UPNA

Zientzia puntu-puntuan

Science EU ↓ 51 episodes

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

Author

UPNA

Category

Science

Podcast website

www.unavarra.es

Latest episode

Jun 15, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Inkisidoreen itzala: Nork sartu dizu sorgin hori buruan? 15.06.2026

Itxi begiak eta pentsatu sorgin batengan. Itsusia eta zaharra oso? Irudi hori ez da zurea, inkisidoreek mendeetan zehar zure buruan txertatutako estereotipoa baizik. Podcastaren 50. atalean, Irati Zurbano ikertzailearekin argituko dugu nola eraiki zuen botereak "errudun perfektuaren" mitoa mendez mende, eta nola irauli duen euskal kulturak eta feminismoak ikono errebelde bilakatzeko. ######## Zien...

Neskameen ahots isilduak 18.05.2026

Nafarroan, Europa osoan bezala, langileen herena etxeko zerbitzuan aritzen zen Aro Modernoan. Gehienak emakume gazteak ziren. Milaka izan arren, historian ia ikusezin bihurtu dituzte. Amaia Nagusia historialariak haien ahotsak berreskuratu ditu artxiboetako auziei esker. Lan gogorra, indarkeria eta bizirauteko borroka ageri dira mendeetan isilduta egon diren testigantzetan. ######## Zientziarako e...

Hamaiketakoari gorazarre 23.04.2026

Hamaiketakoan laburbiltzen da Nafarroako gastronomiaren arima. Bertako produktuak, sasoian sasoikoak eta km 0 elikagaiak daude oinarrian. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako errezetek ematen diote itxura eta zentzua. Otordu bat baino gehiago da; familian edo lagun artean partekatzen den ospakizuna, festa, barreak eta une onak. Askotan, iristear dagoen zerbaiten hasiera ere bada. Horren inguruan...

Saskia berrasmatzen: materialen iraultza erremontean 24.03.2026

Erremontea garai berrietara moldatu nahian dabilen pilota modalitatea da. Artisau-lanari eta tradizioari loturik, erreminta egiteko modua ez da apenas aldatu sortu zenetik. Orain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko INAMAT institutuko ikertzaileek material konposatuak eta 3D fabrikazioa aztertzen ari dira erresistenteagok eta eskuragarriagoak diren saskiak garatzeko. Berrikuntzak tradizioa arriskua...

Logika lausoa edo grisen edertasuna 27.02.2026

Zuri edo beltz, bai edo ez… Gure erabaki gehienek — eta algoritmo askok hartzen dituzkenek — ez dute horrela funtzionatzen. Zuria nekez izaten da erabat zuri, eta beltza ere gutxitan izaten da erabat beltz. Gaurko atala gris horietara begiratuko dugu: zalantzetara, tarteko balioetara, eta zuzenean alderatu ezin diren egoeretara. Ander Goñi Medrano NUPeko matematikaria da, eta NAIR Center Nafarroak...

Nork babesten du garraiolaria Europan? 30.01.2026

Gure inguruan ditugun produktu gehienak kamioi batean iritsi dira, baina gutxitan pentsatzen dugu nork ekarri dituen. Atal honetan, errepide garraioaren atzean dagoen azpi-kontratazioa, ez-ordaintzeak eta Europako estatuen legeek sortzen dituzten hutsuneak aztertu ditugu, Eva Fernandez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko ikertzailearekin. Salgaiek errez egiten dute mugaz gaindi, eskubideek, berriz, ez...

Zor publikoaren arintze jokoak: nork mugituko du lehen fitxa? 29.12.2025

Imajinatu joko mahai bat gela itxi batean. Mahai horretan jokalariek ez dute bakarrik dirua jokatzen, herrialde oso baten etorkizuna dute jokoan. Partida global honetan esertzen dira gobernuak, inbertsio funtsak, bankuak, nazioarteko erakundeak eta, orain, Txina, arau zahar guztiak aldatu dituen eragileak. Zor publikoaren arintze joko hauek aztertu ditu Idoia Agirre NUPeko ekonomistak.  Parti...

Epaitegitik zelaira: istorioak kirolaren bidez berridazten 28.11.2025

Kirolak nola lagundu dezake gizarteratzen legearekin arazoa duen nerabea? Entrenamendu programa batek bigarren aukera bat bilakatu al daiteke neurri judizialak betetzen ari den gaztearentzat?  Ekaitz Irujo Compains ikertzailearen eskutik ezagutuko dugu nola bihur daitekeen kirol entrenamendu bat gazte hauei arnasa emateko modu, eta nola uztartzen diren praktika eta ikerketa. Futbola eta...

