Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.08.03 Gabriel Saralegi Herri kirolak 03.08.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.08.03 Irati Ibardia Aresoko mendi martxa 03.08.2023

Aresoko mendi martxak aurten XIV. edizioa izanen du irailaren 3an. 21km izanen ditu martxak. Proba ez lehiakorra izanen da. Iada izenak emateko aukera badela esan digu Irati Ibardia antolatzaileak. Entzun elkarrizketa honetan Irati Ibardia antolatzaileak kontatu diguna

2023.08.03 Joxe Landa eguraldia 03.08.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.08.02 Maria Arretxe LeitzekoEBK 02.08.2023

Leitzako Energia Berriztagarrien Komunitateak lanean jarraitzen du eta kiroldegiko plaken instalakuntzan pausoak ematen ari dira. Gaur Maria Arretxe LeitzekoEBK-ko kiderekin aritu gara hizketan eta udazkenerako proiektua martxan izanen dela iragarri digu besteak beste, entzun hemen .

2023.08.02 Iñaki Zabaleta ELA sindikatua H&M 02.08.2023

234 eguneko, ia 8 hilabeteko grebaren ostean, La Moreako H&Mko langileek akordioa lortu dute, emaitza 13 langileen %24.7ko soldata-igoera izan da besteak beste. Honen inguruan aritu gara ELA sindikatuko Iñaki Zabaletarekin, horrela kontatu digu sindikatuko kideak

2023.08.02 Joxe Landa eguraldia 02.08.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.08.01 Iera Agirre pilotaria ADOS 01.08.2023

ADOS pilotako Iera Agirre pilotariarekin aritu gara gaurko saioan. Batetik Plazaz plazako pilota txapelketaren laburpena egin ditu, besteak beste Etxarri Arantzko partiduak zer eman zuen kontatu digu eta bestetik aurtengo Leitzako pestetako pilota jaialdian pesta batzordeak eman duen pausoaren ingurukoak ere galdetu dizkiogu

2023.08.01 Junkal Otxotorena Gizarte zerbitzuak 01.08.2023

Gizarte zerbitzuetatik Junkal Otxotorena gizarte langilea izan dugu gaurko saioan. Izan ere gaurtik aurrera 0-3 bitareko haurrak dituztenek 100 euroko diru laguntza eska dezakete. Horren inguruko informazioa eman digu gaur Junkalek. Entzun elkarrizketa honetan

2023.08.01 Harkaitz Delgado Leitzako Sare herritarra 01.08.2023

Leitzako Sareko kide Harkaitz Delgado izan dugu gaurko saioan. Leitzako pestak ate joka diren honetan Sarek antolatutako mobilizazioaren berri eman digu besteak beste Harkaitzek. Abuztuaren 10erako antolatu du manifestazioa Sarek. Entzun elkarrizketa honetan

2023.08.01 Aitor Perez Lekunberriko kultur teknikaria - Aintzinako azoka- 01.08.2023

Aintzinako azokaren edizio berri bat ospatuko dute Lekunberrin igandean, abuztuaren 6ean. Egitarau zabala antolatu dute, goizeko 10.30etan hasiko da festa. Gaur Lekunberriko kultur teknikariarekin aritu gara hizketan eta berak eman digu azokaren informazioa, entzun hemen

2023.07.31 Ibai Azurmendi Txirrindularia 31.07.2023

Donostiako klasikoan aritu berria da Ibai Azurmendi Leitzako txirrindularia, gogorra izan bada ere gustora eman duen emaitzarekin. Horrela kontatu digu gaurko gure saioan. Horrez gain datozen asteetan itzuli batean izanen dela ere aipatu digu, entzun elkarrizketa honetan.

2023.07.31 Dabid Anaut alkatea 31.07.2023

Leitzako alkate Dabid Anaut izan dugu gaur bisitan. Hainbat gairen inguruan aritu gara hizketan, hala ere gai nagusia pestetan izanen den pilota jaialdiaren inguruko informazioa izan dugu. Aldaketa dator aurtengoan eta horren inguruko informazioa eman digu.

2023.07.31 Repartu eguna Umeen eguna Julian Zabaleta eta Iñaki Zabalo 31.07.2023

Pesta usaina iada bada Leitzaldean, datorren asteburuan reparto eguna eta umeen eguna ospatuko da gurean. Horren inguruan aritzeko zinegotzi ohi Julian eta zinegotzi Iñaki gonbidatu ditugu eta beraiek eman digute egitarauaren nundik norakoak, entzun hemen

2023.07.31 Joxe Landa eguraldia 31.07.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.07.28 Ibai Azurmendi txirrindularia Donostiako Klasikoa 28.07.2023

Bihar abuztuak 29 izanen da Donostiako Klasikoa. Ibai Azurmendi Leitzako txirrindulari gaztea bertan izanen da. Lehendik ere izana da Donostiako klasikoak eta lan ona eginen gainera. Gaur berarekin arigu gara hizketan eta klasikoan zein helburu dituen ere aipatu digu.

2023.07.28 Mikel Iriarte Plazako pilota txapelketa final erdiak 28.07.2023

Final erdietara iritsi da Aurrerak antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketa. Final laurdenak jokatu ondore bi final erdi izanen ditu plazako pilota txapelketak eta antolatzaileak horrela esan digu, bihar jokatuko direla arratsaldeko 17.30etan Leitzako plazan

2023.07.28 Joxe Landa eguraldia 28.07.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.07.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak 28.07.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.07.28 Eneko Villegas Irati irratia 28.07.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.07.28 Ekaitz Astibia Torrea herrikoa 28.07.2023

Leitzako Torrea herrikoak 29. urteurrena ospatuko du abuztuaren 3, 4 eta 5ean. Ekitaldi ugari antolatu dituzte egun horietarako eta gaur horren guziaren informazioa jaso dugu gure Karrape Irratiko saioan. Ekaitz Astibia Torreko kideak horrela azaldu digu

2023.07.27 Iera Agirre Ados pilota plazaz plaza 27.07.2023

Plazaz plazako pilota txapelketa, Ados pilotak antolatua, erritmo bizia darama. Garesen jokatu berri den partiduak jendetza izugarria bildu zuen , hurrengoa berriz Etxarri Aranatzen izanen da. Horrela kontatu digu Ados pilotako pilotari eta Leitzarra den Ierak

2023.07.27 Nerea Urbizu Ene kantak 27.07.2023

Ene kantakeko lagunekin aritu gara gaurko saioan. Bilakaera handia izan du urtez urte eta gaur egun hainbat formatuetan ari den proiektu bikaina da Ene kantak. Nere Urbizurekin aritu gara hizketan eta berak horrela azaldu dizkigu Ene Kantaken ingurukoak, entzun hemen .

2023.07.27 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 27.07.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

2023.07.26 Nerea Loiola Etxe trukea 26.07.2023

Oporretarako aukera eta bide asko dago eta tartean Etxe trukea ere badago. Gaur Etxe trukeen inguruan aritu gara hizketan. 5 urte badira Nerea Loiola eta familia Etxe trukea erabiltzen hasi zirela oporretarako. Gaur gurean izan duten esperientzia kontatu digu besteak beste

2023.07.26 Mikel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa 26.07.2023

Aurrea elkarteak antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketa iada final laurdenetan da. Azken egunetako eguraldia dela eta partiduak atzeratu behar izan dituzte, beraz, gaur eta bihar jokatuko dira partiduak. Horrela kontatu digu Mikel Iriarte txapelketako antolatzaileak

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.