tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#483 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 15. etapa 23.05.2021

Transiziozko etapa Italiako Giroko 15. etapa hau. Espero bezala ihesaldiak bide egin du eta azken metroetan bi txirrindulari iritsi diren horretan, Campenaerts (TQA) izan da azkarrena. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) jarraitzen du buruan. Hori bai, Buchmannek (BOH) etxerako bidea hartu behar izan du eroriko baten ondorioz. Gaurko etapak emandakoa eta biharkoak eman dezakeenare...

#482 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 14. etapa 23.05.2021

Zain ginen Zoncolaneko etapa iristeko eta iritsi da eguna. Akaso gehiago espero genuen, baina gauza batzuk argitzeko balio izan du. Alde batetik ihesaldikoen lehian nola Fortunatok (EOK), Contadorren talde gonbidatuko txirrindulariak, garaipen handia lortu duen Zoncolanen. Bestetik, hautagai nagusienei dagokionez, Bernal (IGD) indartsuena dela eta koxka bat beherago Yates (BEX) dagoela ikusi da. A...

#481 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 13. etapa 21.05.2021

Espero bezala, ihesaldia osatu bada ere, esprinterren taldeek kontrolpean izan dueta eta "volata" izan dugu helmugan. Bertan azkarrena Nizzolo (TQA) italiarra izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez horrenbestez. Gaurko etapak eta biharkoak eman dezakeenaren ingurukoak bildu ditu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.

#480 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 12. etapa 20.05.2021

Ibilbideak hautagai nagusien artean denbora tarteak ateratzeko aukera eskaintzen bazuen ere, berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du aurtengo Giro honetako 12. etapa honetan. Hamalau bat laguneko ihesaldia izan da, baina etapa biren artean erabaki dute: Vendrame (ACT) eta Hamilton (DSM). Azkenean azkarrena Vendrame izan da eta berak eraman du etapa. Sailkapen nagusian aldaketarik ez Solerrek...

#479 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 11. etapa 20.05.2021

Sterratoko etapa izan da hamaikagarren hau. Bertan ihesaldiak behar besteko abantaila izan du etaparen lehian izateko. Bi gazte izan dira protagonista bertan, Covi (UAD) eta Schmid (TQA), non azken honek garaipena lortu duen. Sailkapen nagusian ere lehia izan da eta Bernal (IGD), liderra, guztien gainetik gailendu da. Honen eta biharko 12. etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso...

#478 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 10. etapa 18.05.2021

Atseden egunera iritsita, oraindik aste t'erdi falta bada ere, 2021eko Italiako Giroaren erdi aldera iristen ari garela esan dezakegu. 10. etapa berriro ere azkarrentzat etapa egokia izan zen eta bertan, Borak egindako lan bikainari emaitza borobila emanez, Saganek (BOH) etapa garaipena lortu zuen. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Bernalek (IGD) gordeko du maillot arrosa lehen atseden egunean...

#477 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 9. etapa 17.05.2021

Atzoko etapa, esterratan amaiera zuena, faboritoen probetsi zuten sailkapen nagusian denbora tarteak ateratzeko. 9. etapa honetan, Bernalek eman zuen erakustaldian azken kilometroetan inork ez jarraitzeko moduko erasoaldia emanda. Etapa garaipena eta maillot arrosa eskuratu zituen kolonbiar gazteak. Honen eta gaurko 10. etapan eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Perez (@piban) podcast berri...

#476 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 8. etapa 15.05.2021

Ihesaldiak bidea egitea lortu du gaurko Giroko 8. etapa honetan. Bertan bederatziko bat izan da eta azken igoeran izandako erasoen artetik gailentzeko gauza izan dena Lafay (COF) izan da. Faboritoen artean zerbait ikustea espero bagenuen ere, esan daiteke nagusienak batera heldu direla eta aldaketarik ez dela izan. Valterrek (GFC) jarraitzen du arrosaz. Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz...

#475 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 7. etapa 14.05.2021

Australiako esprinter txikiak bere Giro honetako bigarren garaipena lortu du. Ewanek (LTS) horrenbestez, bigarren etapa irabazteaz gain, bihar erregulartasunaren maillota ere eramango du. Bere atzetik sailkatu dira Cimolai (ISN) eta Merlier (APC). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Valter (GFC) gazteak jarraitzen du lider. Gaurko etapaz eta biharkoak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@e...

#474 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 6. etapa 14.05.2021

Beste etapa menditsu bat izan da aurtengo Italiako Giroko 6. etapa. Ihesaldiak bidea egitea lortu eta Mäderrek (TBV), Mikel Landaren taldekideak, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean Bernal (IGD), Dan Martin (ISN) eta Evenepoel (DQT) azaldu dira indartsuen. Lider aldaketa izan da izan ere De Marchik (ISN) tropel nagusiarekiko atzeratuta zen jada kilometro askoren faltan eta orain maillot ar...

#473 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 5. etapa 12.05.2021

Berriro ere esprinterrentzako eguna izan da gaurko Italiako Giroko 5. etapa eta ongi kontrolatua izan dute beraien taldeek hala izan zedin. Azkarrena gaurkoan helmugan Ewan (LTS) izan da, bigarren Nizzolo (TQA) izan delarik. Bigarren postu horri esker, erregulartasunaren sailkapenean buruan jarri da italiarra. Edozein kasutan gaurko notizia Mikel Landaren (TBV) erorikoa eta etxeratzea izan da. Bid...

