EITB Radio Televisión Pública Vasca

Yoko Ona

Society EU ↓ 46 episodes

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Dec 23, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin 23.12.2025

Iruñeako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” podcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira b...

3. Nerabe bat, norberarena. Maren eta Aissa Intxaustirekin 16.12.2025

Haur zirela igo ziren lehen aldiz taula gainera Maren musikaria eta Aissa Intxausti bertsolaria. Afizioa ofizio bihurtzeaz, emakume artisten infantilizazioaz, politikoki lerratzen ez diren artistez eta bertsoaren munduan feminismoak eragin duenaz aritu dira, bestak beste, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin.

2. Egia bat, norberarena. Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin 09.12.2025

Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" podcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.

1. Gela bat, norberarena. Putas Amak eta Alai 30.10.2025

Virginia Woolfek bezala, sormenari zabaltzeko aukera emango duen gela propio bat aldarrikatuz abiatu du denboraldia “Yoko Ona” podcastak. Must +Pro topagunearen barruan elkartu dira seigarren denboraldia abiatzeko Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoriak gidatzen duen podcastera eta beste hiru musikari emakumezko bildu dira solasaldira, Putas Amak taldeko Nahikari eta Lorea et...

5. Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik 30.12.2024

Bukatu da "Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia. Aretoz-areto ibili gara hiru hilabetez eta Donostiakoa izan da azken parada. Euskoprincess eta Sune gonbidatuak azken festarako. Elkarren artean zerikusirik ez duten artistak diruditen arren, komunean dituzten zenbait kontu aipatu ditugu atalean. Berria den zerbait egiten lehenetarikoak izan dira, musika herrikoia oinarri duten kantak konposatzen ditu...

4. J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik 09.12.2024

"Jimmyn jendetza eta bihotza beteta". Esaldi honekin deskribatuko dugu "Yoko Ona"ren zuzenekoan Gasteizen bizi izandakoa. Etorkizunari buruz aritu ginen J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcenarekin eta ohikoak ere han ziren: Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria. Zahartzearen beldur gara? Nolako andreak izango gara? Musikalki zahartzearen kezkaz, presioaz eta etorkizuneko...

3. Ainhoa Marzol eta Judit Nedderman, Bartzelonako Euskal Etxetik 27.11.2024

Ei! "Yoko Ona" atzerrira ere iritsi da! Bartzelonan izan gara, Euskal Etxeak gonbidatuta. Kataluniako hiriburuan bizi den Ainhoa Marzol andoaindarra bildu zaigu taldera. Pop kulturaren jarraitzaile sutsua, romcomen fana eta interneten aditua. 30eko krisiari buruz aritu gara hitz eta pitz eta nahikoa terapeutikoa izan da guretzat momentu hori. Atala amaitzeko, eta Bartzelonako aukera aprobetxatuta,...

2. Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik 11.11.2024

"Yoko Ona"ren zuzeneko bigarren atala egitera Bilboko La Ribera tabernan elkartu gara jarraitzaileekin eta nolako harrera egin zenigun, Bilbo! Mila esker! Bigarren aldiz, gurean izan da Olaia Inziarte musikaria eta amaitzen ari den disko berriari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, euskal "me too" hipotetikoaz, publikoki gorputza jartzeaz eta pasioa lan bilakatzen denean sortzen zaizkigun kont...

1. Izaro Andresekin, Iruñeko LABAtik 28.10.2024

"Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia Iruñeko Labatik zuzenean eta jendez lepo abiatu dugu. Izaro Andres gonbidatu dugu lehen atalera eta proiektu berriei buruz galdetu diogu, noski. Txikitako kontuez ere aritu gara artistarekin batera, "Hanna Montana" eta "Grinch" filmaz, besteak beste. Eta lanbide frustratuez ere bai. Gaurkotasunarekin lotuta dauden gai serioagoak jorratzeko aukera ere izan da sol...

7. Zuzenean Bilbo Rocketik 25.03.2024

"Yoko Ona" podcastak zuzeneko atala egin du Bilborocken 2024ko Martxoaren 8aren testuinguruan. Ohi bezala, Ainhoa Vitoriak Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador izan ditu alboan baina gonbidatu bereziak ere izan dira atal berezi honetarako; Sara Zozaya eta Eire bikoa osatzen duten Eire Salegi eta Eire Maia, hain zuzen ere. Zuzeneko ekitaldiak musikak izan zuen protagonismoa aztergai bezala...

6. Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin 21.02.2024

Irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu denboraldia, Aiora Zulaika "Pirritx"ek ateratako irribarrearekin. Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera "Yoko Ona"ren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta "Pirritx"en zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin. Andrea Aranburuk...

5. Abortua, Naroa Iturrirekin 07.02.2024

Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? No...

4. Dietak, Maddi Etxeberriarekin 22.01.2024

"Yoko Ona" gure egonezinen egongela da, badakizu, eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jarri dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Mirari dietei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta be...

3. Maddalen Iriarte, aginteaz 08.01.2024

Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek. Gainera, Andrea Aran...

2. Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin 27.12.2023

Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu "Yoko Ona" podcastaren atal honeran. Zure burua queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara. Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren be...

1. Maria Jauregi, barkamenaz 13.12.2023

"Gure egonezinen egongela" bilakatu da "Yoko Ona" txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz...

8. Ana Goitia, lodifobiaz 21.03.2023

Ei! "Yoko Ona" podcastaren hirugarren denboraldiko azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz. Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan e...

7. Maria Redondo, beldurraren kulturaz 08.03.2023

Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu "Yoko Ona"ren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat. Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen...

6. Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz 22.02.2023

Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan. Bestalde, Andrea Aranburuk b...

5. Karmele Gisasola, kirolaz 08.02.2023

Kirolaren munduan murgildu gara "Yoko Ona"ren bosgarren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia er...

4. Amaia Jackson, Ileaz 25.01.2023

Ileari buruz hitz egin dugu "Yoko Ona"ren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez erakusten due...

3. Leire Vargas, bakardadeaz 11.01.2023

"Yoko Ona"ren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera. Bestalde, Andrea Ara...

2. Olaia Inziarte, harremanez 27.12.2022

Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea... ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen arteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean. Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu...

1. June Fernandez, kazetaritzaz 14.12.2022

Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz. Denboraldi h...

8. Izaro Andres, autoexijentziaz 20.06.2022

Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu "Yoko Ona" podcastera. Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu. Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu femin...

Listen to the Yoko Ona podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.