Kontrako Eztarrixe

Zakel Zaltuk

History EU ↓ 73 episodes

Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio honetan

Author

Kontrako Eztarrixe

Category

History

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Dec 13, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

44.Zakel Zaltue: Azkoitiko Ikazkinak eta hiru erregik 22.12.2020

Bizi garela gogorarazteko zaltoa izan da gaurkoa, ia hiru hilabeteren ondoren, urteari amaierako amaiera emateko gogoz. Beti bezala herriko kontu ugari izan ditugu gurean. Gabonak gertu izanik,Azkoitiko ikazkinak ere izan du bere lekua eta lehenengo kabalgatako hiru erregik, erregik ote ziren eman dugu aditzera. Bestalde, XVI.mende hasieran idatzitako dokumentu zahar batean agertu berri den Euskar...

43.Zakel Zaltue: Zubien artetik, XIX.mende amaierako garai berrietara 30.09.2020

Kro Kro hotsak nagusi izan dira gaurkoan hain gustoko dugun Zakel potzuan. Lehenik Zubi gainean azoka egitearen arrazoia jakin dugu eta bide batez, beronen eta Eliz atariko Zubiaren historiaren berri eman dugu. Gero, urtaro berrian sartzearekin batera, XIX.mende amaierako garai berrietara Zalto egin dugu. Karlistaldien amaierak utzi zuen egoerari, begirada zorrotz bat eman diogu. Errelato historik...

42.Zakel Zaltue: Oporretatik bueltan prolegomenotan 08.09.2020

Opor aje pixka batekin, itzuli gara Zakelok hain estimatua dugun potzura. "Prolegomenotan" pasa dugu irratsaio osoa, oso anarkiko. Hala ere, gure opor bizipenez gain Etxebeltzaren erreketari eta Azkoitiko txokolateixen buruz zauden galdera batzuk argitzea lortu dugu. Gustoko izango duzuelakoan Kro Kro!!

41.Zakel Zaltue: Azkoitia 2.Karlistaldian zehar 30.06.2020

Primixixe!!! 2.Karlistaldiaren amaierarekin zuzenki lotutako dokumentu garrantzitsu bat ekarri du Juanbak gurera. Harriduraz entzun ditugu dokumentu argigarri honen nondik norakoak. Bestalde Azkoitia 2.Karlistaldian kokatu dugu eta bertako herritar batzuen testigantzak kontatu ditugu. Liberalismoak Azkoitira ekarri zituen aldaketak nabariak izan ziren eta aldaketa hauen inguruan ere jardun gara. O...

40. Zakel Zaltue: Santa Kutz Apaiz Karlista Azkoitian 16.06.2020

Gogoz eta gogotik aritu gara altzamendu Karlisten inguruan gaurko saioan. XIX.mendeak izan zituen berezitasunak ikusirik,Karlismoa eta Karlismoaren zergaitia aztertu dugu. Lehenengo Karlistaldia gainbegiratu, bigarren Karlistaldiari ekin diogu. Azkoitian ere izan ziren guda Karlistak eta hainbat gertakizun ekarri ditugu gurera. Santa Kutz apaiza Azkoitian izan zenekoa ere kontatu dugu. Saio luze b...

39. Zakel Zaltue: Gaitzek Azkoittin 02.06.2020

Kro Kro hotsak entzun dira aspaldiko partez Kontrako Eztarrixeko uhinetan. Zakelak potzuan bezala, gustora ekin diogu itzulera haundiari eta kontu interesgarriz betetako saioa utzi digu gaurko zaltoak. Gaurkotasunari lotuta, Azkoitik historian zehar jasan eta gainditu dituen gaitzez aritu gara. Gustoz egin duguna, gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!

Zakel Zalto Konfinaue: Aste Santuk, Aberri Egune eta pandemiak 10.04.2020

Gaurko Zaltue benetan berezixe izen da. koronabirusek Matadeiko sauna finlandesin juntatzen ez diunez lagatzen, Skypen bidez zalto birtual bat eiñ deu geure monue kentzeko. Bertan, Aste Santotako prozesixuk 40 urte bete dittula izen deu hizpide, Aberri Egune eta aurretik Azkottik pasau dittuñ beste pandemia batzuke aipau dittou. Kro, kro!

Bastarrikalde Etxean Geratu Da 28.03.2020

Baztarrikaldeko auzokideek eskatuta,Jaun zakelak,auzoko hainbat kontu ekarri dizkigu gurera. Egun hauetan egiten ari diren hainbat ekintzekin bat, Baztarrikalde izena nondik datorren eta Baztarrikako etxean bizi izan ziren hainbat pertsonai garrantzitsuren historiekin osatu du Jaunek audio hau. Kro Kro!!

