tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#510 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 20. etapa 17.07.2021

Van Aertek (TJV) lortu du aurreko erlojuaren kontrako saioan ez bezala 20. etapa honetan garaipena. Nagusitasun handia erakutsiz, Asgreen (DQT) eta Vingegaard (TJV) taldekidearen aurretik sailkatu da. Pogacarrek (UAD) ez du erakutsi etaparen lehian sartzeko asmorik eta etapan 8. denborarik onena ezarrita, aurtengo Tourra irabazteko egin beharreko lanak burututzat eman ditu. Gaurko etapak emandakoa...

#509 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 19. etapa 17.07.2021

Ihesaldiak bidea egitea lortu zuen atzokoan. Mohoricek (TBV) bere gaitasunak baliatuz eta iheskideen izan zuten antolakuntza kaskarra tarteko, Bahrain taldearentzat 3. etapa garaipena lortu zuen. Ion Izagirrek (APT) ere ihesaldian sartzeko aukera izan bazuen ere, etaparen lehiatik kanpo geratu zen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek (UAD) horiz ekingo dio gaurko 20. etapari. Atzoko e...

#508 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 18. etapa 17.07.2021

Ineos taldeak lan egin du tropel nagusian eta esango genuke lortu dutela helburuetako bat: Carapazen (IGD) podiumeko postua ziurtatzea Tourmaleten gora Uran (EFN) atzean geratu baita. Baina, aurreko etapan bezala, Pogacar (UAD) nagusi Vingegaard (TJV) eta Carapazen (IGD) aurretik. Gainera gaurko garaipenarekin Pogacarrek mendiko maillota ere eskuratu du. Iazkoa lortzeko bidean da esloveniarra. Gau...

#507 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 17. etapa 15.07.2021

UAEko kontrolatutako etapan, Pogacarren (UAD) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu zuen Pirineotako lehen etapan. Vingegaard (TJV) gaztea eta Carapaz (IGD) izan zituen bidelagun azken kilometroetan, baina esan bezala, bietako inor ez zen gauza izan Pogacarri etapa kentzeko. Lidergoa sendotuta, beraz, esloveniarra, Vingegaard eta Carapazek, aldiz, podiumeko postuak ziurtatzen hasita. Atzok...

#506 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 16. etapa 14.07.2021

Konradek (BOH) garaipena eman dio taldeari Polittek (BOH) egun batzuk egin zuenaren antzera, ihesaldian sartu eta nagusitasuna erakutsiz. Alex Aranburu (APT) ihesaldi horretan izan bazen ere, seigarren postuan sailkatzeko aukera besterik ez du izan. Maillot berdearen lehian, Colbrellik (TBV) eta Matthewsek (BEX) puntuak bildu zituen, nahiz eta Cavendishek (DQT) eusten dion maillot berdeari. Sailka...

#505 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 15. etapa 12.07.2021

Ihesaldia gailendu da etapa berri batetan. Oraingo eskenatokia Andorra genuen eta ihesaldiko tropeltxo marduletik Kuss (TJV) estatubatuarra izan da garaile. Hautagai nagusien artean mugimenduak izan badira ere, Pogacarrek (UAD) nagusitatasunez eusten dio lidergoari. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

#504 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 13. etapa 10.07.2021

Deceuninckek ondo kontrolatu du Tourreko 13. etapa eta berriro ere garaipena lortu du bertan Cavendishek (DQT). Guztira 34 garaipen, honenbestez, Frantziako Tourrean eta jada Merckxen marka berdindu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Pogacarrek jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

#502 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 11. etapa 09.07.2021

Arantza kentzeko gauza izan da Van Aert (TJV) etapa garaipen garrantzitsua lortuta Mont Ventouxeko etapan. Ihesaldian sartuta, Trekeko bikoaren, Elissonde (TFS) eta Mollema (TFS), eusteko gai izan da. Sailkapen nagusian ere mugimenduan izan dira, Pogacarrek (UAD) maillot horiari erraz eusten badio ere, O‘Connorrek (ACT) eta Gauduk (GFC) denbora galdu baitzuen. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak...

