tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#535 Tropela.eus | 2022ko Strade Bianche 03.03.2022

Larunbat honetan jokatuko da Strade Bianche klasiko ezaguna Italian. Tropelako lehen kinielak izanik, ezin zitari huts egin, eta hemen duzue lasterketaren inguruko ezinbesteko podcasta. Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira solasean podcast honetan, kinielak ere errepasatuz. Ea lagungarri zaizuen!

Erlojupekoa #1 | 2022-02. Pello Bilbao 18.02.2022

Errepideko denboraldiarekin batera, Tropela.eus atariaren podcast denboraldiari hasiera emango diogu saio berri batekin. Hauxe duzue, Tropelaren Erlojupekoa. Hilero denbora hartuko dugu txirrindularitzari buruz aritzeko. Elkarrizketak, solasaldiak, analisiak eta bestelako atalak tartekatuko ditugu. Otsaileko erlojupekoa Pello Bilbao txirrindulari bizkaitarra elkarrizketatu du Imanol Lluciak (@iman...

#533 Tropela.eus | 15ero, 7. saioa 24.10.2021

Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!

#532 Tropela.eus | 2021eko Paris-Roubaix 30.09.2021

Asteburu honetan Paris-Roubaixekin hitzordua dugu, gainera historian lehen aldiz hitzordu bikoitza. Igandean ohi moduan gizonezkoen lasterketa jokatuko da, baina esan bezala, lehen aldiz, larunbatean emakumezkoen Paris-Roubaix izango da. Igandekoari begira, Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute batez ere Tropelako kinielan oinarrituta. Ea lagungarri zaizue...

#531 Tropela.eus | 2021eko Munduko Txapelketak 17.09.2021

Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!

#530 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 21.etapa 05.09.2021

Espero bezala, gaurkoan etapa garaipena eta horrenbestez 2021eko Vuelta Roglicek (TVJ) eraman ditu. Beste behin etapa garaipena kendu dio eslovakiarrak Corti (EFN) gaur bigarren denborarik onena lortu duen txirrindulari eta Vueltako protagonistetako bati. Horrenbestez, Roglicek beste Vuelta bat poltsikoratu du Mas (MOV) eta Haigen (TBV) aurretik. Ineoseko lehena Yates (IGD) izan da eta podiumeko a...

#529 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 20.etapa 04.09.2021

Espero bezala ihesaldia osatu da, batez ere DSMek mendiko maillota ziurtatu nahi zuelako. Azkenean Storer-ek (DSM) irabaziko du edizio honetan. Ihesaldi horretan bertan zen gaurko etapa garailean, Champoussin (ACT). Hala ere meritu handiko garaipena frantziarrak lortu duena, izan ere faboritoen tropeltxoa lasterketa buruan zela atzetik aurrera egin azken bi kilometroetan eta garaipena lortu du. Sa...

#528 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 19.etapa 03.09.2021

Espero genuen ihesaldia izatea, baina ez ihesaldiko norbaitek etapa garaipena lortzea. Eta hori egin duena Cort (EFN) izan da, horrela bere Vuelta honetako hirugarren garaipena lortuz. Jakobsen (DQT) lehen portuak ezin izan ditu tropel nagusiarekin eragin eta horrek zerikusia izan du bere taldeak esfortzu gehiegirik ez egiteko ihesaldia irensteko. Sailkapen nagusiari dagokionez, berriz, aldaketari...

#526 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 17.etapa 02.09.2021

Ikuskizuna espero zen baina ez genuen horrelakorik espero. Bernalek (IGD) urrutitik erasoa jota erantzun dion bakarra Roglic (TJV) bera izan da, azkenean etapa garaipena eta lidergoa berreskuratuta. Eta ez hori bakarrik, Movistarreko bikoari, podiumeko postuetan diren biei, denbora gehiago atereaz. Eikingek (IWG), horrenbestez, agur esan behar izan dio maillot gorriari, agur Mikel Landak (TBV) Vue...

