Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 14.03.2023

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2023.03.14 Javier Irigoien Aralar udal musika eskola 14.03.2023

Aralar udal musika eskolako zuzendari Javier Irigoienekin aritu gara hizketan, hemendik aurrera datozen asteetan hitzordu ugari antolatu dituzte. Hasteko aste honetan audizioak egiten ari dira gure herrietan Leitzan asteazkenean eta ostegunean izanen dira Herri Aretoan

2023.03.13 Karlos Agirre Aurrerako lehendakaria 13.03.2023

Leitzako Aurrera elkarteak ez ohiko batzarra antolatu du martxoaren 31karako. Zuzendaritzaren berritzeaz arituko dira bertan, gaur Karlos Agirre Aurrerako lehendakariarekin arigu gara eta iada zuzendaritzarako izen ematea zabaldua dagoela kontatu digu, entzun hemen

2023.03.13 Joxe Otermin Aresoko alkatea 13.03.2023

Aresoko alkatearekin, Joxe Oterminekin aritu gara gaurko saioan. Hilabetero egiten dugu Aresora bertako informazioa jasotzeko asmoaz, gaur hainbat gai izan ditu hizpide alkateak. Erabilera anitzeko gunearen inguruan aritu zaigu besteak beste entzun podcast honetan

2023.03.13 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 13.03.2023

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2023.03.13 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa 13.03.2023

Herrialdeetako finaletan aritu dira ehundaka bikote Euskal Herri guzian iada Zornotzak jokatuko den Euskal Herriko finalerako bikoteen zerrenda osatua dago. 128 bikote arituko dira eta gure herrietatik ordezkaririk ere izanen da horrela kontatu digu Josetxo Zabaletak

2023.03.10 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 10.03.2023

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2023.0310 Maite Perurena Gizarte zerbitzuak bakardadea 10.03.2023

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da. Gaur Maite Perurena gizarte langilea izan dugu bisitan eta bakardadeaz aritu zaigu

2023.03.10 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 10.03.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.03.10 Ibai Azurmendi Txirrindularia 10.03.2023

Leitzako Ibai Azurmendi txirrindulariarekin aritu gara hizketan. Andaluziako itzulian izan berri da nahiz eta karrera utzi behar izan zuen osasun arazoengatik orain berrriz Kataluiniako itzulirako prestatzen ari da. Hori guzia kontatu digu gaurko elkarrizketan besteak beste

2023.03.10 Josetxo Zabaleta EHko Mus txapelketa Nafarroako finala 10.03.2023

Euskal Herriko Mus txapelketak aurrera darrai, asteburu honetan zazpi lurraldetako finalak izanen dira eta Nafarroako Iruñean. 171 bikotek parte hartuko dutela finalean kontatu digu Josetxo Zabaleta antolatzaileak, hori eta beste hainbat xehetasun ere eman dizkigu.

2023.03.10 Eneko Villegas Irati irratia 10.03.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.03.09 Pakitto Sagastibeltza Done Jakue bidea Andaluziatik 09.03.2023

Done Jakue bidea egitera joan dira Leitzatik Pakitto eta Sagrario, Andaluziatik hastea erabai dute eta horren inguruko hainbat kontu izan ditugu hizpide gaurko elkarrizketa Pakitto Sagastibeltzarekin, entzun beraien asmo eta nahiak zein diren esperientzia honetan

2023.03.09 Naroa Erbiti Munduko sokatira txapelketa 09.03.2023

Munduko sokatira txapelketa ospatzen ari dira Ipar Irlandan eta bertan dira Euskal Herritik talde ugari. Tartean Leitzar bat ere bada tiratzaile Naroa Erbiti eta gaur Irlandatik aritu zaigu txapelketa eta esperientziaren inguruan entzun Leitzarrak kontatu diguna

2023.03.09 Lucia Etxeberria Munduko sokatira txapelkta 09.03.2023

Munduko sokatira txapelketa ospatzen ari dira Ipar Irlandan eta bertan dira Euskal Herritik talde ugari. Tartean Goizuetar bat ere bada entrenatzaile Lucia Etxeberria eta gaur Irlandatik aritu zaigu txapelketa eta esperientziaren inguruan entzun Goizuetarrak kontatu diguna

2023.03.09 Andoitz Azurmendi Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 09.03.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan hainbat gai bagenituen hizketarako. Pasa den asteburuan batzarra egin du elkarteak, horren ingurukoak jaso ditugu baita larunbatean zabalduko duten erakusketaren inguruan ere eta bukatzeko agenda izan du hizpide Andoitzek

2023.03.08 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 08.03.2023

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan Mikel Zabaleta udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen

2023.03.08 AItor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 08.03.2023

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2023.03.07 Eneko Saralegi II Euskal Duatloiko txapelduna 07.03.2023

Igandean ospatu zen II Euskal Duatloiko finala Azpeitian. 6 aizkolarik parte hartu zuten eta tartean zen Eneko Saralegi Errazkindarra. Gaur berarekin aritu gara hizketan finalaren inguruan, pozik zen gaztea igandean egindako lanarekin, txapela eskuratuz besteak beste

2023.03.07 Goiuri Zabaleta Ados pilota finala 07.03.2023

Igandean jokatu zen Ados pilotak antolatzen duen binakako pilota txapelketako finala, tartean genuen Goiuri Zabaleta Leitzarra Agirrerekin bikote eta txapeldun orde dira geroztik, gaur Goiuri ZAbaleta Leitzarrarekin arigu gara hizketan igandeko finalaren inguruan

2023.03.07 Iera Agirre Ados pilota binakako txapelketako finala 07.03.2023

Igandean ospatu zen Ados pilota antolatzen duen binakako pilota txapelketako finala gaur antolatzaile eta pilotaria den Iera Agirre Iturriagararekin aritu gara hizketan finalaren inguruan. Pozik agertu da gurean Ados pilotako kidea ingandeak eta txapelketak eman duenarekin

2023.03.07 Andrea Casares Aurrerako dantzaria 07.03.2023

Arrotzetik ikuskizuna prestatu dute Leitzako Aurrerako dantzaraiak, ostiral eta larunbata honetan eskeiniko dute ikuskizuna Leitzako Herri Aretoa eta gaur Andrea Casares taldeko kidearekin aritu gara hizketan emanaldiaren inguruan. Oraindik sarrerak erosteko modua badagoela esan digu

2023.03.07 Xanti Kiroga Errigora 07.03.2023

Errigoraren udaberriko kanpaina berriz ere ate joka dugu. Martxoaren 9tik 29 bitarte izanen da eta txanda honetan oliba olioa, kontserbak, lekaleak, arroz eta berrikuntzak ere badira produktuetan. HOrrela kontatu digu Errigorako kide Xanti Kirogak gaurko gure saioan, entzun.

2023.03.07 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 07.03.2023

Xorroxin Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2023.03.06 Gabriel Saralegi IIEuskal Duatloia 06.03.2023

Eneko Saralegi Errazkindarra izan da II Euskal Duatloiko txapelduna. Azpeitian izan zen finala igandean (martxoak 5), 6 aizkolarik parte hartu zuten finalean eta Eneko Saralegi egin zuen denborarin onena iazko denbora hobetuz, Gabriel Saralegik horren inguruko informazioa ekarri digu

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.