Gorputzaren mezularitza sekretua 31.10.2025

Inoiz pentsatu al duzu elkar nola komunikatzen diren gure zelulek? Ez dute mugikorrik, ez posta elektronikorik. ezta Whatsapp talderik ere. Badute, ordea, euren mezularitza-sistema propioa: zelulaz kanpoko besikulak. Burbuila ñimiñoak, nanopartikulak. Barruan, informazio pakete txiki-txikiak daramatzate: RNA zatitxoak, proteinak, seinale kimikoak…eta mezu argiak bidaltzen dituzte. Horrela, ze...

Mateak eta mitoak 29.09.2025

“Ni ez naiz batere abila matematiketan”, “listoendako da”. Tamalez oraidik maíz maiz entzuten diren esaldiak dira . Aurreritizak asko dira ikasgai honen inguran. Zenbakiei eta formulei itsasitako mitoak. Mutilak neskak baino hobeak al dira?.... benetanBenetan? Existitzen al da talentu matematikoa? Pentsatzeko beste modu bat al da? Emozioak nola uztartu...

Diagnostikoa duten mapak 30.06.2025

Gaur, begiak mapetan jarriko ditugu. Baina ez turismo gidetan edo GPS-an, baizik eta gure osasunaren kartografian. Non gertatzen dira gaixotasunak? Ze aldaketa ematen dira herrialde batetik bestera? Garuneko minbizia tasa handiagoa da zure eskualdean?  Arrisku-faktorerik ote?   Estatistika espazialaz ari gara,  gaixotasunen bilakaera edota etorkizuneko populazioa...

Erromatarrak garaitu genituenekoa 29.05.2025

XIX. mendeko bertsopaperek diotenez, duela 2.000 urte baino gehiago euskaldunok erromatarrak garaitu genituen. Ez bakarrik hemen, baita Erroman bertan ere. Gaia, gaur egun, arrotza egiten zaigu, baina zaldun transtiberinotarren kondaira oso zabalduta zegoen gurean. Garaiko bertsopaperetan arakatu du Jokin Lantz  ######## Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta...

Magnesiozko protesiak gertuago 29.04.2025

Magnesio-aleazioak degradagarriak dira, eta beste metal batzuen aleazioen alternatiba bihur litezke protesiak fabrikatzeko orduan, hezurrak soldatzeko edo arazo kardiobaskularrak konpontzeko erabiltzen baitira. Adrian Claver ingeniariak magnesio-aleazioa hobetzea lortu du, degradazio-abiadura kontrolatu ahal izateko. Horrek pazienteetan bigarren ebakuntza bat saihestea lagunduko luke. ######## Zie...

TOP, errepresio frankistaren auzitegia 29.03.2025

TOP Ordena Publikoko Auzitegiak hamahiru urte luzez jardun zuen frankismoaren garaian, 1963tik aurrera. 20.000 prozesu judizial baino gehiago abiarazi zituen eta 50.000 lagun pasa ziren handik, gaur egun oinarrizko eskubide diren delituengatik. Euskal probintziak izan ziren zigortuenak TOP indarrean egon zen urteetan. Imanol Satrustegi Andres historialariak nafarrek jasotako epaiak ikertu ditu ban...

Laboreetan espektro bila 28.02.2025

Mamu-ehiztarien entzutea izanen duzu, seguru aski. Nekazaritzan ere badira ikertzaileak, espektroak harrapatu nahian ibiltzen direnak, argiaren espektroen bila. Espektrometria gure begiek ezin ikusi duten hori agerian uzteko teknologia da: laboreen osasuna, elikagaien kalitatea eta gaixotasunen lehen zantzuak detektatzeko balio duena. Silvia Arazuri ingeniaria hogei urte daramatza espektro ikusgai...

Menopausia, aldizkako baraua eta indar ariketa 29.01.2025

Ona al da aldizkako baraualdia menopausia ostean? Zeintzuk dira bere ondorioak? Zergatik da emakumeentzat hain garrantzitsua 50 urtetik aurrera muskulua entrenatzea? ALdizkako baraua egiten baduzu, proteina gehiago behar duzu? Asko dira galderak eta, orain arte, eskasak zientziaren erantzunak. NUPeko Elikos taldeak gai honi buruzko lehen ikerketa-lana egin du. Idoia Labaien da ikerketa burua eta l...

Ukitu gabe ukituz. Haptika zer den ezagutu 30.12.2024

Pentsatu al duzu inoiz ukitu gabe ukitzea posible dela? Eta besarkatu gabe besarkada sentiaraztea? Haptika, ukimenaren zientzia, gero eta garrantzitsuagoa da teknologia eta diseinu alorretan. Eta materialak, jakina, ukimen-esperientzia hori aberasteko giltza dira. Urrutiko ukimen sentsazioak sortzeko ikertzen dute gure gaurko gonbidatuek. Bi ingeniari dira: Josu Irisarri haptikan aditua da eta Xab...

