. Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden taberna eta artisten artean murgilduz. Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez... Kro kro!!!
66. Zakel Zaltue: Kanpatorrie eta gerra berri bat 19.05.2024 1:53:55
San Isidro egunez elkartu gara potzuan eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximistak (ez gure Tximistak) kanpandorrea bota zuenekoari butuz aritu da Jauntxo eta horrek, Raimundo Alberdi Abaunzi buruz hitzegitera eraman gaitu. Juan Jose Larrañaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50.hamarkan...
65. Zakel Zaltue: Espiritualidadetik (historitik gutxi) 29.03.2024 1:44:30
Aste Santu giroak hausnarketa bidean jarri gaitu gaurko saio honetan. Korrikak eman duenaz aritu gara lehenik. Euskaltzaleon uholdeak zeresana eman du eta anekdotak utzi dizkigu gurean. Potzuko artzaiak prolegomenoetatik atera ezin izan dituen zalto hauetako bat izan... Gustoko izango duzuelakoan. Kro Kro!!!
64. Zakel Zaltue: Delegaritzak eta unifikazioa 29.02.2024 1:57:03
Otsailleko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustora aritu gara gure potzoan Kro Kroka. Prolegomenoak pixkat luzatu zaizkigu, "Azkoitia 700"eko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko Delegaritzek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen e...
63. Zakel Zaltue: Berriz kokatzen 12.02.2024 1:57:13
Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dug...
62. Zakel Zaltue: Gerra Amaiera 21.11.2023 2:07:20
Ohiko prolegomenoen ondoren, Nemesio Etxaniz izan dugu protagonista nagusia. Jarraian gerra amaierako gertaerei eutsi diegu. Intxortetako gudak, Euzkadiko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikako bonbardaketa, Bilboko "Cinturón de Hierro", Santoñako paktua... Negu giroa, bero hasi dugu hain gustoko dugun Zakel potzuan. Kro Kro!!!
61. Zakel Zaltue: Etengabe gerran 06.10.2023 1:36:31
Oporraldi luze baten ondoren gogotsu itzuli gara. Gerren garaietan murgildurik, gerra zibilla izan da gai nagusia gaurkoan. Giro nahasiak izan ziren gerrak eztanda egin ondorengo lehenengo egun haiek eta hau aztertzen jardun dugu. Dena ondo bidean, azaroko hasieran izango gara berriro elkarrekin. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!!
60. Zakel Zaltue: Artzainaren ezina 14.07.2023 1:43:34
Aginte makilari kasurik egin gabe eta aztoratuta ibili dira gaurkoan zakelak Kro Kroka! Artzainak ezin artaldea gobernatu eta gerra zibilaren utzitako ildoa ezin izan du jarraitu. Zuzen ekin diogu gaurko saioari entzuleen galderei erantzunez: hidroelektrikekin hasi eta Azkoitiko historiarekin lotutako liburu sorta bateko datu interesgarriak aipatuz. Ondoren, udarako haize ezak, hainbat gai desberd...
59. Zakel Zaltue: Gerrako lehen fasea 21.05.2023 1:35:17
Bi hilabeteren ondoren, prolegomenoekin hasi gara, Aste Santutako oporraldia komentatuaz. Ondoren, Egurrolak San Migelen paperean Aste Santuko prozesioan egin ohi dituen saltoen buruzko galdera bati erantzuna eman diogu. Gerra ate joka genuela utzi genuen azken Zaltoa baina iada gure potzoko bebarruraino heldu zaigu. Lehenengo fasearen nondik norakoak kontatu ditugu, Euzko Gudarostearen sorrera ba...
58. Zakel Zaltue: Gerra danbor hotsak 17.03.2023 1:49:59
Udaberria ate joka dugula, indartsu ekin diogu gaurko zaltoari. Guda hotsak entzun dira gaurkoan gure potzoan eta 36ko gerra izan da protagonista nagusia. Bestalde, Aizpurutxoko auzoak izan du bere tokia saioan eta Azpeitiko San Agustin elizaz ere aritu gara aitzakiarekin. Ezkontza jantziak ere aipatu ditugu kuriositate bezala eta herriko lehenengo Maria eta Jesus zein izan ziren jakin dugu. Hurre...
