Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2023.09.12 Javier Irigoien Aralar udal musika eskolako zuzendaria 12.09.2023 11:10
Aralar udal musika eskolak ikasturtea datorren astean hasiko du, ikasleak musikara datorren astean bilduko dira. Guar Aralar udal musika eskolako zuzendari javier Irigoienerekin aritu gara hizketan eta ikasturtea nola datorren kontatu digu besteak beste.
2023.09.12 Iñaki Zabalo zinegotzia 12.09.2023 13:13
Iñaki Zabalo zinegotzia izan dugu gaur bisitan gurean. Aurtengo Leitzako pestetako balorazioa egin digu. Pasa den astean pesta batzordea elkartu zen balorazioa egiteko eta bertan jasotakoa ekarri digu zinegotziak. Orohar pozik eta pesta ederrak izan direla kontatu digu, entzun hemen .
2023.09.12 Itxaro Zabaleta Marokotik 12.09.2023 9:57
Maroko aldera egin dugu gaurko saioan. Lurrikarak herrialdea astindu du ondorio izugarriak utziz, Itxaro Zabaleta eta bere ahizpa Marokon dira oporretan eta bertan zer topatu duten kontatu digu Leitzarrak. Deserturako bidean topatu ditugu Leitzarrak entzun kontatutakoa
2023.09.12 Angel Mariezkurrena Goizuetan kantu zaharren bazkaria 12.09.2023 10:46
Irailaren 16rako Kantu zaharren bazkaria, pesta antolatu dute Goizuetako Iskibi kanpinean. Kantu, dantza, ongi pasatzeko aukera paregabea larunbatarekin. Gaur Angel Mariezkurrenarekin aritu gara hizketan ekitaldiaren ingururan. Entzun Angelek kontatu diguna
2023.09.11 Dabid Anaut alkatea 11.09.2023 33:25
Leitzako alkatearen bisita izan dugu gaurko saioan. Kurtso politiko berriaren inguruan aritu gara besteak beste. Udaletik martxan dauden hainbat lanen inguruan ere aritu da alkatea. Luze eta zabal aritu gara Dabid Anaut alkatearekin, entzun podcast honetan berak esandakoa
2023.09.11 Ainhoa Belauntzaran Erletako eskolako zuzendaria 11.09.2023 21:20
Leitzako Erleta eskolan hasi dute 2023-2024 ikasturtea eta gaur bertara egin dugu. Erleta eskolako zuzendari Ainhoa Belauntzaranerekin aritu gara hizketan ikasturte hasiera nolakoa izan den jakiteko. Ikasturte honetan hamabostero gurean izanen direla ere esan digu
2023.09.11 Amaia Bertdintasun teknikaria 11.09.2023 7:04
Gizarte zerbitzuetatik berdintasun teknikaria etorri zaigu gaur bisitan. Bertdintasun sailetik ikastaro bat antolatu dute emakumeentzat eta horren inguru informazioa jaso dugu. Entzun podcast honetan Amaia Berdintasun teknikariak kontatu diguna. Oraindik izena emateko aukera badela esan digu.
2023.09.11 Joxe Landa eguraldia 11.09.2023 0:39
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.08.09 Dabid Anaut Leitzako alkatea pestak 09.08.2023 17:09
Leitzako pestak bihar abuztuak 10 arratsaldeko 18.00etan hasiko dira. Dena prest dago herrian aurtengo pestetarako, egitara ederrarekin. Aurteno festen inguruan aritzeko Leitzako alkatea Dabid Anaut izan dugu gaurko saioan bisitan. Entzun kontatu diguna elkarrizeta honetan
2023.08.0 Iera Agirre ITurriaga ADOS pilota 09.08.2023 5:54
ADOS pilotako Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara hizketan. Batetik Plazaz plazako pilota txapelketaren informazioa eman digu, hainbat jaialdi ere jokatzen ari dira herrietako festetan eta Leitzako pilota jaialdiaren inguruan ere galdetu diogu.
2023.08.09 Isa Egiguren Aita Mari erreskate ontzia 09.08.2023 25:40
Aurtengo Leitzako pestetan abuztuaren 11an, San Tiburtzio egunean eguerdiko 12.00etako ezpatadantza garaian Aita Mari erreskate ontziko lagunei omenaldia eginen zaie. Urte hauetan guzietan egin duten lan guziarengatik eta egiten dutenagatik. Gaur bertako kide batekin aritu gara hizketan.
