tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#380 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 18. etapa 14.09.2019 8:04
Azken atseden egunaren ondoren, Madrileko komunitatean jokatu da Espainiako Vueltako 18. etapa. Azken aurreko testa zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek eta Lopezek (AST) aprobetxatu duela esan genezake. Hori bai, eguneko ihesaldian sartuta, Higuita (EF1) gazte kolonbiarrak etapa garaipen bikaina lortu du ia 40 km inguru bakarrik eginda. Atzetik helmugaratu dira Roglic (TJV) liderra, Valverde...
#379 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 17. etapa 12.09.2019 6:08
Gaur jokatu da Espainiako Vueltako 17. etapa. Dagoeneko Vuelta azken tartean sartu da atzoko atseden egunaren ondoren. Ibilbidea ikusita bazirudien esprintean amaitzeko moduko etapa izan dela, baina azkenean abanikoak sortu dira eta Vueltako etaparik interesgarrienetako bat ikusteko aukera izan dugu. Bigarren etapa garaipena lortu du Gilbertek (DQT) eta ia lidergoa eskuratzekotan izan da Quintana...
#378 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 16. etapa 12.09.2019 8:24
Gaur Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da. Atseden egunaren aurretik, sailkapen nagusiko txirrindulariek beste test bat izan dute, baina atzo bezala, ihesaldiak bidea egin eta bertan izan den Fuglsangek (AST) etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean ahuleziarik nabarmenena Quintanak (MOV) erakutsi du, baina Valverde (MOV) taldekidea ere ez da fin ibili eta segundo batzuk galdu ditu helmugan...
#377 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 15. etapa 08.09.2019 8:45
Gaur jokatu da etapa Espainiako Vueltako etapa erregina eta ihesaldik lortu du etapa garaipena. 17 txirrindulariz osatutako tropeltxo batek egin du aurrera eta tartean ziren Ion Izagirre (AST) eta Oscar Rodriguez (EUS) euskaldunak, baina indartsuena Kuss (TJV) izan da. Faboritoen artean indartsuenak Roglic (TJV) eta Valverde (MOV) izan dira eta ez du esloveniarrak inongo arazorik izan maillot gorr...
#376 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 14. etapa 07.09.2019 6:21
Kantabriatik Asturiaseko bidea hartu du Espainiako Vueltak gaur jokatu den 14. etapan. Esprinterren taldeek kontrolpean izan dute sortu den ihesaldia eta Sam Bennett (BOH) izan da garailea. Hori bai, esprinta azken kilometroan izan den erorikoak baldintzatu du. Badirudi horien guztien artean Mezgec (MTS) izan dela kaltetuena. Sailkapen nagusikoak erorikoan ere izan arren, ez dirudi inongo zauri ke...
#375 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 13. etapa 06.09.2019 8:21
Aurtengo Espainiako Vueltak euskal errepideetan zehar azken kilometroak eginez ekin da. Bilbotik abiatu eta Los Machucosen amaitu da etapa. Bazirudien ihesaldikoen artean jokatu zitekeela etapa garaipena baina azkenean sailkapen nagusiko liderra eta Pogacar (UAD) gaztea izan dira batera helmugaratu direnak. Esloveniar gaztea izan da azkarrena eta horrenbestez Pogacarrek Vuelta honetan bere bigarre...
#374 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 12. etapa 05.09.2019 4:40
Euskal Herriko errepideetan jokatu da Espainiako Vueltako 12. etapa. Bilbon izan da amaiera eta 14ko tropeltxoko indartsuena Gilbert (DQT) izan da. Alex Aranburu (CJR) eta Barceló (EUS) saiatu dira belgiarra antzematen baina ez zaie posible izan. Faboritoen artean Lopez (AST) izan da Arraizko igoeran saiatu dena baina helmugan faboritoak elkarrekin izan dira. Roglicek (TJV) jarraitzen du gorriz. H...
#373 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 11. etapa 04.09.2019 5:46
Mikel Iturria (EUS) urnietarrak irabazi du Espainiako Vueltako 11. etapa. Euskadi-Murias taldeko txirrindularia eguneko ihesaldian sartu eta Urdaxeko helmugan indartsuena dela erakutsi du. Bigarren Jonathan Lastra (CJR) sailkatu da. Egun borobila, beraz, euskal errepideetatik pasa den Vuelta honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan eta Roglicek (TJV) jarraitzen du lider. Hau eta gehiago...
