KulturSharea
KulturSharea
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Nagore Laffage eta ‘La Manada’ kasuetan oinarritutako antzezlana da Birritan Bortxatua. 23.03.2020 8:17
Nagore Laffage eta Iruñeko talde bortxaketaren kasuak dira antzezlanaren oinarria. Emakumeak bortxaketa baten ostean jasaten duen biktimizazio bikoitzaren argazki gogorra. Royo biktimaren azalean ageri da taula gainean eta Martinez fiskalaren eta defentsaren abokatuarenean. Antzezlan honetako elkarrizketetako batzuk benetakoak direla azpimarratu dute.
2020/03/20 20.03.2020 2:01
Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira.
Sortzaileen etxeetatik herritarrren etxeetaraino 17.03.2020 2:28
Koronabirusaren eraginez sortzaile ugari dira datozen egun eta asteetako emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituztenak. Batzuk baina, antzerkiaz, musikaz, literaturaz gozatzeko alternatibak bilatu dituzte, jada.
Iñaki Ziarrusta: “Erreserbako indioak izaten jarraitzen dugu” 16.03.2020 9:38
Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta ak...
2020/03/12 12.03.2020 2:11
Petti musikariak pentsamendua, poesia eta doinua uztartzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Bilbon. Manipulazio estrategiak izenpean, proiektua Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Bilboko Loraldia Festibalean izango da estreinaldia martxoaren 15ean.
2020/03/06 06.03.2020 2:28
‘Zendabalitz’ eleberria argitara eman du Erika Elizarik. Hernaniko idazleak XXI. Igartza saria irabazi zuen iaz Zendabalitz proiektuarekin eta urtebete izan du eleberria ontzeko.
Josune Ilundain: “Abstrakzioaren garrantzia aldarrikatu nahi izan dut” 06.03.2020 7:31
Azaletik barruraino eta hasieratik bukaeraraino harribitxia den proiektua, halaxe deskribatu du Josune Ilundain (Orkoien, 1990) sortzaileak plazaratu berri duen obra liburua. Hutsune izenpean eman du argitara bere aurreneko lana. Bertan hitzak eta marrazkiak elkar gurutzatzen dira eta abstraktua denarekiko askotan daukagun ezkortasun horri buelta ematea du helburu. Hutsune ontzeko, besteak beste,...
2020/02/28 27.02.2020 2:11
ATX Teatroaren ‘7ak bat’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Viktoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta, ondoren, 7ak bat lan irabazlea eskainiko da.
2020/02/20 20.02.2020 2:30
Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute. Mi pequeño gran samurai du izena filmak eta Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendu du. Lanak hainbat testigantza eta bizipenen bidez osatuta dago. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da.
2020/02/14 14.02.2020 2:21
Abian da Hartzaro Festibala Uztaritzen. Inauteriak berpizteko asmotan egiten dute jaialdia. Otsailaren 25era bitartean hainbat ekintza izango dira: musika, dantza eta antzerki emanaldiak, besteak beste.
Panpin hautsien dantza 10.02.2020 10:42
Panpin hautsien dantza dugu Idoia Hernandez 'Hatxe' (Errenteria, 1988) sortzaile eta piano jotzailearen bigarren lana. Baso, Drama, Ero eta Histeria izeneko kantuek osatzen dute eta musikariak berak azaldu duenez, zuzenekoetan joko dituen kantuen mostra bat da. Oraingo honetan, kantuak piano-laukotean aurkeztuko ditu taula gainean. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore et...
2020/02/07 07.02.2020 2:11
Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztu dute. Azaldu dutenez, bertsolaritza eta emakumeak Aiztondoko bailaran jorratzen dituzten lanei emango diete lehentasuna. Apirilaren 2ra arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera.
2020/01/31 31.01.2020 1:42
Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute otsailaren 6tik 27ra Bilbon. Antzerki zaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, lau astez iraungo duen jaialdi honetan.
2020/01/24 23.01.2020 2:11
Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa gaur abiatuko da Laudion. Pasa den urteko bideari eutsita, Txapelketa formatua izango du aurtengoak ere eta orain arteko bidean sakontzea izango du xede: Arabako bertsolaritzak urteetan eraikitzen joan den mugimendua saretu eta indartzeko.
2020/01/17 17.01.2020 2:37
Feminismoaren ardatza galdu gabe, zahartzeari buruzko gogoetak dakartza Mari Luz Estebanek Andrezaharraren manifestua liburuan. Bertan, azken bi urteetan idatzitako poemak bildu ditu idazleak.
2020/01/10 10.01.2020 2:01
‘Sorotan Bele Gogoan’ musika ikuskizuna prestatu dute taldearen kantu ezagunenekin. Herriko Musika Bandek Sorotan Beleren taldekide ohi Gorka Sarriegirekin eta Urbil Artolarekin batera, kanturik gogoangarrienak joko dituzte.
2020/01/03 03.01.2020 2:48
Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek.
Hiart Leitza: "Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu" 02.01.2020 6:50
Beietz! taldeak, "Erraietatik" estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lo zorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek. Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz. Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea.....
2019/12/27 27.12.2019 2:02
‘Ea, H-a galdu duen herria’ izenburupean, hiru eguneko egitaraua antolatu dute Ean. Gaurtik hasita 29ra arte izango dira jardunaldiak Eskolondon. Alor askotako aditu eta sortzaileen eskutik, hitzaldiak, erakusketak eta irakurraldiak jasotzen ditu egitarauak.
2019/12/20 20.12.2019 2:02
Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen. Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”.
2019/12/13 13.12.2019 2:58
Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute. Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamen berria gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo.
2019/12/05 04.12.2019 2:58
Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria. Hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute
2019/11/28 28.11.2019 2:24
Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute. Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratu dute liburua. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute.
2019/11/22 22.11.2019 2:11
Musika Gida Morea aurkeztu dute. Gida emakumezkoen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasotzen duen datu base digitala da. Orain arte 26 musika talderen fitxak bildu dituzte bertan.
2019/11/15 14.11.2019 3:13
Aitaren Etxea (Elkar) izeneko eleberria kaleratu du Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazleak. Lan berri honekin eleberrigintzara bueltatu da bederatzi urteren ostean. Tartean, ipuin bilduma eta poesia liburu bana ondu ditu. Aitortu duenez, istorio luze batean barneratzeko gogotsu zegoen. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen ustez, Aitaren Etxea eleberria Jaioren lanik ausartena eta borob...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.