tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#406 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 9. etapa 06.09.2020 6:41
Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko tal...
#405 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 8. etapa 06.09.2020 9:28
“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du. Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaket...
#404 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 7. etapa 04.09.2020 10:53
Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa. Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu bait...
#403 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 6. etapa 04.09.2020 7:28
2020ko Frantziako Tourreko 6. etapan, ihesaldiak aurrera egiteko aukera izan du. Yates-en (MTS) taldea izan da tropelaren buruan lider berria izanik lanean, eta ahal erabaki dute. Mugimendurik ez faboritoei dagokienez, eta aurrean, Lutsenko (AST) nagusi. Tropelan %13-a gustura puntuak batzeko aukera izan dutelako aurreko lehiaketatan ez bezala. Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruko irakurke...
#402 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 5. etapa 04.09.2020 6:22
Gidoia jarraituz, gaurko Frantziako Tourreko 5. etapa esprintean amaitu da nahiz eta zenbait gizon azkar, Colbrelli (TBM) kasu, bidean geratu diren. Askatasuna emanda, Roglic eta Dumoulinen (TJV) taldekide belgikarrak indartsu dagoela erakutsi du eta etapa garaipena lortu du. Bi erreskadan horrenbestez Jumbok bereganatutako etapak. Lider aldaketa ere izan da sorpresaz. Hau guztia eta 6. etapan esp...
#401 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 4. etapa 01.09.2020 7:10
Iritsi da lehen mendiko testa. 2020ko Frantziako Tourreko 4. etapa lehen mailako mendatean amaitzen zen eta gidoia erdizka bete dela esan daiteke. Ihesaldi bat osatu da, baina garaipena sailkapen nagusiaren lehian diren txirrindularien artean erabaki da. Hori bai, erasorik ez eta esprint itxura hartu du amaierak. Tropeleko hautagai nagusietako batek eraman du garaipena, Roglicek (TJV), baina Alaph...
#400 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 3. etapa 01.09.2020 7:38
2020ko Frantziako Tourrek 3. etaparen errepaso honetan gidoia bete eta esprintean amaitu da etapa. Azkarrena Ewan (LTS) izan da eta gaurko etaparen ondoren maillot aldaketa bakarra erregulartasunaren berdearena izango baita Saganek (BOH) eskuratu baitu. Mendikoaren lehian, berriz, Cosnefroyk (ALM) eutsiko dio Perezek (COF) jaitsieran erori eta lasterketa utzi beharrean izan baita. Hau eta biharko...
#399 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 2. etapa 01.09.2020 6:05
2020ko Frantziako Tourrek 2. etaparen errepaso honetan, ibilbideak hala baldintzatuta, Kristoffek (UAD) lidergoa utzi eta etapa garaipena lortu duen Alaphilippe (DQT) frantziarrak eskuratu du. Faboritoen artean mugimendurik ez. Hau eta 3. etapan jazo daitekeenaren inguruan mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.
#398 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 1. etapa 29.08.2020 9:31
2020ko Frantziko Tourreko lehen etapa Nizan jokatu da. Eguraldiak eta erorikoek baldintzatutako etapa izan da. Edonola ere, esprintean erabaki da bai garailea eta lehen liderra. Azkarrena Kristoff (UAE) izan da eta berak jantzi du lehen maillot horia. Hau eta 2. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast honetan.
#397 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 24.08.2020 2:02:53
Denbora asko pasa da azken itzuli handia amaitu zenetik, iazko Espainiako Vuelta amaitu zenetik. Iritsi da ordua, azkenean, lehen itzuli garrantzitsua jokatzeko: 2020ko Frantziako Tourra. Egoerak eskatzen duen moduan, ibilbidea, COVID-19tik babesteko antolakuntzak kaleratu duen protokoloa, eta nola ez, kiniela bera errepasatzen dute lau solaskideek. Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), La...
#396 Tropela.eus | 2020ko Dauphine Kriteriuma 21.08.2020 1:26:18
COVID-19ak eragindako etxeratzearen ondoren, Dauphine Kriteriuma dugu denboraldi berrekite honetan lehen itzulia. Bera xehetasun osoz aztertzeko Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.
#395 Tropela.eus | 2020ko Milan-Sanremo klasikoa 21.08.2020 50:53
Denboraldiko lehen monumentua izango da larunbateko Milan-Sanremo klasiko handia. COVID-19ak abuzturaino atzeratzea eraginda, beraz, udazkeneko eguralditik udarako berotan murgilduta jokatuko da aurtengo Italiako monumentu hau. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira klasikoaz hitz egiteko eta, nola ez, momentu honetan bolo-bolo...
#394 Tropela.eus | 2020ko Strade Bianche klasikoak 21.08.2020 54:08
COVID-19ak guztiz baldintzatutako denboraldi honetan, txirrindulariek berrekin diote denboraldiari. Tropelan hurrengo kinielak Strade Biancheko klasikoak ditugu, gizonezko zein emakumezkoenak. Hauek aztertzeko bildu dira podcast honetan Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso).
