KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 351 episodes

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

Author

KulturSharea

Category

Arts

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea” 08.09.2021

Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz, Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide beretik jarraituz, bigarren argitalpena kaleratu dute orain. Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du oraingoan eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-a...

2021/09/03 02.09.2021

Anari Alberdi kantariak Nacho Vegas asturiarraren Vinu, cantares y amor kantuaren bertsioa egin du, euskaraz. Bideoklipa Zarauzko Putzuzulo gaztetxean grabatu dute Alberdiren eta Iker Treviñoren zuzendaritzapean.

2021/07/23 22.07.2021

Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak bi ikerketa deialdi jarri dituzte martxan. Urriaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta lanak. Biek dute euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea.

2021/07/16 15.07.2021

Asanblada, queer edota heteropatriarkal hitzak, besteak beste, gehitu dira Euskaltzaindiaren Hiztegira. Akademiak 592 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta moldaketa zein berrikuntza guztiak hiztegiari erantsi dizkio.

2021/07/09 07.07.2021

Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean

2021/07/02 01.07.2021

Hika Teatroak eta Oinkari dantza taldeak 'Gazte' kale ikuskizuna estreinatuko dute, gaur, Hondarribian.

2021/06/24 24.06.2021

‘Batuz aldatu’, hizkuntza politiketan eragiteko adostasun soziala aurkeztu dute. Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea da helburu nagusia.

2021/06/18 17.06.2021

Kerobia taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu azaroan, 20. urteurrena ospatzeko. 20an izango da aurrenekoa Galdakaoko Torrezabal kultur Etxean, bigarrena 26an eskainiko dute Iruñeko Baluarte jauregian eta, amaitzeko, azaroaren 27an Azpeitiko Soreasu antzokiko agertokira igoko dira.

2021/06/11 10.06.2021

Nafarroako emakume bertsolarien ahotsak disko batean bildu dituzte. Bertso idatziei bultzada emateaz harago, Nafarroako emakume bertsolariei ahotsa ematea du helburu proiektuak, elkarren arteko sarea sendotuz.

2021/06/03 03.06.2021

Asel Luzarraga idazleak Malthusen ezinegona eleberria aurkeztu du gaur Donostian.

2021/05/28 27.05.2021

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute urrian, Saran. Antolatzaileek ezinbestekotzat jo dute eskola komunitatearen presentzia azokan eta euskal lurralde guztietako eskolak parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte.

2021/05/21 19.05.2021

Gatom rap abeslariak ‘Bass Country’ izeneko disko laburra aurkeztu du. Reggae doinuetan oinarritutako lau kanta biltzen ditu lan berriak. Abestiekin kolektibotasuna bultzatu eta jendartearen eraldaketa sustatu nahi izan du abeslariak.

Xabier Gallastegi 'Xagu': “Kantak egiten jarraitzeko oraindik milaka arrazoi ditugu” 17.05.2021

Bost urteko etenaldiaren ostean, Iheskide taldea bueltan da 'Tinko gurean' izeneko disko berriarekin. Elorrioko musikariek, orain hirukote formatuan, zortzi kantuz osatutako lana kaleratu dute. Disko laburra, azkarra eta energiaz beterik datorrela diote.

2021/05/14 13.05.2021

Ekida egitasmoak ‘Manifestua’ ikuskizuna taularatuko du Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren. Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak egitea da ikuskizunaren asmoa.

2021/05/07 06.05.2021

Artedramak ‘Keinu’ antzerki ikastaroak antolatu ditu Gernikan. Ziomara Hormaetxek, Maren Basterretxeak eta Eneritz Artetxek eskainiko dituzte saioak maiatzeko hurrengo hiru asteburuetan.

2021/04/30 30.04.2021

‘Hari izpia hartzen’ jardunaldiek euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak izango dituzte aztergai. Aurten bi saio antolatu dituzte: maiatzaren 28an, Atarrabian, eta uztailaren 1ean, Leitzan. Lehenengoan ikusgaitasunaren eta prestigioaren gaiak jorratuko dituzte, eta bigarrenean, berriz, lurraldea eta kulturaren arteko lotura.

2021/04/23 21.04.2021

‘Bilintxen Menda’ izeneko bertso hamabostaldia antolatu dute maiatzerako, Donostian. Azken hamarkadetan bertsolaritzak izan duen bilakaera eta garapena islatuko dira hamabostaldi horretan.

2021/04/16 14.04.2021

Dom Campistron ilustratzaile baxenafarrak Bekatorosak izeneko eleberri grafikoa aurkeztu du

2021/04/09 08.04.2021

Ondo Bizi arte egonaldia aurkeztuko dute gaur, Karrantzan. Aurtengo egonaldia ekainaren 10etik 21era egingo da eta proposamenak aurkezteko maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Mutur Beltz elkarteak iazko egonaldiari buruzko liburua ere aurkeztuko du gaur.

2021/03/31 31.03.2021

Mikel Taberna idazle lesakarrak ‘Arkanbele kantak’ poema liburua plazaratu du Susa argitaletxearen eskutik.

Ibil Bedi (Kontalariak) 24.03.2021

Ibil Bedi talde nafarrak Beltxarga Beltza izeneko bigarren lana plazaratu du, hamaika kantuk osatzen dute lan hau eta boskoteak berak ekoiztu, grabatu eta nahastu du. Amets Arangurenek eta Ibai Osinagak disko berriari buruzko xehetasunak eman dizkigute.

2021/03/26 24.03.2021

Ane Labaka idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga.

2021/03/19 17.03.2021

Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolek euskararen aldeko ekimenaren ‘Kala Kalata!’ izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte. Xabier Paya bertsolariak egin du abestiaren letra eta Xabi Aburruzagak musika konposatu du. Aiora Renteria, Maitane Salvador, Iholdi Beristain, Itziar Ituño eta Ander Deuna eta Betiko ikastoletako ikasleak dira kantari ahotsa jarri diotenak.

2021/03/12 11.03.2021

Euskal Herriko Emakume Musikarien Topaketak egingo dituzte martxoaren 27an, Donostian. Topaketan izena emateko: teilafabrika.eus webgunearen bidez egin beharko da.

2021/03/05 03.03.2021

Martxoak 3 elkarteak sarraskiari buruzko abestiak bildu ditu. Gorka Knorr, Zarama, Oliba Gorriak, Betagarri eta Sociedad Alkoholikaren kantekin, besteak beste, sortu dute bilduma.

Listen to the KulturSharea podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.