38. Zakel Zaltue: Kofradixek, gremixuk eta sozidadik 10.03.2020

Ilargi betearen eraginpean eta Paulo Gomez-en galderari erantzunez, herriko hainbat soziedaderen historia ekarri dugu gurera. Noiz sortu ziren,nola osatuta zeuden eta ze paper jokatzen zuten herrian izan dugu hizpide. Besteak beste hain ezagunak diren Xoxote eta Umore Onaz gain, "Xagutxo", emakumez osatutako Herriko taldea ekarri dugu gogora. Juanbak, Bonba eta Kirikorekin izandako anekdota bat er...

37. Zakel Zaltue: Zakel jardunek 11.02.2020

Zaltorik zalto ibili dira itzulerako saio honetan gure Zakel historialariak. Entzuleen galderei erantzunez,hainbat kontakizun desberdinek osatu dute saio hau. Plaza Berriko gasolindegia, Marikutzeko potzua, Juin dorreko maitasun istorioak, Lehen karlistaldiaren ondorengo Azkoitia, Urola ibaian ibiltzen zen txalupa, Gipuzkoako kapitaletako bat izateari utzi genion unea,... Guztia umorearekin uztart...

36. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa - II 17.12.2019

Garai bateko Azkoitiko bizimodu eta ohiturak ardatz harturik, Javier Imuntzorekin saio berezia izan dugu gaurkoa. Zakel maixua bigarrenez izan da gurean eta garaiko azoka, taberna giroa, dendak, ohitura zaharrak, ezkontzak, Andramaxek, 1950eko Urrategiko amaren koronazio festa, lehenengo aparatu elektronikoak eta hainbat pertsonai eta gertaera berezi izan ditugu mintzagai gurean. Gure Zakel histor...

35. Zakel Zaltue: Zumalakarregi 12.11.2019

San Martin egunez grabatua izanik, egun berezi honetako kontakizunekin hasi dugu saioa. Ondoren, I. karlistaldiarekin jarraitu dugu: lehenik, entzuleen galderei erantzunez eta ondoren, Tximistak, Usurbiletik, Zumalakarregiren eta I. gerra karlistaren zergaitien inguruan burutu den jardunalditik ekarri digun informazioa entzun dugu. Horretaz gain, gerra karlistetako txapelek, zer eragin izan zuten...

34. Zakel Zaltue: Lehen Karlistaldia 22.10.2019

Karlistadetara egin dugu Zalto. Lehenengo guda Karlisten zergaitia izan dugu hizpide saio honetan. Zumalakarregiren figura beste ikuspuntu batetik aztertu dugu eta Xaho bezalako pertsonaia berezi bezain garrantzitsuak jarri ditugu mahai gainean: Zumalakarregi, Xaho, Valentin Olano, Jose Francisco Aizkibel, Foruak, pil-pilean. Zendu berri den Miel Sasieta Herriko semeari omenalditxo bat eskeini nah...

33. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa 17.09.2019

Azken ehun urtetako testigantza zuzenak jantzi du gaurko saioa. Javier "Imuntzo" gure Zakel maisuaren bisita izan dugu ikasturteko lehen zalto honetan. Javierrek bere bizipen eta esperientziak ekarri dizkigu:. gerra zibila, San Jungo Bainuetxea, Olinpia, "lock out" garaiak, Txapel fabrika, Eskolak, Herriko kontu zaharrak, karnabaletako garai bateko abestiak,... Zinez, plazer bat izan da Zakelontza...

2. Kro-kronikak: Munoandiko induskariak 16.07.2019

Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoandiko induskariak edo "pikapiedrak". Beraien etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta Ekiñe bolondresei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoandiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu. Uztailaren 20an izango den bixita gidatura joatea gomendatzen dizuegu...

32. Zakel Zaltue: Opor aurreko popurrixe 29.06.2019

Ikasturteari bukaera emateko azken irratsioa egin dute zakelek. Bertan, karlistadekin hasi naiz ez, orden zehatzik gabe hainbat gai aipatu dituzten: San Juan sua, 1915eko koperatibako txanponak, noiztik botatzen den txupinazoa festetan eta ginda moduan eta LGBTIQ eguna izaki, Jaun Zakelak udaletxeko artxiboan 1820 inguruan "beste sexukoak" nola tratatzen zituzten kontatzen duen dokumentuari buruz...

31. Zakel Zaltue: Gudak eta mixeriak XIX. mende hasierako Azkoitian 23.05.2019

XIX. mendean murgildu dira oraingoan gure Zakel kontalariak. Hainbat gudek eragin zuten egoerak behartuta, antolatu beharra izan zuten garaiko Azkoitiarrek. Txundituta utziko gaituzte guda horietako hainbat datu eta kontakizunek zalto honetan. Beti bezala umoreak ere izango du bere tartea eta ez da faltako Herriko bitxikeri batzuen tartea. Oporren aurretik, Ekainean elkartuko gara berriro Zakelak....

