Ramon Basaldua

Jokoan

Sports EU ↓ 50 episodes

Kirolari eskeinitako irratsaioa, Athletic nagusi dala. Egunero talde zurigorriaren gorabeheren errepasoa, gizonezko zein emakumezko taldeena. Gainerako kirolak ahaztu barik, sasoian sasoikoa: pelotea, saskibaloia, txirrindularitzea, arrauna…

Author

Ramon Basaldua

Category

Sports

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Enara Gaminde: "Nire urterik onena izan da" 24.12.2025

Enara Gaminde da 2025eko Emakume Master Cupeko lau t´erdiko txapelduna . Laukizko atzelariak 10-22 irabazi eutson Amaia Aldairi. Lau t´erdian Aldaik jokatzen eban 5. finala zan jarraian. Lehen tantua partiduko gogorrena izan zan eta Laukizkoak eroan eban. Hurrengo hirurak sakez egin ebazan lehengo takada egiteko. Hortik aurrera, partidua kontrolpean izan eban Gamindek. Erraz jokatu eban, kale gitx...

Edurne Pasabanek bere komiki barria kaleratu dau 05.12.2025

14 zortzimilakoak igo dabezan lehen emakumea da Edurne Pasaban . 2001ean igo eban lehenengoa (Everest, 8.848m) eta 2010ean azkena (Shisha Pangma, 8.046m). 9 urte luzetan zortzimilakoak igotzen ibiltzeaz gain, beste horrenbeste egin eban Pasabanek Asia aldetik. Gainera, zortzimilakoak igotzeagatik ezagutzen dogu tolosarra, baina zortzimilakoak igotzen hasi aurretik, historio eder bat dau errekorrar...

Iker Goñi: "Oso zaila da selekzino ez ofizial baten partiduak antolatzea" 13.11.2025

Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioko presidentea izan da geugaz Jokoan irratsaioan. Zapatuan jokatuko dabe lagunarteko partidua Euskal Selekzioak eta Palestinak. Kirol partidu bat baino gehiago izango da zapatukoa, mundura palestinar herria jasaten dabilen genozidioa zabaltzeko erakusleiho bat izango da. Goñik zapatuko partidua zelan antolatu daben, nogaz kontaktuan jarri behar izan daben eta Eu...

Lekittarrako entrenatzaile barria ilusinoz ganezka dago erronka barriari ekiteko 08.10.2025

Lekeitioko Isuntza arraun taldea k etxeko entrenatzaile baten aldeko apostua egin dau gizonezkoen trainerua zuzentzeko datorren denporaldian. Markel Akarregi Bengoetxeak hartuko dau Osertz Aldairen kargua. Akarregi anai gazteak odolean daroa Isuntza. Jon anaiak zabaldutako bidetik, Markel alebinetan hasi zan arraunean herriko arraun taldean. Beheko maila guztietatik igaro ondoren, hamazortzi urtek...

Jon Elortegi, Ibon Rodriguez eta Jon Intxaurtieta, Kaiku, Santurtzi eta Arkoteko ordezkariekaz egin dogu berba 18.09.2025

Traineruen denporaldia orain dala aste batzuk amaitu zan talde askorentzat, Kontxako Banderaren sailkatze estropadaren ondoren. Asteburu honetan Eusko Label Ligako azken jardunaldi biak jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten. Ligea erabagita dago Orioren alde eta talde gehienak presinorik barik lehiatuko dira, bagilaren batean hasitako kanpaina luzeari amaiera duina emoteko asmoagaz. Ez da hori Be...

Zuri-gorriek lehenbiziko aldiz jokatuko dabe denporaldi honetan San Mamesen 05.09.2025

Athleticek Bartzelona jasoko dau astegoien honetan F Ligako bigarren jardunaldian San Mamesen , domekan eguerdiko 12:00etatik aurrera. Aurtengo denporaldian Athleticek Katedralean jokatuko dauan lehen norgehiagoka izango da , lehen jardunaldian Lezaman aritu ziralako lehoiak, Costa Adeje Teneriferen aurkako bardinketan. Beraz, ligako lehen garaipenaren bila urtengo dira zuri-gorriak zelaira . Edoz...