57. Zakel Zaltue: II. Errepublika giroan 23.02.2023 1:25:50
Karnabal kontuekin hasi dugu urtea putzuan. Zumalakarregi piztu denaren zurrumurruak ere iritxi dira gurera! Prolegomenotan, aurkeztu berri den "Udal artxiboko erdi aroko iturri dokumentalak" liburua nola egin zen kontatu digu Jaunek eta Julene Urzelai azkoitiarrak ere izan du bere lekua gaurkoan. Azkenik, kostata baina historia kronologikoari heldu diogu 36ko gerra aurreko giro nahasia izan dugu...
56. Zakel Zaltue: Neguko saltsak 23.12.2022 1:19:07
Negua ate joka dugula elkartu gara potzuan. Negu eta gabonetako kontuak izan ditugu protagonista gurean. Juanbak, garai batean, Azkoitian eginiko hainbat gabon errezeta ekarri ditu eta 1936an Azkoitian izandako sukaldaritza ikastaro batetaz hitz egin digu. Gabonetako argiak nortzuk jartzen hasi ziren ere kontatu digu hainbat anekdotekin batera. Durangoko azoka ere izan dugu hitzpide eta Azkoitian,...
55. Zakel Zaltue: Afari aurreko azterketa 28.11.2022 1:33:20
Udazkeneko egun euritsu baten elkartu ginen arren, danbor hotsen gertutasunak eta zalto ondoren egin genuen afariak, saio erakargarri bat egitera eraman gintuen gure betiko potzora. Afari aurreko tertualia izan zela esan genezake saioa. Historia kronologikoari atseden eman eta Tximistak 4. DBHko bere ikasleei jarri behar dien azterketaren aurrerapena egin zigun, danbor kontuek izan zuten bere leku...
54. Zakel Zaltue: Zapo Zaltuk 24.10.2022 1:04:56
Urriko arratsalde batek elkartu gaitu potzoan. Hego-haizeak aztoratuta edo, Zapokontukin hasi eta Munategiko biribilgunearen bueltan aritu gara muga kontuak argituz. Iraurgi bailara aipatzearekin bat, bi herriok elkarrekin genuen harremanetaz jardun gara. Entzule baten galdera dela eta, Azkoitin garai batean egiten zen prozesio bat ere izan dugu mintzagai. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!...
53. Zakel Zaltue: Bizirik eta zaltoka putzure bueltan 19.07.2022 1:37:21
Kostata baina azkenean iritsi da potzura itzultzeko eguna. Udarako egun bero batean elkartu eta gureari ekin diogu, historia mastikatu baten kontakizunera. Entzule fiñ batek bidalitako audio batekin hasi dugu saioa. Gero Azkoitiko banderaren kontuak, bexilologiaren mundua ezagutzera eraman gaituzte eta amaitzeko, Andramaixekin lotutako hainbat anekdota izan ditugu gurean, garai batean idiek zuten...
52. Zakel Zaltue: 20ko hamarkadako zabalkundea 05.04.2022 1:26:36
Aspalditiko partez, Zakelon Kro Kro!! hotsak ozen entzun dira gure potzoan. Lehendabizikoz 2022an. Aldaketen garaia izan zen 20. hamarkadakoa eta trenaren etorrerak asko markatu zuen gure herriaren bizimodua. Azkoitiko herriak, zabalkuntza nabarmena izan zuen eta hainbat auzo sortzen hasi ziren. Horren adibide dugu San Martingo auzoaren sorrera eta bere berezitasunak aztertu ditugu. Gustora jardun...
