tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#254 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 18. etapa 25.05.2018

Giroko 18.etapa honetan ihesaldia egin du bidea eta tropel nagusiarekiko zuen errenta 13 minututik gorakoa zenez, ez dute arazorik izan etapa garaipena beraien artean lehiatzeko etapako azken mendate horretan. Bertan azkarrena Schachmann (QST) izan da. Faboritoen artean Yates (MTS) izan da sorpresa eman duena 28" utzi baititu helmugan nahiz eta oraindik lider den. Hau eta gehiago kontatzen digu Ib...

#253 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 17. etapa 23.05.2018

2018ko Giroko 17. etapa honetan espero bezala esprintean amaitu da etapa. Egoitz Lizasok (@elizaso) gogoratzen digu nola maillot chiclaminoa lehian duten txirrindulariek, gaurko irabazleak, Vivianik (QST) eta Sam Bennettek (BOH) bigarren sailkatuak. Hau guztia duzue entzungai mini podcast honetan.

#252 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 16. etapa 23.05.2018

2018ko Giroko 16. etapan jokatu zen edizio honetako erlojupeko luzea. Bertan Dennisek (BMC) lortu du garaipena eta Yatesek (MTS) maillot arrosa mantentzeko moduko saioa burutu du. Sorpresa nagusia Aruren (UAD) denbora izan da. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan.

#251 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 15. etapa 20.05.2018

Gaur Giroko azken atseden egunaren aurreko etapa izan dute txirrindulariek eta bertan Simon Yatesek (MTS) indartsuena dela erakutsi du beste behin ere. Hirugarren etapa garaipena lortu du eta etzi jokatuko den erlojupekoari begira distantziak handiagotzea lortu du. Guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu minipodcast honetan.

#250 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 14. etapa 20.05.2018

Zoncolan handia igo behar izan zuten txirrindulariek 2018ko Giroko 14. etapa horretan. Bertan, inork gutxik espero moduan, Froomek (SKY) lortu zuen etapa garaipena. Atzetik Simon Yates (MTS) lidergoa sendotuz. Gainontzeko faboritoek denbora utzi galerak izan zituzten. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#249 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 13. etapa 19.05.2018

Gaurko Giroko 13. etapa bai, azkenean transizioko etapa izan da Zoncolan handiera igo behar dutenaren bezperan. Azkarrenen artea erabaki da etapa eta gaurkoan Vivianik (QST) ez du hutsik egin. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan.

#248 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 12. etapa 17.05.2018

Giroko 12. etapan ezusteko gehiegirik ez da izan, eguneko ihesaldia eta amaieran esprinta. Azkenean azkarrena, eta indar handiz, Bennett (BOH) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#247 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 11. etapa 16.05.2018

Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.

#246 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 10. etapa 16.05.2018

2018ko Giroko bigarren atseden egunaren ondorengo lehen etapak emandakoa kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast honetan. Lehen mendate azkar igo dute eta ezinean geratu dena Chaves (MTS) izan da, sailkapen nagusiko bigarrena, eta azkenean 20 minututik gora galdu ditu helmugan. Etapa garaipena, aldiz, ehiztari batek irabazi du, Mohoricek (TBM) hain zuzen ere. Sailkapenetako liderretan aldaket...

#245 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 9. etapa 14.05.2018

Mini podcast honetan Iban Perezek (@piban) Giro honetako bigarren atseden egunaren aurreko etapak emandakoa kontatzen digu. Hau izan da hautagai nagusien lehen test garrantzitsua eta bertan Simon Yates (MTS) gailendu. Galtzailerik nagusienak, berriz, Froome (SKY) eta Aru (UAE) izan dira.

#244 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 8. etapa 12.05.2018

Giroko 8.etaparen inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaurkoan ihesaldian tropeltxo txikiagoa izan da eta bertan indartsuena, edo behintzat azkena harrapatu dutena Bouwman (TLJ) izan dela kontatzen digu Egoitzek. Etapa garaipena, ordea, tropel nagusiko gazterik onenak lortu du eraso bortitz baten ondoren, Carapazek (MOV). Sailkapen nagusian aldaketa esanguratsurik ez eta...

