Berria
Kinka
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
COP29 biltzarra: finantzaketa akordio eskas bat eta korapilo ugari 26.11.2024 28:29
Amaitu berri den COP29 biltzarra du hizpide Kinka saioak hamabostaldi honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariarekin. Batzarrean hizpide izan diren eztabaidagai nagusiak xehatu ditu gonbidatuak, eta gogoeta askotarikoak ere partekatu ditu. Hiztegian, nekazaritza birsortzaileaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Iñaki Petxarroman 19.11.2024 1:39
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak erantzun dio galdera horri.
Lemoiz, borroka odoltsu baten irakaspenez eta energia nuklearraren berpizkundeaz 12.11.2024 29:04
Hirugarren denboraldiko hirugarren atalean, ahots ezagun bat ekarri dugu Kinka saiora: Iñaki Petxarroman idazle eta kazetariarena. 'Lemoiz. Herri garaipen bat nuklearizazioaren aurka' liburuxka idatzi dut, eta auziari buruzko mugarri nagusiak errepasatu ditu gurean. Horrez gain, gaur egunetik ere behatu dio gaiari, eta energia nuklearraren berpizkundeaz zein bestelakoez ere aritu da solasea...
Kinkaren Bonus Tracka: Maxi Castrillejo 05.11.2024 1:33
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Maxi Castrillejo itsas zientzialariak erantzun dio galdera horri.
Itsasoaren ahalaz, ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz" 29.10.2024 24:19
Hirugarren denboraldiko bigarren atalean, itsasoaren ahala jarri du erdigunean Kinka saioak. Maxi Castrillejo itsas zientzialariak xehatu du itsasoaren ezkutuko ahal hori, karbono dioxidoaren pompa biologiko gisa jokatzen duen papera zein den azalduz. Horrez gain, klima eta natura krisia ozeanoetan eragiten den ondorio kateez eta "aitona-amonen bizitzaz" ere mintzatu da Castrillejo. Hiztegian, ban...
Kinkaren Bonus Tracka: Larraitz Altuna 22.10.2024 2:12
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariak erantzun dio galdera horri.
Baso eskola eta hezkuntza ekosoziala, elkarren osagarri 15.10.2024 30:34
Hirugarren denboraldi bati ekin dio Kinka saioak, eta, ikasturte hasieran, baso eskolen eta hezkuntza ekosozialaren gaiari heldu dio Larraitz Altuna EHUko irakasle eta ikerlariarekin batera. Hiztegian, albedoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Hiriak, bero oldeak eta egokitzapena: formula egokiaren bila 25.06.2024 27:39
Bigarren denboraldiko azken atalean, hiriez, bero oldeez eta egokitzapenaz mintzatu da Kinka podcasta Maria Ruiz de Gopegi BC3ko ikerlariarekin. Zehazki, galdera bati erantzuten saiatu da atala: prest al daude hiriak bero oldeetarako? Horri lotuta, estres termikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak sasoiko azken hiztegian.
Ekofeminismoa(k) lurreratzen, bizitza egonkor eta iraunkor bat xede 11.06.2024 39:02
Ekofeminismoak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak, pluralean: Mirene Begiristain eta Marta Barba izan ditu solaskide, eta ekofeminismoaren beraren balioez, gaur egun aktualitate diren ingurumen auziez eta Euskal Herrian ekofeminismoaren itzulian sortu den sareaz buruz hitz egin dute. Hiztegian, arbolizidioaz mintzatu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Eta, aholkuen atalean, altzariak berrera...
Borroka kultural baten giharra klima larrialdiaren eta gehiegikeriaren aurka 28.05.2024 29:07
Jauzi Ekosoziala eragile berriaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan, 2022an Portugaleten egin ziren Ekotopaketa jardunaldien eta ondorengo gogoeta fasearen emaitza. Nerea Zuluaga kide eta bozeramaileak azaldu ditu eragilearen nondik norakoak, balioak eta aurrera begira dituen asmoak. Hiztegian, aterpe klimatikoak zer diren azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalea...
Monolaborantzaz: bilakaeraz, arriskuez eta argazki hori iraultzeko beharraz 14.05.2024 34:21
Monolaborantzaren afera landu du Kinka podcastaren ale berriak. Basogintza eredu industrial horren bilakaera, arriskuak eta abarri buruz hitz egin du Lurgaia Fundazioko Sergio Gallego kideak, eta fundazioaren beraren jardunaz ere hitz egin du. Hiztegian, Osasun Bakarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, agroekologian ekoizle izateko aholkuak ekarri d...
Ozeanoak bero, eta itsas espezieak habitat berrien bila 30.04.2024 29:32
Ozeanoetako uraren tenperatura igoera eta horren ondorioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak. Itsas ekosistemetan eta espezieetan dituen eragin ugariak zein diren xehatu du Maite Erauskin AZTIko ikertzaileak. Hiztegian, hiriburu berdeez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, tokian tokiko eta garaian garaiko produktuez hitz egin du Gorka Egiak.
Ur azpiko autobidearen ekimena: proiektu handinahi bat eta kontsaesan ugari 16.04.2024 26:13
Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotuko dituen ur azpiko autobideaz mintzo da Kinka podcasta aste honetan. Subflubiala Ez plataformako Hodei Rodriguez kideak azaldu ditu proiektuaren giltzarri nagusiak, eta eragingo dituen kalteak zein diren zerrendatu ditu. Hiztegian, solastalgia zer den azaldu du Aitor Marcos ekonomia ekologikoan adituak, Nagore Arin eta Oli Artola solaskideekin batera. Eta, aho...
