tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#328 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 13. etapa 24.05.2019

Bigarren etapa menditsua gaurkoa eta ikuskizuna izan da. Ihesaldi jendetsuan Cicconek (TFS) mendiko sailkapeneko lidergora berreskuratu du eta bertan zen Zakarinek (TKA) etapa garaipena lortu du sailkapen nagusian podium postuetan jartzearekin batera. Pena, baina Mikel Nieve (MTS) ez da gauza izan errusiarraren erritmoari eusteko eta bigarren sailkatu da. Aldiz, hirugarren Mikel Landa (MOV) urruti...

#327 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 12. etapa 23.05.2019

Lehen mendate serioa zuen etapa jokatu da eta ikuskizuna eman du. Horrela kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 12. etaparen mini podcast honetan. Ihesaldiak sari bikoitza jaso du, izan ere Benedetti (BOH) italiarrak etapa garaipena eskuratu du eta Polancek (UAD), Contiren taldekideak; ihesaldiko errentari esker maillot arrosa. Sailkapen nagusiko faboritoei dagokienez sai...

#326 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 11. etapa 22.05.2019

Gaur izan da esprinterrentzat azken aukeretako bat eta ez dute alferrik galdu. Hiruko ihesaldi bat osatu bada ere, Frapporti (AND), Maestri (BRD) eta Cimak (NIP) osatua, esprinterren taldeek ondo kontrolpean izan dute. Azkenean azkarrena Ewan (LTS) txikia izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Contik (UAD) jarraitzen du lider. Hau guztia eta biharko etaparen pintzeladak Egoitzek (@elizaso)...

#325 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 10. etapa 21.05.2019

Iban (@piban) arduratu da 2019ko Italiako Giroko 10. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Esprintean amaitu den etapa honetan Demare (GFC) garaile izan dela kontatzen digu azken kilometroan izan den erorikoa sahiestu duen gizon azkarretako bat izan baita. Lider Contik (UAD) jarraitzen du.

#324 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 9. etapa 20.05.2019

Atseden egunean grabatuta, Egoitzek (@elizaso) 2019ko Italiako Giroko 9. etaparen laburpentxoa egiten digu mini podcast honetan. Roglicek (TJV) nola denborarik onena ezarri zuen Campenaertsen (LTS) kaltetan kontatzen digu, eta nahiz eta Contik (UAD) arrosari eusteko gai izan zen, Roglic jada gainean duela. 10. etapa zailtasun berezirik gabeko etapa denez, esprintean erabakiko dela kontatzen digu.

#323 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 8. etapa 18.05.2019

2019ko Italiako Giroko 8. etapa esprintean erabaki da eta azkarrena Ewan (LTS) izan da Viviani (DQT) eta Ackermannen (BOH) aurretik. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan eta guztiak biharko erlojupeko garrantzitsuaren zain dira. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#322 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 7. etapa 17.05.2019

Pello Bilbaok (AST) irabazi du 2019ko Italiako Giroko 7. etapa ihesalidan izan ondoren. Horri eskerrak sailkapen nagusian hamabi postu egin ditu aurrera eta orain 11. aurkitzen da Conti (UAD) liderrarengandik. Gaurko baja aipagarriena Gaviria (UAD) izan da, liderraren taldekidea. Hau eta gehiago kontatzen digu Imanolek (@imanollucia) podcast honetan.

#321 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 6. etapa 16.05.2019

Ihesaldiak sari bikoitza izan du 2019ko Italiako Giro honetan, izan ere ihesaldiko Masnadak (AND) irabazi du etapa eta Roglicekiko (TJV) 7 minututik gora helmugaratu denez ihesaldiko gizonik aurreratuena, Conti (UAD), italiarra da lider berria 5 minututiko gorako errentarekin faborito nagusiarekiko. Etapa honek eman duen guztia entzungai duzue mini podcast honetan Iban Perezen (@piban) eskutik.

#320 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 5. etapa 16.05.2019

Eguraldia eta Dumoulinek (SUN) lasterketa uzteak markatutako etapa izan genuen 2019ko Italiako Giroko 5. etapa hau. Azken zirkuituko 9 kilometroak ez ziren kontutan hartu sailkapen nagusiko denborentzat, ondorioz, etaparen lehian izan zirenak soilik izan ziren protagonista. Azkarrena Ackermann (BOH) izan zen erregulartasunaren sailkapeneko lidergoa sendotuz. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta R...

#319 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 4. etapa 14.05.2019

Gaur jokatu da Italiako Giroko 4. etapa eta transizioko etapa izango zelakoan bageunden ere, tropel buruan izan den erorikoak Dumoulin (SUN) Giroaren lehiatik kanpo utzi du. Roglic (TJV) izan ezik, gainontzeko faboritoak moztuta izan dira eta denbora galdu dute. Etapa garaipena Carapazek (MOV) lortu du gaurkoan. Hau guztia mini podcast honetan laburbiltzen dizue Egoitz Lizasok (@elizaso).

#318 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 3. etapa 13.05.2019

3. etaparen garaipena Gaviriak (UAD) eraman du esprintean Vivianiren (DQT) esprinta epaileek arauz kanpokoa jo baitute eta italiako txapelduna zigortua izan baita. Hatsuyama (NIP) japoniarra izan da ihesaldian bakarrik izan dena protagonista eta mendiko puntuak biltzen, aldiz, Ciccone (TFS). Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) mini podcast honetan.

