UPNA

Zientzia puntu-puntuan

Science EU ↓ 51 episodes

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren dibulgazio zientifikoko podcasta. Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak laguntza eman du.

Author

UPNA

Category

Science

Podcast website

www.unavarra.es

Latest episode

Jun 15, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Bioestatistika zertarako? 27.06.2023

Epidemiologoei lagundu gaixotasunen kausak ulertu ahal izateko. Saiakera klinikoak diseinatu botiken eta tratamenduen eraginkortasuna ezagutzeko; Sendagaiak ikertu... Horretan denetan aritzen dira bioestatistikariak. Zarata, zaborra edo artefaktuak ez dituzte maite. Ziurgabetasunean eroso, ez dute kasualidadez kausalitateaz hitz egiten. Arkaitz Galbetek, NUPeko matematikariak, sukaldatu digu 25. a...

Gazteen suizidioaz mintzo 11.05.2023

Prebenitu al daiteke gazteen eta nerabeen suizidioa? Saiatu baino lehen abisatzen al dute? Nola? Nola lagundu? Zein da eskolaren papera? Eta irakasleena? Zergatik? Zergatik saiatzen dira gazteak bere buruz beste egiten? Fernando Trebol NUPeko psikologoarengana jo dugu erantzun bila. Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak eta Zientziako eta Berrikuntzako Ministerioak laguntza ematen...

Garuneko tumore gaixtoenen kontrako bide berriak 17.04.2023

Glioblastoma da garuneko tumorerik hilgarriena helduetan. Gaur egun, ez dago terapia eraginkorrik. Nola lortu garuneko tumorerik beldurgarriena tratatzeko ate berriak zabaltzea? Nola luzatu gaixoen bizitza? Nola arindu egungo tratamenduen ondorioak? Hamar urte daramatza horren inguruan ikertzen Paula Aldaz, NUPeko irakaslea eta Navarrabiomedeko ikertzailea. Zientziarako eta Teknologiarako Espainia...

Esteetako mikrobiotaren sekretuak 10.03.2023

Erdi bakterio, erdi gizaki gara. Gure gorputzean bakterioak, birusak, onddoak... bilioka bizi dira. Mikrobiota osatzen dute eta gehienak esteetan bizi dira. NUPeko ikertzaile talde batek bide terapeutiko berri bat aurkitu du bertan, bigarren motako diabetesa tratatzeko. Horrexegatik, microbiota probiotikoak eta diabetesa dugu gaur mintzagai, Mirian Araña biologoarekin. Zientziarako eta Teknologiar...

Traumatismo larrien ikerketa 01.02.2023

Zergatik hiltzen dira traumatismo larriak dituzten pazienteak? Zergatik bizi dira? Non eta nola egin dituzte lesioak? Nola hobetu protokoloak? Pazientearen perfila aldatu egin da azken 20 urtetoan. Zaharrak erori egiten dira, gazteak beren buruaz beste egiten saiatzen dira. Datuek hala diote. Nafarroak badu Trauma Larrien Erregistroa, datu base hori duen komunitate bakarra estatuan. Gonbidatua: To...

Bizikidetza, beraiek eta gu 30.12.2022

Institutu publikoetako ikasturte amaierako orletan, inon baino hobekiago antzematen da gurean aspalditik gertatzen ari den eraldaketa demografiko isila. Altsasun edo Tuteran, Burlatan eta Berriozarren. Iruñean, noski. Gure gizartea oraindik guztiz berea egin ez duen aldaketa. Orla horietan, aniztasuna da nagusi izenetan eta jatorrietan. Bizikidetza normalizatuaren islada? Izaskun Andueza NUPeko so...

Sorginkeriaren zientzia 30.11.2022

XVII. mendearen hasieran, historiako sorgin-ehizarik handienari ekin zioten euskal lurretan. 1610eko Logroñoko autofedea izan zen gertakaririk sonatuena. Bere bizitza osoa eman du hori ikertzen Gustav Henningsen daniarrak, sorginkeria eta Inkisizio kontuetan munduko aditurik nagusia. Orain, bere funts dokumentala eta bibliografikoa NUPen da. Roldan Jimeno Aranguren bertako Idazkariarek ditu xeheta...

Eskribau erdaldunak eta euskararen atzerakada Nafarroan 29.10.2022

1778. urtea, Nafarroan. Epaiketa bat. Funtzionari elebakarrak eta elebidunak aurrez-aurre. Prozesu judizial luze baten ondoren, azken hauek irabazten dute. Ondorioa: Nafarroako herri euskaldunen zerrenda murrizten da. Euskararen atzerakadan mugarri izan zen auziaren inguruko testuingurua ulertzen lagunduko digu Amaia Alvárez Berastegik, NUPeko Zuzenbidearen Historian doktoreak: “Hizkuntza aferak a...

