tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#129 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 17. etapa 20.07.2016

Ibanek (@piban) Alpeetako lehen etaparen laburpena egiten digu mini podcast honetan. Etapa Zakarinek (KAT) irabazi du eta faboritoen artean indartsuen Porte (BMC) agertu da Froomekin (SKY) batera.

#128 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 16. etapa 18.07.2016

Ibanek (@piban) 2016eko Frantziako Tourraren 16. etaparen laburpena entzungai duzue podcast honetan. Saganek (TNK) gutxigatik bada ere etapa garaipena lortu du. Oraingoan bai utzi duela bigarren postua atzera!

#127 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 15. etapa 17.07.2016

Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.

#126 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 14. etapa 16.07.2016

Egoitz (@elizaso) arduratu da Frantziako Tourreko 14. etapa honen laburpena egiteaz. Cavendishek (DDD) Tour honetan lortu duen laugarren etapa garaipenaz mintzo da. Etapa honetan tropelak ihesaldia uneoro kontrolpean izan du eta espero bezala esprinta izan da.

#125 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 13. etapa 16.07.2016

2016ko Frantziako Tourreko 13. etapa, edizio honetako lehen erlojuaren kontrako saioa. Hemen Ibanek (@piban) egindako laburpena.

#124 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 12. etapa 14.07.2016

Egoitzek (@elizaso) 12. etapa polemikoaren laburpen kritikoa egiten du mini podcast honetan. De Gendt (LTS) nagusitu da gaurkoan Mont Ventouxen amaitu behar zuen etapan. Gertakariak gertakari, azkenean Froomek (SKY) Tourreko lider izaten jarraitzen du.

#123 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 11. etapa 13.07.2016

Ibanek (@piban) prestatu du Tourreko 11. etaparen podcast berri hau. Gaurko etapak esprinta izateko diseinatua zela zirudien, baina azkenean Sagan (TNK), Bodnar (TNK), Froome (SKY) eta Thomasek (SKY) gidoia aldatzea pentsatu dute.

#122 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 10. etapa 12.07.2016

Ibanek (@piban) atseden eguna pasa eta gero jokatu den 10. etapari errepasoa egiten dio podcast honetan. Oraingoan Matthews (OBE) txirrindulari australiarra nagusitu da beste 3 taldekiderekin ihesaldian sartuta. Nola ez, euskaldunak ere tartea gaurkoan Mikel Landa (SKY) eta Gorka Izagirre (MOV) txirrindulariekin.

#121 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 9. etapa 10.07.2016

Raulek (@raulperezmartin) hartu du Pirinioetako Tourraren pasoari bukaera eman diot mini podcast hau. Raulek maisuki hiru egun hauek utzitakoa "argazkitan" bildu digu gogoeta eta guzti.

#120 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 8. etapa 09.07.2016

Egoitzek (@elizaso) erreleboa jaso du 8. etaparen mini podcast hau grabatzeko. Bertan SKYren lana eta Froomen garaipena aipatzen du, Keldermanen gertakaria eta nola Majka haserretu egin den mendiko puntuak lapurtu dizkiotelako. Bihar jokatuko da Pirinioetako azken etapa.

#119 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 7. etapa 08.07.2016

Ibanek (@piban) 2016ko Frantziako Tourraren 7.etaparen (2016-07-08) kronika egiten digu mini podcast berri honetan. Etapa honetan ere ihesaldian euskaldun bat izan da, Gorka Izagirre (MOV) hain zuzen ere Van Avermaet (BMC) liderraz gain.

#118 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 6. etapa 07.07.2016

Ibanek (@piban) Tourreko 6. etaparen kronika biltzen digu mini podcast honetan. Argazkia: @BicyclingMagazine

#117 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 5. etapa 06.07.2016

Ibanek (@piban) hartu du mini podcast hau grabatzeko ardura. Bertan Tour honetako lehen mendate ertainetako etapari errepasoa ematen dio. Pereirok irabazi zuen Tour hura ekarri du gogora izan ere 15 minutuko tartea izan du ihesaldiak. Ihesaldian gaur ere euskaldun bat izan da, Romain Sicard (DEN).

#116 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 4. etapa 05.07.2016

Podcast honetan erreleboa Ibanek (@piban) hartzen dio Egoitzi. Gaurko etapa, Tourreko luzeena, ihesaldian osatu da tartean Markel Irizar euskalduna zelarik. Hala ere esprinterrek interesa zuten ihesaldia zapuzteko. Gaur ere lehia estua esprinterren artean etapa garaipena lortzeko.

