Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Behebarrua ezagutu dugu Elkar Hezin 20.02.2023

Elkar Heziko hezkuntza proiektua garatzeko egokitze lanak egin dituzte ikastetxeko aretoa zenekoan. Erabilera ugari ahalbidetzen dituen espazio malgu eta argitsua prestatu dute, izaerarekin bat datozen izen bereziko hiru gune berezituz: erein, izan eta ekin.

Asteburuko kirol protagonistak 20.02.2023

Miren Josune Biluña eta Sestao triatloi taldea Euskadiko txapeldun da, Amorebieta-Etxanoko taldekako erlojupeko duatloia irabazita. Malen Osak bere lehen kilometro bertikala jokatu zuen larunbatean eta Espainiako txapelketan hirugarren sailkatu zen, absoluto mailan, lehenengoa izan zen 23 urtez azpikoen artean. Iñigo Erlek XXI. Malerrekako pilota txapelketa irabazi zuen senior mailan, Oier Arizteg...

Inauteri txikia Oñatin 17.02.2023

Herriko hiru ikastetxetako LH 5. eta 6. mailako ikasleek inauteria kaleratu zuten atzo. Konde-Kondesa, hartza, borreroak.... inguruan izan zituzten. Protagonistekin eta konpartsa txikiaren zain zeuden hainbat herritarrekin berba egin genuen.

Etxeko San Blas opilak Italikual dendan 16.02.2023

Otsailean bakarrik egiten ditu Maite Murgiondok San Blas opilak. Jendeak badaki eta zain izaten dela adierazi digu Italikual dendan elkarrizketatu dugunean. Garaiko beste produktu batzuk ere eskaintzen dituela esan digu.

Danel Casais errepideko denboraldi berrira begira 15.02.2023

Osasun arazoak tarteko zaila izan zen iazko denboraldia Danel Casaisentzat. Baina, arazoak atzean utzita, 2023ko denboraldiari hasiera eman berri dio txirrindulari gazteak Essor Basquen. Dituen asmoak azaldu dizkigu gaurko Kirolen Txokoan.

Inauteri konpartsako antolatzaileekin 14.02.2023

Hainbat berrikuntza izango ditu Oñatiko inauteri konpartsak aurten: egun osoko ospakizuna izango da berriro, pertsonaia guztiek maskara eramango dute eta herriko inauteria haurrei errazago helarazi eta azaltzeko bideo berezi bat grabatu dute. Danelekin, Xabierrekin eta Arkaitzekin berba egin dugu.

Ingurumen jardunaldiak-2023 13.02.2023

Urteroko eskema jarraituz antolatu du Natur Eskolak aurtengo Ingurumen jardunaldien egitaraua. Erakusketa, hitzaldiak, proiekzioak, irteerak... izango dira. Xehetasunak Aimar Uribesalgok eman dizkigu.

Urrezko aizkorako finalerdia igandean plazan 10.02.2023

Herri kirol jaialdi berezia izango da igande eguerdian plazan: 2023 Urrezko aizkolarien binakako txapelketari dagokion finalerdietako bat eta Urrezko harrijasotzaile txapelketari dagokion saioa. Argibideak antolatzaile taldeko Angel Billarrek eman dizkigu.

"Intxaurra" antzezlana Santa Anan taularatuko du Mairu taldeak, igandean 09.02.2023

Eta antzezlana eta taldea bera aurkeztu dizkigu Gaizka Sarasola partaideak gaurko elkarrizketan. UEMAk emandako "Arnasguneak" sortze beka bati esker osatu eta muntatu du Mairu antzerki taldeak "Intxaurra" lana. Biziberritzearen ideia nagusiaren bueltan osatutako antzezlana dela azaldu digu Sarasolak

Eskubaloi saileko gizonen tarte nagusia mintzagai eta aztergai 08.02.2023

Eskubaloi saileko gizonen talde nagusiko jokalariak bisitan etorri zaizkigu eguerdian. Euskal Ligako jaitsiera fasea abiatuko dute asteburuan Urnietan.

2022 Oñatiko Udala Grant ikerlana ezagutzen 07.02.2023

"Matxirulo, zure jaixa bukatu da! La militancia feminista de Oñati frente a las agresiones" izeneko ikerketa lana osatu dute Itziar Altuzarrak eta Amadeo Szpigak, Udalak iaz eman zuen bekaz baliatuta. Antixena gaztetxeko Bargastak talde feministaren jarduna aztertu dute.

Andoni Altuberen golak hiru puntu garrantzitsu eman dizkio taldeari 06.02.2023

94. minutuan sartu zuen gola Andoni Altubek eta 1-0ko emaitzarekin amaitu zen Beti Gazteren kontrako neurketa. Golak hiru puntu garrantzitsu eman dizkio Aloña Mendiri.

