Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Igartua Anduaga anaiak aurrez aurre Herriko Futbol Txapelketako finalean 08.04.2026 23:35
Shatoken Moüra taldean ari da Iñigo eta Kelekonan Axier; bi talde hauek jokatuko dute Txanpionseko finala, zapatu arratsaldean.
Euskara lan munduan eta "Hizkuntzatik ehuntzen" 08.04.2026 24:48
Enpresagintza fakultatean egin zen jardunaldiaren izenburua da "Hizkuntzatik ehuntzen" eta euskara lan munduan nola sartzen joan den azaldu zuten EMUNeko Amaia Baldak, Onnera Groupeko Jone Urzelaik eta ULMA taldeko Ibon Calvok.
ATZO GOIZEKUA EZ IZAN 27.03.2026 0:42
Aspaldikua izan
ATZEKALDIAN/ATZIAN ZULUA EUKI 27.03.2026 0:42
Danen modukua izan: inor ez da perfektua
ATZE ONA EUKI 27.03.2026 0:42
Nahiko diru euki ezustekueri aurre egiteko
ATXINTXIKA EGIN 27.03.2026 0:37
Korrika egin
ATXILIPURDIKA IBILI 27.03.2026 0:41
Sama eta bizkar gaiñian jira eta buelta ibilttia
Aloña Mendiko Gimnasia erritmika sailak 35 urte bete ditu 27.03.2026 7:34
Eta urteurreneko ospakizunei hasiera bihar emango diete Zubikoako pilotalekuan egingo duten erakusktaldiaz. Xehetasunak, Lide Osinagak eman dizkigu.
24.Korrikarekin zuzenean bat egin dugu 27.03.2026 8:42
Barazar igotzen harrapatu ditugu! Ilunkaran Gasteza eta bihar goizaldera Oñatira iritsiko da Korrika. Prentsa taldean doan Amaiarekin berba egin dugu.
Euskal Espeleologia Jardunaldiak Oñatin egingo dira Aste Santuan 25.03.2026 22:39
25en bat lagunek bat egingo dute Jardunaldi hauetan eta Lizartza 1 sistema esploratu eta beste koba batzuen katalogazioa egingo dutela adierazi ditu Santi Ugartek, AMETeko kideak.
Paula Polo eta Teo Maiztegi Pabellon 6eko gazte konpainian 25.03.2026 28:03
"El despertar de la primavera" antzezlana Arriaga antzokian estrainatuta, apirilaren 5a arte eskainiko dute Pabellon 6eko lokalean. Bizitako esperientziaz eta ondorenerako dituzten asmoez aritu gara herriko bi aktore gazteekin.
Bizipoza Kultura Elkartea ezagutu dugu 24.03.2026 21:41
Debagoienera zabaltzeko ahaleginean ari da Bizipoza Kultura Elkartea eta hainbat ekintza antolatu dira gurean. Elkartearen eta Oñatin egiten ari direnaren berri eman digu Oneka Anduagak.
Debagoieneko Dantzari Eguna Oñatin izango da, larunbatean 23.03.2026 17:52
Egitarauaz, partaideez eta Oñatz dantza taldeaz aritu gara Maialen eta Anerekin.
Belharra taldea Gaztelekuan, igandean 18.03.2026 22:30
Belharra taldea eta Gaztelekuan eskainiko duten kontzertua aurkeztu digu Urbil Artola taldekideak.
ATE ADINA MARATILLA EUKI 18.03.2026 0:42
Danerako aitzakixak edo erantzunak eukittia
ATAJU EGON 18.03.2026 0:42
1.Lekutan egon (egittik urriñ egon) 2. Jai euki, oker egon
"52 hertz" antzezlanaz Dorleta Urretabizkaiarekin 18.03.2026 14:58
Igandean taularatuko da "52 hertz" antzezlana Santa Ana aretoan (19:00). Hautatu ez den bakardadearen inguruko lana dela aurreratu digu Tartean teatroa taldeko Dorleta Urretabizkaiak.
ASUN EGON 16.03.2026 0:39
Haserre egon, muturbaltz egon
TXAKURRAK BUZTANPEIAN EUKI 16.03.2026 0:42
Diru asko dala esateko
ASTUARI POLAINAK/KONFITTAK TOKAU 16.03.2026 0:42
Ez dagokixon zerbait dala esateko
ASTO-LANA IZAN/EGIN 16.03.2026 0:41
Lan zakarrak, astunak egin
ASTO ZURIXAREN TRIPARA FAN 16.03.2026 0:42
Uhera fan esateko modu umerotsua
"Errepresioa, distortsioa eta bakea" erakusketa antolatu du Lege Soziologia Institutuak 16.03.2026 19:23
Institutuko Master ikastaroko ikasleen lanez gain, Artxibo Historikoak aktiboki parte hartu du erakusketak hainbat dokumentu prestatuz baina EHUk eta Gernika Gogoratuz erakundeak ere ekarpenak egin dituzte. Erakusketaz aritu gara Camilo Umaña LSNI zuzendari zientifikoarekin eta Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorearekin.
"Adimen gaitasun handiak" elkarrizketa Kultur Etxean, bihar 13.03.2026 28:14
Gaia gurera ekarri dugu biharko elkarrizketa horren antolatzaile diren hiru ama gonbidatuta. Adimen gatiasun handia duten neska-mutilen detekzioaz edota zailtasunez aritu zaizkigu.
Kontzertu pedagogikoa egingo du Musika Bandak igandean 12.03.2026 26:28
"Emozio txikiak" emanaldian Ostomilla txontxongiloen partaidetza izango dutela aurreratu digu Aitor Baiain zuzendariak. Beste hainbat xehetasun ere eman dizkigu, kontzertuaren alde musikala aurkeztuz.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.