#243 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 7. etapa 11.05.2018

Gaurko Giroko etapa hau trantsizioko etapa izanik gizon azkarrentzako Italiako lurretan garaipena lortzeko aukera zuten. Ihesaldian Markel Irizar (TFS) izan bada ere, azkarren taldeek ez zuten aukera pasatzen uzterik nahi. Azkenean azkarrena Sam Bennett (BOH) izan da, Viviani (QST) maillot chiclaminoaren atzetik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu minipo...

#242 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 6. etapa 11.05.2018

6. etapa hau izan da txirrindularientzat lehen test garrantzitsua Etnan amaitzen zen etapa baitzen. Bertan Mitchelton Scott taldeko bi liderretako batek lortu du etaparen garaipena, Chavesek, eta lidergoa, berriz, bere taldekide Simon Yatesek (MTS). Hau eta gertatutako guztia kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#241 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 5. etapa 09.05.2018

2018ko Italiako Giroko 5. etapa hau ere gora-beheratsua izan da eta faboritoek denbora ez galtzea zuten helburu nagusia. Guztiak hala egitea lortu dute Miguel Angel Lopezek (AST) izan ezik denbora galdu baitu helmugan. Etapa garaipena Battaglin (TLJ) italiarrak lortu du eta Dennisek (BMC) lidergoari eusten dio. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#240 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 4. etapa 08.05.2018

Atseden egunaren ondoren, eta jada Italiako lurretan, gaurko Italiako Giroa muino batean amaitzen zen. Etapa ikusgarria izan eta ohi bezala Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan etapa honetan jazo diren gertakaririk nabarmenenak.

#239 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 3. etapa 06.05.2018

Aurtengo Italiako Giroak gaur amaitu du Israelen burutu beharreko lehen 3 etapak, eta gaurkoan atzokoan bezala Viviani (QST) gailendu zen. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) Tropelaren mini podcast berri honetan.

#238 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 2. etapa 05.05.2018

Gaur jokatu da 2018ko Italiako Giroaren 2. etapa. Imanol Lluciak (@imanolllucia) egiten digu laburpena mini podcast honetan. Itzuli handiko 2. etapa hau esprintean erabaki da espero bezala Viviani (QST) izan da garailea Imanolek kontatzen digun moduan. Ezustekoa, akaso, lider aldaketa gauzatu dela izan da Dennisek (BMC) tarteko helmugan lortutako gainsariari esker.

#237 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 1. etapa 04.05.2018

Jerusalemetik abiatu den 2018ko Italiako Giroaren lehen etapaz hitz egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) lehen podcast honetan. Bertan nola iazko Giroko garaileak berriro ere maillot arrosa jantzi duen kontatzen du, baita nola Pello Bilbaok etapan 6, postuan sailkatu den. Ez galdu eguneroko laburpentxoa!

#236 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 01.05.2018

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean 2018ko Italiako Giroaren ibilbidearen inguruan eta batez ere Tropelako kinielaren inguruan. Bertan nola 101. Giro hau Israeletik abiatuko den kontatzen dute eta 5 euskal ordezkari izango dituela aldaketarik ezean.

#235 Tropela.eus | 2018ko Paris Roubaix 05.04.2018

Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolLlucia) eta Iban Perezek (@piban) grabatu dute 2018ko Paris Roubaix klasiko handiaren inguruko podcast hau. Nola ez, aurten izan diren aldaketez gain, dagoen partaidetzaren informazioarekin Tropelako kiniela aztertzen du hirukoteak podcast honetan.

#234 Tropela.eus | 2018ko Euskal Herriko Itzulia 30.03.2018

Podcast honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Euskal Herriko Itzuliaren - edo Itzulia Basque Country esan behar dugu? - podcasta grabatu dute. Aurtengo berrikuntza guztiez aritu dira, baita Itzuliaren webgune ofizial berriaren inguruan ezin bestean. Baina garrantzitsuena lehiaketari eta kinielari berari egiten dioten errepasoa da.

#233 Tropela.eus | 2018ko Paris-Niza 28.02.2018

2018ko denboraldia Paris-Nizarekin ekingo dio Tropelak. Lehen kinielaz hitz egiteko Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan. Bertan aurtengo itzuliak izango dituen berezitasunez hitz egiten dute, eta nola ez, kinielako multzoez.

#232 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 21. etapa 10.09.2017

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta kon...

#231 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 20. etapa 10.09.2017

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l'Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali...

#230 Tropela.eus | 2017ko Espainiako Vuelta 19. etapa 08.09.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.