Pobrezia energetikoaz: erresilientziaz, energia negozioez eta alternatibez 19.03.2024 36:23
Pobrezia energetikoaren aurpegiak bildu ditu Kinka podcastaren saio berriak, Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEko Arrate Zelaiarekin eta Goiener Kontsumo Kooperatibako Josu Navedarekin. Erresilientziaz, energia negozioez eta energia komunitateen gisako alternatibez aritu dira. Hiztegian, energia efizientziaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, kontsumo proiektuei b...
Laborarien protesta, traktoreak baino gehiago 05.03.2024 35:46
Laborarien mobilizazioak ditu hizpide Kinka podcastaren saio berriak: lehen sektorearen egoera, aldarri eta eskari nagusiak, erakundeen jarrera agronekazaritza... Horretarako, Bizkaiko EHNE sindikatuko kide Unzalu Salterain eta EHKO kolektiboko Aitor Azkarate kideen ahotsa jaso du. Hiztegian, klima dieta edo 'climatarian' dieta zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen a...
«Zehaztapen eta ikuspegi integral baten falta», Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen oinarri 20.02.2024 33:10
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen gakoak bildu Kinka podcastaren ale berriak, Edurne Begiristain BERRIAko kazetariarekin eta Euskal Herria Bizirik talde ekologistako Iker Soraluze ekintzailearekin. Neurri sortaren nondik norakoak azaldu ditu kazetariak; neurri horien irakurketa zorrotza egin du ekintzaileak. Hiztegian, ekorzerga zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola...
Itsas plastikoen kutsadura, pinporta isuriak baino gehiago 06.02.2024 36:58
Duela hilabete pasatxo Portugalen eta Galizian izandako plastiko kutsaduraren auziak bultzatuta, Itsas plastikoen kutsadura jarri du fokupean Kinka podcastaren ale berriak, Surfrider GKEko Maria Ballesteros hizlari. Hiztegian, irakinaldi globala zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, lehen sektorean lan egiten dutenen ahotsa ekarri dute Asunek Behatokiko kide...
Hirietako zuhaitz eta berdeguneak zaintzea aldarri 23.01.2024 35:08
Urtarrilaren 27an Elorrion egingo den Hiriko Zuhaitzen Defentsarako Elkarteen I. Batzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x09 saioak. Denon Berdeguneak Koordinakundeak antolatu du, gune urbanoetako zuhaitz eta berdeguneak balioan jarri eta horiek babesteko. Hiztegian, Mutrikuko babes dikearen aferaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, galzorian dauden platanoak probesteko errez...
Amillubi: sare kolektibo bat lurrarekin batera taupaka 09.01.2024 31:16
Biolur elkarteak abian jarritako Amillubi proiektuari buruz egin du 2024ko lehen atala Kinka saioak. Baserri bat da fisikoki, baina hori baino askoz ere gehiago biltzen du egitasmoak. Maider Zubikarai eta Mirian Arrizabalaga kideek azaldu dituzte proiektuaren nondik norakoak. Hiztegian, karbono aztarna digitalaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean autoetako bateriez hitz egin d...
Garoñaren eraisketa, energia nuklearraren pizkundean? 12.12.2023 33:01
Garoñako zentral nuklearraren huste eta eraisketa prozesua du hizpide Kinka podcastaren 02x07 saioak. BERRIAk zentralera bertara egindako bisita bat du abiapuntu, eta, bisita horretatik abiatuta, prozesua zehazki nola egingo den jaso du. Halaber, energia nuklearraren gaur egungo egoeraz ere egin du gogoeta Marisa Castro Ekologistak Martxan taldeko kidearekin. Hiztegian, COP28 biltzarreko pr...
COP28 biltzarra: Parisko Akordioaren lehen balantze globala 28.11.2023 31:58
Azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean Dubain egingo den COP28 biltzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x06 saioak. Biltzarrean landuko diren gai eta arretagune nagusiak bildu ditu, BC3ko Elisa Sainz de Murieta ikerlaria hizlari. Hiztegian, permafrostaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, olio zikinarekin xaboia egiteko aholkuak ekarri ditu Gorka Egiak.
Krisi ekosozialari buruzko literatur uzta, loraldi betean 14.11.2023 42:18
Ingurumen gaiz diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen ata...
Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia 31.10.2023 30:35
Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruber Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin et...
Metamorfosi ekologiko eta sozial baterantz 17.10.2023 30:21
Bizi talde ekologistaren 'Euskal Herria Burujabe' topaketaz eta mugimenduaz beraz mintzo da Kinka podcastaren 02x03 atala, Xabier Harluxet taldeko kidearekin. Hiztegian, planeta biziaren indizeaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, asteko menua prestatzeak dituen abantailez mintzatu da Gorka Egia.
Nola komunikatu klima eta natura krisiaz? 03.10.2023 38:38
Klima eta natura krisiari buruz era egoki eta arduratsu batean informatzeko gakoak bildu ditu Kinka podcastaren ‘Nola komunikatu klima eta natura krisiaz?’ aleak. Elhuyar Fundazioaren dekalogoa baliatu du horretarako, eta Aitziber Agirre zientzia dibulgatzaileak azaldu ditu puntu bakoitzaren nondik norakoak. Hiztegian, sabanizaziaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. A...
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.