tropela

Tropela Podcastak

Sports EU ↓ 579 episodes

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

Author

tropela

Category

Sports

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 1, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#204 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 17. etapa 19.07.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko indartsuena Roglic (TLJ) izan den eta faboritoen artean indartsuen Froome (SKY), Mikel Landa (SKY), Bardet (ALM) eta Uran (CDT) izan direla kontatzen du. Kittelek (QST) etxerako bidea hartu behar izan du erori ondoren eta orain Matthews (SUN) da lider berria erregulartasunaren sail...

#203 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 16. etapa 18.07.2017

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen ondorioz....

#202 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 15. etapa 16.07.2017

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 15. etapako mini podcast hau grabatzeaz. Bertan erdi mailako mendateak zituen etapan izandako gorabeherak kontatzen ditu: Froomen (SKY) matxura, AG2R taldearen saiakera, Quintanaren (MOV) ezina, Barguilen (SUN) joa mendiko puntuak jasotzeko, baita taldekide den Matthewsena (SUN) ere maillot berdearen lehian,... eta nola ez, Mollemaren (TFS)...

#201 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 14. etapa 15.07.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 14. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gaurko etapak 500 metroko igoera zuen eta Matthews (SUN) izan da azkarrena. Froome (SKY) aurrean kokatua iritsi da, baina aldiz Aru (AST) atzeratuagoa. Ondorioz SKYko buruak berriro ere lasterketako lidergoa berreskuratu du.

#200 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 13. etapa 15.07.2017

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren 13. etaparen mini podcast hau grabatu du. Etapa motza baina zirraragarria izan dela kontatzen du. Barguilek (SUN) irabazi du etapa azkenean, baina Mikel Landa (SKY) protagonistetako bat izan dugu. Murgiarra orain 5. da sailkapen nagusian. Aruk (AST) jarraitzen du maillot horiarekin.

#199 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 12. etapa 13.07.2017

Ibanek (@piban) 2017ko Frantziako Tourreko 12. etaparen mini podcast hau grabatzeaz arduratu da. Bertan faboritoen artean Bardet (ALM) izan dela indartsuena azken maldan eta etapa irabazi duela kontatzen digu. Horretaz gain Froomek (SKY) denbora galdu du lidergoa galtzeraino. Orain Aru (AST) da lider berria.

#198 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 11. etapa 13.07.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 11. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Etapan zehar izandako gorabeherak kontatzen dizkigu, erorketak eta nola ez, etapa esprintean erabaki dela. Berriro ere Kittel (QST) nagusitu da esprintean. 12. etaparen ibilbideari ere errepasoa ematen dio.

#197 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 10. etapa 11.07.2017

Ibanek (@piban) grabatu du 2017ko Frantziako Tourraren 10. etaparen mini podcast hau. Ibanek Tourra Bergeracen amaitzen den lehen aldia ez dela kontatzen digu gogoratuz euskaldun batek bertan etapa irabazi duela. Gaur, ordea, esprinta eta azkarrena, erraz berriro ere, Kittel (QST). Sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#196 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 9. etapa 09.07.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 9. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Porte (BMC) eta Thomas (SKY) bezalako txirrindulari garrantzitsuak etxera joan beharra nola izan duten kontatzen du. Horretaz gain berriro ere etapa garaipena photofinishean erabaki dela eta bertan Uran (CDT) kolonbiarra Barguil (SUN) frantziarrari nola gailendu zaion kontatzen digu.

#195 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 8. etapa 09.07.2017

Egoitzek (@elizaso) prestatu du 2017ko Frantziako Tourreko 8. etaparen mini podcast hau. Bertan Calmejanek (DEN) aste osoan saiatu ondoren etapa garaipena eta mendiko maillota lortu dituela kontatzen digu. Faboritoei dagokienez, aldiz, aldaketarik gabe eta Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

#194 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 7. etapa 07.07.2017

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 7. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Egoitzek esprinterrei errepasoa egiten die izan ere hau izan baita azken etapa oraingoz esprinterrentzat. Garailea Kittel (QST) izan da baina benetan estu hartu du Boasson Hagenek (DDD) egoitzek podcastean aipatzen duen moduan.

#193 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 6. etapa 06.07.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 6. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Gora behera gehiegirik gabeko etaparen kronika honetan garailea esprintean erabaki da eta gaurkoan ere azkarrena Kittel (QST) izan da, aurtengo Tourreko bigarren etapa garaipena lortzen duelarik.

