Berria
Euskal Herriko historia 100 objektutan
Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektu bat da 'Euskal Herriko historia 100 objektutan'; Euskal Herriko historia objektuen bidez kontatzeko helburuarekin sortu da, objektu horiek museo eta unibertsitateetako adituekin elkarlanean hautatuta. Orain podcast bihurtu da proiektu hori: hamar idazlek idatzi dituzte gidoiak,eta BERRIArekin elkarlanean ekoitzi dute astero zabaltzen den saio hau.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
El Polvoringo jostorratza 01.06.2026 6:17
Soulutre du izena lehenengo jostorratza asmatu genuen garaiak. Jostorratzarekin batera, antza, amua ere asmatu genuen. Bi teknologiek gauza bera dute, zizta egiteko modu sofistikatua, alegia. Jostorratza...bai asmakuntza interesgarria. High tech teknologia dela esango nuke. Hain da ona, hain ondo asmatuta, non ez baiten zipitzik ere aldatu joan diren 20.000 urteotan. 20.000! Azkar esaten da. Gidoi...
Xingola urdina 26.05.2026 7:15
Borroketako bandoak koloreka adierazten dira, nola politikan edo gudan hala beste arlo askotan ere. Mundua mundu denetik, kolore bati lotzeak bestearen aurkari bilakatzea dakar norgehiagoka guztietan, eta baieztapen hori erlatibizatu nahi duenak galde biezaie futbol zale porrokatuei, ez ote den hil ala bizikoa «koloreak defendatzea» zelairatzerakoan; galde biezaie, zein neurritaraino d...
Mikeldiko Idoloa 19.05.2026 8:54
Mikeldiko Idoloa, Bilboko zazpi kaleetako Euskal Museoko klaustroan gordetzen den harrizkoa irudi handia enigma arkeologiko bat da. Harearrizko eskultura bloke bakarrean eginda dago eta animali baten forma erakusten du. Animaliaren hanken artean eta sabelaren azpian disko bat dago txertatuta. Mikeldiko Idoloa izena bera ere argitu beharrekoa da. “Mikeldiko Idoloa” esan orduko, izen bia...
Kaikua 12.05.2026 7:00
Su txikian eta poliki egiten diren gisatuak mugitzeko erabiltzen den egurrezko goilara horietako bat eskutan imajinatzen nuen aitatxi astelehenetik ostiralera, lapiko erraldoi bateko esneari eraginez. Goilara, lapikoa bezain erraldoi, bi eskuekin hartzen irudikatzen nuen, eskailera bateko azken koxkan igota, lapiko barrukoa erlojuaren orratzen norantzan mugitzen. Kaikun egiten zuen lan, nonbait gu...
Almadia 05.05.2026 10:30
Almadiei buruz galdera bat da funtsezkoa, eta garrantzitsua, oro har: nola itzultzen ziren almadiazainak etxera? Izan ere, munduan adibide gutxi dago salgaia eta garraiobidea bera diren kasuena. Akaso Saharako gamelu karabanak dira salbuespena. Edo zaldi tratanteak. Irudikatzen duzue inuiten bat etortzea balea hezur, haragi, olio eta bizarrekin eginiko ontzi batean, eta Euskal Herrian porturatzea...
Musugitarra, edo tronpa 28.04.2026 10:36
Musugitarra antzinako musika tresna da. Txikia eta sinplea, metalezko egitura bat izaten du esku batekin haginen-ezpainen artean ipintzen dena, beste eskuko hatzekin erdiko altzairuzko mihi luzea jo edo dardara arazten den artean. Ezpainak, mihia eta masailak mugituz aldatzen da soinua, ahoa erresonantzia kaxa moduan erabiliz. Gidoia: Joseba Sarrionandia. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinu...
Gizakiarentzat odola nola 21.04.2026 7:45
Bigarren Mundu Gerran Alemaniak Espainian zuen enbaxadorearenak dira hitzak: “Gizakiarentzat odola nola, ba horixe da wolframa guretzat”. Ezagun du Hans Heinrich Dieckhoftek larri dabiltzala naziak. Badute motiborik. 1941ean, alemaniarrek sobietarrei eraso egin zietenean, eten egin zitzaien Txinarekin zuten merkataritza harremana. Gerra betean, Txinak berebiziko garrantzia zuen Hitlerr...
