tropela
Tropela Podcastak
Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#304 Tropela.eus | 2018ko Munduko Txapelketak 23.09.2018 52:46
Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2018an Innsbruck eta Tirol inguruan jokatuko diren Munduko Txapelketen inguruan aritzeko. Bertan gizonezkoen kinielari errepasoa egin diote, nahiz eta emakumezkoenaz nahiz taldekako erlojupekokoaz ere aritu diren.
#303 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 21. etapa 16.09.2018 8:17
Vivianik (QST) irabazi du 2018ko Espainiako Vueltako azken etapa. Horrenbestez Sagan (BOH) etapa garaipenik gabe geratu da Vuelta honetan. Vuelta Simon Yatesek (MTS) irabazi du, Mas (QST) eta Lopez (AST) izan dituelarik podiumeko kide. Gogoratu Ion Izagirrek 9. postuan amaitu duela eta gaurkoan txirrindularitza profesionalari agur esan dion euskalduna Igor Anton (DDD) izan dela. Hau eta gehiago ko...
#302 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 20. etapa 15.09.2018 7:23
Gaurkoa izan da 2018ko Espainiako Vueltako sailkapen nagusirako etapa erabakigarria. 20. etapak, Col de la Gallinan amaitzen zenak, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Simon Yatesek (MTS) sendoena izan dela erakutsi du eta berak eramango du Vuelta hau. Podiumean bigarren Mas (QST) izango da, gaurko etapa garailea, eta hirugarren Lopez (AST) kolonbiarra. Euskaldunik onena Ion Izagirre (TBM)....
#301 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 19. etapa 14.09.2018 6:45
Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu da 2018ko Espainiako Vueltako 19. etaparen kronikatxoa egitera mini podcast honetan. Faboritoen artean indartsuen agertu da Simon Yates (MTS) nahiz eta etapa garaipen berarekin batera helmugaratu den Pinotek (GFC) eskuratu duen. Valverdek (MOV) krisialdia pasa badu ere, bigarren postuari eusteko gauza izan da eta orain Kruijswijk (TLJ) da podium postuetan sartu de...
#300 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa 13.09.2018 5:47
2018ko Espainiako Vueltako 18. etapa jokatu da gaur eta esprintean amaitzea espero bazen ere, azkenean ihesaldian izan den hirukotea osatzen zuen Wallaysek (LTS) lortu du etapa garaipena. Horrelaxe kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan. Sailkapen nagusian, berriz, aldaketarik ez eta hurrengo bi egun erabakigarrietan erabakiko da aurtengo Vuelta.
#299 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 17. etapa 12.09.2018 7:19
2018ko Espainiako Vueltaren 17. etapa Bizkaiako errepideetan jokatu da. Bertan ihesaldiak gaurkoan bere bidea egin du eta horri esker Woodsek (EFD) etapa garaipena lortu du. Ihesaldian saria jaso duen bakarra ez da izan kanadarra, izan ere De Gendtek (LTS) bihar mendiko maillota jantziko du bildu dituen puntu guztien ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez, Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lid...
#298 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa 11.09.2018 8:14
2018ko Espainiako Vueltako 16. etapa jokatu da gaurkoan eta Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast hau grabatu du bertan geratutakoaren kronikatxo moduan. Bertan Egoitzek nola aurrez emandako asmoei jarraituz, Dennisek (BMC) etapa garaipena lortu duen, bere edizio honetako bigarrena. Gainera indartsu BMC taldea izan ere Rosskopf (BMC) taldekidea bigarren sailkatu baita. Hirugarren izan dugu lehen...
#297 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 15. etapa 10.09.2018 4:36
Atseden egunaren aurreko azken etapa garrantzitsua zuten txirrindulariek 2018ko Espainiako Vueltako 15. etapan, Lagos de Covadonga. Bertan indartsuena Pinot (GFC) izan da eta etapa garaipena eramateko gauza izan da. Sailkapen nagusian aldaketa gutxi izan da eta nabarmendu behar Simon Yates (MTS) lider indartsu moduan ikusi duela Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan aipatzen duen moduan.
#296 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 14. etapa 09.09.2018 6:12
2018ko Espainiako Vueltaren 14. etaparen kronika egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan. Bertan ihesaldia izanda ere, lehiak tropel nagusiko faboritoen artean gauzatu zela kontatzen digu. Indartsuena Simon Yates (MTS) etapa eta lidergoa berreskuratuz.
#295 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapa 08.09.2018 4:55
Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsue...
#294 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 12. etapa 06.09.2018 5:54
Hauxe duzue 2018ko Espainiako Vueltako 12. etaparen inguruan Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu duen podcasta. Bertan erabateko protagonismoa ihesaldiak izan duela kontatzen du Egoitzek, alde batetik etapa garailea bertan zelako, Geniez (ALM) frantziarra, eta bestetik, nahikoa denbora tartea lortuta, Jesus Herrada (COF) lasterketako lider berria baita ihesaldi horri esker.
#293 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 11. etapa 05.09.2018 5:32
Gaur 2018ko Espainiako Vueltako 11. etapa jokatu da eta ihesaldiak bidea egitea lortu du etapa garaipenaren bila. Aurrera egin duen tropeltxo horretako indartsuena De Marchi (BMC) izan da eta berak eraman du etapa garaipena. Sailkapen nagusiaren lehian den Pinot (GFC) ere ihesaldian sartu da baina ez da gauza izan etekinik lortzeko. Lider Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du. Hau eta gehiago kontatze...
#292 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 10. etapa 04.09.2018 4:26
Atseden egunaren ondoren, 2018ko Espainiako Vueltaren 10. etapa jokatu da. Mini podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) etaparen kronikatxoa egiten du. Esprintean amaitu den etapan Viviani (QST) gailendu da bere bigarren etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Simon Yates jarraitzen du lider.