#393 Tropela.eus | Tropela buelta da! 21.08.2020 29:37
Denbora tarte batez geldirik izan ondoren, denboraldiari berrekiteko moduan gaudela ikusita, Iban Hernandez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoen aurrean jarri dira. Egutegi berriari errepasoa egiteaz gain, azken egunetako zenbait berri ekarri dituzte audio berri honetara. Bagatoz bueltan!
#392 Tropela.eus | Iñigo Sarriegui medikuarekin COVID-19 eta txirrindularitza mintzagai 24.03.2020 41:07
Podcast honetan Iñigio Sarriegui beasaindarra elkarrizketatu dute Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Iñigo aurreko urteetan SKY eta ondoren INEOS izan den taldean aritu da. Berarekin bizi dugun egoeraren inguruan solasean aritu gara.
#391 Tropela.eus | 2020ko Paris-Niza eta koronabirusa 18.03.2020 29:20
Berriro ere Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizak eman duena, eta nola ez, ezinbestean koronabirusa izaten ari den eragina gizarte osoan, eta guri dagokigunez, txirrindularitzan.
#390 Tropela.eus | 2020ko Paris-Niza 06.03.2020 33:13
Berriro ere Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizako ibilbide zein kinielari errepasoa emateko. Nola ez, koronabirusak baldintzatutako Paris-Niza izango dela gogorarazten dute.
#389 Tropela.eus | COVID-19 eta Italiako lasterketak 04.03.2020 18:26
Premiazko podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak Italiako lasterketan eta Tropelaren denboraldi hasieran izango duen eraginaren ingurukoak biltzen dituzte.
#388 Tropela.eus | COVID-19, Euskaltel-Euskadi eta azken lasterketak 02.03.2020 33:47
Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak izan dezakeen eraginaz gain datozen lasterketetan, Euskaltelen itzuleraz eta azken lasterketez aritzen dira, tartean, Mosconen (INS) jarrera kaxkarraz.
#387 Tropela.eus | 2020ko denboraldi hasierak erakutsi diguna 24.02.2020 32:05
Denboraldi honetako bigarren podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira azken asteetan txirrindularitza profesionalak eman duena errepasatzeko. Gogoan izan behar da egun gutxi barru abiatuko dela Tropelaren 2020ko denboraldia, Coronavirusak hasera hau arriskuan jartzen ez badu behintzat.
#386 Tropela.eus | 2020ko denboraldia badator! 17.02.2020 23:25
2020ko denboraldia hasi da, baina benetako denboraldia Tropelan otsailaren 28an abiatuko da, orduan irekiko baitira lehen kinielak egiteko epea. Strade Bianchetik hasi eta Lombardiara, martxotik urrira, 27 lehiaketaz osatutako egutegia izango du aurtengo denboraldiak. Txirrindulariek ekin diote denboraldiari Australian abiatuta, eta bai Tropelaren egutegia, bai denboraldi hastapena, zein talde ber...
#385 Tropela.eus | Muriasek ere agur 02.10.2019 1:01:32
2014ko abenduaren 11ean ospatu zen #txirrindandtweets mahai ingurua. Bertan Arritxu Iribar, Jon Odriozola eta Igor Gonzalez de Galdeano inguratu genituen Euskaltel-Euskadi-ren ondorengo garaiaz hitz egiteko, postEuskaltel. Han ezagutu genuen Muriasen berri Jonen ahotik eta orain, 5 urte beranduago, proiektua bere ibilbidearen amaierara iritsi dela jakin berri dugu. Eneko Garate (egarate) eta Egoit...
#384 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 21. etapa 15.09.2019 11:16
Amaitu da 2019ko Espainiako Vuelta. Espero bezala esprintean erabaki da azen etaparen garailea eta azkarrena helmugan Jakobsen (DQT) izan da Sam Bennetten (BOH) aurretik. Bosgarren etapa garaipena, horrenbestez, Deceuninck-Quick Step taldearentzat Vuelta honetan. Sailkapen nagusian, atzo aipatu bezala, Roglickek (TJV) irabazi du Vuelta nagusitasun argiz, podiuma Valverde (MOV) eta Pogacarrekin (UA...
#382 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 20. etapa 15.09.2019 8:49
Espainiako Vueltako azken aurreko etapan erakustaldia Pogacar (UAD) gazteak eman zuen. Urrutitik erasoa jo eta errentan Vuelta irabazi duen Roglic (TJV) eta bigarren amaitu duen Valverderi (MOV) minutu t’erdiko tartea atera zien. Quintana (MOV) eta Lopezi (AST) denbora gehiago, nahikoa podiumeko postuan sartzeko eta gazterik onena izateko aldi berean. Etapak eman zuenaren inguruko podcasta duzue h...
#381 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 19. etapa 14.09.2019 5:39
Cavagna (DQT) gaztea izan da 19. etapa garaipena lortzeko aurtengo Espainiako Vuelta honetan. Ihesaldian sartu zen frantziarra eta 24km-ren falta jotako erasoari eutsiz, etapa garaipena lortu du Toledon. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan baina bai eztabaidarako parada. Izan ere 66kmren falta eroriko handi bat izan zen, tartean Roglic (TJV) eta Lopez (AST) kaltetuak izan zirelarik. Une horr...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.