Berria
Kinka
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Uda euritsuagoa, 'El Niño' zikloaren ondorioa 19.09.2023 33:01
Bigarren denboraldiko lehen atal honetan, ENSO klima fenomenoari, eta, batez ere, 'El Niño' zikloari buruzko nondik norakoak landu ditu Kinka saioak, Maialen Martija Tecnaliako ikertzaile eta Euskelmeteko meteorologoa bidelagun. Hiztegiaren atalean, pobrezia energetikoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak, eta, aholkuen atalean, prezioei buruz mintzatu dira Aintzira O&ntild...
Ingurumen gaiak azken hogei urteotan: larrialdi bihurtu dira 20.06.2023 36:38
BERRIAren 20. urtemuga helduleku hartuta, azken hogei urteotan ingurumen gai batzuek izan duten bilakaera aztertu du Kinka podcastaren azken saioak, BERRIAko kazetari Iñaki Petxarroman, Edurne Elizondo eta Imanol Magro bidelagun. Klima larrialdiaz, ur horniduraz eta Itoizko urtegiaz, energia berriztagarriez, AHTaz, Zaldibarko auziaz etaZubietako errauste plantaz aritu dira. Hiztegian, smog...
Hartza Euskal Herrian: desagertu ostean, suspertzen 06.06.2023 32:16
Miresmena beste ardura sortzen duen animalia bat du protagonista Kinka podcastaren 17. aleak: hartza. Euskal Herrian izan duen bilakaera, gaur egungo egoera eta iritzi askotarikoak bildu ditu ingurumenari buruzko saioak, Edurne Elizondo, Joserra Amoros eta Migel Mari Elosegi naturazaleak eta hartz-zaleak hizlari. Hiztegian, korridore ekologikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola s...
Nola babestu gure hiriak klima krisitik? 23.05.2023 30:39
Hiriak klima krisiari begira egokitzeaz mintzo da Kinka podcastaren hamaseigarren atala. Zehazki, 'Imagine Adaptation' ikerlana du hizpide saioak, eta proiektuko kide Maria Loroño BC3ko ikertzaileak azaldu ditu azterlanaren nondik norakoak. Hiztegian, 'El Niño' eta 'La Niña' fenomenoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. Aholkuen atalean, berriz, otorduez hitz...
Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik 09.05.2023 34:40
Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak. Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegi...
Iraganaren gaurkotasunaz, Naima El Banirekin 25.04.2023 27:10
Naima El Bani Altuna ikerlaria du protagonista Kinka podcastaren 14. aleak; Tromson bizi da, Norvegian, eta ozeanoen zirkulazioak ikertzen ditu. Artikoan egiten duen jardunari buruz, espedizio askotarikoei buruz eta beste hainbat gauzari buruz mintzatu da. Hiztegiaren atalean, foraminifero deituriko organismoei buruz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen tartean, ingurumenari buruzko l...
Energia, komunitatetik eta komunitatearentzat 11.04.2023 35:18
Energia komunitateak ditu hizpide Kinkaren 13. saioak, Artelan kolektiboko kide Oihana Lorea Zabalegi, Sugarai kooperatibako bazkide Peio Harluxet eta Ekiherri kooperatibako bazkide Aitziber Gartzia solaskide. Hiztegiaren atalean, iheslari klimatikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen atalean, Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederra izan dira estreinakoz, eta...
Iraultza berdeez, Mirene Begiristainekin 28.03.2023 36:38
Kinka podcastaren 12. saioan, agroekologiaz mintzatu da Mirene Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta elikadura sistemen ikerltzailea. Lehen sektoreak izan duen bilakaeraz, nekazaritzaz, lurraren eta lurra zaintzen dutenen zaintzaz, eta beste hainbat gaiez mintzatu da. Hiztegiaren atalean, mikroplastikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Gomendioen atalean, hondak...
Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan? 14.03.2023 33:18
Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala. Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendio...
Otsoen itzulera: nork babestuko du nor? 21.02.2023 32:39
Otsoez mintzo da Kinka podcastaren hamargarren atala; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste. Horretarako, Iñigo Bilbao Euskal Nekazarien Batasuneko kidearen eta Diego Ortuzar Ekologistak Martxan taldeko kidearen iritziak jaso ditu podcastaren lantaldeak, eta nork bere ikuspuntutik heldu dio aferari. Hiztegiaren atalean,...
Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari 07.02.2023 36:36
Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana; baina, testigantza horiez gain, Za...