#317 Tropela.eus | errepasoa 3 13.05.2019

Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) azken bi asteei errepasoa egiten diete, bereziki Romandiako Tourrari eta Italiako Giroaren hasierari. Horrez gain mintzagai izan dute hurrengo astean jokatuko den Emakumeen Bira bera ere.

#316 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 2. etapa 12.05.2019

205 kmtako etapa izan da Giro honetako bigarrena eta esprintean amaitu da. Bertan garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izan da Viviani (DQT) eta Ewanen (LTS) aurretik. Eguneko ihesaldian Ciccone (TFS) sartu eta eta mendiko sailkapenean lidergoa sendotzea lortu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#315 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroko 1. etapa 12.05.2019

8kmtako 1. etapa jokatu zen eta bertan azkarrena Roglic (TJV) izan zen. Bera izango lehen liderra abiatu berri den Giro honetan. Euskaldunik onena, aldiz, Pello Bilbao (AST) izan genuen. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast berri honetan.

#314 Tropela.eus | 2019ko Italiako Giroa 06.05.2019

Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) arduratu dira 2019ko Italiako Giroaren aurreko podcast hau grabatzeaz. Aurtengo ibilbidearen nondik norakoak azalduta, ohi moduan, Tropelako kinielaren inguruko iritzia eman dute. Gainera gogoratu aurtengo honetan ere Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapena izango duela lehiaketak. Zorte...

#313 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Ardenak 30.04.2019

Asier Aizpuru, Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Ardenetako klasikoak dituzte mintzagai, bai emakumezkoenak bai gizonezkoenak. Hori gutxi balitz, hurrengo urterako Ardenetako kinielatan arrakasta izateko gakoa zein den kontatzen digu Inaxiok :-)

#312 Tropela.eus | errepasoa: 2019ko Euskal Herriko Itzulia eta Paris-Roubaix 15.04.2019

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast berri honetan oraingoan atzera begiratu eta gertatutakoa errepasatzeko. Izan ere Euskal Herriko Itzulia Ion Izagirrek (AST) irabazi zuela (eta nola gainera!) ekarri nahi zuten eta baita Paris-Roubaixeko klasikoan gertatutako gauzarik aipagarrienak ere. Ez dizue kinielak egiten lagunduko podcast honek, baina bai patxadaz bi las...

#311 Tropela.eus | 2019ko Paris-Roubaix 11.04.2019

Igande honetan jokatuko da Frantziako Paris-Roubaix klasikoa famatua. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bereziki txirrindularien eta Tropelako kinielari errepasoa emateko.

#310 Tropela.eus | 2019ko Euskal Herriko Itzulia 05.04.2019

Astelehenean abiatuko da 2019ko Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik. Ohi bezala, Tropelako kide diren Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikrofonoetara hurbildu dira beste behin 6 etapez osatutako Itzuli hau aztertzeko. Bakarkako erlojupekoarekin ekingo diote eta Eibarren amaituko da. Tropelako kiniela egiteko ezinbestean en...

#309 Tropela.eus | 2019ko Flandriako Tourra 02.04.2019

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira partehartzaileak eta bertan 2019ko Flandriako Tourraz aritzen dira, bai gizonezkoena zein emakumezkoena. Izan ere Tropelak aurten estrainekoz emakumezkoen lasterketa ere gehitu baitu bere egutegira. Hemen kinielak prestatzeko iritziak aurkituko dituzu. Hori bai, adi ad...

#308 Tropela.eus | 2019ko Tirreno Adriatikoa 11.03.2019

Denboraldiko Tropelaren bigarren podcasta Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan 2019ko Tirreno Adriatikoaz aritu dira, beti ere kinielari errepasoa emanez. Aldaketarik ezean, badirudi hiru euskaldun izango direla eta azken uneko notizia Sagan (BOH) ez dela ehuneko ehunean abiatuko izango dira.

#307 Tropela.eus | 2019ko lehen lasterketak, Strade Bianche 08.03.2019

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche klasikoaren analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, n...

#306 plus, Tropela.eus podcastak: Biba Coppi! 23.11.2018

Podcast hau 2018ko urriaren 20an grabatua izan zen Libros de Rutaren behin behineko dendan. Bertan Raul Perezek (@raulperezmartin) argitaratu berri duen bigarren liburuaren aurkezpena egin behar zuenez, egoera probestus, Egoitz Lizasok (@elizaso) gidatuta podcast formatua eman zioten. Hauxe duzue bertan bizitakoaren audioa.

#306 Tropela.eus | 2018ko denboraldiari errepasoa 21.10.2018

Hauxe duzue urtearei errepasoa ematen dion podcasta. Bertan Imanol Llucia (@imanolllucia), Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu ziren podcasta zuzenean grabatzen Libros de Rutak ere 5. urteurrenean behin behinean irekitako denda fisikoan. Hirukoteak denboraldi osoari errepasoa emateaz gain "tropeltxoko graziosoak" zer diren azaltzen dute.

#305 Tropela.eus | 2018ko Lombardia 10.10.2018

Larunbat honetan jokatuko da Tropelan denboraldiko azkena izango den klasikoa. Lasterketa honen inguruan solasean Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira. Bertan egun hauetan Italian jokatzen ari diren klasikoez aritu dira ikusteko ea zein txirrindulari izan daitekeen indartsu larunbatean. Nola ez, bertan Tropelako kinielari ere errepasoa egiten diote solaskideek.

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.