Berria
Kinka
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen saioa.
Wo hören?
Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbarPodcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts
Folgen
Aroztegia, Urdaibai eta Marienea: lurraren defentsarako hiru adibide 17.06.2025 1:22:57
Hirugarren denboraldiko azken ale honetan, lurraren defentsarako hiru adibide jarri ditu fokupean Kinka saioak: Aroztegia, Urdaibai eta Marienea. Ekainaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan, Iruñean, egindako jendaurreko atala da, Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart ekintzaileekin.
Aroztegia, Urdaibai eta Marienea: lurraren defentsarako hiru adibide 17.06.2025 1:22:57
Hirugarren denboraldiko azken ale honetan, lurraren defentsarako hiru adibide jarri ditu fokupean Kinka saioak: Aroztegia, Urdaibai eta Marienea. Ekainaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolaren aretoan, Iruñean, egindako jendaurreko atala da, Gorka Laurnaga, Eider Gotxi eta Joana Detxart ekintzaileekin.
Kinkaren Bonus Tracka: Maika Etxekopar 10.06.2025 2:49
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Maika Etxekopar.
E-cho proiektuaren nondik norakoak eta biokerosenoaren afera 03.06.2025 23:34
Hamabostaldi honetan, Ipar Euskal Herriko oihan eta basoetan ondorio larriak eragin ditzakeen E-cho proiektuaren nondik norakoak eta biokerosenoaren afera aztertu ditu Kinka saioak, Oihanak Denen Ondasun taldeko Maika Etxekopar kidearekin. Hiztegian, berrelikadura positiboaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Kinkaren Bonus Tracka: Josu Naveda eta Txapu Martin 27.05.2025 2:59
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Josu Naveda eta Txapu Martin ekintzaileek erantzun diote galdera horri.
Ba al da turismo jasangarririk? 20.05.2025 30:40
Ale honetan, turismoaren aferaz hitz egin du klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Sortzen dituen kalte askotarikoak xehatzeaz gain, turismo jasangarrik posible ote den hausnartu dute Josu Naveda eta Txapu Martin ekintzaileek. Hiztegian, Atacamako basamortuaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Kinkaren Bonus Tracka: Iñaki Barcena eta Leire Urkidi 13.05.2025 3:22
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Iñaki Barcena eta Leire Urkidi Ekopol taldeko kideek erantzun diote galdera horri...
Naturaren eskubideen aitortza, paradigma aldaketa baten aurrean 06.05.2025 26:44
Hamabostaldi honetan, naturaren eskubideak, eta, batez ere, eskubide horien aitortza izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Horretarako, Iñaki Barcena eta Leire Urkidi EHUko Ekopol taldeko kideak izan ditu bidelagun. Hiztegian, espezie inbaditzaileez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Kinkaren Bonus Tracka: Mikel Lorda 15.04.2025 1:33
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Mikel Lorda botanikariak erantzun dio galdera horri.
Zohikaztegiak: hezegune baino, arnasgune ingurumenarentzat 08.04.2025 21:29
Zohikaztegiak ditu hizpide Kinka podcastaren hirugarren denboraldiko hamabigarren saioak. Hezeguneak dira funtsean, eta oso garrantzitsuak eta onuragarriak dira klima eta natura krisiaren zein ekologiaren ikuspuntutik. Hiztegian, naturaren eskubideez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Ibai Rico 01.04.2025 2:22
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak erantzun dio galdera horri.
Glaziarren galera, bizkortzen ari den kalte atzeraezina 25.03.2025 27:54
Hirugarren denboraldiko hamaikagarren atalean, glaziarren galera izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Ibai Rico EHUko glaziologo eta geografoak azaldu ditu fenomenoaren gako eta inpaktu nagusiak. Hiztegian, zerbitzu ekosistemikoez hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Kinkaren Bonus Tracka: Hodei Rodriguez 18.03.2025 1:03
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Hodei Rodriguez Jauzi Ekosoziala mugimenduko kideak erantzun dio galdera horri.
