tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#279 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 20. etapa 29.07.2018 4:11
Imanol Lluciak (@imanolllucia) 2018ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko podcasta duzue hau. Azken aurreko etapa, Senperen jokatua, Tom Dumoulinek (SUN) irabazi zuela kontatzen du. Froome (SKY) etapa garaipen gabe geratu da etapa irabazlearengandik segundo batera, baina Roglicekiko (TLJ) lortutako tartea nahikoa izan du podiumeko postuetan sartzeko.
#278 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 19. etapa 27.07.2018 4:09
2018ko Frantziako Tourreko 19. etaparen podcasta duzue hau. Bertan Imanol Lluciak (@imanolllucia) faboritoen eguna izan dela kontatzen digu eta bertan Roglic (TLJ) nagusitu dela. Eslovakiarrak etapa garaipena eta podiumeko postuetan sartzea lortu duela kontatzen digu. Thomasek (SKY) arazorik gabe eutsi dio lidergoari.
#277 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 18. etapa 26.07.2018 5:03
2018ko Frantziako Tourreko etapa esprintean amaitu da espero bezala. Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan kontatzen digun moduan, esprinterren taldeek ondo lotu dute ihesaldia eta azken metroetan azkarrena Demare (GFC) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.
#276 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa 25.07.2018 9:42
2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitzat lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa "esperimentu" honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome...
#275 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 16. etapa 24.07.2018 6:32
Gaur 2018ko Frantziako Tourreko 16. etapa jokatu da, Pirinioetako lehen etapa. Bertan Alaphilippek (QST) bere bigarren etapa garaipena lortu du Yatesek (MTS) erorikoa izan eta lasterketa burua galdu ostean. Faboritoen artean mugimendu kaxkarrak izan dira eta ez du zailtasunik izan Thomasek (SKY) maillot horiarekin jarraitzeko. Hau guztia eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast h...
#274 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 15. etapa 22.07.2018 5:01
2018ko Frantziako Tourreko 15. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Etapa honetan ere ihesaldi handi osatu da, 29 txirrindularitakoa hain zuzen ere. Tartean hiru euskaldun, Romain Sicard (TDE), Imanol Erviti (MOV) eta Ion Izagirre (TBM). Azken hau etapa garailearen hiruko tropeltxoan zen baina azkenean Cortek (AST) lortu du garaipena. Lidergoan Thomasek (SKY) j...
#273 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 14. etapa 22.07.2018 4:46
Espero zen bezala, 2018ko Frantziako Tourreko 14. etapan ihesaldi bat osatu zen, jendetsua, non tartean Gorka Izagirre (TBM) eta Omar Fraile (AST) euskaldunak izan ziren. Azkenean garaipena Omarrek lortu zuen. Sailkapen nagusiko faboritoen artean ere lehia ikusi ahal izan zen eta bertan etekina atera ziona Roglic (TLJ) izan zen. Edonola ere Thomasek (SKY) jarraitzen du lider.
#272 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 13. etapa 21.07.2018 7:07
2018ko Frantziako Tourreko 13. etapa Alpeetan izandako etapen ondorengo etapa izan da, lasaiagoa, eta esprinterrek ez zuten aukera galdu nahi. Bertan Sagan (BOH) izan da azkarrena erregulartasunaren sailkapenean lidergoa sendotuz. Gainontzean Thomasek (SKY) jarraitzen du lider. Nabarmentzekoa Nibalik (TBM) ez zuela irteerarik hartu erorikoa izan eta gero etxerako bidean baitzen. Nibaliren gertakar...
#271 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 12. etapa 20.07.2018 3:20
2018ko Frantziako Tourreko 12. etapa Alpe d'Huezen amaitu zen eta bertan berriro ere SKYk nagusitasuna erakutsi du. Thomasek (SKY) etapa irabazi eta lidergoa sendotu du. Guztia Imanolek (@imanolllucia) kontatzen digu mini podcast berri honetan.
#270 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 11. etapa 18.07.2018 5:28
2018ko Frantziako Tourreko 11. etapan lider aldaketa izan da, Geraint Thomasek (SKY) etapa garaipena eta lidergoa eskuratu baititu. Mikel Nievek (MTS) eskura izan du etapa garaipena eguneko ihesaldian sartuta baina ez zaio posible izan. Movistar saiatu da Valverderen (MOV) erasoarekin lasterketa mugitzen baina ezerezean geratu da saiakena. Saiakera serioena egin duena Dumoulin (SUN) izan da. Hala...
#269 Tropela.eus | 2018ko La Course eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapei errepasoa 17.07.2018 8:06
Podcast honetan 2018ko La Coursek eta 2018ko Frantziako Tourreko 10. etapak eman duenaren laburpena egiten du Egoitz Lizaso (@elizaso). La Coursen ikuskizuna izan dela azpimarratu digu, Van Vleuten garaile izan delarik. Euskaldunak ere bikain, batez ere Ane Santesteban 9. sailkatu baita. Tourrea, aldiz, Alpeetako lehen etapa eta Quick-Stepeko Alaphilippe (QST) izan da ihesaldiari esker etapa garai...
#268 Tropela.eus | 2018ko La Course 15.07.2018 48:10
Podcast honetan emakumezkoen txirrindularitzaz orokorrean, eta zehazki 2018k La Course lasterketaz aritzen dira Mireia Epelde (txirrindulari ohia, @MireiaEpelde), Inaxio Esnaola (@iesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Kiniela errepasatzen dute argibideak emanez eta ez dute ahaztu nahi izan Giro Rosak eman duena, azpimarratuz Eider Merino (MOV) eta Ane Santestebanen (ALE) mailak.
