EITB Radio Televisión Pública Vasca
Lay-Day
Lay Day poskasta, Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenak gidatzen duten Surf podcasta da. Barealdi egunetan behar izaten den ordezko kresala dosia. Surfaren inguruan egunean jartzeko, elkarrengandik ikasteko, kezkak partekatzeko. Elkarrizketatuak ere izango ditugu olatu taula eta neopreno artean. Zirriborro ekoiztetxeak EITB podkast atarirako espresuki egindako podcasta
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Jun 18, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
8. Ariane Otxoa: Baloreak eta jarraikortasuna 18.06.2024 30:16
Ariane Ochoaren elkarrizketaren bidez amaituko dugu "Lay Day"ren 3. denboraldia. Indonesiako bidaiatik etorri berritan harrapatu dugu surflaria. Aurten Challenger Series kategorian jarraituko du borrokan, berez sailkatuta ez dagoen arren, ranking ona daukalako lehiatuko da munduko onenen artean. Olinpiar jokoetarako klasifikazioa lortzea zen bere asmoa, baina Espainiako Federazioak ez zuen aukerat...
7. Julen Larrañaga: Olatu handietan eskarmentua 11.06.2024 37:37
Surflari ospetsuak aipatzean, beti azalduko da haien artean Julen Larrañagaren izena. Urteak daramatza euskal kostaldeko itsasaldi handiak surfeatzen eta duela gutxi hasi da berak ikastitakoa besteei trasmititzen "Watermanak" izeneko proiektuaren bitartez. Surfaren egungo egoeraz eta etorkizunaz aritu dira surflari donostiarrarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga, "Lay Day"ren atal honetan....
6. Bianca Tye: Aussie Blood 04.06.2024 22:03
Euskal surf zirkuituan gerra ematen ari den izena da Bianca Tyerena. Sopeloztarrak postu garrantzitsuak lortu ditu bidean. Australiar erroak ditu gazteak eta surfa bizimodua da beretzat. Bere bizipenak elkabarnatu ditu "Lay Day"ren atal honetan, Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenarekin."Lay Day" podcastak euskal surf kultura hedatzea du helburu.
5. Nadia Erostarbe: Surflari olinpikoa 28.05.2024 28:11
Hondartza guztietan eta surflari guztien elkarrizketetan aohoz-aho dabilen izena da Nadia Erostarberena. Tahitin, Teahupo'o-n lehiatuko diren Parisko Olinpiar jokoetarako txartela lortu du Zarauztarrak 23 urterekin, eta hori gutxi balitz datorren urtean CT-an parte hartzeko aukera du. Nadiaren etxera, Zarauzko Surf elkartera hurbildu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena atal hau egitera."La...
4. Saioa Ortega: txikitasunetik handitasunera 21.05.2024 29:04
Neska isila da, baina zaratatsua txapelketa munduan. Podium guztietan agertzen da bere izena. Apala eta langilea da Saioa Ortega, izen handia gaurko euskal surfean. DBHko ikasketak albora utzi gabe jarraitzen duela olatu artean gogor entrenatzen esan die Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerenari."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
3. Joseba Castrejana: Mundaka 14.05.2024 31:31
Euskal Herrian daukagun altxorrik preziatuena da Mundaka. Baldintza egokiak daudenean olatu bakartiak lehertzen ikustea ezinezkoa da. Masifikazioa eta bertakoen ikuspuntua biltzen saiatu gara "Lay Day"ren atal honetan Mundakako surflari ospetsu honekin. Hamabi urterekin hasi zen olatuak hartzen; Mundakako ezker olatua aspaldian ezagutzen du eta gaur egun ere maiz bilatzen du bainurako. "Dibertsiñu...
2. Markel Bizkarguenaga: New Gun 07.05.2024 25:13
Izen ezezaguna izan liteke askorentzat, baina Markel Bizkarguenaga Gorliztarraren izena ranking askotan idatzi dute dagoeneko. Azpimarratzekoa 2022ko junior zirkuitoan egin zuen 3. postua. Surfaz, entrenamenduez eta psikologia lanaz aritu dira berbetan berarekin Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriaga "Lay Day" podcastaren atal honetan!"Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
1. Kepa Acero: surfaren bidaia amaigabea 30.04.2024 37:26
Aurkezpen handirik ez du behar "Lay Day" podcastaren hirugarren denboraldia abiatzeko aukeratu duten aurreneko gonbidatuak. Kepa Acero aski ezaguna zaigu bere surf bidaiak dokumentatzeagatik. Txapelketa mundua utzi zuen surf profesionalean bestelako alternatibarik ez zegoenean eta bidaiak filmatzeari ekin zion. Orduz geroztik, hango eta hemengo olatu berriak erakutsi dizkigu eta inspirazio iturri...
