Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.03.23 Jaione Kaxkamotz 2 23.03.2023

Iaz lehenengo Kaxkamotz eguna antolatu zuten Uitziko herrian, haurren minbiziaren ikerketarako laguntza jasotzeko helburuz, aurten bigarren edizioa antolatu dute beste formatu batean apirilaren 1erako. Horrela kontatu digu Uitzitik Jaionek eta bertan parte hartzeko deia ere egin du

2023.03.23 Junkal Otxotorena Gizarte zerbitzuak 23.03.2023

Gizarte zerbitzuetatik Junak Otxotorena etorri zaigu gaur bisitan gure saiora. Bost dirulaguntzen berri eman digu gaurkoan eta bakoitzak ditue xehetasunak eta eskatzen dituzten oinarriak ere kontatu dizkigu. Entzun Podcast honetan Junak Otxotorenak eman digun informazioa.

2023.03.23 Joxe Landa eguraldia 23.03.2023

Gaur ere egunero bezelaxe Itziarko gainera egin dugu eguraldiaren berri jasotzeko asmoz, Joxe Landa izaten dugu bertan eta egunero eguraldiaren berri ematen digu. Gaurko iragarpena podcast honetan entzun daiteke, bertan datozen orduetako eguraldiaren iragarpena egiten ditu Joxek.

2023.03.22 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 22.03.2023

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan, albiste on batekin etorri zaigu herrirako. Hamarkadatan Leitzako udalak esakatua zuen bide konponketa bat lortu dutela esanez. Basakabitik Baztalar parajerainoko bidea konpontzen hasi baita Nafarroako Gobernua, hemen informazioa

2023.03.22 Euri Albizu Iparra Hegoa Segura 22.03.2023

Datorren astelehenetik (martxoak 27) aurrera ospatuko da Iparra Hegoa Seguran, aurten 26. edizioa antolatu dute helburu ugari dituen ekimena. Gaur Iparra Hegoa ekimeneko antolatzaile Euri Albizurekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu aste osoan izanen diren hitzorduen berri

2023.03.21 Mikel Uharte Larraungo alkatea Gas bidea 21.03.2023

Aralar menditik gas bidea egin nahi du empresa pribatu batek, hori dela eta iada urte batzuk badira gaiarekiko kezka azaldu zutena Larraun, Sakanako hainbat herri eta herritarrek. Azken proiektua zein den ikusita kezka aregotu da, larunbaterako manifestazioa antolatu dute Lekunberrin, entzun hemen informazioa.

2023.03.21 Ibai Azurmendi Txirrindularia Kataluiniako itzulia 21.03.2023

Leitzako txirrindulari gaztea Kataluiniako itzulian da Euskalte-Euskadi taldearekin. Portugalen ezin izan zuen osasun arazoak zirela medio itzulia bukatu eta errekuperatu ondoren gogotsu itzuli da Leitzarra. Ibai Azurmendik gaur horrela kontatu digu karreretarako itzulera.

2023.03.21 Ekaitz Astibia Torrea Garagardo pesta 21.03.2023

Garagardo pesta antolatu dute Leitzako Torrean apirilaren 1erako, hala ere aurretik martxoaren 30ean garagardo dastaketa ere antolatua dago bietarako izen ematea edo txartela hartzea beharrezko. Berrikuntzak ere izanen dira aurten horrela kontatu digu Ekaitz Astibia Torreko kideak.

2023.03.21 Elurre Iriartea Doinuele 21.03.2023

Doinuele sortu da, euskara hutsezko plazen sarea. Euskal literatura eta musikagintza sustatzea da Doinuele sarearen asmoa. Hainbat herrik parte hartzen dute ekimen berrian nahiz eta ateak zabalik dituen. Horrela kontatu digu Elurre Iriarte Doinuleko kideak

2023.03.21 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 21.03.2023

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2023.03.20 Jokin Barriola Burutik taldea 20.03.2023