#267 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 8. etapa 15.07.2018 3:57
2018ko Frantziako Tourreko 8. etaparen laburpena egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan. Esprintean amaitu den etapan Groenewegen (TLJ) izan dela berriro ere garailea kontatzen digu. Baita nola Greipel (LTS) eta Gaviria (QST) zigortuak izan ziren. Gainontzean sailkapen nagusiko txirrindulari kaltetua Dan Martin (UAD). Lider, berriz, Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du.
#266 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 7. etapa 13.07.2018 2:52
2018ko Frantziako Tourraren 7. etaparen minipodcasta duzue hau. Bertan Egoitz Lizasok (@elizaso) esprintean amaitu den kronikatxoa prestatu digu. Garailea Groenewegen (TLJ) gaztea izan dela aipatzen digu, bere lehen garaipena Tour honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du lider.
#265 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 6. etapa 12.07.2018 4:43
2018ko Frantziako Tourraren 6. etaparen laburpentxoa egiten digu Imanol Lluciak (@imanolllucia). Etapa hay Mür de Bretagnen amaitu eta bertan azkarrena Dan Martin (UAD) izan da. Van Avermaetek (BMC) lidergoari eusten dio. Faboritoen artean denbora galdu dutenak Bardet (ALM) eta Dumoulin (SUN) izan dira.
#264 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 5. etapa 11.07.2018 2:32
2018ko Frantziako Tourreko 5. etaparen kronikatxoa egiten digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan. Gaurkoan ere Sagan (BOH) gailendu dela kontatzen digu Ardenen kutsuko etapa honetan. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Van Avermaetek (BMC) horiari eusten diola ere azpimarratzen du.
#263 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 4. etapa 10.07.2018 4:13
2018ko Frantziako Tourraren 4. etapak emandakoaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan. Gaviria (QST) bigarrenez etapa garaipena lortu duena Sagan (BOH) eta Greipelen (LTS) aurretik. Sailkapen nagusian lider Van Avermaetek (BMC) jarraitzen du eta erorikoek eragindako kaltetuenen artean Zakarin (TKA) izan dela nabarmentzen digu Egoitzek.
#262 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 3. etapa 09.07.2018 5:18
2018ko Frantziako Tourreko 3. etaparen kronikatxoa egiten du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Garaipena BMC taldeak eskuratu duela dio eta lider aldaketa eragin duela, Van Avermaet (BMC) baita lider berria. Badaki belgiarrak maillot horia eramatea zer den. Orokorrean balantza orekatzeko balio izan duen etapa izan dela kontatzen digu.
#261 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 2. etapa 08.07.2018 4:59
2018ko Frantziko Tourraren 2. etaparen minipodcasta duzue hau. Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da kontakizun honetaz eta bertan kontatzen digu nola eroriko batek baldintzatutako etapan Sagan (BOH) nagusitu den. Horrenbestez lider berria Sagan da Gaviriak (QST) erorikoa jasan eta mailot horia ezin defendatuta geratu baita. Sailkapen nagusiko txirrindulariei dagokionez aldaketarik ez.
#260 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 1. etapa 07.07.2018 7:26
Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) 105. den Frantziako Tourraren lehen etaparen analisia egiten digu. Bertan kontatzen digu nola esprintean Gaviria (QS) gaztea nagusitu den Sagan (BOHJ eta Kittelen (TKA) aurretik, etapaz gain, lidergoa ere eskuratuz. Aurpegiaren bestaldea Froome (SKY) eta Quintanaren (MOV) estutik etorri da.
#259 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourra 03.07.2018 2:06:10
Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola), Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira aurtengo Tourreko kinielaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Podcasta ohiko baino luzeago atera zaie izan ere laukoteak asko du kontatzeko Tour honen inguruan, bai ibilbideagatik, bai Froomen (SKY) ebazpenagatik eta baita, nolabait ere, Mollemak (TFS) baldintzatu duelako. Zuen...
#258 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourraren aurrekoa 27.06.2018 21:47
2018ko Frantziako Tourra hasteko oraindik astebete baino gehiago falta denean, Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast hau grabatu dute Frantziako Tourrari begira. Bertan Tropela Hondartzanen 4. ekitaldia aipatzeaz gain, orokorrean goi mailako txirrindularitzaren inguruko gaiak jorratu dituzte beti ere Frantziako Tourrarekin erlazionatutakoak.
#257 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 21. etapa 27.05.2018 3:09
Erromako zirkuituan amaitu da 2018ko Giroa. Bertan ezer gutxi zuten sailkapen nagusiko txirrindulariek egiteko dena erabakita baitzen. Etaparen lehian zirenak saiatu dira eta azkenean esprintak erabaki du garailea. Gaurkoan Sam Bennett (BOH) izan da azkarrena maillot ciclaminoaren aurretik. Giroaren garailea Froome (SKY) izan da, gazterik onena Miguel Angel Lopez, mendiko sailkapeneko irabazlea Fr...
#256 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 20. etapa 26.05.2018 9:21
2018ko Giroko 20. etapa zuten txirrindulariek beraien sailkapen nagusiko postuengatik lehiatzeko. Froome-Dumoulin eta Miguel Angel Lopez-Carapaz ziren besteak beste. Hala ere etapa garaipena ihesaldian egon da eta bertako indartsuena Mikel Nieve (MTS) naparra izan dugu. Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digu gertatutakoa eta bere analisia.
#255 Tropela.eus | 2018ko Italiako Giroa 19. etapa 25.05.2018 11:02
Ikaragarrizko etapa izan da 2018ko Giroko 19. etapa hau. Bezperan Yates (MTS) liderraren aulezi zantzuak animatuta akaso, SKY taldeak lasterketa puskatzea erabaki du Froomen (SKY) urrutiko eraso batekin. Ingelesak etapa eta maillot arrosa eskuratu ditu. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.