10. Surfa, ikerketa, teknologiak eta garapena 21.06.2023 26:53
"Lay Day"ren bigarren denboraldia amaitzeko, Euskal Herrian surfa eta zientzia uztartzen duten proiektuei erreparatu nahi izan diete Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagak. Lehenengo gonbidatuak, Itsaso Gaztañagak, EHUrekin batera surfak osasunean dituen onura fisiko eta psikikoei buruz hitz egin die. Medikua da bera, eta UIKen ikastaro oso bat eskaini diote gaiari. Bigarren gonbidatuak, ikerketa...
9. June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiristain: Emakumea* Surflari, ahalduntzeko 14.06.2023 29:34
Surfaren munduan emakumearen presentzia txikia zela ikusita antolatzea erabaki zuen gipuzkoako emakume talde batek. Horrela Emakumea* Surflari taldea sortu eta surfa emakumeen artean zabaltzen hasi ziren. Irabazi asmorik gabeko taldea dira eta euren ekintzen artean surf ikastaroak, bidaiak eta yoga ikastaroak dituzte, besteak beste. Gozatu "Lay Day", June Torrealdai, Miriam Imaz eta Mirene Begiris...
8. Peta (Eduardo Gomez): Zoriontasuna eta askatasuna 07.06.2023 36:24
Gurasoek Eduardo Gomez izenarekin erregistratu bazuten ere denek "Peta" deitzen diote. Hondarribian sortua Hendaian hasi zen surfean. Ur bero eta olatu perfektuak topatu nahian laster hasi zen bere konexioa Indonesiarekin, baina lesio baten ondorioz berriro itzuli zen Euskal Herrira. Dirua irabazteko asmoz shapeatzen hasi eta ogibide bihurtu zuen. Peta, erreferentea da oholgintzan eta bere gaixota...
7. Ibon Oregi: Surfa, bizitzan aurrera egiteko 31.05.2023 42:22
Errepidean, korrika entrenatzen ari zela, auto batek aurrean eraman zuen Ibon Oregi Markina xemaindarra. Ordura arte, triatloietan aritzen zen baina istripuaren ondorioz, ezkerreko hanka galdu zuen eta mundua jauzi zitzaion goitik behera. Surfari esker ordea, putzutik atera eta motibazioa berreskuratzea lortu du."Lay Day" podcastaren atal honetan, bere bizitza berriaren inguruko nondik norakoak az...
6. Iker Treviño eta Ruben Vitoria: Surfari buruz hizketan 24.05.2023 43:22
Bestelako ukitua eman diogu "Lay Day" podcastaren 15. atalari. Surf munduan gertatzen ari diren kontuak mahaigaineratu eta Ruben Vitoria eta Iker Treviñorekin aztertu ditugu. Zarauztarrak dira biak, baina bi adar ezberdinetan jorratzen dute euren surfa. Bi estilo ezberdin eta iritziak ere ezberdinak euskal surfaren eszenan."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
5. Annette eta Janire Gonzalez Etxebarri: Etorkizun handiko ahizpak 17.05.2023 38:39
Annette Gonzalez Etxebarrik irabazi du aurtengo Pro Junior zirkuituko lehengo proba Marokon. Aipatzekoa da baita ere, Janire, bere ahizpa nagusia Pro Junior zirkuituko irabazle izandakoa dela. Janirek, gainera, hiru aldiz irabazi du WSLko gazteentzako zirkuitua."Lay Day" podcastaren 14. atalean Zumaiako ahizpen egunerokoari erreparatu diogu eta 2023rako dituzten proiektuak ere aletu dituzte Olaia...
4. Eneko Acero: Euskal Herrian aitzindari 10.05.2023 36:17
"Lay Day"ren atal honetako gonbidatuak ez du aurkezpenik behar. Izan ere, Euskal Herrian dabilen surflari orok ezagutzen du Eneko Acero. Bera izan zen surf eginez bizimodua aurrera atera zuen lehenengoa Euskal Herrian. Adinak txapelketa mundutik aldendu zuen eta orain bestelako proiektuekin dabil Eneko Acero. Besteak beste, bere surf ezagutza besteei erakusten."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultu...
3. Ainara Aymat: Surfa beste ikuspuntu batetik 03.05.2023 31:46
Surfak itxura olinpikoa hartu duenetik kirol hartu dute askok, baina surfa txapelketa mundutik baino urrunago doa. Ainara Aimat zarauztarra horren seinale da, izan ere aspaldi utzi zuen albora txapelketen ibilbidea eta orain VANS taldearekin dabil bere bizitzari bestelako bidea ematen. Free surferrak, Ander Lopez Lerena eta Olaia Elorriagari azaldu dizkie nondik norakoak, "Lay Day"ren atal honetan...
