Ramon Basaldua

Jokoan

Sports EU ↓ 57 episodes

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: bizkaiairratia.eus

Author

Ramon Basaldua

Category

Sports

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Oct 23, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean" 23.10.2026

Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari , tropelean 15 denboraldi emon ostean . Bere azken lasterketa Veneto Classic izan da , Italian , eta bertan esan eutsan agur txirrindularitza profesionalari , beti euskal taldeegaz lotuta ibili ostean , Orbea, Euskadi Murias edota Euskaltel-Euskadi moduko talde...

Nagore Martinek lortu dau garaipena Euskal selekzinoaren debutean 16.10.2026

Euskal pelota selekzinoak atzo debutau eban Munduko Txapelketa baten. Nagore Martin ek ondo hautsi eban izotza, berak esan eban moduan. Debuta eta euskal selekzinoarentzako lehenengo garaipena lortu eban Espainiaren kontra, Maider Ardanaz nafarraren kontra, hain zuzen. Buenos Airesen, 30 metroko Cenard frontoian, jokatu zan emakumezkoen gomazko pelotako modalidade ko lehenengo partidu hori. Argent...

Ibone Bengoetxea, Eusko jaurlaritzako lehendakariordeak Euskadiko Pilota Selekzioa hartu dau Buenos Airesen 14.10.2026

Euskadiko pelota selekzioko berrogeta bat pelotari Argentinan dagoz munduko txapelketan parte hartzeko. Hamahiru modalidadetan lehiatuko dira: parapelotan, ezker orman eta trinketean. Eta pelotari horreekaz bederatzi hautatzaile eta laguntzaile dagoz. Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu euskal selekzionoko ordezkariak batu da Buenos A...

Elordi, Altuna eta Artolagaz egin dogu berba txapelketearen aurkezpenean 06.10.2026

Aitor Elordi eta Larrazabal ek datorren barikuan Durangoko Ezkurdi frontoian jokatuko daben partiduak emongo deutso hasierea Lau eta Erdiko txapelketea ri. Hamabi pelotarik hartuko dabe parte. Artola, Jaka, Larrazabal, Laso, Peña II eta Senar izango dira Baiko enpresako ordezkariak, eta Altuna III, Dario, Elordi, Ezkurdia, Peio Etxeberria eta Zabala Aspekoak. Arestian esan bezala, barikuan hasiko...

Athleticeko jokalariari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan 30.09.2026

Beñat Gerenabarrena ri bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan. Igazko udan itxita joan zan bigarren mailako Castello taldera. Bertan denporaldi bikaina egin ostean, Athleticera itzuli da eta leku bat lortu dau Edin Terzicen hamaikakoan. Jokalari lekeitiarra ezin pozago dago eta konfiantza handia dauka taldean. Gerenabarrena seguru dago emaitza onak etorriko dirala, denporaldi hasie...

Deustuko traineruak bigarrenez hartuko dau parte Eusko Label Ligara igoteko play offean 16.09.2026

Estropada bi geratzen dira traineru denporaldiari amaierea emoteko. Datorren zapatuan Bermeon jokatuko da lehenengoa eta bigarrena Domekan Portugaleten. Atzean geratuko da maiatzaren 31an hasi zan lehiaketea. Eusko Label Ligan, Orio dagoeneko txapelduna da, horretan ez dago zalantzarik. Bigarren postua Zierbenarentzat izango da eta gero, Bermeo eta Getaria dabilz hirugarren posturako borrokan, Don...

'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean 19.08.2026

Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be,  Tomatera  ontzia KAE-1 ligako liderra da , estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu . Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitz...

Denporaldi honetan jokatu diran estropada guztiak irabazi dauz Arraun Lagunakeko emakumezkoen traineruak 01.07.2026

Euskotren Ligan lehiatzen diran zortzi traineruetatik bat bera be ez da Bizkaikoa. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlari batzuk emakumezkoen gorengo mailako traineruetan. Arraun Lagunak , aurreko denporaldian ligea eta Kontxa irabazi ebazan traineruan, ondarrutar bi, Mar Larrea eta Nagore Osoro patroia, lekeitiar bat, Jule Arkotxa eta elantxobetar bat, Zuberoa Egurrola dabilz arraunean. Zuberoa De...

Lehen jardunaldian gertatutakoa aztertu dogu Jokoan tarteko arraun tertulian 29.06.2026

Ez zan ezustekorik egon Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, eta Oriok , faborito nagusiak, nagusitasunez irabazi eutsen aurkariei Madrilgo Riosequilloko urtegian jokatutako erlojupeko estropadan. Traineru horia arerioak baino azkarrago ibili zan, eta ia zortzi segundoko aldea lortu eban Zierbena eta Donostiarrarekiko. Bermeo-Urdaibaik laugarren postuarekin konformatu behar izan eban, hamar segu...

Astilleroko errekan jokatuko da lehen estropadea zapatuan, eta Pasaian jokatuko da bigarren bigarren jardunaldia domekan 17.06.2026

Emakumezkoen Traineru Elkarteak antolatzen dauen liga ko lehen estropadak jokatuko dira datorren astegoienean. Zapatuan erlojupekoa jokatuko da Astilleroko errekan eta domekan Pasaiako eremuan jokatuko da bigarren jardunaldiko estropadea. Bizkaiko bost traineru lehiatuko dira aurten emakumezkoen bigarren mailan : Kaiku, Deusto, Ondarroa, Isuntza eta Portugalete . Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tart...

Bizkaiko hiru arraunlari dabilz Arraunen: Zuberoa Egurrola, Jule Arkotxa eta Mar Larrea 15.06.2026

Espainiako txapelketak jokatu dira astegoien honetan Galiziako uretan, Meiran, Moañan. Gizonezkoetan Orio rentzat izan da garaipena; bigarren Donostiarra sailkatu da, 12 segundora; hirugarren Zierbena, 18ra; eta laugarren Cabo, 56 segundora. Emakumezkoetan , Arraun Lagunak izan da irabazle, 10 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Bigarren Astillero izan da, bederatzi segundora; hirugarren Perillo...

Aurrelari gernikarrak bost hilabete emon dauz ukondoan izandako ebakuntzaz errekuperatzeko 10.06.2026

Xabi Barandika zuriz jantziko da barriro be, bost hilabeteko errekuperazino prozesua atzean itxi ostean. Aurrelari gernikarrari ebakuntzea egin behar izan eutsoen ukondoan, bertan jasotako pelotakada batek eragindako kalteak osatzeko. Barandikagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku irrikaz dago ala barriro jokatzen hasteko , oso gogorra izan dan errekuperazino pr...

Presidentearen ustez, alemaniarraren jokatzeko estiloak bat egiten dau Athletic zalearen gustoko futbolagaz 09.06.2026

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak eta Mikel Gonzalez Futbol Zuzendari Nagusiak lehenengo talde bien denporaldiaren balantzea egin dabe San Mamesen emondako prentsaurreko luze batean. Presidenteak ez dau inolako zalantzarik izan denporaldia "etsigarritzat " jo teko, batez be ligan egindako ibilbide eskasean oinarrituta; izan be, taldeak hamabigarren postuan amaitu eban. «Banakako zein talde...

Bermeo-Urdaibai seigarren geratu zan Euskadiko txapelketan irabazlearekiko ia minutu erdi galduta 08.06.2026

Euskal Herriko traineru txapelketak ez dau emaitza onik ekarri Bizkaiko ontzientzako . Izan be, gizonezkoetan zein emakumezkoetan lehiatutako zortzi ontziak sailkapeneko azken postuetan geratu dira. Bermeo-Urdaibai , Bizkaiko txapelketako irabazleak hirugarren postuan amaitu eban bigarren txandan, Orio eta Donostiarraren atzetik. Ganera, lehen txandako Hondarribiak, Getariak eta Zierbenak hobetu e...

Bermeo-Urdaibaik irabazi dau Bizkaiko traineru txapelketea hogeta hiru segunduko aldea kenduta bigarrenari, Isuntzari 01.06.2026

Bou Bizkaia nagusi tu zan Bizkaiko traineruen txapelketan , Isuntza eta Zierbenaren aurretik. Laugarren postua Santurtziko ontziarentzat izan zan, eta lau traineru honeek hartuko dabe parte datorren domekan Getariako uretan jokatuko dan Euskadiko Txapelketan. Urdax Antepara   Urdaibaiko arraunlaria gaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Arraunlari  bilbotarra pozik agertu da Lekeition egindako...

Bermeon goi-mailako zesta-puntariak izango dira Arrain Azokaren astegoienean 22.05.2026

Astegoien honetan hainbat jarduera eta ekimen izango dira Bermeon , Arrain Azoka dala eta. Urtero lez, kirola ez da faltako eta esku-pelota partiduaz aparte, zesta-punta be protagonista izango da. Itsasoko sareetatik frontoiko sareetara lelopean, Tuna Jai Alai Cup txapelketa jokatuko da domekan. Arrantza kultura gaz eta bereziki Bermeoko Arrain Azokagaz lotura estua daukan txapelketa da, eta horre...

Mikel Estrada: "Tako honeek mina guztiz kendu ahal dabe" 11.05.2026

Pelotari guztien zorigaiztoa eskuko mina izaten da. Denboraldian zehar pelotariek eskuetatik asko sufritzen dabe , eta askotan, partidu batzuetan deskantsua hartu behar izaten dabe eskuetako mina sendatzeko. Gaitz honen aurrean, Mikel Estrada Unamunzaga k Masterreko lana burutu eban. Amaierako lana esku pilotako takoen inguruan egin eban. Bere helburua, tako barri batzuk sortzea zan, pelotariek ah...

Bermeoko Ziklistek eta Nafarroako El Patorrillo txirrindulari peñak 'Bizitzaren alde' erronka solidarioa antolatu dabe 06.05.2026

Bermeoko Ziklistek eta Castejoneko 'El Patorrillo' peñak egun biko erronka solidarioa egingo dabe. Maiatzaren 9an eta 10ean , Bizitzaren alde alkartasun erronkea hain zuzen be . Bermeoko Ziklistek taldeak, Castejoneko 'El Patorrillo'  Txirrindulari Peñegaz batera, 450 kilometroko joan-etorria egingo dabe zapatuan eta domekan. Minbiziaren Aurkako ekimen honetan batutako dirua gaixotasunaren aurkako...

Unai Perez: "Portugalgo Kopako finala jokatzea itzela da guretzat" 30.04.2026

Futbolean, Kopa txapelketak beti izan dira bereziak eta talde askoren lorpenik handienak txapelketa honetan lortu dira. Azken urteetan, formatu barriagaz, talde apalek edo aurrekontu urriagoa daukienek, zeresan handia emon dabe. Azkena, eta historia egiten dabilena, Portugalgo Torreense taldea da. Portugalgo bigarren mailako taldea da eta maiatzaren 24an Taça de Portugal-eko (Portugalgo kopa) fina...

Beñat Igarza: "Urteetan gogoratuko dogun finalerdia izan zan" 17.03.2026

Unai Laso eta Jon Ander Albisu izango dira Altuna eta Ezkurdia ren aurkariak Binakako Txapelketa Nagusiko finalean . Baikoko bikoteak 22-21 irabazi eutsan domekan Elordi eta Zabaleta bikoteari, urte askoan gogoratuko dan finalerdi handi baten. Adarraga frontoia eszenatoki ezin hobea izan zan momentuz txapelketako partidu onena jokatzeko. Danetarik izan eban partiduak: pelotarien maila oso altua, m...

Euskadiko Indoor Apnea Txapelketa ospatuko da bihar Bilbon 13.03.2026

Martiaren 14an , zapatuan, jokatuko da Bilboko Artxandako Kiroldegiko igerilekuan Euskadiko Indoor Apnea Txapelketea . Open kategoriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste bost autonomia erkidegotako 23 kirolari bilduko dauz. Besteak beste, bertan izango dira Gari Iruretagoiena eta Eider Gutierrez, apnea estatikoko egungo Espainiako txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren. Parte-hartzailea...

Jokin Zabala: "Gogoak eukitea da halako lasterketa bat antolatzearen gakoa" 13.03.2026

Unibertsitateko lan bat moduan hasi zana, bere hamargarren edizinoan Euskadiko txapelketaren parte izango da. Labur esanda, baina hori da Kolazino Mendi Eguna k lortu dabena. Jokin Zabala , lasterketaren zuzendaria eta gaurkoan gurekin Jokoan irratsaioan izan danak, unibersidadeko lan bat moduan hasi eban ekitaldi hau. Orduko IVEF ikasten ebilen eta menditik korrika egitea gustuko eukan. Osagai bi...

Gontzal Galan: "Ez dot uste Ernesto Valverde datorren denboraldiko AThleticen entrenatzailea izango danik" 12.03.2026
Munduko kontseiluko kide barria izango da aurrerantzean Euskal Herria 12.03.2026

Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoak mugarri historiko berriak ezarri dauz Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatu dan Golden Shears and Woolhandling Munduko Txapelketan. Alde batetik, Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da mundu mailako txapelketarik handienean eta, beste alde batetik, Munduko Kontseiluko kide barria izango da aurreratzean. Euskal Herriko selekzinoa m...

Imanol Magro: "Ezustekoa da Altuna eta Ezkurdia finalean egotea" 10.03.2026

Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira Binakako Txapelketako lehen bikote finalista . Domekan Ogeta frontoian Laso eta Albisuri irabazi eutsien, txapelketako bikote onenari eta faboritoei. Altuna eta Ezkurdiak osatutako bikotea txapelketako momenturik onenean da, azken sei partiduak jarraian irabazita. Laso eta Albisu , barriz, txapelketako momenturik garrantzitsuenean beherakadea emon dabe. Haland...

Listen to the Jokoan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.