RENFE eta frankismoaren langile esklaboak 14.09.2022

Milaka presok eta presok lan egin zuten esklabo moduan trenbidean 1938tik 1950eko hamarkadaren bukaera arte. Castejón-Cortes edo Altsasu-Agurain-Gasteiz burdinbideetako bikoizketak egin zituzten, besteak beste. RENFEk, lehenengo aldiz historian, aitortza egin die berriki. Nor ziren frankismoaren garaian hor aritutako langile esklaboak? Zenbat ote? Zergatik? Fernando Mendiolak, Nafarroako Oroimen H...

Globalizazioa kolokan ote? 10.06.2022

Krisi ekonomikoa, lehengaien krisia, osasun-krisia... globalizazioaren diskurtso hegemonikoa indarra galtzen ari da azken urte hauetan. Badirudi sistema kolokan dagoela. Hala diote han eta hemen. Globalizazioaren krisiaren aurrean ote gaude? Galdera honi erantzuten laguntzeko, Henrike Galartza dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekonomialaria eta irakaslea.

En-kantu, kantu zaharren bilatzaileak 09.05.2022

Ba al zenekien baditugula konjuruak egiteko kantak? Ekaitzak eta kazkabarra uxatzeko abestiak? Nafarroako musika tradizionala bildu, aztertu, moldatu eta biziberritzen ari da NUPen sortutako Enkantu taldea, Ondare ez Materialaren Katedrarekin batera. Musikari eta lurraldeari lotutako egitasmo honetaz mintzo zaigu Igor Saenz etnomusikologoa atal honetan.

Abiesnea, esnea ekoizteko alternatiba berria 31.03.2022

Esnea ezinbesteko elikagaia da giza osasunerako. Hala ere, biztanleen %30 inguru intolerantziaren bat du kontsumitzean. Intolerantzia eragin dezakeen osagaietako bat beta-kaseina proteina da, A1 motakoa denean. Arazo hori dutenentzako irtenbidea izan litekeena aurkitu du NUPeko ISFOOD Institutuak: Abiesnea. A2 proteina besterik ez duen esnea ekoizten duen behi talde bat eratu dute Josean Mendizaba...

Ibai ertzeko lezioak 28.02.2022

Urari buruz asko hitz egiten omen dugu eta ibaiei buruz berriz gutxi. Atal honetan, ibaiei buruzko hamar gai, hamar lezio, jorratuko ditugu, NUPeko Zientzien Didaktikan doktore den Julia Ibarra biologoaren eskutik. Ba al zenekien gure ibaiek gero eta ur gutxiago daramatela? Eta nitratoak direla bere etsai isilak? Eta ibaiak bereak diren eremuak berreskuratzen saiatuko dela?

Eye tracking, begitara begira 13.12.2021

Begiekin idatzi, begiekin deitu igogailuari, begiekin kafea eskatu… Norbaitek esan bazigun duela hogei urte begiradarekin mintzatzeko aukera izanen genuela, sinetsiko al zenuen? 12. atal honetan eye tracking teknologia zer den azalduko digu Arantxa Villanuevak, Nafarroko Unibertsitate Publikokoko ingeniari doktoreak.

Ze gertatzen ari da Mendebaldeko Saharan? 08.11.2021

Mendebaldeko Saharan gerra hotsak entzuten dira berriz ere. Basamortuan jaiotako gazteak etsiturik dira eta armen bidea aukeratu omen dute 50 urte dirauen gatazka honi irtenbidea eman asmoz. Saharar herriaren esperantza bakarra emakumeengan dagoela uste du Carlos Vilchesek NUPeko soziologia doktoreak.

Xirmendu galduaren bila 17.09.2021

Nola berreskuratzen dira aitzinako mahastiak XXI. Mendeko ardo berriak egiteko? Hainbat arrazoirengatik desagertu ziren mahats-barietateen bila joan gara. Arkeologiaren eta zientzia-fikzioaren arteko berreskuratze lan zehatza eta zorrotza ezagutuko dugu atal honetan. Retroberrikuntza deitzen dio Gontzaga Santesteban NUPeko irakasleak eta mahastizaintzan adituak.