Ekotopaketak: «Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko» eta kolektiboki antolatzeko 11.03.2025 25:09
Hamabostaldi honetako atalean, hilaren 28an eta 29an Arrasaten egingo diren Ekotopaketa jardunaldiak izan ditu hizpide Kinka saioak, jardunaldiok antolatu dituen Jauzi Ekosoziala mugimenduko Hodei Rodriguez kidearekin. Jauzi bera zertan den azaltzeaz gain, egitarauan bildu dituzten gai eta afera askotarikoez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, ur-aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola so...
Kinkaren Bonus Tracka: Lorea Flores 04.03.2025 1:33
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Lorea Flores biologo eta Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzaileak erantzun dio...
Getariako hegalabur haztegiaz, eragingo dituen kalteez eta arrantza ereduaz 25.02.2025 25:49
Getariako hegalabur haztegiaren inguruan egin du Kinka saioak hirugarren denboraldiko bederatzigarren atala, Lorea Flores biologo eta Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin. Haztegiak eragingo dituen kalteez gain, arrantza ereduaz eta hartu beharko lukeen norabideaz ere hitz egin du gonbidatuak. Hiztegian, hidrogeno askotarikoez hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek.
Kinkaren Bonus Tracka: Nahia Gartzia 18.02.2025 1:41
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Nahia Gartzia Neikerreko ikerlariak erantzun dio galdera horri.
Baso eta lur kudeaketa arduratsuago bat; ura ez ezik, natura ontzeko 11.02.2025 25:50
Hirugarren denboraldiko zortzigarren atalean, Life Urbaso proiektuaren nondik norakoak bildu ditu Kinka saioak, Nahia Gartzia Neikerreko ikerlariarekin. Basoaren, lurraren eta uraren elkarrekintza da egitasmoaren funtsa, eta lotura hori optimizatu asmo du. Hiztegian, arkitektura bioklimatikoaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.
Kinkaren Bonus Tracka: Gorka Laurnaga 04.02.2025 1:52
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Gorka Laurnaga Aroztegiko Elkartasun Komiteko kideak erantzun dio galdera horri.
Aroztegia, lurraren defentsatik harago doan herri borroka 28.01.2025 29:58
Hirugarren denboraldiko zazpigarren atalean, Aroztegiko auziari heldu dio Kinka podcast saioak, Gorka Laurnaga Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin. Auziaren giltzarri nagusiei buruz ez ezik, auziaren atzean gordetzen denaz, epaiketari begira auzipetuek duten gorpuzkeraz eta denbora honetan guztian jaso duten eta ez duten babesaz ere solastatu da Laurnaga. Hiztegian, berriz, Copernicus Zerbit...
Kinkaren Bonus Tracka: Txapu Martin 21.01.2025 2:52
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kideak erantzun dio galdera horri.
Emisio gutxiko eremuak: adabaki bat mugikortasun eredu ausartagoen eskasian 14.01.2025 31:20
Urte berriarekin batera, uhinetan da berriz ere Kinka podcasta. Hirugarren denboraldiko seigarren atalean, saioak emisio gutxiko eremuak ekarri ditu erdigunera, Txapu Martin Ekologistak Martxan taldeko kidearekin batera. Eremu horien nolakotasunez, Bilboko kasu partikularraz eta, oro har, mugikortasun ereduez hitz egin du ekintzaileak. Hiztegian, karbono merkatuez aritu dira Nagore Arin eta Oli Ar...
Kinkaren Bonus Tracka: Ibone Ametzaga eta Eider Gotxi 17.12.2024 3:22
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Ibone Ametzaga Unesco Katedrako kideak eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop platafor...
Urdaibaiko biosfera babesteko konpromezuak, auzitan 40 urteren ondoren 10.12.2024 38:59
Aurtengo Kinka podcastaren azken atalean, Urdaibaiko biosfera erreserba eta bertan eraiki asmo duten Guggenheim Urdaibai museoaren ekimena izan du hizpide saioak, Ibone Ametzaga UNESCO Katedrako kidearekin eta Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidearekin batera. Hiztegian, industria aurreko aroaren mugarriaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola solaskideak.
Kinkaren Bonus Tracka: Elisa Sainz de Murieta 03.12.2024 2:16
Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariak erantzun dio galdera horri.
Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet