tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#431 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 12. etapa 15.10.2020

2020ko Italiako Giroko 12. etapan garaipena Narvaezek (IGD) lortu du ihesaldi batean sartu eta bidea egitea lortuta. Honekin 3 garaipen lortu ditu Ineos Grenadiers taldeak bere taldeburu zen Thomasek (IGD) erorikoak izan eta etxerako bidea hartu ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari. Noiz hasiko dira gainontzeko hautagai nagusiak egoeraz k...

#430 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 11. etapa 15.10.2020

2020ko Italiako Giroko 11. etapan Demarek (GFC) bere 4. etapa garaipena lortu du. Argi dago eskura duela frantziarrak aurtengo maillot ciclaminoa. Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#429 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 9. etapa 11.10.2020

2020ko Italiako Giroko 9. etapan eta ihesaldian bidea egin du. Bazirudien Jonathan Castroviejok (IGD) eskura izan zezakeela garaipena, baina Guerreirok (EF1) indarrak ondo gorde eta etapa eskuratzeko gai zian da portugaldarra. Gainera orain bera da mendiko sailkapenean buruan. Faboritoen artean mugimendu gutxi eta izandako denbora tarteak azken metroetako aldapetan ateratakoa izan dira. Zoritxarre...

#428 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 8. etapa 11.10.2020

2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du iheasaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskeideak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakin...

#427 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 7. etapa 09.10.2020

2020ko Italiako Giroko 7. etapa Demarek (GFC) irabazi du Sagan (BOH) eta Matthewsen (SUN) aurretik. Hirugarren garaipena, horrenbestez, frantziarrarentzat eta cliclaminoa indartu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz; Pello Bilbao (TBM) bigarren oraingoz Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#426 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 6. etapa 08.10.2020

2020ko Italiako Giroko 6. etapa Demarek (GFC) irabazi du Matthews (SUN) eta Fellineren (AST) aurretik. Gaurkoan bai, frantziarrak erraz irabazi du eta dagoeneko bi etapa garaipen lortu ditu edizio honetan Gannaren (IGD) etapa garaipen kopurua berdinduz. Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

#425 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 5. etapa 07.10.2020

2020ko Italiako Giroko 5. etapa honetan ihesaldian izan den Gannak (IGD) lortu du garaipena ezustean. Iheskide indartsuagoak ere bazituelakoan ginen, baita De Gendt (LTS) bera ere hurbildu delako tropel nagusitik aurrera eginda indartsu, etaparen lehian sartzeko, baina italiarrak mendian gora egiteko gaitasuna duela erakutsi du. Hori bakarrik ez, Caicedo (EF1) atzeratuta geratu denez, Ganna bera d...

#424 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 4. etapa 06.10.2020

2020ko Italiako Giroko 4. etapa honetan lehen "volata" ikusteko aukera izan dugu. Aspaldian ikusi ez bazala, hiru gizon azkar izan dira helmuga marraren gainean, non photofinishak Demare (GFC) izan dela lehena ebatzi duen Sagan (BOH) eta Baleriniren (DQT) aurretik. Esprintean sartu ez direna Gaviria (UAD) eta Hodeg (DQT) izan dira igoeran atzeratuta geratu ondoren tropel nagusiarekin bat egiteko g...

#423 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 3. etapa 05.10.2020

2020ko Italiako Giroko 3. etapa honetan sailkapen nagusiko gizonek lehen testa izan dute. Ezinak jota atzean geratu dena ezustean Yates (MTS) izan da, baina lehenago, hiru erorikok eraginda, Thomas (IGD) bera izan da Giroaren lehiatik guztiz kanpoan geratuta. Hori bai, etapa garaipena ihesaldian izan den Caiceko (EF1) kolonbiako txapeldunak eraman du meritu osoz eta ia-ia maillot arrosa bereganatz...

#422 Tropela.eus |2020ko Italiako Giroa 2. etapa 05.10.2020

Gaur jokatu da 2020ko Italiako Giroko 2. etapa eta bertan garaile Ulissi (UAD) izan da. Eguneko ihesaldia izan bada ere, tropelak uneoro kontrolpean izan du berau. Helmuga goian izanda, Ulissik egindako mugimendua erabakigarria izan da eta aipatzekoa bere atzetik Sagan (BOH) eta Honoré (DQT) sailkatu direla. Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta Gannak (IGD) jarraitzen du lider. Gaurko...

#421 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 1. etapa 05.10.2020

Jokatu da 2020ko Italiako Giroko lehen etapa, bakarkako erlojuaren kontrako saioa. Bertan espero moduan Ganna (IGD) nagusitu da eta arrosaz jantzi da. Zortea, berriz, ez du alde izan Miguel Angel Lopezek (AST) eta eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan da. Hau eta biharko etapan eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) kontatzen digu podcast berri honetan.