#291 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 9. etapa 02.09.2018 5:58
Podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 9. etapak emandakoa kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Sailkapen nagusiko gizonentzat lehen test serioa, gaurkoan berriro ere ihesaldiak eraman du etapa eta bigarrenez Vuelta honetan King (DDD) izan da bi besoak jaso dituena. Sailkapen nagusiko Molardek (GFC) ezin izan dio eutsi lidergoari eta lider berria Simon Yates (MTS) da.
#290 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 8. etapa 01.09.2018 4:21
Mini podcast berri honetan, Egoitz Lizasok (@elizaso) 2018ko Espainiako Vueltako 8. etapan eman duenaren laburpena egiten digu. Bertan azkarrena Valverde (MOV) izan da Sagan (BOH) bera ere gainditzeko gauza izan delarik. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Molardek (GFC) jarraitzen du lider. Bihar sailkapen nagusiko txirrindularientzat lehen test serioa.
#289 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 7. etapa 01.09.2018 5:18
2018ko Espainiako Vueltako 7. etapan Gallopin (ALM) gailendu zela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Etapa gora-beheretsua, ihesaldi batekin espero bezala, baina azkenean indartsuenen tropeltxoan aurrera eginda frantziarra gailendu da. Sagan (BOH) ere berpiztu dela kontatzen digu. Sailkapen nagusian, aldiz, Molardek (GFC) jarraitzen du lider eta aldaketa nagusia Kwiatkowski (SKY) 6. postura...
#288 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 6. etapa 30.08.2018 5:15
2018ko Espainiako Vueltako 6. etaparen mini podcasta duzue hau, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean. Etapa esprintean amaitu da eta bertan azkarrena Bouhanni (COF) izan da. Sailkapen nagusiari dagokionez, Kelderman (SUN) eta Pinotek (GFD) galdu dute denbora moztuta geratu baitira. Lider, ordea, Molardek (GFC) jarraitzen du.
#287 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 5. etapa 29.08.2018 6:32
2018ko Espainiako Vueltan ere ihesaldiak eraman du etapa garaipena. Esprintean amaituko zen etapa izango zelakoan ginen, baina Egoitz Lizasok (@elizaso) kontatzen digun moduan, ihesaldian gailendu da. Bertan azkarrena Clarke (EFD) izan da. Hori bakarrik ez, Molardek (GFD) lider izateko besteko errenta lortu du eta berak eramango du bihar maillot gorria.
#286 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 4. etapa 28.08.2018 6:07
Sailkapen nagusiko txirrindularientzat test berri bat izan da 2018ko Espainiako Vueltako 4. etapa. Hala kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast berri honetan. Ihesaldia iritsi da eta bertan garailea King (DDD) izan da. Sailkapen nagusian postuetan aldaketak izan badira ere Kwiatkowskik (SKY) eusten dio lidergoari.
#285 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 3. etapa 27.08.2018 5:37
Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltaren 3. etaparen kronika egiten digu Iban Perezek (@piban). Etapa aspergarria eta espero bezala esprintean amaitu dena. Guztietan azkarrena Viviani (QST) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Kwiatkowskik (SKY) jarraitzen du lider.
#284 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapa 26.08.2018 5:24
Mini podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 2. etapak eman duena kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso), baita biharko etaparen aurre analisia egin ere. Caminito del Reyn amaitu den etapan garailea Valverde (MOV) izan da eta lider Kwiatkowski (SKY) jarri da bigarren sailkatu ondoren. Eguneko galtzailerik handienak hautagai nagusien artean Porte (BMC) eta Nibali (TBM) izan dira.
#283 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vueltako 1. etapa 26.08.2018 5:02
Abuztuaren 25ean abiatu zen 2018ko Espainiako Vueltako, Malagan jokatutako erlojupeko batekin. Bertan azkarrena Dennis (BMC) izan zen eta lasterketa lehen liderra izango da. Atzetik Kwiatkowski (SKY) eta Campenaerts (LTS) sailkatu dira. Etaparen minipodcast hau Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatua izan da.
#282 Tropela.eus | 2018ko Espainiako Vuelta 23.08.2018 1:07:36
Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute 2018ko Espainiako Vueltaren inguruko podcast hau. Bertan aurtengo ibilbidearen ingurukoak, gainsariak eta batez ere Tropelako kiniela errepasatzen dute. Aurtengo berritasun nagusia kinielan "Klasikomanoetan klasikomanoenak" multzoa. Horretaz gain, dortsalak baieztatzearen faltan, 17 euskal txirrindulari izango direla lehian aipatzen...
#281 Tropela.eus | 2018ko Donostiako Klasikoa 01.08.2018 42:42
2018ko Donostiako Klasikoa jokatu aurreko podcasta duzue hau. Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean bai ibilbidearen inguruan eta bereziki Tropelako kinielaren inguruan. Lasterketa hasteko bi egun falta direnean grabatutako podcasta izanik oraindik ere zenbait taldek beren 7ko baieztatzeko dutela gogorarazten dute solaskidee...
#280 Tropela.eus | 2018ko Frantziako Tourreko 21. etapa 30.07.2018 7:50
2018ko Frantziako Tourreko 21. etapa eta orokorrean Tropelako lehiaketan izandako puntu banaketari errepasoa egiten dio Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan. Azken etapan azkarrena Kristoff (UAD) izan da eta aurrez aipatu moduan Tourra Thomasek (SKY) irabazi du. Gainontzeko sailkapenetan Saganek (BOH) maillot berdea eraman du, Alaphilippek (QST) mendikoa, Latour (ALM) izan da gazterik onena e...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.