Ze gordetzen dute mahastiek lur azpian? 28.11.2024

Gaurkoan, sekretu sakon bat argituko dugu, lur azpian gordeta dagoen altxor ikusezina: lurraren metagenomika. Bai, lurra bizitza mikroskopikoz betetako unibertso oso bat da, eta mikroorganismo horiek mahastien etorkizunean funtsezko eragile izan daitezke. Zer gordetzen dute mahastiek erroetan? Nazareth Torres Molina Nafarroako Unibertsitate Publikoko biokimikariak ditu erantzunak. ######## Zientzi...

Kartzela konponbide? 29.10.2024

Kartzelan usteldu daitezela. Esku gogorra delituak egin dituztenekin. Justizia beratzegia da. Ate batetik sartu eta bestetik ateratzen dira. Esaldi horiek askotan entzuten ditugu telebistako magazinetan edota familiarteko bazkaritan, eta gehiegitan alderdi politikoetako bozeramaileen ahotan. Zigor populismoaren gorakadaz hausnartu dugu Lohitzune Zuloaga NUPeko soziologoarekin. ######## Zientziarak...

Tutoretzapeko adingabeen ahotsa 26.09.2024

Nafarroan 435 adingabe daude gobernuaren tutoretzapean. Estatuan ia 36.000 dira azken datuen arabera. Nahiz eta legez harrera familietan bizi beharko luketen, erdia baino gehiago pisuetan eta zentroetan bizi dira. Zentru eta etxe horiei buruz deus gutxi dakigu, bertan bizi diren 221 adingabeei buruz bezala.  Ume eta gaztetxo hauek ez dute deus ere egin. Besterik gabe, haien familiek ezin dute...

Belar txarrak edo praktika txarrak? 21.02.2024

Olo zorroa edo pasmo-belarra. Zalgi eta iraka, gorri biziko mitxoleta, izar belarra…  Okerreko lekuan hazten dira gure ustez. Une desegokian nekazarien irudiko. Baldintza gogorretan gehienetan, eta hala ere aurrera egiten dute. Belar txarrak deitzen ditugu, gaixtoak. Baina, zein dira landare horien gaiztakeriak eta onurak? Zein da haien benetako eginkizuna? Ze baliabide ditugu zentzuz ku...

Langileen borroka Nafarroan: Emaztekiak non? 15.01.2024

70. hamarkada Nafarroan. Fabrika handiak. Protestak nonahi… Iruñerriko kaleak gori-gori. Atal honetan frankismoaren hondar urtetan Iruñerrian eman zen langile mugimenduari erreparatu diogu. Orduan eman zen protesta olatu handia ezin da ulertu emakumeak aintzat hartu gabe. Nonziren andrazkoak? Zertan aritu ziren? Nerea Perez Ibarrola historialariaren eskutik erantzunak. Zientziaren, Berrikuntzaren...

Nekazaritza eta klimaren erronka 27.11.2023

Nola gutxitu nekazaritzaren ur beharrak, ura gero eta eskasagoa den aroan? Nola egokitu sistema klima aldaketara? Zein dira gurean nabariak diren ondorioak? Iker Aranjuelo Nafarroako Agrobioteknologia Institutuko ikertzailea da. Ur eta ongarri gutxiagorekin hazi daitezkeen landare barietate berriak ikertzen ditu. Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitatee...

Bioestimulatzaileak laborantza lurrak biziberritzeko 01.11.2023

Nola hobetu laboreen produktibitatea lurra, ura eta ibaiak kutsatu gabe? Nola biziberritu hainbeste nekarazi ditugun lurrak? Nola egin aurre klima aldaketak gure landa eremuei sortzen dien estresari? Nafarroako Agrobioteknologia Institutuan bioestimulatzaile berriak ikertzen ari dira landareak eta nekazal lurrak biziberritzeko. Edurne Baroja doktorea dugu ikerketa buru. Nafarroako Gobernuaren lank...

Ariketa fisikoa botikarik onena? 18.09.2023

Ariketa fisikoa pilula balitz, ez legoke errezetatuko ez lukeen medikurik. Edozein dela arrazoia, heriotza-arriskua murrizten du, kardiopatiak,, hipertentsioa, minbizia, zaharren erorketak, depresioa... Nafarroako Ospitalean egiaztatu egin dute ospitaleratutako zaharrekin. Eta argi gelditu da beraien egoera orokorra hobera egiten duela. Horrexegatik, eredua aldatzen ari dira ospitaletan: Gaixoak o...

Listen to the Zientzia puntu-puntuan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.