Hazparneko aldarea 14.04.2026 8:29
Bazen behin Verus izeneko gizon bat. Gaur egun Hazparne herria dagoen eremuan bizi zen, duela bi mila urte hurbil. Nongoa ote zen Verus? Nor zituen gurasoak? Ba ote zuen seme-alabarik? Dakiguna da bazela norbait, gaur egun Hazparne herria dagoen eremu horretan, hobeki erran, pagus horretan. Zer da pagus bat? Pagoak dauden eremu bat? Pagadi bat, alegia? Edo pagoa bera? Ez, entzule, ez. Ez gaitezen...
Bakoren garaipena 07.04.2026 9:37
Hurbildu pitxarra zugana, lasai, etxean bazeunde bezala, hartu horko edalontzietatik bat. Badakizu? Historiaren tabernan ardo mingotsa edaten dute batzuek, beste batzuentzat ereserkia da ‘vinu, cantares y amor”. Manex Agirre bertsolariak kantatu zuen behin ‘deabru zintzo baten miazkada’ dela ardoa. Milia Lasturkoak galdetzen digu ‘zer ete da andra erdiaren zauria? Sag...
Baina hautsi aurretik 24.03.2026 7:30
Ahozko tradizioaren bidez jakin genuen, inork beste moduren batean kontatu aurretik: lehen ez zela urik etxeetan; garai batean ezin zela, besterik gabe, txorrota zabaldu, eta edan. Baten batek joan behar zuela bila. Maritxu nora zoaz, eder galant hori. Bertso itxuraz laño eta alai batek —gaur egun zortziko txikiaren doinu antonomasiazkoa bilakatua den horrek—, erakutsi zigun let...
Hutsunea lekuko 18.03.2026 7:31
Nola sartzen da hizkuntza baten mendeetako historia motrailu baten barruan? Asmakizuna dirudi, baina ez du erantzun sinple edo tranpatirik ezkutatzen. Beste galdera batekin hasiko gara, errazagoa, itxuran: Saiatu al zara inoiz Korrika zer den azaltzen bizi izan ez duen norbaiti? Lortu duzu? Benetan lortu? Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe A...
Lumentza leizeko grabatua 10.03.2026 7:24
Batzuetan gertatzen da, margolari baten museoan bere tailerra ere erakusgai izatea. Eta tailerrean, bere lanaz gain, lanabesak: pintzel gogortuak, lientzoari eusteko astoa, hortzore hodien modura hatzekin behin eta berriro zanpatu eta zimurtutako olio hoditxo xar, erabiliak… Margolariaren atorra zikina ere hantxe egongo da, agian, esekitoki batean zintzilik; artista hamaiketakoa egitera ate...
Canovas del Castillo hiltzeko erabilitako pistola 03.03.2026 10:21
Pistola hitza entzun eta bati Amerikako Estatu Batuak etor dakizkioke burura. Ziur asko jatorrizko herrien kolonizazio hastapenetik hasita, hura bihurtu delako munduko bazter hartako indarkeriaren eta aldaera sinbolikoaren tresna behinena. Gurean ezpatak, arku eta geziak edota lantzak izan dira luzaro gerraren protagonista. Adibide gisa, gure literaturan, eta Basquepoetry.net atariko bilatzailea a...
Zapia buruan 24.02.2026 6:29
Mengala, jorongo, juitzia, tontorra, mokoa, sapa... Araoa dirudi, baina ez gabiltza zu sorgindu nahian. Hitz guzti horiek gauza bakar bat izendatzeko erabili izan dira. Forma asko hartu ditzake, baina beti leku berean kokatzen da: buru gainean. Badakizu zertaz ari garen? Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100obj...
Lezetxikoki aurpegibikoa 17.02.2026 7:37
Adjektibo gisa ez da prentsa onekoa. Hala, norbaiti neandertal deitzen badiozu, ez diozu egozten aurrerapenaren bedeinkapenik. Norbait halakoa izango da zakarra, dorpea, basa. Akaso aurrerabideak azaltzen du hoberen giza historia, baina Ruper Ordorikak zalantza egiten badu ‘aurrerabide’ terminoaren balioaz, nor ote gara besteok determinazio erabatekoak azaltzeko. Gidoia: Eneko Barberen...
Txokolatea egiteko moldea 10.02.2026 8:43
Entzun duzun soinu hori, klak txiki hori, ezaguna egingo zaizu. Ez? Txokolate tableta baten ontza bat haustearen soinua da. Izan liteke Suitzakoa, Belgikakoa, Tolosakoa, Oñatikoa… Izan liteke, baita ere, Baionakoa. Badakizu, Baionan ez da bakarrik xingarra ezaguna. Edo Baionako bestak… Bada besterik ere. Bai. Baionako txokolatea. Gidoia: Eneko Bidegain. Lokuzioa: Intza Alkain....