#115 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 3. etapa 04.07.2016

Tourreko 3. etapa tropelak lasai eraman duela kontatzen digu Egoitzek podcast berri honetan. Fonseca eta Voecklerrek izan dute ihesaldia osatzeko parada baina esprinta izango zela argi zen. Bertan, lehia ikusgarria bezein estua ikusi dugu eta azkenean Cavendishek etapa garaipena lortu du gutxigatik bada ere.

#114 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 2. etapa 03.07.2016

Tour honen laburpentxoen bigarren podcasta da hau. Bertan Egoitzek (@elizaso) nola Saganek etapa garaipena eta lidergoa ezustean lortzen dituen kontatzen digu. Hori bai, Stuyven gaztearen lehiakortasunaz ere ez da ahazten. Hautagaien artean denbora galdu dutenak zein izan diren ere aipatzen dira.

#113 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 1. etapa 03.07.2016

Podcast honetan Egoitzek (@elizaso) 1.etaparen analisia egiten du: Cavendishen garaipena eta lidergoaz gain Contadorrek izan duen erorikoaz. Tourra hasi besterik ez da egin eta dagoeneko gertakariak eta zer kontatuak ditugu. Ea egunero horrelako etapa interesgarriak ikusten ditugun!

#112 Tropela.eus | 2016 Frantziako Tourra 29.06.2016

Tropelaren 112. podcasta da hau. Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2016ko denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaz aritzen dira, Frantziako Tourraz. Kinielari errepasoa egiten diote multzo guztiak banan bana aztertuz ohiko moduan. Aurtengoan 8 euskaldun izango dira Frantziako lasterketan.

#111 Tropela.eus | 2016 Italiako Giroa 03.05.2016

Tropelaren 111. podcasta da hau. Bertan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2016ko denboraldiko lehen itzuli handiaz aritzen dira, Italiako Giroaz hain zuzen ere. Kinielari errepasoa egiten diote kontutan izanda aspaldiko partez euskaldun bat lasterketaren lehian izateko hautagai izango dela.

#110 Tropela.eus | 2016 Paris-Roubaix 06.04.2016

Tropelaren 110. podcasta da hau. Bertan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Roubaix klasiko handiaz hitz egiten dute. Bertan kinielari errepasoa egiten diete ahaztu gabe egun hauetan Euskal Herriko Itzulian ikusten ari garena.

#109 Tropela.eus | 2016 Euskal Herriko Itzulia 31.03.2016

Tropelaren 109. podcasta da hau. Bertan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko errepideetan jokatuko den lehen lasterketaz aritzen dira: 2016ko Euskal Herriko Itzulia. Solasaldi honetan Tropelak 11 urte betetzen dituela ere gogorarazten dute.

#108 Tropela.eus | 2016 Flandriako Tourra 30.03.2016

Tropelaren 108. podcasta da hau. Bertan 2016ko denboraldiko bigarren klasikoaren inguruan aritzen dira Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso): 2016ko Flandriako Tourra. Solasaldi honetan denboraldiko klasiko handi honetako lehiaketan kontutan izan beharreko puntuak aipatzen dituzte.

#107 Tropela.eus | 2016 Tirreno-Adriatikoa 07.03.2016

Tropelaren 107. podcasta da hau. Bertan 2016ko denboraldiko bigarren itzuliaren inguruan aritzen dira Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso): 2016ko Tirreno-Adriatikoa. Solasaldi honetan denboraldiko lehen lehiaketa honetan kontutan izan beharreko puntuak aipatzen dituzte.

#106 Tropela.eus | 2016 Paris-Niza 02.03.2016

Tropelaren 106. podcasta da hau. Bertan 2016ko denboraldiari hasiera emango dion Paris-Niza lasterketa eta gure kinielaz aritzen dira Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Solasaldi honetan denboraldiko lehen lehiaketa honetan kontutan izan beharreko puntuak aipatzen dituzte.

#105 Tropela.eus | Espainiako Vuelta 2015 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 19.08.2015

Iban Perezek (@piban), Imanol Lluciak (@ImanolLlucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Espainiako Vueltako ibilbidea eta Tropelako kiniela aztertzen dute podcast honetan. Multzoak banan bana aztertuta aukeraketarako erabil daitezkeen irizpideak aipatzen dituzte.

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.