Jokoan kirol tarteko tertulian aritu dira Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basaldua 04.09.2025

Athletic zaleok ez dogu barri onik jaso azken egunetan. Aymeric Laportek ezingo dau Athleticen jokatu, hasiera baten eta oraingoz, FIFAk ez dauelako jokalariaren fitxaketea onartu. Yeray Alvarez baztertuta dagoala eta Unai Egiluzek belauna apurtuta, Valverdek lehen taldeko erdiko atzelari bi bakarrik izango ditu ligeari eta txapeldunen ligeari ekiteko. Beste alde batetik, Ernesto Valverdek lau par...

Bizkaiko traineruak ez dagoz faboritoen artean baina, itsasoa lagun, ezustekoa emoten ahaleginduko dira 03.09.2025

Kontxako Banderarako sailkatze estropadetako lehenengoa jokatuko da Donostiako badian gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera. Emakumezkoen mailako proba banakako erlojupeko modalidadean jokatuko da eta parte hartuko daben 21 traineruek luze bi eta ziaboga bat osotu beharko dabez jokoan dagozan zazpi postuetako bat eskuratzeko lehian. Kontxako Banderan lehiatzeko hautagaiak bi taldetan banatu dabez...

Euskotren Ligea irabazi dabe eta buru belarri dabilz prestatzen Kontxako banderea 02.09.2025

Donostiako Arraun Lagunak taldeko traineruak irabazi dau aurtengo Euskotren Ligea. Ez da Bizkaiko trainerurik izan emakumezkoen gorengo mailan, Kaiku, Ondarroa, Deusto, Isuntza eta Portugalete ETE ligan aritu badira be. Halandabe, badira Bizkaiko arraunlariak Euskotren Ligako ontzietan. Arraun Lagunaken, adibidez, hiru arraunlari bizkaitar ari dira Juan Mari Etxaberen aginduetara eta estropada geh...

Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, kirol honen lehenengo datuak XIX. mendekoak dira 07.08.2025

Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herri batzuetan jokatzen dana, eta antzinatasun hori ez dago datauta. XIX. mendean, jada, bere existentziari buruzko datuak badagoz, 1830etik hain zuzen be, baina ez dago haren jatorriari buruzko daturik. Adituek dinoe, antzinatik jokatzen dala eta tradizinoa askoz be zaharragoa dala. Enkarterri eta Ezkerraldeko kirol autokt...

Hodei Mentxaka: "Zortzi hilabetetako lana da hau" 23.06.2025

Sotera berriro be garaipenaren bidean da. Astegoien honetan, Astilleron eta Pasaian azkarrenak izan dira eta lehen bi garaipenak lortu dabez. Zapatuan 20:13:46ko denborea egin eban. Atzetik, Sukia - Zumaia eta Arkote Occidental helmugaratu ziran. Domekan, aldiz, 20:40:60ko denboreagaz izan zan lehenengoa. bigarren Lapurdi Antton - Bilbao izan zan eta hirugarren berriro be Arkote. Sailkapen nagusia...

Urko Vidal: "Oso pozik nau atzo lortutakoagaz" 16.06.2025

Urko Vidal txirrindulari gaztea izan zan atzo txapeldun Mungiako Agustin Sagasti memorialean. Eiser Hirumeteko txirrindulariak sendotasunez irabazi eban Bizkaiko errepideetan. Lasterketa arraroa izan zan. 130 kilometro inguru egin behar eben txirrindulariek, baina errepidean egoan gasolina isurite baten ondorioz, lasterketa laburtzea erabaki eben. Hainbat txirrindulariren artean eztabaida sortu za...

