tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#104 Tropela.eus | Frantziako Tourra 2015 | 2 atseden eguna 20.07.2015 1:17:52
Podcast honetan Imanol Lluciak(@ImanolLlucia), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Frantziako Tourreko bigarren asteak eman duena aztertzen dute: Froomen atseden egunaren ondorengo kolpea, gainontzeko faboritoen egoera, esprinterrak, euskaldunak ... Oraindik Alpeak falta dira Tourra amaitzeko!
#103 Tropela.eus | Frantziako Tourra 2015 | 1 atseden eguna 12.07.2015 47:27
Podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Frantziako Tourreko lehen asteak eman duena aztertzen dute: erorikoak, liderrak, faboritoak, esprinterrak, multzo bakoitzean zenbat puntu banatu diren, ... Oraindik asko falta da Tourra amaitzeko baina lehen irakurketa interesgarria.
#102 Tropela.eus | Frantziako Tourra 2015 | Txirrindularien azterketa 28.06.2015 1:14:51
Andori Aranzabal (@seibol4), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) hartzen dute parte podcast honetan. 2015eko Tourrean izango den partaidetza izugarria aipatzen dute eta nola 26 txirrindularitako kiniela egitea ezinbestekoa suertatu den, eta ez horregatik konplikatuago denik berau osatzea. Kiniela egiteko audio lagungarria ezbairik gabe.
#101 Tropela.eus | Frantziako Tourra 2015 | Ibilbidearen azterketa 24.06.2015 28:55
Imanol Llucia (@ImanolLlucia , SubiendoPuertos.com) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 102. edizioa izango den Frantziako Tourraren ibilbideaz hitz egiten dute podcast honetan. Aurten Herbeheretatik abiatuko da Tourra, Utrechtetik zehazki, eta Belgika pasa ondoren, Frantziako iparraldea, Pirineoak eta Alpeak ikusteko aukera izango dugu.
#100 Tropela.eus | Emakumeen Bira 2015 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 05.06.2015 46:56
Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Emakumeen Birari errepasoa ematen diote, bai ibilbideari baita Tropelako kinielari ere. Berrikuntza moduan aurtengo XXVIII. edizioak atariko etapa bat izango duela da, 2 kilometrotakoa. Partaidetzari dagokionez, Vos eta Ferrand Prevoten bajak nabarmentzen dira
#99 Tropela.eus | Italiako Giroa 2015 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 05.05.2015 1:09:32
Andoni Aranzabalek (@seiibol), Imanol Lluciak (@ImanolLlucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Italiko Giroko ibilbidea eta Tropelako kiniela aztertzen dute podcast honetan. Multzoak banan bana aztertuta aukeraketarako erabil daitezkeen irizpideak aipatzen dituzte.
#98 Tropela.eus | Fleche Wallone emakumezkoak 2015 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 20.04.2015 57:51
Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko emakumezkoen Fleche Wallone klasikoaz hitz egiten dute podcast honetan, bai ibilbidea baita Tropelako kinielaz ere. Hau da 2015ko denboraldiko emakumezkoen lehen lasterketa eta kiniela egiteko laguntza eskaintzen da podcast honetan.
#97 Tropela.eus | Ardenetako Hirukoa 2015 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 15.04.2015 57:51
Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2015eko Ardenetako Hirukoaz hitz egiten dute podcast honetan, bai ibilbidea baita Tropelako kinielaz ere. Hiru klasikoak biltzen dituen lehiaketa izaki podcast bat merezi duela uste dute solaskideek.
#96 Tropela.net | Munduko Txapelketa gizonezkoak 2014 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 22.09.2014 48:16
Andoni Aranzabalek (@seiibol) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2014ko gizonezkoen Munduko Txapelketaz hitz egiten dute podcast honetan, bai ibilbidea baita Tropelako kinielaz ere. Iazkoan izan ez zen moduan, aurtengoan gizonezkoak lasterketa kiniela propioa izango du.
#95 Tropela.net | Munduko Txapelketa emakumezkoak 2014 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 21.09.2014 48:16
Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2014ko emakumezkoen Munduko Txapelketaz hitz egiten dute podcast honetan, bai ibilbidea baita Tropelako kinielaz ere. Iazkoan izan ez zen moduan, aurtengoan emakumezkoen lasterketa kiniela propioa izango du.
#94 Tropela.net | Giro Rosa 2014 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 02.07.2014 1:02:12
Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2014ko Giro Rosaz hitz egiten dute podcast honetan, bai ibilbidea baita Tropelako kinielaz ere. Hau da lehen aldia Tropelan Giro Rosaren lehiaketa antolatzen dela. 10 etapetako ibilbidea eta 7 multzoetatik hautatu beharreko 20 txirrindulari.
#93 Tropela.net | Frantziako Tourra 2014 | Txirrindularien azterketa 01.07.2014 1:18:55
osu Garatek (@iosugarate), Andoni Aranzabalek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2014ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindulariez eta Tropelako kinielaz aritzen dira podcast honetan. Podcast hau grabatu denerako errepidean izango diren 198 txirrindulariak ezagutzen ziren.