Leireko kutxatila 03.02.2026 9:06
Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu b...
Irulegiko eskua 27.01.2026 8:48
Kultura hegemonikoek ez dute historian aztarrika ibili behar izaten munduan hartu duten lekua justifikatzeko; horretarako behintzat, aski izaten dute oraina eta benetako errealitate bakarra omen den horrek eskaintzen dien alibia. Baina zer ematen die iraganak zibilizazio azpiratuei? Zer jaso lezakete populu menostuek, aitortzarik gabeko herriek edo aspaldi handitik datozen hizkuntza gutxietsiek, d...
Errekaleorreko miliarria 20.01.2026 7:12
Mugarriak ezagunagoak dira gurean miliarriak baino. Mugako harriak, horiei buruz, entzun dugu zerbait: herri, auzo eta baserrietan mugak ipintzeko modua zen mugarria. Gauez norbere lurren hedapena handitzeko mugarrien garraioan maltzurki ibiltzen zirenen inguruko kondairarik ere ez da falta izan. Ezta mugakide ziren jabe ezberdinen arteko liskarrik ere. Baina miliarria? Zer da miliarria? Hori jaki...
Lau jainko brontzezko 13.01.2026 6:07
1984ko udaberrian gaude. Higerko lurmuturrean, Hondarribian. Ur-azpian bila aritu gara, mende asko atzera egin dugu. 1960ko hamarkadatik badakigu hor behean, ur azpian, gure historiaren arrastoak daudela, azaleratzeko zain. Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Crosseta 16.12.2025 5:53
Ze zerikusi dauka mezaren erdian dena utzita ehizara aldegiten zuen Mateo Txistu apaiz ehiztariak Tadej Pogacar txirrindulariarekin? Ze zerikusi dauka Italiako Giroak Ugandako safari batekin? Ze zerikusi dauka Kalashnikov fusilak txorroskileroaren bizikletarekin? Azken finean, Eibarko Armagintza Museoan gaude… Zer egiten du hemen bizikleta batek erakusgai? Gidoia: Harkaitz Cano Lokuzioa: In...
Barskunes 09.12.2025 8:22
Txanponak gero eta gutxiago erabiltzen dira. Txartelarekin ordaintzen dugu orain, ez duzue uste? Batzuek txartelik ere ez dute jada erabiltzen, eta telefonoarekin ordaintzen dute zuzenean. Zer nolako aldaketa, ezta? Nik behintzat txanpon gutxi dauzkat zorroan. Hala ere, metal txiki eta borobil haiei aitortu behar diegu, behintzat, sortu zirenean, gure ekonomia eta historia goitik behera aldatu zit...
Frantzisko Xabierren beso ustelgabea 02.12.2025 9:07
Bada hari bat Gaztelarrek Nafarroan eginiko konkista eta Japonia lotzen dituena. Edota Cisneros kardinalak agindutako gazteluzidioa eta Moluka Irlak. Halakoetan hariak finak direla esan ohi da baina, kasu honetan, akaso hariak badu sendotik asko. Hari hori, ziur askok asmatu duzuen bezala, Frantzisko Xabierkoa santu katolikoa da. Gidoia: Eneko Barberena. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinut...
Nire izena X da 25.11.2025 7:37
“Kaixo, nire izena X da, eta zurea?” Erantzuna da, inkognita. Erantzuna da ezezaguna. Erantzuna da X (ixa). Esate baterako: eseri hemen eta hartu liburu hau. Dei diezaiogun horrela, dei diezaiogun X. Pentsa zenbat aldiz ikusi dudan irudi hori, pentsa zenbat aldiz izan dudan esku artean liburu hori, eta gaurdaino ez naiz jabetu. Eta hori belaunaldiz belaunaldi pasatu den liburu horietak...
Burdinazko ilargi erdia 18.11.2025 6:06
Nekazaritza gure gizartearen oinarri garrantzitsua izan da urte luzez, mundua begiratu eta neurtzeko modu bat. Oraindik bada gure artean apirilari jorraila, abuztuari dagonila eta irailari agorrila esaten dionik. Jarraitzen dugu, ordea, urria esaten, hozkailuan alderik nabaritzen ez badugu ere, eta baita atzetik datorren azaroa, nahiz eta azaz gain tomatea edo ahuakatea urte osoan erosi daitezkeen...
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.