tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#229 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 18. etapa 07.09.2017 13:54
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola gaurkoan ihesaldiak behar besteko abantaila lortu duela kontatzen digu etapa garaipena lortzeko. Armee (LTS) izan da nagusi etapa garaipenaren lehian, baina faboritoen artean izan da mugimenduak. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.
#228 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 17. etapa 06.09.2017 12:28
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola Deniflek (ABS) ihesaldiko indartsuena izateaz gain atzetik zetozen oilarrei eusteko gai izan dela kontatzen digu etapa garaipena lortuz. Froomek (SKY) lidergoari eusten dio baina gaur sufritzea tokatu zaio.
#227 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 16. etapa 05.09.2017 13:06
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 16. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Vueltako bakarkako erlojupeko luzea nola joan den kontatzen digu eta bertan Froomek (SKY) nagusitasuna erakutsita etapa garaipena lortu duela. Horrenbestez lidergoa sendotu du. Sorpresa moduan Kelderman (SUN) podiumeko postuetara indartsu sartu dela gogoraratzen digu.
#226 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 15. etapa 03.09.2017 11:18
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 15. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek atseden egun aurreko etapa garrantzitsuan ihesaldiak protagonismoa izan badu ere, faboritoen tropeletik aurrera eginda Lopezek (AST) etapa garaipena lortu duela kontatzen digu. Faboritoen artean mugimenduak izan badira ere, Froomek (SKY) lider jarraitzen du. Bihar atseden eguna.
#225 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 14. etapa 02.09.2017 10:09
Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltaren 15. etaparen mini podcast hau. Gaurkoan ihesaldiak etapa garaipena lortzeko aukera izan duela kontatzen du. Borako bi txirrindulari izan dira ihesaldian, bat Majka (BOH), eta bere taldekideak egindako lan eskergari eta bere indarrei esker, etapa garaipena lortzeko gauza izan da. Faboritoen nagusien artean mugimenduak izan badira ere Froome...
#224 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 13. etapa 02.09.2017 8:28
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 13. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Trentinek (QST) bere 3. etapa garaipena lortu duen. Notizia txarra Omar Frailek (DDD) lasterketa utzi duela izan da eta orain 5 dira ditugun euskal ordezkariak. Lidergoan Froomek (SKY) jarraitzen du.
#223 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 12. etapa 31.08.2017 15:47
Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Espainiako Vueltako 12. etaparen mini podcast hau. Bertan nola Marczynskik (LTS) bere bigarren etapa garaipena lortu duen kontatzen du, baita Contador (TFS) saiatu dela tarteak irekitzen. Froomek (SKY) ere susto bat izan duela aipatzen du baina oraindik ere lider jarraitzeko arazorik ez duela.
#222 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 11. etapa 30.08.2017 11:24
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 11. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Faboritoen lehen test garrantzitsua izan dela kontatzen digu Ibanek, baina ezustekoak ere izan direla. Horien artean Miguel Angel Lopez (AST) kolonbiarra Froome (SKY) eta Nibaliren (TBM) aurretik etapa irabazteko gai izan dela da. Froomek (SKY) jarraitzen du gorriz.
#221 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 10. etapa 29.08.2017 11:10
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 10. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan etapa honetan ere ihesaldia tropelari gailendu zaiola kontatzen du. Trentinek (QST) lortu du etapa garaipena, bere bigarrena Vuelta honetan. Sailkapen nagusiari begiratuta, aldiz, Froomek (SKY) jarraitzen du lider baina Roche (BMC) izan da mugitu eta minutu erdiko tartea lortzeko gai...
#220 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 9. etapa 27.08.2017 9:53
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiko Vueltako 9. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Atseden egunaren bezperan, Cannondale taldeak ez zuen ihesaldia iristerik nahi eta hala jardun du lanean etapa guztian zehar. Azken igoeran, ordea, liderrak beste kolpe bat eman du eta lidergoa sendotzeaz gain etapa garaipena lortu du Froomek (SKY).
#219 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 8. etapa 26.08.2017 12:37
Iban (@piban) arduratu da gaurko 2017ko Espainiako Vueltako 8. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan eguneko ihesaldiak protagonismoa izan duela kontatzen du eta garaipena Alaphilippe (QST) frantziarrak lortu duela. Faboritoen artean ere mugimenduak izan dira eta gaur indartsuen Froome (SKY) liderra eta Contador (TFS) agertu dira.
#218 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 7. etapa 25.08.2017 7:36
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 7. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzeko gaurkoan ere ihesaldiak etapa garaipena lortu duela kontatzen du. Bertan indartsuena Mohoric (UAD) gaztea izan da. Aipatzekoa Bol (MZN) gazteak ihesaldiari esker sailkapen nagusiko TOP10ean sartzea lortu duela. Hori bai, lider Froomek (SKY) jarraitzen du.