2. Borja Agote: Surfa eta Youtube uztartuz 26.04.2023 40:10
Surfari lotutako txapelketa munduan ibilitakoa da Borja Agote, baina orain bere bizitzari bestelako noranzkoa eman dio. Youtuben bideoak igotzeari ekin zion eta orduz geroztik sona hartu du bere kanalak. Bidaiak, reviewak eta bestelako kontuen berri ematen du dononostiarrak youtuben. "Lay Day" podcasataren hamaikagarren atalean Agoteren ibilbidea errepasatu eta bere proiektu berriak ezagutu ditugu...
1. Ibone Gomez, Iker eta Adur Amatriain: Harrobiaren loraldia 19.04.2023 38:24
Udaberriarekin batera "Lay Day" podcastaren bigarren denboraldiari heldu diote Olaia Elorriaga Urrutia eta Ander Lopez Lerenak, surfaren berri ekartzeko. Hurleyk fitxaketa berriak egin ditu Euskal Herrian, azkena Ibone Gomez. Leioako gaztea Amatriain anaien taldera batuko da bere kirol ibilbideari jarraipena emateko. Euskal surfaren etorkizuna osasuntsu dago eta horren seinale da marka handien apu...
9. Aritz Aranburu: Belaunaldi baten eredu 27.06.2022 35:15
Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena. Jon Aspuru, edo Jo...
8. Xabi Lopez: Olatu erraldoien mundua 13.06.2022 36:53
Sortzez Iruñekoa bada ere Donostian du bizitokia Xabier Lopezek. Argako ur geza aukeran bazuen ere kantauri itsasoko urautsi indartsuen alde egin zuen gazteak. Oso urte gutxitan bere bilakaera sekulakoa izan da. Azken neguan denon ahotan egon da, sagailo handien atzean ibili delako Nazareten, Kanarietan, Galizian eta noski Euskal Herrian ere."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helb...
7. Mikel Zalakain: Ikurrin bat WSL-an 31.05.2022 36:28
World Surf Leagueko (WSL) epailea da Mikel Zalakain eta berarekin mintzatu dira Olaia Elorriaga eta Ander Lopez Lerena "Lay Day" podcastaren zazpigarren atalean. Zalakain CTan dabilen epaile europar bakarretakoa da. Bere lana munduko surflari onenen lana epaitzea da. Munduko hurrengo txapeldunak bere onespena jaso beharko du. Eman Play podcast interesgarri hau entzuteko!
6. Jon Aspuru: Bizitza osoa kameraren atzean 16.05.2022 29:38
Bakion bizi den kameralari gazte apal bezala definitzen du bere burua Jon Aspuruk. Surf dendetan Australiatik eta Ameriketatik iristen ziren VHS zintak eredu izanda ekin zion Aspuruk bere filmak sortzeari. Karrera luzea du Jonek baina, zalantza barik, Natxo Gonzalez izan da ibilbide horretan mugarri. Izan ere, plentziarrarekin batera bizi izan du bere karrerako ibilbide gozoena. Jon Aspuru, edo Jo...
5. Garazi Sanchez: Errautsetatik ernatzen 02.05.2022 31:32
CTaren sailkapenaren bila urteak daramatza Garazi Sanchezek. Aurten, Nadia Erostarbe eta Adur Amatriainekin batera, sailkapen zirkuiturako pasea eskuratu du Sanchezek. Algortarrak aukera du munduko surflari onenen artean lehiatzeko. Bere ibilbide profesionalaz aritu zaigu "Lay Day" podcasataren atal honetan, baita izan dituen lesioez eta mentalitate aldaketaz."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultur...
4. Paula Odriozola: Kantauriko Olatua, Urpeko argazkilaria 18.04.2022 32:53
Paula Odriozola edo Pauloski, horrela ezagutzen dute lagunek, ez da surfean ibiltzen, baina olatuek eta surfak aspaldi lapurtu zioten bihotza. Bidai mistikoa deskubritu du Paulak urpeko argazkilaritzan eta naturaz gozateko aukera bikaina ere bai. Surfing jasangarriagoarekin tematuta dago, horrexegatik bere proiektu berrietan material birziklatuekin egindako ohol ekologikoei erreparatu die."Lay Day...
3. Adrian Lopez: Adrokultura, Euskal oholgintzaren susperraldia 04.04.2022 28:09
Adrian Lopezek ez du bere burua shapertzat jotzen, baina eskarmentu handia du oholgintzan. Bere oholek línea klasikoa jarraitzen dute eta diseinua tentuz zaintzen du."Lay Day" podkastaren atal honetan Adrokultura proiektua sakontasunez ezagutzeko parada izango dugu."Lay Day" podcastak Euskal Surf Kultura hedatzea du helburu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.