#503 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 12. etapa 09.07.2021

Saganek (BOH) belauneko minaren ondorioz, etxerako bidea hartu duen etapa berean, Politt (BOH) taldekideak etapa garaipena lortu du. Esprinta saihestea lortu du ihesaldiak, 13 txirrindulariz osatutako tropeltxoak, bertan Politt zelarik. Imanol Ervitik (MOV) ere lortu du ihesaldia sartzea, baina ez da gauza izan Politten erasoari jarraitzeko eta bigarren postuarekin konformatu beharrean izan da. At...

#501 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 10. etapa 06.07.2021

Inork gutxik espero zuen Cavendishek (DQT) aurtengo Tour honetan hiru etapa garaipen eta berdearen lehian izango zenik. Pentsa, %20ak baino gutxiagok hartu du Tropelan eta hori "Beste azkarrak" multzoan izanik. Garaipen hauei esker Tropelan puntu gehien eman dituen hirugarren txirrindularia da liderraren, Pogacarren (UAD), eta asteburuan erretiratu zen Van der Poelen (AFC) atzetik. Gai izango ote...

#500 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 9. etapa 05.07.2021

Atseden egunaren aurreko etapa ere zinez gogorra izan da txirrindularientzat. Garaipena O'Connorrek (ACT) lortu zuen, ihesaldiaren aurrealdean izanez egun osoan zehar. Mendiko sailkapenean ere lehia ikusi genuen Quintana (ARK) eta Poelsen (TBV) artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, aukera guztiei agur esan ziena Van Aert (TJV) izan zen eta Pogacarrek (UAD), aldiz, lidergoa indartu zuen azken igo...

#499 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 8. etapa 04.07.2021

Etapa kaotikoa ikusi genuen. Bizi lehen kilometroetan eta ondorioz Thomas (IGD), Latour (TEN) eta Roglic (TJV) tropeltxo nagusitik atzeratuta geratu ziren. Gaur jakin dugunez, Roglicek Tourra utziko du. Bahreinekoak lehian izan ziren egun guztian zehar Poels (TBV) eta Teunsen (TBV) bidez, eta azken honek lortu zuen azkenean etapa garaipena. Bazirudien Pogacarrek (UAD) emandako erakustaldian etapa...

#498 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 7. etapa 03.07.2021

Etapa ikusgarria aurtengo Frantziako Tour honetako 6. hau. Izan ere ihesaldi mardula osatu zen, bertan Mohoric (TBV) garaileaz gain, Van der Poel (AFC) liderra ere sartu baitzen. Esloveniako txapeldunak etapa garaipen handia lortu zuen eta ihesaldikoek, denbora tarteari esker, sailkapen nagusian aurrera egiteko gai izan ziren. Saririk potoloenak lortu zituztenak liderra, Van der Poel (AFC), eta Va...

#497 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 6. etapa 02.07.2021

Berriro ere etapa garaipena lortu du Cavendish (DQT) Man irlako gizon azkarrak. 4. etapan garaipena lortuta, badirudi britaniarrak konfiantza eta hankak berreskuratuta dela. Berdez jantzita irabazi du etapa eta badirudi berdearen lehian izan daitekeela. Gainontzean aldaketarik ez, Van der Poelek (AFC) jarraitzen baitu horiz jantzita. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko...

#496 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 5. etapa 01.07.2021

Lehen test garrantzitsua sailkapen nagusiko txirrindularientzat eta kolpea ematen lehena Pogacar (UAD) izan da. Etapa irabazteaz gain, arerioei minutu t'erdiko aldea irekitzeko gauza izan da. Van der Poelek (AFC), ordea, horiari eusten dio erlojupeko bikain bat burutu ondoren. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

#495 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 4. etapa 30.06.2021

Txirrindularien protesta ere izan zuen etapa honetan, Cavendish (DQT) izan da etapa garailean. Denbora zen etapa garaipenik lortu ez zuela baina Deceuninckera bueltatzeak on egin diola bistan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van der Poelek (AFC) jarraitzen du lider. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Iban Perezek (@piban).