#372 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 10. etapa 04.09.2019 5:37
Gaur Espainiako Vueltako 10. etapa jokatu da, 36km-tako erlojupekoa. Bertan espero bezala indartsuena Roglic (TJV) izan da. Esloveniarra nagusitasun handiz gailendu da bere arerioen aurka eta etapa garaipena lortzeaz gain Vueltako lider berria da. Gaurko galtzaile nagusia Quintana izan da helmugan Roglicekiko 3’06” galduta. Etaparen errepaso sakonagoa entzungai duzue Imanol Lluciak (@imanolllucia)...
#370 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 7. etapa 04.09.2019 5:37
Gaurko Espainiako Vueltako 7. etapan faboritoak izan dira protagonista. Aurtengo Vuelta honetako lau indartsuenak Valverde (MOV), Roglic (TJV), Lopez (AST) eta Quintana (MOV) argi geratu da. Murtziarra izan da etapa garaipena lortu duena baina berriro ere Lopez jantziko da gorriz Teunsek (TBM) aurreko mendatean ezin izan baitio Movistarrek ezarritako erritmoari eutsi. Etapan ihesaldia osatu da eta...
#369 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 6. etapa 04.09.2019 6:35
Atzoko Espainiako Vueltako 6. etapan protagonista ihesaldia izan zen. Etapa garaipena lortu zuena Jesus Herrada (COF) izan zen. Iheskide izan zen eta bigarren sailkatu zen Teuns (TBM), berriz, lortutako errentari esker lasterketako lider berria da. Alde mingotsa Uran (EF1), Carthy (EF1), Roche (SUN) eta Victor De la Parte (CPT), orain arte sailkapen nagusian lehen euskalduna genuena, eroriko baten...
#371 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 8. eta 9. etapak 01.09.2019 8:54
Atzokoan Espainiako Vueltako 8. etapa jokatu zen. Ihesaldiak izan zuen protagonismoa eta bertako azkarrena helmugan Arndt (SUN) izan zen. Hori gutxi izan bazen, ihesaldian zen Edetek (COF) izan zuten errentari esker maillot gorria jantzi zuen. Gaurkoan Vueltako 9. etapa jokatu da, etapa erregina. Protagonismo handiagoa eguraldiak izan du izan ere kazkabarra izan dute txirrindulariek. Horrenbesteko...
#368 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 5. etapa 28.08.2019 5:26
Ihesaldiak bidea egitea lortu du Espainiako Vueltako 5. etapan. Javalambre gainean amaitzen zen etapa gaurkoa, sailkapen nagusiaren lehian dabiltzanentzat test garrantzitsua horrenbestez. Tropelak lasai hartu du eta etapa garaipena Madrazo (BBH), Bol (BBH) eta Jose Herradaren (COF) artean lehiatu dute. Madrazo izan da azkenean besoak jaso dituena birritan atzeratuta geratu izan bada ere. Sailkapen...
#365 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 2. etapa 25.08.2019 6:21
Benidorm eta Calpe artean jokatu da gaurko Espainiako Vueltako 2. etapa eta faboritoak izan dira protagonista. Puig Llorencako igoera erabakigarria izan da indartsuenak aurreratzeko eta jaitsieran Mikel Nieve (MTS), Aru (UAD), Uran (EF1), Roche (SUN), Roglic (TJV) eta Quintanaz (MOV) osatutako seikoteak egin du aurrera. Azken kilometroetan Quintana bera izan da erasoa jo eta etapa garaipena lortu...
#364 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vueltako 1. etapa 24.08.2019 4:49
Gaur abiatu da 2019ko Espainiako Vuelta taldekako erlojuaren kontrako saioarekin. Sorpresaz, Izagirre anaien Astana taldea izan da azkarrena Torreviejako kaleetan Deceuninck – Quick-Step eta Sunweben aurretik. Gorriz Lopez (AST) jarri da eta Roglicen Jumbo taldeak 40 segundoko atzerapena izan du eroriko batek eraginda. Hau guztia eta gehiago Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen dizue podcast honeta...
#363 Tropela.eus | 2019ko Espainiako Vuelta 20.08.2019 1:22:39
Hauxe duzue 2019ko Espainiako Vueltaren inguruko podcastaren aurre analisia. Dagoeneko 22 taldeek beraien zortzikoak aurreratu dituzten honetan, Lander Garro, Iban Perez (@piban), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) ibilbidea eta Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Ohi moduan, irizpide eta informazio ugari denboraldiko azken itzuli handiaren inguruan.
#362 Tropela.eus | errepasoa 6 05.08.2019 55:36
Hauxe duzue denboraldiko 6. errepaso podcasta. Bertan Egoitz Lizaso (@elizaso), Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Iban Perezek (@piban) azken asteetan txirrindularitza munduan izandako berriei errepasoa emanez beraien iritziak azalarazten dituzte. Zoritxarrez, podcast honetan Poloniako Tourrean zendu berri den Lambrecht (LTS) gaztea izan dute mintzagai, baita 2019ko Frantz...