#419 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourraren “kontraerasoa” 05.10.2020

Podcast honetan 2020ko Frantziako Tourrak Tropelan eta Tropelako erabiltzaileongan izan duen eraginaz aritzen dira solasean Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Errepaso honetan Tourra hasi aurreko podcastean esandakoak ere ekartzen dituzte gogora.

#420 Tropela.eus | 2020ko Italiako Giroa 01.10.2020

Larunbat honetan abiatuko da 2020ko Italiako Giroa. 3 erlojupeko izango dituen edizio hau urrian jokatuko da pandemiak eraginda denboraldia berrantolatu beharrean izan baita UCI. Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.

#418 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 21. etapa 20.09.2020

Amaitu da 2020ko Frantziako Tourra gaur jokatu den 21. etaparekin. Garaipen berezia lortu du Bennettek (DQT) Parisen izan ere ez baita ohikoa berdez jantzita irabaztea. Edonola ere protagonista Pogacar (UAD) izan da Tourra, mendiko saria eta gazte onenaren sariak poltsikoratuz. Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourrari berari baino Tropelako kinielari egiten dio errepasoa.

#417 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 20. etapa 19.09.2020

20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) sa...

#416 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 19. etapa 19.09.2020

Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau eta Frantziako Tourre...

#415 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 18. etapa 17.09.2020

Gaur jokatu da aurtengo Tour honetako azken mendiko etapa garrantzitsua. Bertan ihesaldi mardul bateko parte izanda, Carapaz eta Kwiatkowski (INS) helmugaratu dira elkarrekin azken honek etapa garaipena lortuz. Azpimarratzekoa Pello Bilbaoren (TBM) lana etapa lehiatzeko hauekin izan baita atzeratuta geratu den arte, eta edozein kasutan, ondoren Mikel Landari (TBM) sailkapen nagusian aurrera egiten...

#414 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 17. etapa 16.09.2020

Gaur jokatu da 2020ko Frantziako Tourreko 17. etapa, mendiko etaparik garrantzitsuenetako bat. Mikel Landaren (TBM) Bahrein taldeak tropel nagusian erritmoa ezartzen izan den arren, etapa garaipena eta podiumerako postua Miguel Angel Lopezek (AST) lortu ditu. Roglicek (TJV), aldiz, Pogacarrekiko (UAD) aldea zabaltzea lortu du. Biharko 18. etapa eskalatzaileek azken aukera izango dute arerioei denb...

#413 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 16. etapa 16.09.2020

Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko. Hau eta biharko etapa garrant...

#412 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 15. etapa 13.09.2020

Gaurko ezustekorik handiena Bernal (INS) 12km-ren faltan geratu dela izan da. 2020ko Frantziako Tourra irabazteko hautagai nagusienen artean genuen kolonbiar gaztea eta gaurko denbora galerarekin sailkapen nagusiari agur esan dio. Jumbo Visma taldeak jarritako erritmoa oso gogorra izan da eta erasotzera ausartu den bakarra Adam Yates (MTS) izan da, baina alferrik. Azken metroetan, ordea, Pogacar (...

#411 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 14. etapa 12.09.2020

Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Kragh Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean. Hau eta...

#410 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 13. etapa 11.09.2020

Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkape...

#409 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 12. etapa 11.09.2020

Ihesaldiak aukera izan du gaurkoa sailkapen nagusiko txirrindularien taldeek ez baitute berebiziko erritmorik jarri. Hirshi (SUN) gaztea izan da 40 km-ren faltan Krag Andersenekin (SUN) batera aurrera egin eta etapa garaipena lortu duena. Atzetik tropeltxo bat izan arren, eta izan duten ibilbideari esker, Hirshik lortu du Tour honetan desiratutako garaipena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Hau...

#408 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 11. etapa 09.09.2020

Azkarrenek beste aukera bat izan dute 2020ko Frantziako Tourreko 11. etapa honetan eta etapa garaipen berri bat lortu duena Ewan (LTS) izan da. Saganek (BOH) bigarren egin badu ere, zigortua izan da azken posturaino atzeratuz. Eguneko albiste txarra Ion Izagirrek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Hau guztia eta 12. etapak eman dezakeena Iban Hernandezek (@piban) konta...

#407 Tropela.eus | 2020ko Frantziako Tourra 10. etapa 09.09.2020

Haizeak tropelean urduritasuna eragin badu ere, ez du atzerapen nabarmenik eragin sailkapen nagusikoen artean 2020ko Frantziako Tourreko 10. etapa honetan. Etapa, aldiz, esprintean erabaki da eta azkenean Sam Bennettek (DQT) lortu du garaipena. Interesgarri jarri da maillot berdearen inguruko lehia, baita Tropelako “Azkarretan azkarrenak” multzoko lehia. Hori eta hurrengo 11. etapak eman dezakeena...

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.