KulturSharea
KulturSharea
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022/02/12 10.02.2022 5:49
Aurtengo Korrika Kulturalak herriz herriko eskaintza zabala eskainiko du. Aurtengo emanaldien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora ikuskizuna eta eRRe eta Antigone antzezlanak.
2022/02/05 02.02.2022 1:51
Bertsoaroa zikloa otsailaren 10etik 24ra egingo da Iruñean. Aurtengo edizioak ere unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu.
2022/01/29 27.01.2022 5:24
Bilboko Lautan Hiru antzerki-jaialdia otsailaren 3an abiatuko da. Egitasmoaren helburu nagu-sia euskarazko antzerkia hauspotzea da, antzerkilariei plaza berriak eskainiz. Gehienbat, formatu txikiko lanak antzeztuko dira eta hiriko lau agertokitan antzeztuko dira.
2022/01/22 19.01.2022 2:02
AEK-k Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean.
2022/01/15 13.01.2022 3:29
Urtarrilaren 27an egingo da Topaldiaren hirrengo edizioa Bilborock aretoan. Oraingoan, Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean dator eta galdera horri erantzuteko lehen urratsak ematen hastea izango da helburua. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 20ra arte izango du izena emateko epea zabalik.
2022/01/08 07.01.2022 1:53
Urtarrilaren 16an abiatuko dira aurtengo maskaradak Atharratzen. Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek lau hilabetetan zehar. Apirilaren 17an bukatuko dira maskaradak Gamere Zihigan.
2021/12/24 22.12.2021 3:25
Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du. Urtarrilaren 20ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du, hasi berria, nahiz amateurra izan.
2021/12/17 15.12.2021 6:13
Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du
2021/12/10 10.12.2021 4:22
Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian. Hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira bertan: ilustrazio, moda, bitxigintza eta zeramika, besteak beste.
2021/12/03 02.12.2021 8:54
Delirium Tremens taldeak kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen. Hirokoteak disko berria ere argitaratuko du datorren urtean.
2021/11/26 25.11.2021 6:20
Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Erreserba sistema baten bidez eman beharko da izena. Landako gunean aldi berean 1200 bisitari sartu ahal izango dira, ordu eta erdiko txandetan.
2021/11/19 18.11.2021 5:23
22. Korrikak Amurrio eta Donostia lotuko ditu martxoaren 31tik apirilaren 10era. Hitzekin da hautatutako leloa, AEKren esanetan, “euskara hitzetik ekintzetara eramateko unea da”.
2021/11/12 10.11.2021 10:27
‘Bolante baten historia’ dokumentala azaroaren 19an helduko da zinema aretoetara. 40 urte igaro dira Jose Miguel Etxeberria Naparra desagerrarazi zutenetik. Eneko anaia atzera begira jarri da orain, hutsune luze horretan gertatutakoaz hausnartzeko.
Edurne Azkarate: “Paradigma aldaketa bortitza bizitzea tokatu zaigun belaunaldia gara” 09.11.2021 8:35
Formol Laborategiak 'Album' lehenengo antzezlana estreinatuko du azaroaren 11n, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan
2021/11/05 04.11.2021 2:01
Euskal musikagintzaren azken nobedadeak Durangoko Azokako Spotify zerrendan entzungai jarri dituzte. Ibilbide luzeko musikariak eta musika-talde hasiberriak topa daitezke zerrenda honetan. Astez aste eguneratzen joango dira, nobedade berriekin.
2021/10/29 27.10.2021 10:46
2022ko udazkenean egingo da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxon abiatuko da irailaren 24an eta abenduaren 18an amaituko da Iruñean, Nafarroa Arenan.
2021/10/22 20.10.2021 3:01
Araba Euskaraz Olarizura itzuliko da. Argantzongo ikastolaren alde egingo dute datorren urteko Arabako ikastolen aldeko jaia.
2021/10/15 14.10.2021 18:35
Hatortxu Rock jaialdia ohiko formatura itzuliko da abenduaren 18an, Atarrabian.
Iñaki Ziarrusta: “Gustatuko litzaidake publikoak ulertzea dena ez dela zuria edo beltza eta kolore gama handi bat 13.10.2021 16:57
Bilboko antzerki taldeak drama eta umorea uztartuko ditu pil-pilean dagoen belaunaldien arteko talkaren inguruan hitz egiteko. Taula gainean Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam Martxante ikusiko ditugu. Iñaki Ziarrusta antzerkigileak zuzendu du obra.
2021/10/08 07.10.2021 2:13
Gaur zabalduko da Ahotsenean parte hartzeko izen ematea. Sortzaileek norbere arloari dagokion hiruna plaza izango dituzte euren lan berriak aurkezteko.
2021/10/01 30.09.2021 11:51
Asel Luzarragak ‘Uzta garaia’ gazteentzako eleberria kaleratu du. Idazleak “disidentzia pilula txikiak” jarri ditu bidean gazteek ere euren buruari galderak egin eta oinordetzan hartu duten munduaren arrakalei errepara diezaieten.
"Mina ematen duten zaurietatik edo hautsitako azal erretenetatik sortzen dira kantu esanguratsuenak" 27.09.2021 10:02
Maite Larburuk (Hernani, 1979) Krak izeneko diskoa kaleratuko du bihar. Bakarkako bigarren lana du musikariak eta "disko-mosaiko" bat dela nabarmendu du, "helburu anitzekin eta kolaborazio desberdinetarako sorturiko musika zatiz osatuta dago". Horietako bat dugu Axut! antzerki kolektiboaren Amua antzezlanerako idatzitakoa.
2021/09/24 23.09.2021 2:00
Gaur abiatuko da Literaturia jaialdia Zarautzen. Igandera arte liburu-azoka, aurkezpenak, solasaldiak, eta errezitaldiak izango dira bertan eta Itzala, hitzaren ahala izango da aurtengo leloa.
2021/09/17 15.09.2021 7:14
Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute. Alberdik umetan izandako eta gaur egun dituen hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan.
2021/09/10 09.09.2021 13:33
Durangoko Azoka abenduaren 3tik 8ra bitartean egingo da aurten. Gerediaga Elkarteak aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.