Joanes Goitisolo gernikarra eroso ibili zan Oñatiko kaleetatik, aurkariak lehen kilometroetan atzean itzita 03.04.2025

Joanes Goitisolo Otazua da Euskadiko Duatloi txapelduna . Pasa dan astegoienean Oñatiko kaleetan izugarrizko ikuskizuna emon eban gernikarrak. Urteak aurrera badoaz be, Goitisolo inoiz baino indartsuago dau eta horren erakusle izan zan Oñatiko Duatloi lasterketa. 3 kilometro behar izan ebazan Joanes Goitisolok bere aurkariak atzean izteko. Hurrengoko kilometroak bere buruaren eta gorputzaren kontr...

Athleticeko erdilariak oso ondo ikusten dau taldea denporaldiko azken partiduei ekiteko 03.04.2025

Bederatzi partidu jokatuko dauz Athletic ek Liga txapelketearen azken txanpan, lau San Mames en eta bost etxetik kanpo. Zuri-gorriak laugarren dagoz sailkapenean, oso ondo kokatuta lehiaketearen azken txanpara begira, sei puntuko aldeagaz atzetik dituen Vila-real eta Betis ekiko. Zuri-gorriek argi daukie datozen bederatzi partiduak erbakigarriak izango dirala, benetako finalak, datorren domekan La...

Zaratamoko aurrelariak hamasei urtetan jokatuko dau profesional mailan eta hiru txapel eskuratu eta beste lau final jokatu dauz 19.03.2025

2009eko ekainaren 13an jokatu eban Mikel Urrutikoetxea k bere lehen partidua profesionaletan, Zaratamo ko, bere jaioterriko pelotalekuan, eta irailaren 20an Bilbon emongo deutso amaierea orduan hasitako ibilbideari. Hamasei urteko tarte horretan, lehen mailako hiru txapel jantzi ditu: Buruz burukoa eta lau ta erdikoa 2015ean lortu ebazan, eta binakakoa hurrengo urtean. Ganera, beste lau final joka...

Lucas Fernandezen jokalariek mailarik onena erakutsi gura dabe Zaragozan, Ferrolen izandako porrota alde batera itxita 18.03.2025

Zortzi talde lehiatuko dira eguenetik aurrera Espainiako Erreginaren Kopan, liga txapelketako sailkapeneko lehen zortzi postuetan kokatutakoak lehen itzuliko partiduak jokatu ostean. Lointek Gernika Bizkaia zortzi hautatuen artean dago eta Kopan lehiatzeko aukerea izatea sari bat da Lucas Fernandez ek zuzentzen dauen taldearentzat, denporaldiaren lehen zatian egindako lan onaren erakusle. Ferrol e...

Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea pozik agertu da Bou Bizkaiak Castroko estropadan egindako lanagaz 05.03.2025

Bermeo ko traineruak garaipena eskuratu eban, Castro n joan zan domekan jokatu eban  aurredenporaldiko lehen estropadan. Bou Bizkaiak bost segunduko aldea kendu eutsen Zierbena ri eta Orio ri. Azken hiru denporaldietan traineru estropadetan nagusi izandako taldeak aldaketa ugari euki dauz 2025 urterako. Jon Salsamendi da entrenatzaile barria eta aurreko denporaldietan gizon garrantzitsuak izan dir...

Real Madril eta Athletic emakumezkoen ligako bigarren eta hirugarren sailkatuak dira, hurrenez hurren 28.02.2025

Athleticek Real Madril jasoko dau domeka honetan San Mamesen, eguerdiko 12:00etan . Emakumezkoen ligan, bigarren eta hirugarren sailkatuak dira momentu honetan Real Madril eta Athletic, hurrenez hurren. Halanda be, 14 puntuko aldea dauka talde madrildarrak bere alde. Athleticen aurkari zuzenak Txapeldunen Ligarako sailkapena lortzeko lehian, beraz, Atletico Madril eta Erreala dira . Domekako parti...

Unai Gomezek eta Mikel Jauregizarrek indartsu ikusten dabe taldea denporaldiaren azken txanpeari begira 27.02.2025

Sekula ez dira Bermeo ko jokalari bi batera egon Athleticen lehen plantilan. Unai Gomez Etxebarria eta Mikel Jauregizar Alboniga bigarren denporaldia beteten dabilz Ernesto Valverde ren aginduetara eta azken honek, ganera, lekutxoa eskuratu dau hasierako hamaikakoan. Bizkaia Irratia n Lezama ra joan gara eurekaz berba egiteko egueneko entrenamendu saioa egin aurretik. Kontu ugari aztertu doguz hog...