30. Zakel Zaltue: Iraultza Frantzesaren eraginak Azkoitian XVIII. mendeko bukaeran 09.05.2019

30. Zaltoa indartsu eta umorez betetakoa dakarkigute gure Zakelek. Aste santuei ere errepasoa emanez, hainbat kontu eta anekdota izan dituzte hizpide saio honetan. XVIII eta XIX. Mendeen arteko zubia eginez, Iraultza Frantzesak Azkoitian eta Europan izan zuen eraginaz jardun dira gaurkoan. Hoien artean, Gipuzkoak Frantziarekin anexionatzea eskatu zuenekoa. Kro! Kro!

1. Kro-kronikak: Munibe Taldea 16.04.2019

Zakel historialarien agenda arazoak tarteko eta Zalto bitartean pixkat entretenitzeko asmotan, saio berezia antolatu dute Baldako Jentillek eta "Mamo" zakelak. Kro-kronikak izenpean herriko historiarekin hartu-emana duten herritarrak elkarrizketatzea da beraien intentzioa. Lehen saio honetan, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus Larrañaga eta Javier Alberdik, M...

29. Zakel Zaltue: XVIII. Mendeko Azkoitiko bizitza soziala eta garapena 21.03.2019

Udaberria heltzearekin batera, gogotsu itzuli dira gure Zakelak. Entzuleen galderei erantzunez, Basarteko akueduktoa eta San Jose egoitzeko azpikaldean aurkitzen den Karobia izan dute hizpide. XVII. Mendean murgilduz, musika mundua, lehenengo pilota lekuak eta garaiko bizitza sozialari buruz jardun dute. Beti ere umorea present izanez, XVIII. Mendeari azken ikutuak eman dizkiote. Kro kro!

28. Zakel Zaltue: XVIII. mendeko gatza eta piperra 17.01.2019

San Anton egunaren bezperan grabatu da 2019. urteko lehenengo Zaltoa, 28.a. Bertan neguko festen errepasoa egin, gremioen jaiak aipatu eta XVIII. mendeko kontuekin jarraitu dute dugu 3 Zakelok, Baldako Jentillaren laguntzarekin. Beste gai askoren artean, garai hartan, herrian izan ziren aldaketak aipatu dira eta horietan, Loiolak izan zuen eragina.

27. Zakel Zaltue: Matxinadak 13.12.2018

27. Zalkel zalto honetan, Portaleburuko eta eliz atariko zenbait farolek dituzten sinbolak nondik datozen jakingo dugu. Ondoren, zenbait matxinadez arituko gara: gatzarena, aduanena eta, azkenik, 1766an, Azkoitian hasi zen gariarenarekin zentratu gara. Azken zalto honetan, 3 Zakel izan beharrean, 4 izan garela esan behar da: Baldako Jentile batu baitzaigu. Ongi etorri!

26. Zakel Zaltue: Galderai erantzunez 22.11.2018

26. Zalkel zalto honetan, entzulei galderei erantzuten saiatu gara gehien bat: Urolaren izena nondik eta noiztik datorren, kaparetasun unibertsalaren hainbat kontu, Gipuzkoarrak Nafarroara gerrara borondatez joan al ziren eta ondorengotza gerrako hainbat kontu aipatu ditugu. Egia esanda, historian ez dugu asko aurreratu, baina ondo pasatu dugu. Kro, kro!

25. Zakel Zaltue: XVIIIre sarrerie 18.10.2018

Aspaldilko partez zakelok juntatu gara, Loizubiaga errekaren aurrean, Mataideixen, 4. ikasturteari hasiera emateko. 4. ikasturteko lehen atal honetan, aurtengo ikasturtearen oinarri izango den XVIII. mendeari sarrera txiki bat egin zaio: Ondorengotza Gerra eta beste zenbait gauza aipatuz . Aurretik, entzule baten galderaren ondorioz, Azkoitiko iturrien historia jorratu dugu. Kro, Kro!

24. Zakel Zaltue: Kale izendegixe IX 21.06.2018

24. Zakel Zaltun atal honetan, normalean baino txoro haize handiagoarekin kale izenei bukaera eman diete Jaun, Tximista eta Mamo zakelek. Kale izendegiarekin bukatzearekin batera, ikasturteari ere agur esan diote. Zakel Zaltuk irratsaioaren hurrengo ekintza irailaren 15ean izatea espero da HerriKoloreak ekimenaren baitan. Kro, kro!

Listen to the Zakel Zaltuk podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.