2023.08.09 Maider Amantegi Berdintasun zinegotzia 09.08.2023 16:20
Eraso sexista, matxisten kontrako protokoloa martxan jarriko da bihar abuztuak 10 hasiko diren pestetan. Erasoen kontrako mahaiak osatu du protokoloa, udala eta eragile desberdinez osatua da mahaia. Gaur Maider Amantegi zinegotziak horrela azaaldu digu protokoloa
2023.08.08 Gabriel Saralegi Pestetako herri kirolak 08.08.2023 8:34
Pestetako herri kirol saioen inguruko informazioa eman digu gaurko saioan Gabriel Saralegik, Azken asteetan buru belarri aritu da saioan antolatzen eta abuztuaren 11 eta 15erako herri kirol jaialdi ederrak antolatu digu. Elkarrizketa honetan Gabriel Saralegik kontatu diguna
2023.08.08 Fernando -Pollo- Goizutako fiestak 08.08.2023 18:33
Mendialde honetan pestak izanen dira nagusi datozen egunetan . Gaur Goizuetara egin dugu izan ere abuztuaren 14ean pestak hasiko dituzte, Goizutako fiestak alegia. Gaur antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan eta xehetasun guziak eman dizkigu. Entzun elkarrizketa honetan
2023.08.08 Mikel Iriarte Plazako pilota txapelketa 08.08.2023 8:26
Aurrerak antolatzen duen Binakako Plazako PIlota Txapelketa larunbatean bukatu zen final handiarekin. Giro ederrean, jende ugari bilduz jokatu zuten finala pilotariek. Iazko txapeldunak berriz ere txapela lortu zuten larunbatean, horrela kontatu digu Mikel Iriarte antolatzaile eta pilotariak
2023.08.08 Karlos Agirre Txupinazoa 08.08.2023 13:04
Ostegunean abuztuaren 10ean hasiko dira Leitzako pestak eta pestak hasteko ardura Aurrera kirol eklarteko lehendakari ohiak izanen du. Karlos Agirrek urteak egin ditu lehendakari elkartean eta herriak horrela erabakita berak botako du aurtengo txupinazoa.
2023.08.08 Gotzone Sestorain Habelarte 08.08.2023 12:06
Leitzako pestetako herri jantokia antolatua du, prest du Habelarte elkarteak. Bertako produktuekin egindako jakiekin prestatu dute menua aukera zabala jarriz. Herriko eta inguruko ekoizleen produktuak izanen dira oinarri. Horrela azaldu digu Gotzo Sestorainek
2023.08.08 Joxe Landa eguraldia 08.08.2023 0:50
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.08.07 Julian Zabaleta eta Iñaki Zabalo Leitzako pestak 07.08.2023 31:12
Ate joka ditugu Leitzako pestak, abuztuaren 10etik 15era izanen dira eta egitaru ederran antolatua du Leitzako pesta batzordeak. Batzordetik bi lagun izan ditugu gaur gure saioan eta beraiek aurtengo pestetako xehetasunak eman dizkigute. Entzun Julian Zabaleta eta Iñaki Zabalok kontatutakoa
2023.08.07 Iñaki Zabaleta Leitzako erraldoien konpartsa 07.08.2023 12:24
Herriko pestak datozela eta hainbat lagunekin hizketan ari gara azken egun hauetan. Gaur Leitzako erraldoien konpartsara egin dugu eta bertako kideetako batekin aritu gara. Pestetan 3 aldiz aterako da konpartsa kalera eta zein egune ta ordutegiak jaso ditugu.
2023.08.07 Bea Aresoko pesta batzordea - Pestak- 07.08.2023 22:40
Aresoko pestak abuztuaren 14tik 18ra izanen dira. Bost eguneko pestak izanen dituzte eta gaur horren inguruko informazioa jaso dugu. Pesta batzordeko Bearekin aritu gara hizketan eta aurtengo pestetarako zer prestatu duten kontatu digu. Entzun elkarrizketa honetan
2023.08.04 Andoni Amadoz Aurrera dantza taldea 04.08.2023 16:00
Leitzako Aurrerako dantza taldeko Andoni Amadozerekin aritu gara gaurko saioan. Aurtengo saio berezia eginene dute abuztuaren 12an arratsaldeko 19.00retan herriko plazan. Besteak beste historian zehar Aurrera dantza taldeko kide izan direnei dei egin die parte har dezaten bi dantzetan, horrela kontatu digu Andonik
2023.08.04 Mikel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa 04.08.2023 9:27
Aurrerak antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketa maiatzean hasi zen eta iritsi da bukaerara. Bihar abuztuak 5 final handia izanen da arratsaldeko 17.45etatik aurrera Leitzako plazan. Horrela kontatu digu txapelketako antolatzaile Mikel Iriarte Leitzarrak
2023.08.04 Joxe Landa eguraldia 04.08.2023 1:21
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2023.08.04 Hegoi Lizarraga Aurrerako txirrindularia 04.08.2023 10:51
Leitzako Aurrerako txirrindulariak karrera eta itzuli desberdinetan dabiltza eta emaitza oso txukunak ematen. Horren adibide uztaila bukaeran Hegoi Lizarraga Leitzarrak egindako lana. Gaur berarekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu itzuliaren xehetasunak
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.