#217 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 6. etapa 24.08.2017 14:29
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 6. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan ihesaldiak gaurkoan ere etapa garaipena lortu duela kontatzen du momentu batean zalantzak izan badira ere. Azkarrena helmugan Marczynski (LTS) izan da. Sailkapen nagusian Contador (TFS) mugitu da helmugatik 40km-ra baina ez da etekinik lortzeko gauza izan Egoitzek kontatzen duen moduan. Froomek...
#216 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 5. etapa 23.08.2017 11:24
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Eskainiko Vueltako 5. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzek nola ihesaldiak fruituak eman dituen kontatzen du. 17ko ihesalditik Lutsenko (AST) kazakhstandarra izan da indartsuena Santa Luziako Ermitan. Tropela 4 minututik gorako atzerapenarekin iritsi da eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan aurrean sartu eta maillot gorriari eusteko.
#215 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 4. etapa 22.08.2017 7:53
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 4. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Ibanek etapa aspergarri samarra izan dela kontatzen digu. Gizon azkarren artean erabaki da etapa garaipena eta bertan Trentin (QST) nagusitu da erraztasunez. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.
#214 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 3. etapa 21.08.2017 9:14
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 3. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Dagoeneko mendiak izan dituzte Vueltaren hasiera honetan eta SKY izan da lasterketa puskatzeaz arduratu dena. Lider jarri da bai Froome baina etapa garaipena Nibalik (TBM) eraman du. Dagoeneko batzuk agur esan diote sailkapen nagusiari.
#213 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 2. etapa 20.08.2017 7:10
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 2. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gaurko etapan haizea protagonista izan dela kontatzen digu Ibanek eta horrek urduritasuna eragin duela tropelean. Ondorioz txirrindulariak moztuta iritsi dira eta ez da esprintik izan. Lampaertek (QST) erasoa jo eta atzeko tropeltxoari eusteko gai izan da etapa eta maillot gorria lortzeko.
#212 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 1. etapa 19.08.2017 5:40
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 1. etaparen minipodcast hau grabatzeaz. Nimesen jokatu den atariko taldekako erlojupekoaren analisia eskaintzen digu Ibanek. Bertan talderik azkarrena BMC izan da eta aurtengo edizioko lehen liderra Dennis (BMC) izango da.
#211 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 14.08.2017 1:18:14
Imanolek (@imanolLlucia), Landerrek (@landergarro) eta Ibanek (@piban) grabatu dute 2017ko Vueltaren podcast hau. Bertan ibilbideari eta bereziki Tropelako kinielari ematen diote errepasoa. Solaskideek gogora ekartzen dute nola Contadorren azken lasterketa izan daitekeela eta Vuelta honetan 1 dortsalarekin izango dela.
#210 Tropela.eus | 2017ko BinckBank Tour 05.08.2017 32:46
Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) 2017ko BinckBank Tour lasterketaren podcast hau grabatu dute. Bertan nola Eneco Tour bezala ezaguna zen lasterketa aurten BinckBank Tour izenez lehiatuko dela kontatzen dute. Tropelan estreineko aldia izango da lasterketa hau jokoan izango dena. Bi solaskideek beraien iritzia ematen dute.
#209 Tropela.eus | 2017ko Donostiako Klasikoa 25.07.2017 38:33
Podcast hau Iban Hernandezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan aurtengo ibilbidea luzeagoa (231km) eta mendate puntuagarriago gehiago baditu ere, azken edizioetakoa bezalakoa dela diote. Kinielari ere errepasoa ematen diote, baina oraindik zerrenda behin-behinekoa denez, izen propioak baino kinielak egiteko irizpideak ematen dituzte.
#208 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 21. etapa 24.07.2017 9:21
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren. Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregilartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak erama...
#207 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 20. etapa 22.07.2017 21:20
Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan sailkapen nagusiko lehen hiru postuak erabakitzeko zeuden, nahiz eta Froomek (SKY) alde zuen erlojupekoa, hiruak 29 segundoren barruan zeuden. Azkenean Froomek ez du hutsik egin eta aurtengo Tourra ere irabaziko du. Baina Bardetek (ALM) gain behera egin du eta bigarren postua galtzeko...
#206 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 19. etapa 21.07.2017 7:15
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan gaur ihesaldiak 10 minututik gorako errentarekin iritsi dela kontatzen digu esprinterren taldeek lanik egin ez dutelako. Hala eta guztiz ere, hauen artean aurrera eginda gizon azkar bat nagusitu da, Boasson Hagen (DDD). Biharko bakarkako erlojupekoaren bezperan aldaketarik ez sailkapen nagusian et...
#205 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 18. etapa 20.07.2017 11:04
Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola beste behin Sunweb taldeak etapa garaipena lortu duela Barguilekin. Frantziarrak mendiko maillota ere bereganatu du Tour honetan. Sailkapen nagusian Aru (AST) izan da denbora galdu duena Mikel Landaren (SKY) mesedetan. Froomek (SKY) jarraitzen du lider larunbateko erlojupekoan erabakiko den T...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.