tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#154 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 20. etapa 11.09.2016 10:36
2016ko Vueltako 20. etapa erabakigarriaren podcast hau Egoitzen (@elizaso) eskutik dator. Bertan etapak sailkapen nagusietan izan duen eragina aztertzen du eta nola etapa garaipena Latour (ALM) eta Atapumaren (BMC) arteko lehia estutik frantziarrak eraman zuen. Quintanak (MOV) irabaziko du Vuelta eta alboan Froome (SKY) eta Chaves (OBE) izango ditu. Erregulartasunaren maillota atzokoan Fellinek (T...
#153 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 19. etapa 09.09.2016 2:18
2016ko Vueltaren 19. etaparen kronika Raulen (@raulperezmartin) eskutik dator. 37 km-tako erlojuaren kontrako saioa jokatu da eta bertan garaile Froome (SKY) izan da. Hegan egin du Raulek aipatzen duen moduan. Bigarren Jonathan Castroviejo (MOV) euskalduna izan da. Sailkapen nagusian Quintanak (MOV) orain 1\'21\"ko abantaila du Froomekiko. Contador (TNK), aldiz, podiumean sartu da Chavesen (OBE) k...
#152 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 16 eta 18. etapak 09.09.2016 5:23
2016ko Vueltako 16 eta 18. etapen kronikaz Egoitz (@elizaso) arduratu da. 16. etaparen kronika egiteko aukerarik ez genuenez izan eta ikusita 18.ak ere antzekotasuna izan duela, biak batean bildu dira. Drucker (BMC) eta Magnus Cort (OBE) txirrindulariak izan dira bi etapa hauen garaileak, Formigaleko etapan kontrolez kanpo iritsi eta berreskuratuak izan ziren bi txirrindulari hain zuzen ere.
#151 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 17. etapa 07.09.2016 2:14
2016ko Vueltako 17. etaparen kronika duzue entzungai, gaurkoan Raulen (@raulperezmartin) eskutik. Gaurko etapan, ihesaldian sartu den Frankek (IAM) irabazi du Koning eta Gesinken aurretik. Vuelta irabazteko hautagaien artean ez da alderik izan.
#150 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 15. etapa 04.09.2016 7:49
2016ko Vueltako 15. etaparen kronika duzue entzungai, gaurkoan Ibanen (@piban) eskutik. Gaurko etapan Contadorrek (TNK) sua piztu eta lasterketa lehertu duela kontatzen digu Ibanek, etapa garaipena Brambillak (EQS) irabazi duelarik eta Quintanak (MOV) lortu duen errenta nabarmena atera dio Froome (SKY) britaniarrari, gaurko galtzaile nagusia. Ezin ahaztu epaileek kontrolez kanpo iritsitako 80 txir...
#149 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 14. etapa 04.09.2016 3:38
Ohi baino beranduago izan bada ere, hemen duzue 2016ko Vueltaren 14. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik. Bertan Gesinken (TLJ) etapa garaipena, Oricaren estrategia, Quintana (MOV) eta Froomen (SKY) arteko lehia eta batez ere gaur euskaldunek izan duten protagonismoa aipatzen ditu, David Lopez (SKY), Omar Fraile (DDD) eta Haimar Zubeldiak (TFS) izan dutena.
#148 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 13. etapa 02.09.2016 2:23
2016ko Vueltaren 13. etaparen kronikaz Imanol (@ImanolLlucia | @subiendopuertos ) arduratu da. Gaurko etapan ihesaldiak tropelaren baimena izateaz gain patxadaz ere hartu dutela kontatzen digu. Garailea Lampre taldeko Conti gaztea izan da, Txinako talde berrian izango den txirrindularietako bat.
#147 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 12. etapa 01.09.2016 3:47
2016ko Vueltako 12. etaparen kronika Egoitzen (@elizaso) eskutik dator gaurkoan. Vuelta Euskal Herriko errepidetan sartu dela gogorarazten digu, izan ere bihar Euskal Herrian jarraituko baitu Urdax-Dantzarinean amaitzeko. Bai bata zein bestea Itzuliako etapak izandakoak. Gaurko irabazlea Keukeleire (OBE) belgikarra Bilboko Gran Vian.
#146 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 11. etapa 31.08.2016 1:50
2016ko Vueltaren 11. etapa aztertu du gaurkoan Raulek (@raulperezmartin). Bere hitzetan Peña Cabargak txirrindulariak biluztu dituela aipatzen du, nahiz eta gogorarazten duen bere iritziz gaurko etapa soberan dagoela. Froome (SKY) eta Quintana (MOV), beraz, indartsuen Vuelta honetan.
#145 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 10. etapa 30.08.2016 2:31
2016ko Vueltan 10. etapa jokatu da eta kronika Raulek (@raulperezmartin) ekarri digu. Gaurkoan faboritoen lehia ikusi dugula kontatzen digu, ikuskizun handia. Quintanak (MOV) etapa eta lidergoa, aldiz, Froome (SKY) igoera dosifikatuz. Contador (TNK) izan da kaltetuena faborito nagusien artean. Bi izen nabarmentzen ditu Raulek gaurkoan: Omar Fraile (DDD), mendiko lider berria, eta Gesink (TLJ).
#144 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 9. etapa 28.08.2016 2:46
2016ko Vueltaren 9. etapa Naranco gainean amaitu da eta bere analisia Imanolek (@ImanolLlucia | @subiendopuertos) egin digu. Ihesaldiak sari bikoitza izan duela kontatzen digu izan ere etapa garaileak, De la Cruzek (EQS), etapa garaipenaz gain maillot gorria janzteko besteko tartea lortu du.