#492 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 1. etapa 27.06.2021

Abiatu da 2021eko Frantziako Tourra eta guk ere ekin diogu eguneroko podcasta prestatzeari. Podcast honetan Tourreko lehen etapaz gain, La Coursekoaz ere hitz egin dugu. Bertan Volleringek (SDW) lortu zuen garaipena nagusien tropeltxoan azkarrena izanik. Eider Merino (MNX) izan zen lehen euskalduna. Gizonezkoenean, aldiz, munduko txapelduna den Alaphilippek (DQT) lortu zuen etapa garaipena nagusit...

#491 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 22.06.2021

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere. Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez...

#490 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 21. etapa 30.05.2021

Amaitu da 2021eko Italiako Giroak eta ezustekorik gabe azken etapan, Bernalek (IGD) irabazi du aurtengo edizioa. Aldaketarik ez podiumeko postuetan gaurko etaparen ondoren, beraz, Carusok (TBV) amaitu du bigarren eta hirugarren, aldiz, Simon Yatesek (BEX). Gaurko etapan ere protagonista Ineos izan da Gannak (IGD) eman duen erakustaldiarekin beste etapa bat poltsikoratuz. Gaurko azken etapak eman d...

#489 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 20. etapa 30.05.2021

Ikusgarria Giroko 20. etapa nahiz eta sailpanen nagusian aldaketa gehiegirik ez zuen sortu. Bardet (DSM) eta Caruso (TBV) oso ausart erasoan, Bernal (IGD) eta Daniel Felipe Martinez (IGD) bikian arrosaren defentsan. Azkenean Carusok etapa garaipena lortzeaz gain, bigarren postua sendotu zuen, hein handi batean Pello Bilbaoren (TBV) lan eskergari esker. Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dez...

#488 Tropela.eus | 2021eko Dauphine Kriteriuma 29.05.2021

2021eko Dauphine Kriteriumaren ibilbidea eta, bereziki, Tropelako kiniela errepasatzen dute Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Erlojupeko bakarra eta zailtasun handiko etapekin amaituko den Kriterium honek, berriro ere 8 etapatako egitura berreskuratzen du iazko pandemiaren mugak gaindituta. Zalantzarik gabe lasterketa honek aurtengo Tourrera hautagai nagusiak...

#487 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 19. etapa 28.05.2021

Sailkapen nagusian aldaketarik izan ez bada ere, Bike Exchange taldeak etapan protagonista izateko nahia erakutsi du. Azkenean lan hori Yatesek (BEX) borobildu du etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) eusten dio lidergoari. Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.

#486 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 18. etapa 27.05.2021

Aurreko podcastean esandakoaren kontra, 2021eko Italiako GIroko 18. etapa honetan ihesaldian izan da garailea. Gainera errenta handia lortu dute tropelak patxadaz hartu baitu. Aurrean indartsuena etapa garaipena lortzeko Bettiol (EFN) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) jarraitzen du lider. Gaurko etapak emandakoa eta bihar eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Per...

#485 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 17. etapa 27.05.2021

Atseden egunaren ondorengo etapan, Dan Martinek (ISN) arantza kendu eta etapa garaipen handia lortu du eguneko ihesaldian sartuta. Azken igoera bikaina eginda, ondo eutsi dio hautagai nagusien tropelari eta bertan izandako erasoei. Gainara garaipen honekin hiru itzuli handietan etapa bana ditu palmaresean. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta, Bernalek (IGD) lidergoari eusten badio ere, ahul...

#484 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 16. etapa 25.05.2021

Dolomitetako etapa garrantzitsua, eguraldiak baldintzatua hasterako eta etapan zehar. Izan ere, antolakuntzak ibilbidea aldatu beharrean izan da eta edozein kasutan ere, eguraldi makurrak, telebistako irudiak ez izatea eragiteaz gain, triskantza eragin du tropelean. Nagusitasunez agertu dena Bernal (IGD) izan da, ia minutu t'erdiko errentarekin helmugaratu baita Bardet (DSM) eta Carusorekiko (TBV)...

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.