#192 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 5. etapa 05.07.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Frantziako Tourreko 5. etaparen mini podcast hau aurkezten digu. Bertan nola BMCek eta SKYk ihesaldia kontrolpean izan duten kontatzen digu. Ihesaldia aukerarik gabe geratu eta faboritoen artean Aru (AST) gailendu dela kontatzen du bertan.

#191 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 4. etapa 05.07.2017

Ibanek (@piban) egin du 2017ko Frantziako Tourraren 4. etaparen mini podcast hau. Etapa garailea Demare (FDJ) izan bada ere, Ibanek Sagan (BOH) eta Cavendishen (DDD) arteko erorikoaz mintzatzen da. Honezkero jakingo duzuen moduan gertakari honen ondorioz Sagan Tourretik bidali dute

#190 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 3. etapa 03.07.2017

Ibanek (@piban) prestatutako saioa duzue hau. Bertan 2017ko Frantziako Tourraren 3. etaparen inguruan aritzen da mini podcast honetan. Saganek (BOH) nola etapa garaipena lortu duen eta sailkapen nagusian Thomasek (SKY) lidergoari eusten dion kontatzen digu, gainontzeko errepasoa egiteaz gain.

#189 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 2. etapa 02.07.2017

Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Frantziako Tourreko 2. etaparen mini podcast hau. Bertan esprintean Kittel (QST) nola gailendu den eta tropelean izan den erorikoa izan ditu mintzagai. Sailkapenei errepasoa egiteaz gain 3. etapari ere mintzagai du.

#188 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 1. etapa 01.07.2017

Düsseldorfetik abiatu da Frantziako Tourraren 104. edizio hau. Eguraldia ez dute lagun izan eta ondorioz Ion Izagirre (TBM) eta Valverdek (MOV) izan dituzten erorikoen ondorioz lasterketa utzi beharrean izan dira. Azkarrena Thomas (SKY) izan da eta bera da lider berria Ibanek (@piban) podcast honetan kontatzen digun moduan.

#187 Tropela.eus | 2017ko Frantziako Tourra 28.06.2017

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.

#186 Tropela.eus | 2017ko Suitzako Tourra 08.06.2017

Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.

#185 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 21. etapa eta sailkapen nagusia 28.05.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 21. eta azken etaparen analisia egiten digu mini podcast honetan. Bertan nola Van Emdenek (TLJ) erlojupekoa irabaztea lortu duen kontatzen dun, eta bigarren Dumoulin (SUN) bera, aurtengo edizioko irabazlea. Sailkapen guztiei errepasoa ematen die gogoratuz Mikel Landak (SKY) mendiko sailkapena irabazi duela lehen euskalduna izateaz gain. Tropelako sailkape...

#184 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 20. etapa 27.05.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 20. eta azken aurreko etaparen mini podcast hau. Bertan Pinotek (FDJ) etapa irabazi duen baina nola eskalatzaileek lasterketa irabazteko aukera nola galdu duten ere bai. Azken etaparen aurretik sailkapen nagusi gehienak dagoeneko erabakita, errepasoa ematen die.

#183 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 19. etapa 26.05.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 19. etaparen mini podcast hau grabatu du. Bertan Mikel Landak (SKY) hainbeste kosta zaion garaipenaz aritzen da, baina baita Pello Bilbaoren (AST) laugarren postuaz ere. Euskaldunak, beraz, bikain gaurko etapa honetan.

#182 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 18. etapa 25.05.2017

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Italiako Giroko 18. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Bertan nola gaur ere Mikel Landa (SKY) protagonista izan den kontatzen digu, baina gaur ere bigarren. Etapa garaipena Van Garderenek (BMC) lortu du eta sailkapen nagusian aldaketarik ez.

#181 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 17. etapa 24.05.2017

Ibanek (@piban) 2017ko Italiko Giroaren 17. etaparen mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen digu nola ihesaldi jendetsua izan den eta indartsuena Rolland (CDT) frantziarra izan den.

#180 Tropela.eus | 2017ko Italiako Giroa 16. etapa 23.05.2017

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroaren 16. etapa ikusgarriaren mini podcast hau prestatu du. Bertan kontatzen du nola Mikel Landak (SKY) eskura izan duen garaipena etapa bikain bat lehiatu ondoren. Azkenean garaipena Nibalik (TBM) kendu dio. Eta faboritoetan inoiz ikusi gabekoa, etapako mendaterik garrantzitsuenean Giroko liderra, Dumoulin (SUN), bide bazterrean beharrak egiten.

Listen to the Tropela Podcastak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.