#361 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 21. etapa 29.07.2019 9:52
Hauxe duzue 2019ko Frantziako Tourreko 21. eta azken etaparen podcasta. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) azken etapa esprintean Ewanek (LTS) irabazi zuela kontatzen digu. Horretaz gain, sailkapen guztiak errepasatzen ditu baita Tropelako puntuak ere. Gogoratu aurtengo Tourreko irabazlea Bernal (INS) izan dela Thomas (INS) eta Kruijswijken (TJV) aurretik.
#360 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 20. etapa 27.07.2019 7:03
Alpeetako azken etapa eta 2019ko Frantziako Tourreko azken etapa erabakigarriaren laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. 59 km-ra laburtutako 20. etapa hau behintzat ospatzeko moduan izan da eta indartsuena Nibali (TBM) izan da etapa garaipena eramanez. Tourra, aldiz, Bernalek (INS) eramango du etapa garaipenik lortu ez arren. Bigarren Thomas (INS) taldekidea izango da et...
#359 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 19. etapa 26.07.2019 24:27
Gaurko 2019ko Frantziako Tourreko 19. etapa benetan berezia izan da. Faboritoak sailkapen nagusia iraultzeko lehian zebiltzala, helmugarako 30 kilometroren faltan eta azken igoerari ekin aurretik etapa neutralizatzea erabaki du antolakuntzak eguraldi traketsak ibilbideak guztiz erabili ezinda utzi baititu. Etapako garailerik ez gaur baina bai lider berria: Bernal (INS). Etapa berezia izanik, podca...
#358 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa 25.07.2019 8:27
Alpeetako lehen etapa izan da 2019ko Frantziako Tourreko 18. etapa. Bertan ihesaldi jendetsua osatu da, izen handiekin. Bazirudien Movistarrek lasterketa irauli nahi zuela, baina ez du horrelakorik egin. Edonola ere Quintanak (MOV) ihesaldian sartuta etapa garaipena lortu du eta sailkapen nagusiko lehen 10 postuetan sartzea Mikel Landaren (MOV) aurretik. Alaphilippek (DQT) ahultasun zantzuak eraku...
#357 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapa 24.07.2019 5:58
Espero bezala, 2019ko Frantziako Tourreko 17. etapan ihesaldiak izan du protagonismoa. Bertan bi euskaldun izan baditugu ere, Trentin (MTS) izan da indartsuena eta bakarrik iritsi da helmugara. Gorka Izagirre (AST) Omar Frailerekin (AST) ihesaldian izan bada ere, azkenean 6. postuarekin konformatu beharrean izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Egoi...
#356 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 16. etapa 23.07.2019 5:57
Alpeetako etapei aurre egin aurretik esprinterrek azken aukera izan dute gaurko 16. etapan 2019ko Frantziako Tourrean. Bertan azkarrena Ewan (LTS) izan da eta horrenbeste australiarrak bi etapa garaipen lortu ditu. Sailkapen nagusian Alaphilippek (DQT) jarraitzen du lider. Gaurko ezbeharrik esanguratsuena Fuglsangek (AST) erorikoa izan eta lasterketa utzi beharrean izan dela da. Tropelan %63,2ak d...
#355 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 15. etapa 22.07.2019 10:06
2019ko Frantziako Tourrak Pirinioei agur esan die 15. etaparekin eta atseden hartzea tokatu zaie txirrindulariei Nimesen azken asteari ekin aurretik. Ihesaldiko indartsuena izanda, Simon Yatesek (MTS) bere bigarren etapa garaipena lortu zuen. Bigarren Pinot (GFC) indartsu bat eta hirugarren ikuskizuna emateko prest dagoen Mikel Landa (MOV) bat ikusi ditugu. Hori bai, Alaphilippek (DQT) denbora gal...
#354 Tropela.eus | 2019ko Frantziako Tourreko 14. etapa 20.07.2019 8:02
Tourmaleten amaitu da 2019ko Frantziako Tourreko 14. etapa. Etapa garrantzitsuak aurkariak zein indarrez aurkitzen diren ikusteko, zalantzarik gabe. Bertan besoak altsa dituena Pinot (GFC) izan da Gaudi taldekideak jarritako erritmo gogorrari errematea emanez. Bigarren, ordea, Alaphilippe (DQT) sailkatu da eta lidergoa sendotzen jarraitzen du. Etapa honetaz eta 15. etapak eman dezakeenaz Egoitz Li...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.