KulturSharea
KulturSharea
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022/09/09 07.09.2022 8:34
Lizar Begoña da aurtengo Igartza sariaren irabazlea. Itzalkinak eguzkitan ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Begoñak 25. edizioko Igartza saria. Idazleak 6.000 euroko saria jasoko du eta urtebeteko epea izango du liburua amaitzeko.
2022/07/22 21.07.2022 1:55
1937ko bonbardaketari buruzko argazki erakusketa ireki dute Gernika-Lumon. Erakusketa ibiltaria izango da eta antolatzaileen arabera, kultura biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko balioko du.
2022/07/15 15.07.2022 7:02
Rafa Ruedak ‘Oroitz’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Bihar, bideoklipeko abeslariek eta beste zortzi lagunek osatzen duten Hamabihots koruak lagunduta, halakoak eta beste batzuk kantatuko dituzte Rafa Ruedak eta bere bandak Elorriko Ganondo parkean Musikaire Jaialdiaren barruan.
2022/07/08 06.07.2022 4:56
Esazu hitz bat da Euskaraldiaren hirugarren ediziorako aurkeztu duten kanta. Xabier Zabalak, Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak hartu dute parte abestian.
2022/07/01 29.06.2022 4:47
Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Erdian erein izenpean, abestiak familiek azken berrogeita hamar urteetan zehar euskararen alde Nafarroan egindako lana omendu nahi du.
2022/06/24 22.06.2022 5:43
Ines Osinaga musikariak ‘Dena aldatzen da’ kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. Miren Amurizak euskaratu zituen Mercedes Sosaren abesti honen letrak. Piezak aldaketari egiten dio gorazarre
2022/06/17 16.06.2022 2:06
Dena prest da Gasteizen Araba Euskaraz festarako. Igandean, ekainak 19, Olarizun izango da aurtengo Arabako ikastolen aldeko jaia eta bildutako dirua Trebiñuko Argantzun ikastolarentzat izango da.
2022/06/10 10.06.2022 2:17
Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak Ane Labaka eta Beatriz Egizabalen Erradikalak eta Mikel Gurrearen Soka liburuak aurkeztu dituzte. Biak ala biak Ganbila antzerki bildumakoak. Ganbila proiektuak euskal teatroaz ikuspegi zabala ematea du helburu.
2022/06/03 06.06.2022 2:47
Adinekoen munduak dakartza Maixa Zugasti idazleak Atarian eleberrian
2022/05/27 27.05.2022 3:45
Joseba Sarrionandiak eta Aresek ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburua aurkeztu dute. Lan berriak oroimenerako eta izpiritu kritikorako edukiontzia izan nahi du, lehen mundubirari buruzko ezagutza eta hausnarketa zabaltzea helburu hartuta.
2022/05/20 20.05.2022 4:35
Mikel Urdangarinek proiektu berria aurkeztu du bere 25 urteko ibilbide musikala ospatzeko. Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat egiten duen urte berean, elkarrekin disko bati forma emango diote eta hainbat kontzertu eskainiko dituzte.
2022/05/13 13.05.2022 2:01
Herritarra, parekidea eta parte hartzailea den egitarau bat prestatu dute 40. Ibiladirako. Erro, harri, har lelopean, 2022ko maiatzaren 29an ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Bilbon. Pandemia osteko lehen jai handia izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.
2022/05/06 06.05.2022 5:37
Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek
2022/04/29 27.04.2022 2:06
Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria. Epaimahaiak irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute.
2022/04/22 21.04.2022 3:41
Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.
2022/04/13 13.04.2022 2:12
Ediziorik maitatuena eta zainduena izan da aurtengo Korrika. AEK-ko ordezkariek adierazi dutenez, edizio berriak eta berrituak egiten jarraituko dute eta euskal gizarteari Korrika eskainiko zaio euskararen olatua handitzen jarraitzeko.
2022/04/09 08.04.2022 2:01
Korrikaren amaiera festarako dena prest dago Donostian. Lekukoa 12:30erako helduko dela aurreikusita dago. Une horretan, lekukoaren barruan doan mezu sekretuaren egilea nor den jakingo da, eta mezuaren beraren edukia ere. Ekitaldi nagusiaren aurkezleak Atzean zuloa proiektuaren aurpegiak izango dira, esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak.
2022/04/02 31.03.2022 7:44
Geure Gelatik, emakumeek idatzitako liburuen azoka egingo da Azkoitian apirilaren 1etik 3ra bitartean. Bertan, gaur egungo euskal literaturari izena eta izana ematen dioten idazleak izango dira, besteak beste, Arantxa Urretabizkaia, Irati Jimenez edota Eider Rodriguez.
2022/03/26 24.03.2022 4:53
Apirilaren 1ean abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa Amurrion. Lehiaketa ekainaren 11ra arte luzatuko da eta Gasteizko Europa Biltzar Etxeko Maria de Maeztu Auditorioan izango da finala.
2022/03/19 17.03.2022 8:12
Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an. Dom Campistron marrazkilariak, Bilaka Kolektiboko dantzariek eta Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek hartuko dute parte. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.
2022/03/12 10.03.2022 2:04
Ikastetxe eta euskaltegietarako Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte. Bilduma www.korrika.eus webgunean dago eskuragarri, eta ikastetxeetarako unitate sorta osorik on-line lantzeko aukera ematen du.
2022/03/05 03.03.2022 5:31
Horman Poster kolektiboaren ‘Antigone edo ezetzaren beharra’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria. Martxoaren 27an izango da saria emateko ekitaldia, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.
Sandra Fernandez Agirre aktoreari elkarrizketa 28.02.2022 4:00
Sandra Fernandez Agirre (Tartean Teatroa): “Pasio bat jarraitzeak batzuetan bizitzako gauza garrantzitsuak galtzera eraman zaitzakeela kontatzen du obrak”
2022/02/26 24.02.2022 4:08
Zinegoak jaialdiak nahi dugun bezala bizitzeko aldarria egin du. Aurtengo edizioak hiru kategoria izango ditu sail ofizialean, film laburren bi ziklo berri estreinatuko ditu eta nazioarteko zinegile eta epaimahaien bisitak berreskuratuko ditu.
2022/02/19 17.02.2022 4:57
Occhi di Farfalla talde zarauztarrak ‘Iraun’ izeneko diskoa kaleratu du. Boskoteak LP eta CD formatuetan argitaratu du zazpi kantuz osatutako lana Bonberenea Ekintzak-en eskutik.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.