Iraia
Leku Baten Bila
Ongi etorri!!Iraia Cambrak gidaturiko Leku baten bila podcastak, Euskal Herriko musikaren eremuan emakumeek duten egoera aztertu eta ikusaraztea du helburu. Begirada kritiko, feminista eta intersekzionalaren bidez, podcastak generoak euskal ekosistema musikalaren barruan emakumeen lana, irudikapena eta pertzepzioa zeharkatzen dituen modu desberdinak aztertu nahi ditu. Horretarako, astero Euskal Herriko musikaren industriako gonbidatu bat izango dugu podcastean, bere bizipenak, oztopoak eta hausnarketak ezagutzeko. Asteazkenero 18.00etan, NAIZ Irratian eta Youtuben!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Leku Baten Bila – ANE NEGUERUELA 22.04.2026 36:04
Ane Negueruela, Nøgen taldeko abeslaria, izan da Leku Baten Bila podcasteko gonbidatua. Euskal Herriko emakume musikari moduan, bere bizipenak kontatu dizkigu eta jaialdietan emakumeek duten ordezkaritza urriari buruz jardun da. Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #anenegueruela #nogen #nøgen #lbb #lekubatenbila
Leku Baten Bila - ENERITZ AULESTIA 15.04.2026 51:25
Eneritz Aulestia, Neomak taldeko kide ohia eta gaur egun ENE artista, izan da Leku Baten Bila podcasteko gonbidatua. Euskal Herriko emakume musikari moduan, bere bizipenak kontatu dizkigu, bai talde bateko dinamiketan mugitu denean, bai bakarlari moduan izan dituen esperientzia eta oztopo ezberdinak ere. Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #neom...
Leku Baten Bila – ALAI 25.03.2026 49:05
Alai Ormazabal, 'Alai' artista, izan da Leku Baten Bila podcastean. Hainbat gai jorratu ditugu, baina batez ere, hitzak jarri dizkiogu Euskal Herriko emakume ekoizle diren edo elektronikaren generoan ibiltzen diren musikariek pairatzen dituzten egoerei. Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #alai #alaiormazabal #lbb #lekubatenbila
Leku Baten Bila – AINHOA VITORIA 18.03.2026 45:15
Ainhoa Vitoria izan da Leku Baten Bila podcasteko lehenengo gonbidatua. Hainbat gai jorratu ditugu, baina kazetaritza ikuspegia eman diogu Euskal Herriko emakume musikariek bizi duten egoerari. Hurrengo astean atal berria! #euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #ainhoavitoria #lbb #lekubatenbila
Leku Baten Bila – EIRE MAIA ETA JOSUNE FREIRE 11.03.2026 56:50
Eire Maia (EIRE) eta Josune Freire (Ithaka) izan dira Leku Baten Bila podcastean. Euskal Herriko musika eszenan emakumeek duten tokiaz aritu gara. Gazteak izan arren, oholtzan eta industrian aurkitu dituzten oztopoak, erreferenteen falta eta belaunaldi berriek ekar dezaketen aldaketaz hausnartu dute. Hurrengo astean atal berria!-------#euskara #euskalherria #musika #podcast #euskalmusika #EIRE #IT...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.