KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ 351 episodes

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

Author

KulturSharea

Category

Arts

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Buletina 2019/11/08 08.11.2019

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara onduta...

Mikel Markez: "Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen" 07.11.2019

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara onduta...

2019/10/25 25.10.2019

Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrianGasteizkoaren lehen nobela honetan, kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80 eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin eta Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin.

“Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genu 25.10.2019

Buyan izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Aritz Trueba marrazkilariarekin batera. Zazpi urteko lanaren fruitua da eleberri grafiko hau. Komiki historiko fantastikoa dela dio Truebak. Eleberriak 1.241 urtera garamatza, tropa mongoliarrek Europa banatu bat konkistatu zutenekoa, mendebaldetik soldadu teutoniarrak Asia aldera zetozen bitartean.

Buletina 2019/10/18 18.10.2019

‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte. Zinetika jaialdiari hasiera eman diote aste honetan Donostia, Bilbo eta Iruñean. Hilaren 20ra bitarte, dantzaren gaineko zinema emanaldiak, eskola magistralak, performanceak eta lantegiak izango dira. Zinetik...

Asteko buletina, urriak 11 11.10.2019

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean,

Edurne Azkarate: " Bizitzatik, lurretik oso gertu dagoen obra bat da, baina hegan egiteko tarte bat bilatzen ari gara 04.10.2019

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean, Edurne Azkarate eta Ander Lipus dira horietako bi.

Estitxu Pinatxo: "Disko berrian kutsu beltza nabari da" 04.10.2019

Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa. Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta 'Haize gorri batek' izeneko bere lehen bakarkako diskoa.

“Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko" 20.09.2019

Kultur Zirika, amets txikiak baztertu eta handien bila joateko jaio den Adunako egitasmoa. Herri txiki batek gogoz eta ilusioz gauza handi handiak egin ditzakela erakus dezake, txikitasunetik handitasunera. Dani Arizala kazetaria dago egitasmo honen atzean, edo, berak dioen bezala, erokeria zoragarri honen atzean. Zuetariko askok Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako esatari izateagatik, edota ETB1...

Habi taldea 04.07.2019

Villabonako Yerai Gasconek (ahotsa eta gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) zortzi kantuz osatutako Loratu izeneko diskoa kaleratu dute. Habi bikotearen lehen lana da Loratu eta Elkar estudioetan grabatu dute bi egunetan, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.

Patxo Telleria: "Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da" 20.06.2019

Tartean teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoen bizitza eta lana izan ditu gogoan Telleriak ikuskizun honetarako. Getari Etxegarai...

Hariak sentikaria 23.05.2019

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: "Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?". Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakume...

Aitziber Garmendia: Publikoak barre asko egiten du eta momentu batzuetan identifikatuta sentitzen da" 25.02.2019

Begoña Lejarzegiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba apaolaza aktoreak taula gainean ikusiko ditugu Rita (Txalo produkzioak) antzezlanean. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta ira...

Alaine Agirre: "botere harreman batetik datorren istorio latz bat da" 11.02.2019

‘Kamisoi zuri zetazkoa’ da Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) ondu duen azken liburua. Narrazio ilustratu bat da. Gordintasun osoz, pederastia istorio bati heldu dio Bermeoko idazleak. Kontakizunak hamaika urteko neskatila bat du protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, udalekuetako begiralea, gaztetxoaren konfiantza irabaziko duena, ingurukoetatik isolatu egingo duena haren inozentziaz a...

Käffka´ 22.01.2019

‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan. Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, sortu du Kamikaz kolektiboak ´Käffka´ izeneko antzezlana eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek.

Oihane Fernandez: “lehendabiziko kapitulua idaztearekin batera, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen g 10.01.2019

Lukaren istorioa kontatzen du Oihane Fernandezek Sekretuen hamaika zaporeak (Ibaizabal) liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, sekretu handiak, sekretu gaziak sekretu , gozoak… baina, bada sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez dion zerbait , gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da.

‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia 18.12.2018

‘Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik’ infografia batean jaso dute Ane Labaka, Uxue Alberdi, Miren Artetxe eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek eta Txakur Gorria kolektiboko Malen Amenabarrek eta Mariñe Arbeok. Egileek modu grafiko eta artistiko batean, azken lau hamarkadetan izandako ekarpenak eta eraldaketak bildu dituzte.

Zazpiak bat gaiztoetan gaiztoena 29.11.2018

“Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?…” Galdera horiei guztiei erantzuteko, zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango dio Atx teatroak 7ak bat ikuskizun berrian: “groteskoa, basatia, gupidagabea…”, dela dio antzerki konpainiak. “Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin,...

Muga deitzen da pausoa 16.11.2018

Muga deitzen da pausoa izango da asteburu honetan xixoneko Nazioarteko Zinema jaialdian estreinatuko den filmetako bat. Maider Oleaga zinemagileak zuzendu du eta Elvira Zipitriarengana hurbildu eta bere bizitza hobeto ezagutzen saiatu da. Orainetik iragan hori ukitu nahi izan du Oleagak. Orainetik iragan horrekin, elkarrizketa bat eduki nahi izan du.

Denboran atzera bidaia egingo du Su Ta Gar taldeak 30. urtemuga ospatzeko biran 31.10.2018

30 urte dira Su Ta Gar taldea oholtza batera lehenengoz igo zela, 1988ko abuztuaren 14an izan zen hori Ondarroako Gaztetxean. Ordutik hona mila zuzenekotik gora eskaini dituzte. Urtemuga hori ospatzeko asmoz, bira berezia egingo du Eibarko laukoak azaroa eta abendua bitartean, Euskal Herriko areto garrantzitsuenetan eta nazioarteko hainbat agertokietan. Denboran bidai bat izatea nahi duela iragarr...

Orhantza Alegria “Urte hauetan landu ditugun estilo guztiak biltzen ditu 10. urteurrenerako disko berriak” 30.10.2018

Egurra eta Kitto taldeak 10 urte izeneko diskoa argitaratuko du laster, bere 10. urteurrenarekin bat eginez. Lan berriak 18 kantu batzen ditu, horietatik 10 berriak dira. Azpeitian sortu zen musika taldearen bosgarren diskoa da honakoa.

Eñaut Elorrieta 16.10.2018

Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin igoko da Eñaut Elorrieta eszenatokietara urriaren 28an Bilboko Arriaga antzokian, Harian izeneko birari hasiera emanez. Aurreratu dutenez, berezi bezain erakargarria izango da bira hau. Zuzeneko hauetarako bestalde, lau kantu grabatu dituzte eta baita bideo bat ere.

11 Botxo Eguna 11.10.2018

Egun osoko egitaraua antolatu du Piztu Bilbo, Itzali MTV plataformak datorren larunbaterako Bilbon. 11 Botxo Egunak mahai inguruak, herri azoka erraldoia, antzerkia eta musika batuko ditu, besteak beste, goizeko 12:00etatik aurrera.

Nerea Arrien 02.10.2018

Nerea Arrien idazlearen ibilbidea. Lekeitiarrak lau liburu ondu ditu, hiru gaztetxoi zuzenduta eta beste bat helduentzat.

Non filma 18.09.2018

Non filmari buruzko argibideak eman dizkigu Ximun Fuchs zuzendariak. Pelikula hau Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai dago jada.

Listen to the KulturSharea podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.