#527 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 18.etapa 02.09.2021

Azkenean lortu du garaipena Movistarrek Vuelta honetan. Miguel Angel Lopez (MOV) lortu du azken igoeran erasoa jota etapa garaipena. Aipatzekoa gaurkoan ere Storer (DSM) protagonista izan dela, eta etapa garaipenaren lehian sartu ez bada ere, behintzat mendiko maillotaren lehian maillota janztea lortu du gaurkoan. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez Guillaume Martinek (COF) postuak galtzeaz...

#525 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 16.etapa 31.08.2021

Jakobsenek (DQT) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan, eta ez hori bakarrik, maillot berdea eskura geratu zaio. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Aipatzekoa gaurkoan Cicconek (TFS) etxerako bidea hartu behar izan duela Vanmarckerekin (INS) eroriko baten ondorioz. Gaurko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko pod...

#524 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 15.etapa 30.08.2021

Majkak (UAD) lortu du 15. etapa poltsikoratzea, Carusok (TBV) 9. etapan lortu zuenaren antzera. Zerbait gehiago espero zen faboritoen artean, baina erasoa jotzen bakarra Adam Yates (IGD) izan da, 15 segundo soilik urratzera iritsiz. Ondorioz, Eikingek (IWG) jarraitzen du gorriz. Atzoko etapak emandakoak eta biharkoak etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso...

#523 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 14. etapa 28.08.2021

Ihesaldia osatu da aurreikusi moduan eta bertan, mendiko puntuen bila eta etaparen lehian, Bardet (DSM) frantziarra. Berak eraman du etapa garaipena Jesus Herrada (COF) eta Vinen (AFC) aurretik. Aipagarria Vinek izan duen erorikoa eta gero podiumeko postuetan sailkatu izana. 10 minututiko gorako atzerapenarekin helmugaratu da tropel nagusia eta bertan zen Eiking (IWG) maillot gorriarekin lidergoar...

#522 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 13. etapa 27.08.2021

Espero bezala esprintean erabaki da Vueltako 13. etapa, baina gutxik espero zuena garaipena Senechalek (DQT) lortzea zen. Arazoren bat izan du Jakobsenek (DQT), baina horretaz gain, tropel burua hautsita iritsi da helmugara eta Trentin (UAE) eta beraren artean erabaki da etapa. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez, akaso Bernalek (IGD) aipatutako mozketengatik 5 segundo berreskuratu dituela,...

#521 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 12. etapa 26.08.2021

Aipatzen genuen atzo Cort (EFN) protagonista izan zela, baina gaurkoan protagonismo handiago izan duela ezin uka etapa garaipena lortuta. Podcastean aipatzen den moduan, BikeExchange Matthewsek (BEX) etapa garaipena lor zezan lanea gogor aritu bada ere, azkenean Education Firsteko txirrindulariak azti aritu dira etapa garaipena lortzeko. Bi hauen artean Bagioli (DQT) izan da. Sailkapen nagusian al...

#520 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 11. etapa 25.08.2021

Gaur ere Cort (EFN) protagonista izan bada ere, azkenean etapa garaipena Roglicek (TJV) eraman du Mas (MOV) eta Lopezen (MOV) aurretik. Cortek beste laukote batekin osatutako ihesaldian egin du bidea eta azken metroetan hartu diote aurre liderrek. Eikingek (IWG) ondo eutsi dio lidergoari etapan hamargarren postuan sailkatuta, beraz, gorriari eusteko moduan da. Bestelako notizia Alex Aranburuk (APT...

#519 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 10. etapa 24.08.2021

Ihesaldi mardulak bide eginda, eta akaso tropel nagusiari denbora tarteak eskuetatik joanda, gaur ere ihesaldian izan den Storer (DSM) australiar gazteak etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da Roglicek (TJV) berak erasoa jota, nahiz eta gero lurrera ere erori den. Edozein kasutan, faboritoen artean denbora tarteak izan badira ere, ihesaldian zen Eikingek (IWG) jant...

#518 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 9. etapa 22.08.2021

Ihesaldiak bide eginda, erakustaldia eman du Carusok (TBV), aurtengo Giroan podiumean izan den txirrindulari italiarrak. 70kmren faltan ihesaldiko kideei erasoa jo eta helmugaraino, sailkapen nagusiko oilarren erritmoa nahikoa izan gabe, etapa garaipena lortzeko. Gainera mendiko sailkapenean ere lider jarri da. Aipatzeko ihesaldi berean Julen Amezketa (CJR) izan dela. Sailkapen nagusiari dagokione...