#143 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 8. etapa 27.08.2016 2:33
2016ko Vueltako 8. etaparen laburpena Raulen (@raulperezmartin) eskutik. Bertan La Camperonan Quintana (MOV) faboritoen artean indartsuen izan den azpimarratu du Lagutinen (KAT) etapa garaipena ahaztu gabe. Hori bai, Vuelta honek gora behera asko izango dituelakoan dago Raul.
#142 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 7. etapa 26.08.2016 3:37
2016ko Vueltako 7. etaparen kronika Egoitzek (@elizaso) egin du. Bertan nola gaurko etapak ezustekoa eman eta espero baino zirraragarriagoa egin zaion azaltzen du. Irabazlea Van Genechten (IAM) izan da eta atzetik Bennati (TNK) eta Valverde (MOV) izan ditu. Contador (TNK) tartean izan den erorikoaz ere mintzatzen da eta gaur hanka lurrean jarri duten txirrindulariak ere izendatzeko ditu.
#141 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 6. etapa 25.08.2016 6:17
Podcast honetan 2016ko Vueltako 6. etaparen laburpena aurkituko duzue, hau ere Ibanen (@piban) eskutik. Etapa gogorra izan dela azpimarratzen du Ibanek, ihesaldian Omar Fraile (DDD) euskalduna zan duena baina ezin etapa gaipena eskuratu tropelean bestelako interesak baitzeuden. Garaipena Simon Yates (OBE) ingelesak lortu du gaurkoan.
#140 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 5. etapa 24.08.2016 7:38
2016ko Espainiako Vueltako 5. etaparen laburpenaz Iban (@piban) arduratu da. Podcast honetan Kruijswijkek (TLJ) eta Bakelandtsek (ALM) izan duten erorikoari eman dizkio minuturik gehien izan ere erorikoa bide ondoan kendu gabe zegoen poste batek sortu baitu. Eztabaida, beraz, berriro ere mahaigainean.
#139 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 4. etapa 23.08.2016 6:13
Gaurkoan 2016ko Vueltako 4. etapari errepasoa Egoitzek (@elizaso) eman dio. Bertan Calmejane (DEN) gazteak ihesaldian sartu eta etapa garaipena lortu duen kontatzen digu. Bigarren irabazlea, hau ere ihesaldian izan delako, Atapumak (BMC) lortu baitu lasterketako lider jarri baita. Taldekide duen Van Garderenek (BMC), aldiz, denbora galdu du.
#138 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 3. etapa 22.08.2016 1:54
Gaurkoan Raulek (@raulperezmartin) kideak hartu du Vueltako 3. etaparen minipodcast hau grabatzeko txanda. Bertan Ezaron amaitu den etaparen laburpen motza bezain kondentsatua egiten du. Etapa garailea Geniez (FDJ) eta faboritoen artean segundoak galtzen Contador (TNK) eta Kruijswijk (TLJ).
#137 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 2. etapa 22.08.2016 6:01
Podcast hau ere Ibanek (@piban) prestatua da eta bertan Vueltako 2. etapari errepasoa egiten dio. Meersman (EQS) izan da garaile baina ezhoiko izenak izan dira edizio honetako lehen esprintean. Erorketek ere protagonismoa izan dute baina ez da ezer larririk izan zorionez. Lider aldaketa ere izan da sailkapeneko postuen ondorioz eta orain gorriz Kwiatkowski (SKY) aurkitzen da.
#136 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 1. etapa 21.08.2016 5:08
Podcast honetan Ibanek (@piban) 2016ko Espainiako Vueltako lehen etaparen laburpena egin du. Aitzin etapa hau taldekako erlojuaren kontrako saioa izan da eta bertan garaileak eta galtzaileak zein izan diren aipatzen ditu Ibanek.
#135 Tropela.eus | 2016ko Espainiako Vuelta 19.08.2016 1:06:08
Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2016ko Espainiako Vueltako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.
#134 Tropela.eus | Rio 2016ko gizonezkoen kiniela 03.08.2016 53:11
Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.
#133 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 21. etapa 24.07.2016 5:48
Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.
#132 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 20. etapa 23.07.2016 4:03
Raulek (@raulperezmartin) hartu du gaurkoan erreleboa. Nola ez Ion Izagirreren (MOV) euskal garaipeneko etapa gustura aztertu du mini podcast honetan. Ez da gutxiagorako balentria handia baita ormaiztegiarrak gaur Tourrean lortutakoa. Gainontzean Aruren (AST) txakalaldia izan da sailkapen nagusian izan den aldaketa nabarmenena.
#131 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 19. etapa 23.07.2016 5:29
Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.
#130 Tropela.eus | 2016ko Frantziako Tourra 18. etapa 21.07.2016 2:40
Raulek (@raulperezmartin) hartu du erreleboa mini podcast hau osatzeko. Bertan Dumoulinen (TGA) bigarren postua nabarmendu nahi izan du tropelako kideak, beti ere Froomen (SKY) nagusitasuna ahaztu gabe. Euskaldunei dagokionez Ion Izagirrek (MOV) erlojuaren kontrako saioetan erakutsi duen gaitasuna aipatzen ditu eta Tour honetako azken etapetan euskaldunen bat etapa garaipenaren lehian sartzeko auk...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.