51. Zakel Zaltue: 20ko hamarkada zoriontsua 02.12.2021 1:32:48
Kanpoan euria eta hotza egin harren, bero jardun gara gure potzoan. Aberrimiñez ekin diogu saioari, Ameriketara erbestaratutako Azpiazutarrak izan gogoan hartatu. Musika kontuekin Etxaniztarrak ere izan dute bere lekua eta 1918ko gripe garaian Herrian ziren sendagileez hitzegin dugu. 29ko "Crack"aren ondorioak eta "Gerra Handiaren"ren garaiak ere izan ditugu mintzagai. Kro kro hotsekin, hotzari au...
50. Zakel Zaltue: Lockout-en garaixek 21.10.2021 1:33:17
50. saioa izan dugu eta gogoz jardun gara Azkoitian hain garrantzitsua izan zen Lock-out garaiaz. XX.mendean sartzearekin bat, Azkoitian alpargatagintzak izan zuen garratzia erabateakoa izan zen. Langileak, nagusiak, sindikatuak, lantegiak, eliza, grebak, Lock-oute.. .hor sortu zen egoera eta bizia izan ditugu mintzagai gaurkoan. Gustoko izango duzuelakoan, hurrengo zaltorarte, Kro Kro!!!
49. Zakel Zaltue: XX. mendie ez beste dana 21.09.2021 1:30:44
Oporraldi luze baten ondoren, Kro Kro!!! hotsak gogoz itzuli dira gure Zakel potzura. Tertuli giroan, historiko hainbat gertakizuni buruz jardun gara. Opor kontuk ere izan dute bere lekua eta Zaltorik zalto historian zehar ibiliaz, juntau gea eta ez da gutxi. Kro Kro!!!
48. Zakel Zaltue: Aste Santu ondorengo txorohaizie 26.04.2021 1:39:26
Aste santutako oporraldian bizitakoekin hasi dugu irratsaioa eta Euskararen inguruan ere hainbat gogoeta egin ditugu. Hasteko, Jaunek Sor Margarita Urkijo mixerikordiko andereñoak egindako lan garrantzitsua ekarri digu gurera. Ondoren, XX.mende hasierako Azkoitian kokatu gara eta gustora egin dugu garai hartako bizitza irudikatzen duen "koadroa". San Markos eguna bertan izanik, egun hau zergaitik...
47. Zakel Zaltue: XX.mende atarira 24.03.2021 1:29:25
Udaberri hasierarekin batera, gogoz ekin diogu gaurko saioari. Gure Tximistak Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko Euskal Herriko elite kulturalarekin eginiko bideoaren aitzakian, Aberri Egunaren inguruan hizketan hasi gara. Ondoren Poesiaren Egunaren aitzakian, Bizenta Mogel ere hizpide izan dugu eta Juanbak Don Anastasio Albizuren poesia batzuk irakurri dizkigu Jauek, besteak beste....
46.Zakel Zaltue: Zalto ibiltaria eta XIX.mende amaierako Herri Ordenantzak 22.02.2021 1:43:23
Ostiral arratsalde batetako giro on batek hartu du Zakelon potzua. Lehenik Tximistak eta Baldako Jentillek Gipuzkoan barna Karlistaldiekin, Zumalakarregirekin eta Santa Kutz apaizarekin lotutako hainbat leku bisitatuz eginiko egun pasa izan dugu mintzagai eta ondoren, 1894ko Herri Ordenantzei buruz jardun dugu eta oso kontu kuriosoak aurkitu ditugu bertan. Nahi dituenak ikusten hemen ordenantzetar...
45.Zakel Zaltue: Sabino Arana eta bere garaia. 18.01.2021 1:53:11
Musika doinuekin eman diogu hasiera urteko lehen irratsaioari eta Azkoitiak musikarekin duen lotura estuaz hitzegin dugu. Bestalde, babeserako erabiltzen ziren hainbat ohitura gogoratu ditugu. Etxeetako kapera ibiltaria, kuttunak, Ama Joxeparen estanpa... Zaltoaren 2. zatian, historiarekin jarraituz eta 2.Karlistaldiaren amaierak utzitako egoerarekin bat, Sabino Arana Goiri bezalako pertsonaia bat...
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.