Birusak eta bakterioak izurrie aurre egiteko? 07.06.2021

Gizon-emakumeok betidanik izan diogu beldurra laboreetako izurriei, eta hamaika modutara saitatu gara zomorroak akabatzen. Izurriteen kontra egin al daiteke pestizida kimikoak erabili gabe? Iñigo Ruiz de Escudero entomologoak 20 urte daramazki NUPen birusekin eta bakteriekin biointsektizidak garatzeko lanetan. Zertarako? Bada pestizida kimikoei alternatiba bat emateko.

Zertan dira balore demokratikoak pandemia garaian? 17.05.2021

Aldatu al dira balio demokratikoak gazteengan pandemiarekin? Koronabirusa lehertu zenetik aldatu al dira hiritartasun gaitasunak? Zer diote unibertsitatean hasi berriak diren gazteek? Horixe neurtu nahi izan dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen artean egindako ikerketan. Unax Flores psikologoarekin eta Maider Pérez de Villarreal etologoarekin mintzatu gara.

Zer da zientzia zuretzat? 05.05.2021

Ezin uka, zientziaz inguraturik bizi gara, zientziaz blai. Transgenikoez mintzatzen gara azokan, klima aldaketaz nonahi, dopinez lagunartean, kimikoez ile-apaindegian... Gizakiok erabaki asko hartzen ditugu egunerokoan eta horiei aurre egiteko irizpideak behar ditugu. Martin Larrazak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreordeak lagunduko digu zientzia deritzon hori zer den ulertzen.

Eredu matematikoek minbiziaren kontra? 26.04.2021

Eredu matematikoek minbizia hobeto ezagutzen lagundu al dezakete? Gaixotasun kroniko bat izateko arrisku-faktoreak azter ditzakete ekuazioek? Aritz Adin matematikariak lagunduko digu erantzunak bilatzen. Gaixotasunen irudikapen kartografikoan egiten du lana berak. Minbiziagatik – eta beste gaixotasun kroniko batzuengatik – hiltzeko arriskuaren patroiak kalkulatzeko aplikazioa jarri du martxan NUPe...

Gero eta lodiagoak al dira umeak? 14.04.2021

Osasunaren Mundu Erakundeak esandakoaren arabera, obesitatearen eraginez, bizi-itxaropenak behera egingo du etorkizunean. Europako nerabeak eta umeak gero eta lodiagoak dira, elikadura kaskartzen ari delako eta sedentarismoa gailentzen. XXI. mendeko izurrite ixila al dugu hau? Zer diote azkeneko ikerketek? Idoia Labaien Biologian doktoreak ditu erantzunak bostgarren saio honetan.

Saguzarrak al dira koronabirusaren errudunak? 22.03.2021

Covid-19 birusaren jatorria saguzarretan egon daitekeela zabaldu da azkeneko urtean. Ez dago horren ebidentzia zientifikorik. Maria Napal biologoak azaldu digunez 1.300 saguzar-espezie goiti daude munduan eta funtzio ekologiko garrantzitsuak betetzen dituzte. Bere esanetan, saguzarrak ez dira errudunak, gizakiok sortu dugun eredua baizik.

Zer da ekonomia zirkularra? 01.03.2021

Azkeneko mendean, oreka naturala hankaz gora jarri dugu, eta neurri zorrotzak hartu ezean, lurrari egindako kaltea konponezina izango da. Hortarako, ekonomia sistema osoa aldatu behar da. Kontsumoa birpensatu, bidaiak, merkantzien garraioa, elikadura, materialak... Ekonomia zirkularra izan al daiteke konponbideetako bat? Natxo Irigoienek, NUPeko adituak ditu erantzunak

Zientzia ba al da nesken kontua? 10.02.2021

Unibertsitateetako geletan gehiago dira emakumeak gizonezkoak baino. Badira ordea salbuespen garrantzitsuak eta esanguratsuak:  ingeniaritzetan, fisikan , matematikan, datuen zientzia edota konputazioan… Zergatik?  Oso txikitatik neskei zientzia eta teknologia mutilen kontua direla erakusten zaielako AKASO? Neskentzat beste lanbide batzuk egokiagoak direla transmititzen dugulako ote?

Adimen artifiziala, emozioak eta etorkizuneko zinema 21.01.2021

Gure emozioak irakurtzeko gai den makina asmatzen ari dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Emotional Films du izena proiektuak eta gai izan nahi du film baten gidoia aldatzeko, ikuslearen aurpegian antzematen diren sentimenduen arabera. Proiektu honek aldaketa izugarria dakarki eta mugarria izan daiteke, entretenimenduaren unibertsoan baita hezkuntza munduan ere.

Listen to the Zientzia puntu-puntuan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.