Jauzi Ekosoziala: elkarrekin ekiteko eta eragiteko sare bat 24.01.2023 30:49
Jauzi Ekosoziala dinamika du mintzagai Kinka podcastaren zortzigarren saioak. Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista artikulatzeko asmoz sortu dute, elkarrekin ekiteko eta eragiteko. Alaitz Ajuriagerra eta Nerea Zuluaga mugimenduko partaideek azaldu dituzte dinamika berriaren nondik norakoak, eta luze gabe dituzten mugarri nagusien berri ere eman dute. Hiztegian, Copernicus zerbitzuaren urtez ur...
Bioaniztasunaren babeserako bide orriez, Unai Pascualekin 10.01.2023 33:06
Bioaniztasuna du hizpide Kinka podcastaren zazpigarren saioak, IPBESko ikerlari Unai Pascual solaskide. Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko COP15 biltzarraren nondik norakoak xehatu ditu, eta Naturaren Balioen Katalogoaz eta Euskal Herriko aliantza ekosozialaz ere mintzatu da. Hiztegiaren atalean, Mauna Loako Behatokiaz hitz egin dute Nagore Arin eta Olatz Artola kideek, eta, gome...
Begirada gazteak, klima krisian giltzarri 13.12.2022 35:34
Gazteak ditu protagonista Kinka podcastaren seigarren saioak, eta, horretarako, Gorka Laurnaga klima aktibista, Anne Rodriguez Fridays For Future plataformako kidea eta Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kidea izan ditu bidelagun. Hiztegiaren atalean, ‘Hazkundearen mugak’ txostena, eta, gomendioen atalean, bizikleta elektriko bat erosteko aholkuak, oraingo honetan, Imanol Landa Medran...
COP27 biltzarra: itzal ugari eta argi izpi bat 29.11.2022 34:42
COP27 goi gailurrean hartutako erabakiak eta hitzorduak utzitako hutsuneak ditu hizpide Kinka podcastaren bosgarren saioak, Lorea Flores Greenpeace plataformako Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin, Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzailearekin eta Anna Perez Catala IDDRIko ikerlariarekin. Hiztegian, eko-antsietateaz mintzatu dira Nagore Arin eta Olatz Artola saioko kideak. Gomendioen atalean,...
Basoak basotzeaz, Aitziber Saroberekin 15.11.2022 40:20
Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko COP27 goi gailurra eta basoak ditu hizpide Kinka podcastaren laugarren saioak. Egipton ari dira egiten COP27a, Xarm el Xeikh deituriko hiri turistiko batean, eta bertan lantzen ari diren gai nagusiak zein diren azaldu du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak eta editoreak hiztegian. Gai nagusian, basoak basotzeko aldarriaz hitz egin du Aitz...
'Natura Gure Esku' liburuaz, Aiora Zabalarekin 01.11.2022 32:18
Aiora Zabala Aizpururen ‘Natura Gure Esku’ liburua du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcastaren hirugarren saioak. Ingurumen eta Politika Ekonomiako irakasleak gai askotarikoei buruz hitz egin du liburuan, eta hamar ataletan bildu ditu. Hiztegiaren atalean, aurten 50 urte bete dituen ‘Udaberri Isila’ liburua izan dute mintzagai Nagore Arin aurkezleak eta O...
Parke eolikoak: haizeak haizatu du eztabaida 18.10.2022 30:07
Azken asteotan hedabide guztien lerroburuetan agertu dira Norvegiako Statkraft enpresa publikoak aurkeztu dituen proiektuak, Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoa baitu. Horregatik ekarri dugu gaia Kinka podcastera: batetik, gaur-gaurko gaiei jarraika Norvegiako enpresaren asmoak eta azken berriak jasotzeko, eta, bestetik, energia eolikoak Euskal Herrian izan duen bilakaera gogoratzeko...
Ekotopaketak: elkar topatu, norantz jo erabakitzeko 04.10.2022 28:47
Zein egoeratan da gaur egun euskal ekologismoa? Norantz jo nahi du? Artikulazio bat behar al du? Zein dira euskal ekologismoaren erronka eta helburu nagusiak? Galdera horien itzulian bildu ziren pasa den ostiralean ehunka ekologista Portugaleten, Ekotopaketak egitasmoan. Horixe izan du hizpide lehen atalean BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioak. Horrez gain, klimaren inf...
Badator Kinka! 23.09.2022 0:19
Kinka, BERRIAren klimari eta naturari buruzko podcasta. Hamabostero, plataforma guztietan. Kinka, klima eta natura krisian!
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.