Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
KIROL HERRI banakako txapelketaren finalerdiak Oñatin jokatuko dira igandean 11.03.2026 14:12
Aizkora eta harri-jasotze lanak bilduko dituen herri kirol jaialdi berezi horren berri eman digu Angel Billarrek.
Ate irekiak egingo ditu Oñati abesbatzak ostegunean 10.03.2026 25:14
Abesbatzaren entsegu bat bertatik bertara ezagutu nahi duten herritarrak gonbidatu ditu Mirengu Plazaola zuzendariak eta kantuan egiteko aukera emango zaie hartara animatzen direnei.
Arropa azokaren kokapenaz galdezka aritu gara saltzaile eta erosleen artean 09.03.2026 25:01
Plaza ondoko lanak amaitzear dauden honetan, bertara itzuli edota egungo Errementari plazako kokapenean gelditzeaz galdezka ibili gara.
ASTIA KOJUA IZAN 06.03.2026 0:41
Jaiegunen bat edo zubi bat izan aste barruan
ASTEGUN BURUZURIXA IZAN 06.03.2026 0:39
Asteko egun arrunt-arrunta izan
ASKEIXA ETORRI 06.03.2026 0:44
Oso handixa etorri edo oso haundi egitteko itxuria euki zerbaittek edo norbaittek
Musika aukera ugari martxorako Antixena gaztetxean 06.03.2026 17:44
Hileko egitarauaren xehetasunak eman digu gaztetxetik etorri zaigun ordezkariak; martxoaren 8ko ospakizunak eta Korrikaren etorrera girotzeko ekintzak izango dira, besteak beste..
Mikel goiaingeruaren parrokiako argiteriaz Arantza Otadui adituarekin 05.03.2026 21:02
Arte aditua da Arantza Otadui eta parrokiaz eta bertan instalatu den argiteria berriaz aritu zen hitzaldian, astelehenean.
Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.03.2026 32:41
Etxebizitzez, autobus eta taxi bidezko garraio publikoaz, turismo tasaz, hilerriko erregelamendu berriaz edo martxoaren 8az aritu gara, besteak beste, Izaro Elorzarekin.
ARTEZ EGIN 27.02.2026 0:40
Egogi, txukun, aguro egin
ARROSINKA EGON 27.02.2026 0:42
Ahozabalik egon, aharrausika. "Arrosin luzia, loguria ala gosia?"
ARRANTZAKA JARDUN/EGON 27.02.2026 0:42
Arrantza baten edo negar baten egon
ARRE EDO ISO EGIN 27.02.2026 0:42
Zirt edo zart egin
ARLET EGON 27.02.2026 0:42
Erne egon, argi egon
"Arrainak bihotzean" antzezlanaz 27.02.2026 17:08
Mar-mar Teatro taldeko Igor Iglesiasekin berba egin dugu gurean bihar taularatuko duten antzezlanaz.
Urgain eskolak ateak zabalduko ditu, 18:00etan 26.02.2026 16:19
Azken urteetan berritu diren sotoa, jangela, sukaldea, HH gelak edota kanpoko espazioa interesa duten herritar guztiei erakutsi nahi dizkiete eta horregatik antolatu dituzte gaurko ate-ireki jardunak.
Txirrindularitza Saila errepideko denboraldi berriari ekiteko gertu! 25.02.2026 29:11
Aloña Mendiko saileko burua, Aitor Atorrasagasti izan dugu gurean, dituzten txirrindularien eta antolatuko dituzten lasterketen berri eman digu.
Parrokia martxoaren 1ean irekiko da, lau hilabeteko lanen ondoren 24.02.2026 29:55
Mikel Goiaingeruaren parrokian egin diren lanen zehaztapenak eman dira prentsaurrekoan eta elizkizunetarako ireki biharamunean, martxoaren 2an egingo den hitzaldia ere aurreratu da.
"Kartografia soziala tailerra" gaur Eltzian 23.02.2026 17:45
Erei Elkartasunerako elkarteak antolatu du saioa, Kulturarteko Topaguneak egitasmoaren baitan. Xehetasunak Miren Zubeldiak eman dizkigu.
ARGIXA ERRE 20.02.2026 0:41
Argindarra gastatu
ARDURARIK EUKI EZ 20.02.2026 0:42
Bakarrik baliatzeko gauza izan
ARKERA EGON 20.02.2026 0:40
Emakumia sexu gogoz, katxonda egon
ARAZERIXAN IBILI 20.02.2026 0:42
Arazuan ibili, bazterrrak nahasketan, bestiari traba egitten, enreduan ibili
ARABAKO MUTILZAHARRA IBILI 20.02.2026 0:43
Hego haiziaren izen umorezkua Araotzen. Hego haiziari esaten xako egunetan eta egunetan irauten dauenian
Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketa Debagoienera iritsi da 20.02.2026 22:57
Eskualde mailako kanporaketak egiten ari dira eta Debagoienekoak bihar hasiko dira. Herriarteko honen antolaketaz eta Oñatik aurkeztu dituen hiru taldeez aritu gara Maider eta Urko Arregi anai-arrebekin.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.