#92 Tropela.net | Frantziako Tourra 2014 | Ibilbidearen azterketa 26.06.2014 1:00:57
Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2014ko Frantziako Tourraren ibilbideaz aritzen dira podcast honetan. Aurtengoa 101. edizioa da eta Ingalaterratik abiatzen da. Solaskideek lasterketaren gogortasuna nabarmentzen dute podcaastean
#91 Tropela.net | Emakumeen Bira 2014 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 10.06.2014 50:53
Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Emakumeen Bira 2014ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Ibilbidean aurtengoan dauden aldaketa garrantzitsuak daudela aipatzen dute, baita "puntu beroak" izango direla lehen aldiz. Horretaz gain partaidetza eta kinielari errepasoa ematen diete.
#90 Tropela.net | Italiako Giroa 2014 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 06.05.2014 1:03:36
Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Italiako Giroa 2014ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurten Irlandatik abiatzen dela eta ondorioz 3 atseden egun izango direla gogorarazten dute. Horretaz gain, ohiko egiturako Giroa dela. Kinielari dagokionez, azterketa sakona egiten diote.
#89 Tropela.net | Euskal Herriko Itzulia 2014 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 03.04.2014 1:09:04
ban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2014ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Kinielari errepasoa emateaz gain gogora ekartzen dute nola Tropelak Euskal Herriko Itzuliaren webgune berria garatu duela: itzulia.net
#88 Tropela.net | Milan-San Remo 2014 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 18.03.2014 37:18
Iosu Garatek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Milan-San Remo 2014ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Lehen aldia da klasiko handi honen kiniela egiten dena Tropelan eta horrek interes berezia sortzen du.
#87 Tropela.net | Paris-Niza 2014 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 03.03.2014 51:13
Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2014ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurtengoan erlojuaren kontrako saiorik ez dela izango nabarmendu dute eta horrek lasterketan nola eragingo duen azaldu.
#86 Tropela.net | Munduko Txapelketak 2013 | Ibilbidea eta txirrindularien azterketa 20.09.2013 1:13:49
Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Munduko Txapelketak 2013ko kinielari errepasoa egiten diote. Tropelako kiniela honetan gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketak hartzen dira kontutan eta horregatik 29 txirrindulari aukeratu behar dira. Aipagarria gure herrialdean telebistaz lasterketak ikusteko aukera ez dela izango.
#85 Tropela.net | Euskaltel taldearen desagertzea 29.08.2013 1:20:15
Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), HIbai Martinezek, Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskaltel taldea desagertzera doan honetan beraien iritzia ematen dute. Taldea sortu zenetik gaur egun amaitzera doan proiektuaz aritu dira, zer egin den ondo eta gaizki beraien ustez.
#84 Tropela.net | Espainiako Vuelta 2013 | Txirrindularien azterketa 21.08.2013 52:07
Iosu Garatek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitzek (@elizaso) Espainiako Vuelta 2013ko kinielari errepasoa egiten diote. Tropelako kinielako sei multzoak aztertzen dituzte beti ere ibilbidea kontutan izanez, esprinterrentzat aukera gutxi baitako itzuli honetan.
#83 Tropela.net | Espainiako Vuelta 2013 | Ibilbidearen azterketa 19.08.2013 43:16
Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) Espainiako Vueltako 2013ko ibilbideari errepasoa egiten diote. Errepaso honetan aurtengoa edizioak itzuli itxura handiagoa duela adierazten dute, baina orain arteko edizioen tankerakoa dela ere gogorarazten dute podcast honetan.
#82 Tropela.net | Frantziako Tourra 2013 | Txirrindularien azterketa 24.06.2013 1:19:53
Iosu Garatek (@iosugarate), Axierrek (@sukigalp) eta Egoitzek (@elizaso) Frantziako Tourra 2013ko kinielari errepasoa egiten diote. Tropelako kinielako zortzi multzoak aztertzen dituzte inoiz baino sakonago aukeraketa zabala baitago. Sekretua kiniela orekatu bat egitean datzala gogorarazten dute.
#81 Tropela.net | Frantziako Tourra 2013 | Ibilbidearen azterketa 22.06.2013 52:47
Raulek (@raulperezmartin), Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) Frantziako Tourra 2013ko ibilbideari errepasoa egiten diote. Errepaso honetan aurtengoa 100. edizioa dela gogora ekartzen dute eta horrek ibilbidean ere eragina nola izan duen azaltzen dute podcast honetan.
#80 Tropela.net | Emakumeen Bira 2013 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 03.06.2013 52:47
Axier Sukia (@sukigalp), eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Emakumeen Bira 2013ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurretik Dauphiné Kriteriumari eta Santambrogioren positiboa ere mintzagai izan dituzte. Podcast hau Tropelako Emakumeen Bira 2013ko kiniela egiteko lagungarria da.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.