"Goribar Kasablanka XX. mendeko bizitza argazkitan" liburuaz 06.02.2023

Jesus Mari Ugartek sinatzen du ostiralean aurkeztu zen liburu mardula baina auzolanean egin dela adierazi digu. Lagun artean hasitako bildumak auzo baten bizitza iruditan islatzen du. Argitalpen gastuen herena ere auzoak ordaindu duela argitu digu.

Otsaileko egitaraua Antixena gaztetxean 03.02.2023

Mus txapelketa eta kontzertuak antolatu dira gaztetxean otsailerako, baina inauteriak edo martxoaren 8ra begirako prestaketak ahaztu gabe. Entzun Onekak eta Markelek azaldu digutena.

Maitasunaldia, musika bandaren domekako kontzertua 02.02.2023

Deboraldiko hirugarren kontzertua izango da domekakoa eta maitasuna oinarri duten piezak bilduko ditu, 7 guztira. Tartean, doinu klasikoak, filmetako soinu bandari dagozkionak edo pop ukitukoak izango direla aurreratu digu Aitor Biain zuzendariak.

Otsaileko Alkaterarekin berbetan saioa 02.02.2023

Udalak ematen dituen bekez eta hauei esker egin diren bi lanez aritu gara ALKATEAREKIN BERBETAN saioan. Hainbat erakunderekin Udalak dituen lankidetza hitzarmenez edota Aratekoak Udalari egin dion gomendioaz aritu gara eta San Martingo entzule batek helarazitako galderei erantzun die Izaro Elorzak, besteak beste.

Unai Agirrebalzategik Euskaltel-Euskadi taldearekin lan egin du Mallorkako Challengean 01.02.2023

Txirrindularitza hizpide izan dugu Kirolen Txokoan, goi mailako ziklismoa barrutik ezagutzeko esperientzia bizi izan baitu Unai Agirrebalzategi herritarrak. Masaje-emale ibili da Euskaltel-Euskadi taldearekin Mallorkako Challengean eta esperientzia azaltzera gonbidatu dugu.

Mamitsu dator otsaileko Kontzejupetik aldizkaria 01.02.2023

Edukien aurrerapena egin digu Iñigo Arregi lankideak. Olapoto-Aldakiñoko hiri-basoan egiten ari diren lanak, Bittor Madinak Berrobin jaso duen omenaldia edota Hotz Oñati taldearen 2022ko memoriaren laburpena dira, besteak beste, bihar banatzen hasiko diren Kontzejupetik aldizkarian topatuko ditugunak.

Udaleko Ingurumen bekari esker egindako lana ezagutzen 31.01.2023

"Herriko elikadura sistemaren karakterizazioa: oinarri sozial eta fisikoaren definizioa" da Udalak eman duen III. Ingurumen bekari esker egin den lana. Ikerketaren emaitza eta ekintza planaren aurkezpena egingo da bihar arratsaldean, 18:00etan, Kultur Etxean. Aurrerapen txiki bat egin digu Saioa Sesé ikerlariak.

Promozio fasea irabazita Euskal Ligan arituko dira Oñabike Aloña Mendiko neskak 30.01.2023

Promozio fasea irabazita, Euskal Ligan jokatzeko txartela eskuratu du gazte mailako eskubaloi saileko nesken taldeak. Mikel Agirre entrenatzailearekin hitz egin berri dugu.

Astotrekeko astoak karrio lanetan Arantzazutik Urbiara 30.01.2023

Halaxe ikusi genituen ostiralean; hiru asto, janari eta materialez kargatuta, Arantzazutik Urbiarako bide elurtuan gora. Astotrek-eko astoak dira. Astotrek-entzat halako garraio zerbitzua bete duen lehen esperientzia izan da, Aritz Aierbe arduradunak azaldu digunez.

Gaztaina saltzailea laster agurtuko da 27.01.2023

Urrian ekin zion Jonek Galiziako gaztainak ekarri eta erreta kontzejupeian saltzeari. Baina gaztainen kanpaina amaitzear dago eta negu gorrian ez da aparteko salmentarik izaten ari gainera.

Barreterapiaz 26.01.2023

Barreterapia tailerra emango du bihar Manex Beristainek Eltzian (18:00-20:00). Baina zer da barreterapia?

Txirrindularitzako 2023ko errepideko denboraldia kolokan? 25.01.2023

Geroz eta zailagoa da eta, batez ere, garestiagoa txirrindularitza proba bat antolatzea. Egoera zertan den ezagutu nahian Aloña Mendiko, Euskadiko federazioko eta motorrean lotura lanak egiten dituzten lagunen iritzia ezagutu nahi izan dugu gaurko kirol tarte nagusian.

"Hondamendia" antzazlanaz Ander Lipusekin 24.01.2023

Santa Ana aretoan ikusi ahal izango da "Hondamendia" antzezlana, igandean, 19:00etan. Axut eta Artedrama konpainien azken muntaia da eta Zaldibarko zabortegiaren behera etortzea eta pandemia ditu ardatz nagusi, Ander Lipusek azaldu digunez.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.