Burutik taldeak bere azken lana 3 abestiz osatu du, gaur Burutik taldeko Jokin Barriola baxujolearekin aritu gara hizketan taldearen azken lanaren inguruan eta baita taldearen inguruan ere, tartean hiru abestiak entzunez. Hemen Jokin Barriolak lanaren inguruan kontatu diguna

2023.03.20 Iker Urkiola Erleta eskola 20.03.2023

Erleta eskoalara egin dugu gaura hamabostero egiten dugun bezela. Guarkoan Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan, berak esan digu Aniztasun astea antolatu dute martxoaren 31a, apirila 4 eta 5erako, horren inguruko informazioa eman digu gaur Iker Urkiola zuzendaritzako kideak

2023.03.20 Jon Elizetxe 20.03.2023

Erdiz Bizirik taldeko Jon Elizetxerekin aritu gara hizketan. Baztanen Erdizen egin nahi duten harrobiaren inguruan aritu zaigu hizketan, besteak beste lehengo astean parlamentuan izan ziren lan saioan. Bestetik manifestazio bat ere antolatu dutela esan digu

2023.03.20 AItor Arozena Ttipi ttapa 20.03.2023

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2023.03.17 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 17.03.2023

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2023.03.17 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 17.03.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.03.17 Garbiñe Arkupeak 17.03.2023

Arkupea elkartetik hainbat hitzordu antolatuak dituzte datozen aste eta hilabeteetarako, gaur Arkupeak elkarteko Garbiñerekin aritu gara hizketan pasatako hainbat hitzorduen inguruan eta datozenen inguruan. Leitzan izanen den hitzaldi baten berri ere eman digu gaurko saioan .

2023.03.17 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 17.03.2023

TRIKITIXA elkartea Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

2023.03.17 Eneko Villegas Irati irratia 17.03.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.03.16 Miren Tirapu kultur teknikaria Zinea 16.03.2023

Miren Tirapu Leitzako kultur teknikaria gonbidatu dugu gaurko saioara izan ere asteburu honetan zine izanen da Leitzako Herri Aretoan. Bi pelikula ikusteko aukera izanen da larunbata eta igandea 16.30etan eta 19.00etan hurrenez hurren. Beste zenbait gai ere hizpide izan ditugu, entzun hemen .

2023.03.16 Naroa Erbiti Mundiko sokatira txapelketa 16.03.2023

Munduko sokatira txapelketa ospatu berri da Ipar Irlandan, Naroa Erbiti Leitzarra bertan izan da Berriozarko taldearekin. Lau eguneko munduko txapelketako esperientzia kontatu digu Leitzarrak eta hemendik aurrerakoak ere aipatu dizkigu, entzun Podcast honetan

2023.03.16 Lucia Etxeberria Munduko sokatira txapelketa 16.03.2023

Munduko sokatira txapelketa ospatu berri da Ipar Irlandan, Lucia Etxeberria Goizuetarra bertan izan da Antsoain -Amaiur taldearekin. Lau eguneko munduko txapelketako esperientzia kontatu digu Goizuetarrak eta hemendik aurrerakoak ere aipatu dizkigu, entzun hemen .

2023.03.15 Hodei Familia txokoa Gizarte zerbitzuak 15.03.2023

Gizarte zerbitzuetatik gaur Hodei izan dugu bisitan izan ere Familia txokotik masaje tailerrak antolatu dituzte 0-12 hilabete beitarteko familientzat. Lau saio izanen dira eta iada izen abizenak emateko epea zabaldu dutela kontatu digu gaur Hodeik, hemen informazioa.

2023.03.15 Dabid Anaut Euskara teknikaria 15.03.2023

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2023.03.14 Dabid Anaut Nafarroako VII. Inkesta Soziolinguistikoa 14.03.2023

Lehengo astean aurkeztu zuten Nafarroako VII. Inkesta Soziolinguistikoa, gaur Dabid Anaut Euskara teknikaria gonbidatu dugu gure saiora inkestak eman dituen datuen inguruan galdetzeko. Hemen Dabid Anaut Euskara teknikariak esandakoa inkestaren inguruan, entzun .

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.