Euskal talde biak sailkapenean bardinduta dagoz eta Txapeldunen Liga puntu bakar batera daukie 14.02.2025

Athleticek Errealari aurre egingo deutso domeka honetan San Mamesen jokatuko dan euskal derbian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Momentu honetan, euskal talde biak bardinduta dagoz sailkapenean , 32 puntukaz. Athleticek eta Errealak 10 partidu irabazi, bi bardindu eta sei galdu dabez . Beraz, parekotasun handiko partidua espero da. Ganera, Txapeldunen Liga jokatzeko aukerea emoten dauan hirugarren...

Emakumezkoen Athleticek eta Realak San Mamesen domekan jokatuko dabe derbia be aztertu dogu 13.02.2025

Futbol tertulia egin dogu Bizkaia Irratian, eguenero egiten dogun legez. Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basaldua batu gara mahai baten inguruan, Athleticek domekan Cornella-El Praten Espanyolen aurka jokatuko dauen partidua aztertzeko. Jon Uriarte, Athleticeko presidenteak herri harmailaren ganean esandakoak be jorratu doguz, emakumezkoen Athleticek eta Realak domekan Katedralean jokatuko d...

Athleticeko presidenteak argi eta garbi esan dau errespetuan oinarritu behar dala herri harmailearen jarduna 12.02.2025

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak Animazio Herri Harmailaren egoera aztertu dau eguazten honetan San Mamesen emondako prentsaurrekoan. Herri Harmailari buruzko Klubaren kontzeptu nagusien azalpenagaz hasi dau hitzaldia. Uriartek oso argi  laburbildu dauz kontzeptuak: "Errespetuz animetan dauen Herri Harmaila gura dogu". Izan be, "Errespetua, filosofia lez, ez da ikutzen". Presidenteak argi...

Joko antolatzaile gernikarra lehen denporaldia beteten dabil Lointek Gernika Bizkaian, kanpotik zazpi urtetan ibili ostean 11.02.2025

Ane Olaeta Larrauri k hamazortzi urtegaz urten eban bere etxetik, bere herritik, Kalifornia ra joateko, bertan ikasketak egin eta saskibaloian jokatzera. Ameriketako Estatu Batuetan bost urte egin ondoren, Espainiako ligako talde batera jauzi egin eban, Lugo ko taldera hain zuzen be. Urte bi bete ebazan bertan. Azkenik, uda partean Lointek Gernika Bizkaia ren deia jaso eban eta herriko taldera ilt...

Oihane Irazu, Gontzal Galan, Beñat Igarza eta Ramon Basalduaren arteko tertulia 06.02.2025

Jon Uriarte , Athleticeko presidentea, eta Mikel Gonzalez , futbol zuzendari nagusia, agertu dira San Mames en eguazten honetan. Taldeak orain arte Liga txapelketa n, Europa Ligan eta Kopa n egindako lanaren ganeko balorazinoa egin dabe. Esan beharrik ez dago, Athletic eko arduradunak pozik dagozala Valverde ren taldeak orain arte egindako lanagaz. Presidenteak berretsi egin dau helburu nagusia Eu...

Lehen itzuliko azken norgehiagoka San Mamesen jokatuko dau emakumezkoen Athleticek 17.01.2025

Emakumezkoen Athleticek Bartzelona liderra jasoko dau zapatu honetan San Mamesen, arratsaldeko 16:15etan . Partidu handiaren atarian, Maddi Torre Athleticeko atzelariagaz egin dogu berba Jokoan irratsaioan . Torre oso jokalari garrantzitsua da David Aznar entrenatzailearen sisteman, denporaldiko partidu guztietan parte hartu daualako titular lez. Bartzelonaren aurkako norgehiagokari begira, Torrek...

Listen to the Jokoan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.