#472 Tropela.eus | 15ero, 6. saioa 12.05.2021

Bueltan da 15ero saioa ale berri batekin. Oraingo honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia), azken lasterketei errepasoa emateaz gain, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra elkarrizketatu du bertan. Saioa borobiltzeko, Italiako Giroaren lehen egunen inguruko iritziak biltzen ditu Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) kidearekin batera.

#471 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 4. etapa 11.05.2021

Berriro ere ihesaldiak bidea egitea lortu du egun euritsu honetan. Tartea nahiko lortu dute iheslariek tropel nagusiarekiko, eta bertako indartsuena Dombrowski (UAD) amerikarra izan da. Lider aldaketa ere izan da, izan ere Gannak (IGD) tropelaren erritmoari eusteko gai ez da izan, ezta Giro honetako faboritoetan aurkitzen zen Almeida (DQT) besteak beste. Italiar bat izango da lider berria, gaurkoa...

#470 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 3. etapa 11.05.2021

Ihesaldia protagonista Italiako Giroko 3. etapa honetan. Borak lan egin badu ere, eta ondoren beste gizon azkarren taldeak ihesaldi hori bertan behera uzteko lanean aritu badira ere, Van der Hoornek (IWG) ondo eutsi dio bere abantailari eta etapa garaipen handia lortu du. Esprintean azkarrena Cimolai (ISN) izan da. Sailkapen nagusian, arrosari dagokionez, aldaketarik ez. Hau eta gaurko etapak eman...

#469 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 2. etapa 09.05.2021

Italiako Giro honetako lehen esprinta ikusi dugu gaurkoan eta Merlier (APC) belgiarra izan da nagusi. Esan daiteke ezustekoa eman duela Tropelan bertan ere ez baikenaun azkarren lehen multzoan. Atzetik Nizzolo (TQA) eta Elia Viviani (COF) sailkatu dira. Lider izaten Gannak (IGD) jarraitzen du. Hau eta etapak emandakoaren inguruan, podcast labur hau Iban Perezen (@piban) ahotsean duzue entzungai.

#468 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 1. etapa 08.05.2021

Hasi da 2021eko Italiako Giroa eta hemen duzue 1. etapak emandakoaren mini podcasta. Bertan Gannak (IGD) etapa eta millot arrosa janztea lortu du Affini (TJV) eta Fossen (TJV) aurretik. Hautagai nagusien artean azkarrena Almeida (DQT) izan da eta lehen euskalduna Jonathan Castroviejo. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#467 Tropela.eus | 2021eko Italiako Giroa 06.05.2021

Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Liz...

#466 Tropela.eus | 15ero, 5. saioa 01.05.2021

Saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia), ohi bezala txirrindularitzako berri nagusiak errepasatzeaz gain, Euskaltel-Euskadi taldeko Garikoitz Bravo eta Kern Pharmako Jon Agirre txirrindulariak elkarrizketatu ditu.

#465 Tropela.eus | 15ero, 4. saioa 07.04.2021

Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural - Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutak...

#464 Tropela.eus | 2021eko Euskal Herriko Itzulia 31.03.2021

Iaz COVID-19ak baldintzatuta Euskal Herriko Itzuliarik jokatu gabe geratu ondoren, aurte bueltan da ikuslerik gabe bada ere. Edozein kasutan, partaidetza ona izango dela dirudi zaleon zorionerako. Horri begira, eta batez ere Tropelako kiniela ardatz hartuta, Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) podcast berri hau osatu dute.

#463 Tropela.eus | 2021eko Milano-Sanremo 18.03.2021

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).

#462 Tropela.eus | 15ero, 3. saioa 18.03.2021

Tropelaren denboraldiari ekin aurretik, azken egunetako lasterketei errepasoa egiten diegu podcast honetan. Bereziki, UAEko Tourra, WorldTour mailako lehen lasterketa eta klasikoei egiten zaie errepasoa. Euskal Herriko Itzulia ere mintzagai izan dute eta horren harira, Kern Pharma talde gonbidatua izanik, Juanjo Oroz zuzendari eta mangerra elkarrizketatzeko aukera izan dugu. 15ero podcast berri ha...

#461 Tropela.eus | 15ero, 2. saioa 21.02.2021

15erko bigarren saio honetan Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken hamabostaldian jokatu diren lasterketak errepasatu, Vueltako gonbidapeneta ibilbildeari gainbegirada eman eta ziklokrossak bere sasoi amaieran emandakoak errepasatzen dituzte Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzek (@elizaso) podcast honetan.

#460 Tropela.eus | 15ero, 1. saioa 05.02.2021

2021eko denboraldiari berrekin aurretik, Jon Barrenetxea (CJR) ekarri dugu gurera. Horretaz gain Tom Dumoulinen (TJV) “gero arte” edo “agurra”, munduko ziklo-kros txapelketa eta errepideko berriak denboraldi hastapen honetan entzungai Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzen (@elizaso) eskutik.

#459 Tropela.eus | 2020ko Espainiako Vuelta 18. etapa 08.11.2020

2020ko Espainiako Vueltako 18. etapak eman dio amaiera 2020ko edizioari. Bertan azkarrena Ackermann (BOH) izan da Bennett (DQT) eta Kanterren (SUN) aurretik. Dakizuen moduan, Vuelta Roglicek (TJV) eraman du eta baiata erregulartasunaren maillot berdea. Mendikoa Guillaume Martinentzat (COF) izan da, gazterik onena Masentzat (MOV) eta Movistarrek, azkenik, talde onenaren saria. Euskaldunei dagokione...

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.