#517 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 8. etapa 21.08.2021

Aurreko podcastean aipatu moduan, gaurko etapa azkarrentzako zen eta hala izan da. Jakobsenek (DQT) irabazi du etapa Dainese (DSM) eta Philipsenen (AFC) aurretik, aurtengo gizonik azkarrenak seguruenera. Honenbestez, Jakobsenek bigarren etapa garaipena lortu du, Philipsenen kopurua berdinduz. Hori bai, 9. etapan berdez Jakobsen abiatuko da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek (TJV) jarr...

#516 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 7. etapa 20.08.2021

Gaur jokatu da Vueltako 7. etapa, sailkapen nagusiko gizonentzat lehen etapa “serioa”. Bertan ihesaldiak bide egin du eta Storer (DSM) gazteak lortu du meritu osoz etapa garaipena. Ihesaldi mardulean sailkapen nagusian lidergoa hartzeko aukera zute txirrindulariak ziren, tartean Großschartner (BOH), baina Jumbok lana ondo egin eta Roglicek (TJV) gorriari eusten dio. Bajei dagokionez, besteak beste...

#515 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 4. etapa 17.08.2021

Azkarrentzat etapa egokia izan da eta ez dute hutsik egin. Iaz eroriko larria izan ondoren, Jakobsenen (DQT) garaipena lortu du Vueltako etapa honetan. Gogoan izango duzue nola larri zauritu zen Poloniako Tour hartan. Pozgarria benetan garaipena. Gainera maillot berdea ere bereganatu du Deceuninckeko txirrindulari azkarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez nahiz eta liderrak, Taaramaek (IWG) eror...

#514 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 3. etapa 17.08.2021

Goian amaitzen zen lehen etapa izan da Vueltako 3. etapa. Zortziko ihesaldi bat osatu zen, tartean Julen Amezketa (CJR), eta aurrera egiteko gai izan ziren atzean tropel nagusikoek behar beste ez baitzuten tartea jan igoerari ekin aurretik. Zortzikote horretan indartsuena Taaramae (IWG) izan zen eta etapa garaipena lortzeaz gain, sailkapen nagusian lider jarri da. Faboritoen artean aipatzeko Carap...

#513 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 2. etapa 16.08.2021

Vueltako 2. etapa espero bezala esprintean amaitu zen. Azkarrena Philipsen (AFC) eta horrenbestez Alpecin taldeak hiru handietan etapa garaipenak lortu ditu aurtengoan. Alex Aranburu (APT) ere bikain 5. sailkatuta eta maillot berdearen lehian sartuta. Ezin ahaztu 6. sailkatu den Jon Aberasturi (CJR) eta ihesaldian izan den Xabier Mikel Azparren (EUS). Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Roglicek...

#512 Tropela.eus | 2021eko Espainiako Vuelta 1. etapa 15.08.2021

Abiatu da 2021eko Espainiako Vuelta Burgosetik, eta aitzin etapa honetan, Roglicek (TJV) erakutsi du bere nagusitasuna. Edozein kasutan, sorpresa Alex Aranburu (APT) izan da izan ere etapa eta lidergoa irabazteko denbora zuen Roglicek, azken txirrindulariak, helmuga hartu aurretik. Horrenbestez, lider Roglic (TJV) dugu. Atzoko etapak emandakoak eta gaurko etapak eman dezakeenaren inguruko podcasta...

#511 Tropela.eus | 2021eko Frantziako Tourra 21. etapa 18.07.2021

Amaitu da aurtengo Tourra eta podcast honekin eguneroko saioei amaiera ematen diegu. Azken saio honetan Van Aertek (TJV) lortu duen etapa garaipena azpimarratzen da, eta nola Cavendish (DQT), maillot berdearen jabe izan bada ere, errekorra gainditu ezinda geratu den. Dakizuen moduan Pogacarrek (UAD) bigarren Tour garaipena lortu du honenbestez eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan Tropelan...

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.