KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 351 episodes

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

Author

KulturSharea

Category

Arts

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2020/09/18 16.09.2020

Uxue Alberdi idazleak Dendaostekoak izeneko liburua argitaratu du. Denda baten kronika literarioa da Alberdik dakarrena eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

Asel Luzarraga: "Ezkerraren kontraesanak ageri dira liburuan" 10.09.2020

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Zientzia fikziotik aldendu eta istorio errealista bat ondu du oraingoan idazle bizkaitarrak. Honetan oroimenaren ahuleziaz, iraganaren mamuez, traizio txikiez eta kontzientzia txarrez mintzo da Luzarraga.

2020/09/11 09.09.2020

Tartean Teatroak ‘Ez dok ero’ antzezlana estreinatuko du azaroan, Bilboko Arriagan. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek osatzen duten EzDok3-ren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan ere euskara eta euskal kultura izango dira osagai nagusiak.

2020/09/04 02.09.2020

Fito Rodriguezen 'Hain zara eder' liburuaren errezital musikatuak eta Miren Agur Meaberen 'Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe' poema liburu berriaren ikus-entzunezko errezitalak osatzen dute aurtengo Poesia Egunak. Irailaren 7an eta 9an izango dira emanaldiak Donostiako Victoria Eugenian.

2020/07/24 22.07.2020

Udarako ‘Kultur Uheri’ ekimena antolatu dute Ondarroan. Ikuskizunak balore zehatzak lantzeko tresna gisa aurkeztu dituzte: berdintasuna, euskara, aniztasuna, topiko sexistak haustea, estereotipoak… horiez gain umorearentzako tartea ere egongo da.

2020/07/17 15.07.2020

Nahia Zubeldia hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko. Idazlea 2020ko azaroaren 23an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da olerki bilduma bat lantzen.

2020/07/10 08.07.2020

Eva Perez-Ponsek ‘Zaharkitze programatua’ poesia liburua plazaratu du. Perspektiba feminista batetik heldu dio liburuari Lemoako idazleak. Perez-Ponsek Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi zuen iaz lan honekin.

2020/07/03 02.07.2020

Miren Agur Meabe idazleak eta Ane Pikaza ilustratzaileak Begiak zerumugan poesia liburu ilustratua aurkeztu dute. Begiak zerumugan jarrita, haize-arrosa batek gidaturiko bidaia proposatzen digute Meabek eta Pikazak, “jolas batean bezala, poemetako bakoitzari darion musikari jarraituz osatuko du irakurleak liburu honen pentagrama”.

2020/06/26 25.06.2020

Urmuga, Euskal Herria zeharkatuko duen mendi ibilaldi musikatua aurkeztu dute. Musika eta mendizaletasuna uztartuz, egitasmoak Euskal herrian zehar osatuko den bidai barneratzaile eta integratzailea izan nahi du.

2020/06/19 18.06.2020

Amaia Telleria idazleak ‘Haize-lekuak’ eleberria aurkeztu du. Egileak muinean bere amonaren umetako oroitzapenak dituen kontakizun bat ondu du, Gerra Zibilean girotuta.

2020/06/12 11.06.2020

Ekainaren 24an ‘Bi urte, lau hilabete eta egun bat’ dokumentalaren aurrestreinaldia egingo dute Donostian. Estreinaldia berriz, Iruñean izango da. Emanaldi honen data oraindik ez dute zehaztu.

2020/06/04 04.06.2020

Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610garren urtean Suitzan idatzitako liburu batean. Nafarroako Mintzoa argitaletxeak Italian eskuratutako argitalpen batea topatu dituzte hitzok Euskal Herriko hainbat erreferentziarekin batera

"Geroz eta ohikoagoa da ikustea kontzertu batean milaka pertsona biltzen dituzten taldeak, eta, aldi berean, bost, sei, 01.06.2020

Musikaren munduan ibilbide luzea du egina Iker Laurobak (Donostia, 1975). Musika pasioa da donostiarrarentzat. Hainbat saltsatan murgilduta ikusi dugu; bakarlari gisa aritzen da, beste musikari batzuekin batera ere badabil, Izaro edo Sonakay taldearekin kasu, eta Itxialdiari soinu banda jartzeko asmoz, Nork ostu dit apirila? proiektua ere sortu du Jon Martin, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenarek...

2020/05/29 29.05.2020

Aguxtin Alkhatek Hutsaren hatsa izeneko diskoa plazaratu du. Lanak momentu zailenetan ere zerbait berri eta hobeagoa sor daitekeela erakutsi nahi du.

Maddi Ane Txoperena 'Ene baitan bizi da' 28.05.2020

Maddi Ane Txoperena idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du: Ene baitan bizi da eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia hartu du hizpide: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitatea. Eleberria Parisen ikasten ari den neska gazte baten eta Beran bizi den bere amatxiren arteko harremanean oinarrit...

2020/05/22 22.05.2020

Euskara ardatz hartuta, ‘Geroa euskaratik’ kanpaina abiatu du Kontseiluak. Kanpainak Gizarte berdinzale eta demokratikoagoa eraikitzeko, euskarak ere erdigunean egon behar duela eskatuko du.

2020/05/15 15.05.2020

Hitzaren eskolan izena emateko epea ireki dute. Iñigo Aranbarri, Maddi Barber, Haizea Barcenilla, Andoni Egaña, Xabier Erkizia eta Arantxa Iturbe ariko dira irakasle, bakoitza hitzaren adierazpide batetik. Ekainaren 7ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik.

2020/05/08 08.05.2020

Kimuak 2020ra aurkezteko epea zabalik da. Lehiarako filmak aurkezteko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Aukeraketan parte hartu nahi dutenek 30 minututik beherako iraupena duten lanak bidali beharko dituzte.

2020/04/30 30.04.2020

Peru Galbetek ‘Nor zara zu?’ izeneko hirugarren lan luzea argitaratu du. Oraingoz formatu digitalean eskuratu ahal izango da lan berria, baina formatu fisikoan ere kaleratuko duela iragarri du musikariak.

2020/04/24 23.04.2020

Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6an eta 7an izango dela iragarri dute. Antolakuntzak apirileko egitarauari ahal den neurrian eusten saiatuko dela nabarmendu du.

2020/04/17 17.04.2020

Euskal Herriko kulturgintzaren egoera larria salatzeko, greba digitalerako deia egin dute apirilaren 21 eta 22rako. Deialdiak gogoeta eta eztabaida soziala piztea, erakunde publikoei premiazko neurriak hartu behar direla exigitzea eta euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dutenentzat elkargunea antolatzea ditu helburu.

2020/04/10 14.04.2020

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa modu birtualean izango da. Lanak banaka edo taldeka aurkez daitezke eta posta elektroniko bidez bidali beharko dira maiatzaren 21a baino lehen.

2020/04/02 02.04.2020

Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da bihar. Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. Jaialdia bera azaroan egingo dutela iragarri du Baratza Aretoak.

2020/03/27 27.03.2020

Maria Riverok Parentesiak izeneko diskoa aurkeztu du. Lan berrian Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute.

Maria Rivero: "Egoera honi parentesi musikal bat jarri ahal badiot, konformatzen naiz" 24.03.2020

Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du gaur Maria Riverok. Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du. Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute.

Listen to the KulturSharea podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.